L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Garziarena aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Garziarena Berria-5 (1998-apirila) —Hurrengo artikulua




 

 

Egutegiak oparitu dizkidate

 

Jota Garziarena

 

Ez ditut kutxak eta bankuak oso gustoko baina, halabeharrez, joan behar izaten dut behin baino gehiagotan diru kontuak egitera. Badut gainera dagokidan sukurtsalean lagun bat oso modu atseginez agurtzen nauena, eta hori ez da gutxiesteko moduko xehetasuna.

        Gaurkoan, urtarrilean gaudenez, egutegi batzuk ere eskaini dizkit, poltsikokoak, mahaian jartzekoak, paretako beste bat handi xamarra... Sekulako bilduma.

        Badute denen artean bi ezaugarri amankomun, lehen begiradan nabarmentzen direnak: lehenengoaz argazkiak oso txukunak izatea, kalitate handikoak. Bigarrena, argazkietan agertzen diren motiboak, pertsonak izanik kasu guztietan, ez dute edertasun fisiko jakin batez gain bestelako dohairik goresten. Gorputz perfektoak dira, gaur inposatzen zaigun ereduaren arabera: modelo profesionalak-edo, txuri arrazakoak, guztiz argalak, hogei urte ingurukoak, profident irrifarrekoak, gaur egun modan jarri den terminoa erabiltzeagatik «yogurt-gorputzak», beraien artean, bide batez esanda, antz izugarria dutenak.

        Eta nik, arraroa izango naiz nahi baduzue, baina gorputzetan ere mestizajea nahiago izaren dut madelman-woman ejerzito hori baino. Ez dut esango tarteka gorputz horiek argazkietan ikustea gustatzen ez zaidanik, baina tira, gustatu egiten zait modu berean zaharrak ikustea, eta umeak, eta hortzen bat okertua daukatenak ere ez daude bada argazkietan hain gaizki... Eta beno... ez dut gehiago insistituko baina sudurra «behar bezalakoa» baino piskat txikiagoa edota handiagoa dutenak ere, ez didazue esango...

        Kontua hasiera batean ematen duena baino serioagoa ere bada, ez pentsa. Azken urteotako olatu hau ez dugu hain erraz geldiaraziko, jakina, baina nik behintzat nire etxean ez dut horrelako egutegirik jarriko, ez horixe! Askoz gustokoagoa dut Full Montyrena!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.