1950 gko Otsailla. 2'go Zenbakia)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (I'go urtea.
1950 gko Otsailla. 2'go Zenbakia) —Hurrengo artikulua




 

 

Euzkera ezilkorra

 

Gotzon

 

Euzkerea il zorijan dogula, Euzkerea gero ta gitxiago erabiltzen dala sarri be sarri entzun dogu, bai, eta esan be bai ez gitxitan. Azalez dirudikanez orrela da ixan be. Baña bijotz-bijotzean dodan gai ori astiro ta sakon aztertu ezkero, bestela deritxat. Euzkerea ez da ilgo, euzkereak beti iraungo dau, ezilkorra da. Zegatik?

 

I. Oñarte il ez dalako.

 

        Zio makala da ori. Euzkerea oñarte il ez dalako gero be ez dala ilgo esatia tentelkeririk aundienetako bat dirudi. Il baño len bizitzadun gauz gustijak bixirik dira, baña egun baten il be il egiten dira. Orixe da ludi onetako lagija. Zugatzetan, gure mendietako artia anei edo milla urte baño geyago bixi ixaten ei da; Apirka'ko «Baobab» 5.000 urtetik gora eta Ameriketan edo Ahuehuete ixena daun zugatza 6.000 urte baño geyago. Baña zugatz orrek be il egiten dira euren susterrayak igertuten diranian.

        Abere artian be txaberama edo turtuba 300 urte edo bixi ixaten ei da; armiarmea be eun urtetik gora; elepantea berreun urte inguru; baña abere oro ilkor dira. Elepante itsusi bat ikusiz ezin geinke esan oin arte il ez dalako, geruago be ez dala ilgo.

        Gixonetan antxiñako asaba ibertarrak luze be luze bizi ixan ziran. Matusala bederatzireun eta irurogeta bederatzi urte bixi ixan zan, Adan beraxe bederatzireun eta ogeta amarr, Jared bederatzireun eta irurogeta bi, Noa bederatzireun eta berrogeta amarr; Set, Adan'en irugarren semia, bederatzireun eta amabi; baña orrek gustijok be il ziran. Ixatez ilkor eta Goikuaren eskarrez ezilkorr zan gixona, bere obenez ilkortasun-lagipian jausi zan barriz, eta oñarte bixi izan diran gixon oro, bai eta Eli bera be, zelan edo alan ludi onetatik alde egiñak dira.

        Gixa-Bazkun eta laterrijak be, nai erkalak ixan nai bakalderrijak, ibai-urak letz igeska duaz. Txiña'n oin lau anei (lau milla) urte inguru, Josukisto gure Jauna jayo baño 2.000 urte lenago, Hai jaunaren agintzala tinko jarri zan.         Nun da gaurr Hai jaun orren ala? Bere ixenik be ez dezaugu gaur. Eta txiñarrak ez derabille gaurr bakaldun-asmo ta gogorik. Josukisto jayo baño anei ta zazpireun urte lenago Asiria'ko bakalderrija eratu eben, oin baña zein ixen daun be ez da errez jakiten ainbeste aldakuntza ixan dauz ba-ta.

        Gerkerrijan Makedoniatarren ala betirako juna da.

        Erroma'ko agintaldija Orestes'en seme Erromatxu Augustatxugaz 476'gn. urtian betirako azkendu zan. Eta izkeretan? Antxiñako amaikatxu izkera erijotz-ixiltasunaz ixilduta illunera junak dira.

        Zegatik esan ba, Euzkerea oñarte il ez dalako, geruago be ez dala ilgo? Oñarte ixan dauzan arerijuak iñoz ixango dauzanak baño indartsubaguak eta gogorraguak ziralako. Areik erail ez ebenian, oinguak eta gerokuak ezingo dabe erail. Lenengo euzkeldunak Asia'tik gaurko Euzkadi'rantz etorzala arerijo altsu ta ankerrak ebezan, eta euzkeldunak erbeste-bidietara jo eben. Aorr Kreta-aldeko idazkunak. Gordon jaun engelandarraren «THROUGH BASQUE TO MINOAN» ba'dirakurkezu, orixe dasusmaukezu. Itali-aldetan aurkitutako idazkun etruskarrak be berorixe dikurskube. Gure asaba euzkeldunak erbeste-bidietan emetik eta andik ibilli ziran Auñarmendi-oñetan jarri baño len.

        Geruago Iberia aldeko erromatarrak eta ez dakit zenbat beste etsai be orr ebilzan euzkotarr eta euzkera-aurka; baña orr da gure euzkerea bixi-bixirik eta indartsu. Oingo arerijuak lenguen aldian txikijak be txikijak dira. Ez dabe euzkerea erailgo. Oñarte il ez dana ez da geruago be ilgo. Asia'tik Europa'ra etorri zan letz, biar ba'da Auñarmendi-oñetetik be alde egingo dau; baña Benezuela nai Guatemala'n Argentina'n nai Mexiko'n bere bizitza zainduko dau. Gure mendijetako zugatzak letz tinko ta zutunik dirauke.

        Euzkerea ezilkorra da.

 

 

II. Barruban bizitza-indarra daulako.

 

        Artu gari-azija zeure eskuban. Noizkua ete-da gari-azi ori? Igeskua ala oin lau urtekua ala oin lau anei urtekua? Pompei deritxon errijan, an Besubi-mendi-oñian antxiña zabaltzen zan errijan erromatarren aldiko gari-azija aurkitu eben, azi ori erein egin eben eta erne ta jayo ta azi egin zan. Gariazi orrek barruban eban bere bizitza. Eundaka urtiak jun da gero, bixirik eguan. Orrela da euzkerea be.

        Len esan dodan letz gure mendi tontorretan jagiten diran zugatzak be euren susterrayak bixirik dabezan ezkero, beti tinko egongo dira, nai ta ango axiak eta emengo ekatxak eurok makurtu ta lantzin bein ausi be egingo dabezan arren. Susterraya bixirik dan ezkero zugatza be bixirik. Enborra ausi arren oñetik landaratxubak agertuko dira, bizitzeak nundik edo andik agerpidia daurkike. Genika'ko areitz zarra be legortuta, ustelduta, ilda edo dago; baña albuan dau areitz gaste-gastia, adarr zabal eta orri orleyakaz agertzen dana. Bere landaratxubak dauz eta ez Gernika'kua bakarrik, bai eta Ameriketan eta beste toki batzubetan be. Barruko bizitza zabaltzen dau, indartsu agertzen da.

        Gotutsak ezin dira il; barruban dabe ezilkorrtasun-azija. Gotutsak, nai gotzonak nai goteungeak dirala, beti bixiko dira; ezin dira il. Gotuts nagosi dan gure Goiko Jauna ezilkorra da eta bere antzez egiñak diran gotutsak be bai. Gure gogo edo arimak be gotuts dira, gure goguak ezilkorrak dira. Nik ez dot esango euzkerea gotutsa danik, baña bai euzkerea gure barruko gotutsan bixi dala. Gure barruko oldosmenak, guk geure barrunpetan derabilguzan asmo ta nayak, guk ain maitakiro jaboten doguzan elburubak euzkeraz derabilguz eta euzkeraz berotu ta edertuten doguz. Asmo orrek ezilkorrak dira, elburu orrek ez dabe azkenik eta gero ta biziago, gero ta indartsubago nun edo an iraungo dabe. Pompei'n aurkitu eben gari-azija baño biziago ta indartsubago. Bai bein. Barruko indarr orrek zaindu eban antxiñako arerijuakandik, barruko azku orrexek jabe dau gure baserriko eskaratzetan eta mendiko zelayetan. Euzkereak bere-beria dan indarra dau. Indarr ori orain ereinda dago ainbeste idazti ta idazkunetan, Ikastetxe nagosijetako irakasliak ikusi egin dabe eta maita maita dabe, euzkotarren biotzetatik atzerritarren bijotzetara jo dau eta atzerritar eurok be bere bizitza-aldez dira.

        Barrutik daun edertasuna, barruban dauzan aberastasunak, beste izkera-goitik daukazan txukuntasunak maite eragiten dabe bai eta ezilkorr dala dagerskube. Iberia-aldeko agintarijak euzkerea jasarkatuten ba'dabe, euzkerea Pompei'ko gari-azi antzo Auñarmendi'pian ostentuko da, baña bere barruko indarra daula-ta, beste aldian edo erneko da eta bertan margo bixiz txukunduta len baño biziago ta indartsubago agertu. Auñarmendi'ko alde bijetan jasarrkatuten ba'dabe eta andik alde egiten biartu egiten ba'dabe, itxaspera joko dau baña ez bertan bere buruba itoteko, itxaso-uñakaz itxasandik jun eta bertan lurraldi barrijetan bizitza barriztubaz agertzeko baño.

        Itxaso-andik eta itxaso-emetik erbestetu nai ba'dabe be, euzkerea ez da ilgo; bere barruko guna orr-emengo idazti ta bijotz atzerritarretan be ereinda dago, bai, eta ortixek barriro zabaltzen asiko litzake. Euzkerea ez da ilgo. Ez bein. Geu euzkotarrok eralle ixan ezik eta gu ez gara iñoz euzkel-eralliak ixango.

 

 

III. Urtzi jaunak gura ez daulako.

 

        Urtzi Jaunak ez dau gura euzkerea il dediñik. Ez eutsen Berak euzkerea euzkotarrai emon? Nai zuzenez Berak euzkotarren burubetan jarri ebala, nai Berak euzkotarrai euren izkerea eraldutako almena emon eutsela, orr da euzkerea iñungo izkerak baño jakintsubago, gogo-jakinbidiak erabilteko beste edozein izkera baño egokijago dala.

        Euzkera guretzat goiko Jaunak emondako ukarra da ta Berak gura dau Berak Emondako emaitzak betikorrak ixatia. Berak ez dau ezer ezereztuten. Basuetan legortu ta ilten diran zugatzak ez dauz Jaungoikuak erailten; gizonak ebaten dabezalako, ekatxak austen dabezalako edo barruko gatxen batek lorrinduten dabezalako ixan darua. Jaungoikuak laga-ta ¡Jakiña! baña ez Berak zuzenez erailda.

        Mendijetan otsez ilten dan ardija, neguban ixotzez otsituta adarretatik larrera jausten dan txorija ez dau Jaungoikuak berak erailten; edo gixonen okerrez edo beste ezeinbaten erruz ixan darua. Jaungoikuak okerrak oberako zuzentzen dauz, baña okerrik ez dau iñoz egin egiten. Euzkerearen erijotza ez da obederako bide. Zein oberako ixango litzake ba? Beraz Jaungoikuak ez dau gura Berak emondako emaitz on ori il dediñik. Zelan gurako dau ba, euzkera izkerarik garbi ta Jaungoikotiarrena ba'da? Eta bai da izan be. Euzkereak ez dezau beste izketak ain errez eta urgari derabillezan Urtzi-aurkako biraurik! euzkereak ez dau elerrti zikiñik landu beste edonungo izkerak egin daben letz; euzkeldunak ezin dabe euzkeraz Jaungoikua iraindu; Jaungoikuak ez dau ba gura orrelako emokuna lurrean ez jarraitzerik.

        Ibertarren erri ta izkerea zaindu ba'dauz, eta zaindu dauz bai, eurok bixirik gordez, gure euzkerea be gorde dau bai eta aurrerantzian be orrela jabongo edo dau.

        Jaungoikuaren gurarija gixonak Berakin jardukiz lortuten da, beraz guk euzkotarrok zin egin biarr dogu Jaungoikuaren gurarija beteten aleginduko garala. Jaungoikuak guri emondako euzkerea zabaltzerik gixonak lagatzen ez ba'dauskube, guk gure etxian derabilkegu; etxe-atian izten ez ba'dauskube, eskaratzian landuko dogu; eskaratzian sartuz an be galerazoten ba'dauskube, lurpian egindako zuloetan zainduko dogu; lurpetik ataraten ba'gaitubez eta abua lotu egiten ba'dauskube, euzkerea bijotzean derabilkegu ta lenengoz Jaungoikuari arren egin geutsan letz, oin be bijotzean euzkeraz degiketsagu. Jauna! Zeu gauza gustijen goitik maitatuz, zuk emondako eskarrak be maitatu ta zaindu gura dodaz. Beraz zuk irakatsitako euzkerea, zuk nire asabai irakatsitakua eta eurakandik nik lortuba maitakiro landuko dot.

        Euzkerea ez da ilgo; oñarte il ez dana ez da geruaga ilgo; Jaungoikuak berak ixakera ezilkorra emon dautso, Jaungoikuak berak oñarte zaindu dau eta beti zainduko be. Baña ez euzkotarren laguntza barik, euzkotarrak euzkeraz jardunez baño. Euzkotarra, ezilkorra dan zeure euzkerea landu ta zabaldu egixu.

 

Inglaterra'tik

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.