Euskal Herriko Aldizkari
Kritikoa goiburupean plazaratu zen
Garziarena berria 1997ko abenduan, Durangoko Azokaren karietara.
Helburu handinahiagorik zehazteke, bultzatzaileek lehen alean
gaztigatu ziguten iruditzen zitzaiela "hainbat jendek estimatu
egingo lukeela bere iritzia azaltzeko leku bat, eta leku hori
aldizkari hau izan litekeela. (...) Guk elkarte edo txoko bat
sortu nahi genuke, elkarri informazioa pasatzeko eta errealitateari
buruzko hurbilketa sakonago eta minago bat lortzeko". Hasieratik
eskatu zuten irakurleen partaidetza. Garziarena-ren aldean
egoitza Iruņera aldatuta mantxeta errespetatuz, Pamiela
etxera hain zuzen ere, izen ezagunak ageri dira bultzatzaile gisa:
Txema Aranaz, Bernardo Atxaga, Lourdes Auzmendi, Koldo Biguri,
Joxemi Goiena, Joxemari Iturralde, Jose Luis Mendoza. Hileroko
maiztasunarekin ekin zioten, gaztelaniazko eta euskarazko testuez
frantsesezko testuren bat ere badago, baina 1998ko
apirilean, bosgarrenarekin, bukatu zen ekimena. Artikuluak nagusiki,
ipuintxo eta poema batzuk, eta kritika sail handi bat hala nola
erdarazko testuen erreferentzia asko jaso zituen aldizkariak.
|