1950 gko Otsailla. 2'go Zenbakia)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (I'go urtea.
1950 gko Otsailla. 2'go Zenbakia) —Hurrengo artikulua




 

 

Irakurlearen txokoa

 

Iñolako zorion-agurrak yaso ditu «EUZKO-GOGOA'k yayo orduko: biotz-biotzean esker onez arturik dauzkagu itz ta txalo pizgarriok. Zirigarri izango al ditugu, kezka-odeiak burutik axatuz, euzko-gogoaren muiñetan barna murgildu gaitezen. Irabaziz gañezkoak ditugu goratzapenok, noski: baña, kendu diegu gorapenoi lau laurdenetatik iru ta erdi. Alaz guziaz ere, idatzi diguzuten guzioi gure eskarrik gartsuenak. Orra, irakurle, yaso ditugun zenbait iritzien erakusburu:

        IBINAGABEITIA'TAR ANDIMA'k Paris'etik idatzi digu:

        Pozez yakin nuen «EUZKO-GOGOA» izenez euzkal-aldizkingi bat argitaratzeko darabilzkizun asmoen berri. Zu ere, ni bezelaxe, euskotarrek darabilten erdel-yarioak naskatuta zaduzka, ia-ia ola egiteko beste. Eun urte auetan erostarik eta txalorik geiegi yoten ari gatzazkio geure izkuntza maitagarriari, erderaz ordea, euskera euskeldunen ezpain artetik igesi diyoakigun bitartean. Igesbear orri, ataka sendo bat yarri bearrean gaude, geure burua euskalduntzat daukagun oro. «EUZKO-GOGOA» orma gogor ta sendoa izango da noski, euskeraren bera-bear negargari ontan. Nere laguntza osoa eskeintzen dizut zure aldizkingi berri ortarako».

        URRUTIA'TAR GOTZON'ek Inglaterra'tik idatzia:

        «EUZKO-GOGOA» euzkera utsez ixango da. Bai dogu orrelako aldizkingi bat biarrezkua... Zuen asmoak bijotzez goralduten dodaz; bizitza luze eta sendoa gura dautsut: laguntzea be al ba'dot demoketsut... Beraz, ONDO ETORRIJA».

        A. AROZENA'k Caracas'etik (Venezuela) idatzia:

        «Atzo jaso nuen zure idazkia ta gaur, oraintxe, «EUZKO-GOGOA» ren iyeki bat. Gañetik axaletik, begiradatxo bat baño ez diot eman. Alare, idazkiak mamitsu ta ondo orraztuak dirala ikusi det».

        ERTZE'TAR ERRAMON'ek Mexiko'tik idatzia:

        «Pozik artu neban zeure idazkia. Berak agertzen daustan asmoa, ederra baño ederragoa. Zorionak. Nire laguntza gaurtik dozu».

        GOENAGA'TAR JOSEBA'k Erroma'tik idatzia:

        ...«Eta Jaunak onetsi ditzala zure lan eta asmo bikañak. Zu añako gizon bulartsu gutxi ditugu gaurko egunetan, batez ere eusko-soroetan; batzuek jun ziran betiko, besteak or dabiltz aulduta edo makal edo eziñez... Nere papel zarrak astintzen ibilli naiz egun oetan, zure «EUZKO-GOGOA» rako zerbait igortzeko ustez; baña ezertxo ere ez det arkitu. Eta gauz berriak idazteko beta aundirik ezin nezake emen izan; gañerontzean ere lanez itota nabil-eta. Baña, al badet, noizpenka, zerbait bialiko dizut: gauza ariñak, jakiña. Ori bai, nere txaloak or dituzu, eta txaloak ezik,nik nezaken guzia ere bai; emen zerbait nai ezkero, agindu, ba, bildurgabe».

        IRIZAR'TAR PELI'k Paris'etik idatzia:

        «Lenbizi, ar zazu nere zorionik beroena zure asmo ederragatik. Ez bakarik asmo utsa, baizik igali onurakorrak emango ditun asmoa izango dalako»... «Noizik bein bialduko dizut nere idazkortz kaskarretik ertengo duten... ertetekoak».

        TOWNSEND EZKURRA'k Doctor Topsius izenordez, Guatemala'ko «El Diario de la Mañana» egunerokoan idatzia:

        «SINGULAR HAZAÑA constituye la publicación, en Guatemala, de una revista puramente vasca —«Euzko-Gogoa»— escrita en el venerable y vernáculo euskera y bajo la erudita y hábil dirección del Presbítero Dr. Joquín de Zaitegui y Plazaola.

        Singular y característica, como que revela dos de los rasgos sobresalientes de este raza ejemplar: la fidelidad insobornable al terruño y la aptitud para realizar, sin jactancia, las empresas más desmesuradas. Así en Elcano, en Loyola, en Bolívar, en Lope de Aguirre, en Unamuno. Por algo el único rival condigno del Quijote lo pintó Cervantes en aquel valeroso «caballero vizcaíno» que luchó con el de la Triste Figura el combate más serio de toda su tragicómica epopeya. «Euzko-Gogoa» es la única publicación integramente escrita en vasco que se publica en el mundo. Hojear sus páginas, para los más, acaso resulte un indescifrable acertijo. Para quienes llevamos en la sangre una razón de afectos, hay en ellas, un poco de la borrosa ternura de la abuela, sonidos que se escucharon alguna vez, cabe su regazo, en la parla familiar con el misionero de polvorientas sandalias, e irreductible y correspondido empeño en revivir los recuerdos de la amada, distante Euzkadi»... Au idatzi dun idazlea perutarra duzu: ta ango agintariek erbestetuta dute ta orain Guatemala'n bizi da.

        BARANDIARAN'DAR JOSEBA MIKEL'ek, Sara'tik idatzia:

        «Atsegin aundia eman dit zuk darabilkizun asmo orrek, «EUZKO-GOGOA» deritzan aldizkaria argitaratzea zoazala,alegia Pozik lantxo batzuek igorriko dizkizut».

        TAUER'TAR NORBERTA'k Praga'tik idatzia:

        ...«EUZKO-GOGOA deitutako euskel-aldizkingi berri bat ateratzera zoaz. Euskaltzale sutsua naizelarik, asmo au atsegin aundirekin irakurri det eta pozik zure aldizkingia arpidean artuko nuke... Zure lanean zorion osoa opa dizut».



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.