Orrilla ta Garagarrilla. 5 eta 6'garren Zenbakia)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (I'go urtea. 1950 gko
Orrilla ta Garagarrilla. 5 eta 6'garren Zenbakia) —Hurrengo artikulua




 

 

—Elerti—

 

Euzkel-Pizkundia

 

Jemein'dar Keperin

 

Abertzaletasuna Euzkadi'n agertu baño lenago Euzkerea lexa-biderantza bilin-boloka joyala esan dogu, ta olan da ixan be.

        Euzkerea igeska joyan euzkel-idazlerik ezegualako, euzkel-ikastolarik ezegualako.

        Ezta naiko umiak sendi-barruban edo etxian euzkeraz ikastia. Bost edo sei urteraño bai, umiak euzkeldunak ixan leitekez amearen magalian; baña, gero ikastoletara juaten asten dira ta kalian aizkidiak egiten dabez. Eta lastertsu izparringijak irakurten asten dira. Ikastoleak erdeldunak ba-dira, aizkidiak erdeltzaleak eta izparringijak erdeldun utsak, umia erdeldunduten asibiar.

        Ori da abertzaletasuna agertu baño lenago Euzkadi'n jazo zana.

        Baña, abertzaletasuna agertu zanetik euzkel-ikastoleak agertu ziran eta izparringijetan euzkel-idazliak euzkeraz egiten asi ziran. Eta ordutik Euzkerea jagiten asi zan, bere buruba jasoten asi zan. Ordutik euzkeldunak idazten eta irakurten asi ziran; baserritarrak be irakurten asi ziran eta askok idazten be.

        Antziñeko aldijetan idazti edo liburu bat edo beste euzkeraz agertzen zan, baña gitxika, ta geyenetan txadon-gayetzaz bakarrik. Jakitunak ezeben Euzkerea maite, ta erderaz egiten eben. Euzkerea erderearekin nastuten asi zan. Eta gu jayo gintzazanian zelan eguan eta zelako arlote-itxurea eukan esan dogu.

        Baña ordutik ona, gu jayo gintzazanetik ona, Euzkerea'k zelako aurrerakadea egin daun ikusi dogu.

        Abertzaletasunak erasota, euzkotarrak Euzkerea maitatzen asi ziran.

        Erdeldunak ziranik asko euzkeldundu ziran, eta euzkeldunak ziranak irakurten eta idazten asi ziran.

        Olerkari edo bertsolarijak ordurarte gauza barregarrijetza bakarrik abestuten eben.

        Ordutik aurrerantzian olerkarijak gauza sakonagoetaz abestuten asi ziran. Orregaitik, Enbeita lako olerkaririk etzan antziñeko aldijetan ixan. Arek gai txikerrak eta txatxarrak erabiltzen ebezan: basetxia, sagardotegija, irrikerija ta ixeka. Onek maitasuna, abertzaletasuna, euzkerea, euzko-gogoa ta onelako gayak erabillijaz, polito egiten eban, edonok ulertu-eraz, baña euren antziñekuak baño askozaz garbijago.

        Euzkelduna, antzin-antziñetik eta aldi guztijetan olerki-zalia ixan da, berez olerkarija, Euzkerea olertirako oso gai ta egokija dalako.

        Orregaitik, Arzak eta «Bilintx» bezelako olerkaririk asko sortu ziran Euzko-Errijan.

        Baña arek ezeben euren Aberrija ezautzen; euren elia be ezeben euzkel-eraz erabiltzen: igarri-barik, erdeltzaleau-samar egozan, eta euren olerkijak egiteko, askotan erderaz oldoztuten eben.

        Goguan eta gayetan makalak ixaten ziran geyenetan, nai-ta batzubetan gotargi edo ispiraziñua'ren suba ta indarra ixatia. Baño geyenetan etziran sakonak, aulak baño.

        Azkenengo irurogei urte onetan guzti ori aldatu zan eta ordutik euzkel-olerkari sakonak erneten asi ziran, abertzaletasunak bultzauta.

        Eta guk ezautu doguz Arana-Goiri, Eleizalde, Buztintza, Enbeita anayak, Arriandiaga Aba, Errenteria Aba, Bera Aba, Zaitegi Aba, Zabala-Arana Aba, Arrese-Beitia, Ormaetxea, Monzon, Lizardi, Urkiaga ta beste asko, euzkel-olerki polit-ederrak egin ebezanak, euzkera garbiz ta sakon-sakonkiro. Ete-ziran olakuok antzin-aldijetan? Ezta urrik emon be, nire ustez beintzat.

        Eta euzkel-idazliak, euzkel-lauz idatzi ebenian be bardin.

        Eleizalde'k esan eban antziñeko idaztijak, nai-ta baten batzuk asko goralduta ixanarren, geyenetan gari gitxi ta lasto asko daukela. Eta aldi onetako euzkel-idazliak garija lastotik banandu ta bereziten ikasi dabela.

        Orregaitik, antziñeko euzkeldunak txadon-gayetaz eta ipuin bat-edo-beste baño ezeben idatzi.

        Irurogei urte onetan, baña, edozetariko gayetzaz euzkeraz idatziriko idaztirik asko agertu dira: gixa-soñaz, abertzaletasunaz, edestijaz, euzkel-iztijaz, luteliztijaz, zenbakiztijaz, eta abar eta abar.

        Izlarijak be bardin. Antziñan etzan euzkel-izlaririk ixan.

        Geure aldi onetan euzkel-izlari ospatsubak ezautu doguz, euzkeraz argi ta 'garbi egin ebenak, eta ganera bijotzez eta sutsu, entzuliak berotzeko eraz.

        1936'garren urtian Euzkerea bere bidian ebillan, iñoiz baño artezago. Izparringijak iñoiz baño Euzkera geyagp erabiltzen eben. Euzkel-antzerti edo teatruak aurrerakada aundija egin eban, eta Euzkel-Ikastoleak zetan esan be.

        Baña, euzkerearen arerijuak gure aberrijan sartu ziran eta dana birrindu eben. Orain, euzko-ildegijetan be, Euzkerea gebenduta dago.

        Zelan askatu ta gaizkatu?

        Bide bat baño eztago: abertzaletasuna, ta abertzaletasunaz Euzkel-Pizkundia barriro be etorriko da.

 

Pau'tik

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.