Uztailla-Dagonilla. 7-8 garren Zenbakia)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (I'go urtea. 1950 gko
Uztailla-Dagonilla. 7-8 garren Zenbakia) —Hurrengo artikulua




 

 

—Euskera—

 

Euskal-aditza

 

Orixe

 

Edin (iten), Ekidin: Izan

 

Irakurle ikasia: ez zakidala aserretu.

        Ez asi neri galdeka, nondik atera ditudan nolabaiteko itz oiek. Olako gaietaz ari ninzala, dezadan, dezagun, dezaion eta beste yoka-itzak adierazteko, izen bat eman bear eta ezan eman nien, Van Eys yakintsuarekin. Urli yaunak aurpegira egotzi zidan, itz ori nik asmatu nuken gisan. Yaun orrek aipatzen du bere Izkera liburuan Van Eys yauna; bañan aztu egin zitzaien nonbait arenean irakurri zuna, irakurria baldin ba'du, beiñipein.

        Ba-ditugu euskeraz bedi, dedila, dedinean eta abar, aditz izen baten yoka-itzak edo aditza yokatzetik sortarazten ditugunak. Aditz orren izena, zein ote zan? Edin, antza Van Eys'ek onela dakar, oker ez ba'nago. Lengo Euskalzaindian ere izen ori eman oi zitzaion, eta ez etorri neri, nik asmatu dutala.

Edin: izan. Biak orobat adierazten dute. IZAN'en yoka-itzetatik banaka batzuk aldu ditugu, eta uts oiek betetzeko, EDIN'enak erabiltzen ditugu biza ordez, bedi; bira ordez, bediz.

        ITEN'ekin beste oinbeste gertatzen zaigu: biza ordez bite (beite); bira ordez bitez (beitez).

        Ausaz ere, edin eta iten aditz berbera dugu, e i,i e tokialdatuz. Askotan nasten ditugu euskaldunok bedi, bite dedila ditela, eta abar.

        EKIDIN: IZAN. Au ez dugu Van Eys'ek ez nik burutik atera. Axular'enean arki diteke EQUIDIN. Ez ote da EDIN berbera, -ki- tartetik sarturik?

 

 

Edin

 

        Orainaldian, gaur onela egin oi ditugu: nadila, zadila, dedila; gadizela, zadizela, dedizela.

        Berez onela bear luke, beti e'rekin: nedila, zedila, dedila; gadila, zadizela, dedizela.

 

        Ni nadila, bakarrarena da, gu gadila askorena. N, bakarraren eineko da, eta G askoren einekoa ortaz, ez dugu z'ren bearrik, eta ez genuke esan bear gadizala.

        Erderaz modo de conjugación esan oi diotenari, guk yokabide esaiogun. Erderaz modo indicativo ez dago ongi esana, ez ta modo subjuntivo ere. No conjuntivo eta conjuntivo obeki legoke. Sufijo esaten diotenari nik aldaska esaten diot, itza aldaskatzen baitu. Ortaz, yokabide aldaskagabea ta aldaskaduna euskeraz.

        Yokabide soilean edo aldaska gabe ortan, ez dugu erabiltzen edin'en yoka-itzik; izan'enak aien ordez. Alde batera obe-genuke beti izan yokatu, noizaldi guzietan; baña batzu galtzetik etorri dan eskasi ori beste batzuekin ugaritu da. Gaur ez dugu esaten ziza gizon, bai ordea zaite gizon,edota zadi gizon.

        Yokabide aldaskatuan ausarki darabilgu EDIN au: nadila, dedila, nadinean eta abar.

        Geroaldian edo etorkizuneko gertaeran, aski dugu -ke eratxikitzea: nadike, zadike, dedike; gadike, zadizke, dedizke.

        Besterekiko yokaerarik ez ote du izan edin onek, IZAN'ek bezala? Nizaio, nizaioke bezala, ez ote da esan nozbait nadio, nadioke? Ez daukat gogoan liburu zarretan irakurririk, ez ta ere iñon entzunik.

Ki-tartetik sartu ezkero, bai: nakidio (nakio), zakidio (zakio), zakidigu (zakigu) eta abar. Ni ari etorri nizaio, nadio, nakidio (nakio), Uitzi'n egiten genun naitio, zaitio. Beraz ez da ageri arrazoirik nadio, zadio ez esateko.

        Lenaldian edo gertaera igaroan:

        Nendin, zendin, zedin; gendin, zendizen; zedizen.

        Nere ustez, nen, zen, gen, auetan, n ori sudur-soiñuz sortua dirudi, IZAN aditzan nin, zin, gin aietan bezala. Zedin zan ordez, Leizarraga'k darabil. Zergatik gendin eta ez gendizan? Len esan dutana, n (ni) bakarrarenak g (gu) du askoren eineko.

        Gerta ditekenean edo dedikenean:

        Nendike, zendike, ledike; gendike, zendizke, (zendikete, ledizke; nindeke, zindeke (e i,i e); gindeke, zindezkete.

        Gerta zitekenean edo zedikenean:

        Nendiken, zendiken, zediken; gendiken, zendiketen, zedizken.

        Nindeken, zindeken, gindeken, zindeketen ( e i,tokialdatuz). Agintzeko yokabidean:

        Bedi, bedit, bedizu, bedio; bedigu, bedizue, bedie.

 

 

Iten

 

        Orainaldian, nor danaren ezaugarri auek ditugu: n, z, d; g, z-te, d-z. N-ie, z-ite, d-ite (naite, zaite, daite) ; (g-ite, z-iteze, d-itez, (gaite, zaitteze, daitez). Ez genuke batere a orren bearrik. Euskaldun geinok gaitezen, gaitean esaten dugu; bañan aski da g-iten, askoren einera bi aldiz jaso gabe. Bidarrai'ko etxe batean esamaña au irakurri dezakezu: «Orhoit giten hiltzeaz». Orrela ederki. Nitela, zitela, ditela; gitela, zitezela, ditezela.

        Etorkizunean edo geroldian:

        N (a) iteke, z (a) iteke, diteke; g (a) iteke, z (a) itekete, ditezke.

        Lenaldian edo gertaera igaroan:

        Nin-ten, zin-ten, z-iten; gin-ten, zin-tezen, z-itezen.

        Zu zinten eta ez zintezen; zuek zintezen, eta ez zintezten. Naiz z naiz t; baña biak batean ez.

        Diteken gertaera:

        Ninteke, zinteke, liteke; ginteke, zintekete, litezke.

        Ziteken gertaera:

        Ninteken, zinteken ziteken; ginteken, zinteketen, zitezken.

        Besteganako yokaeran:

        Naitio, zaitio, daitio; gaitio, zaitioe, daitioz. Naitioke, zaitioke, daitioke eta abar.

        Agintzeko yokabidean:

        Naite, naitio, zaite, zaitio, beite, beitio; gaite, gaitio, zaiteze, zaitioe, beitio, beitioz.

        Agintzeko yokabide ontan, lenbizian ipiñi bear dugu yoka-itza: aiza on, hiza on; adi on, aite on eta abar; bestela, orain aldiko yoka-itzekin nasi diteke. Orain dakuskezu zein gaizki esan oi dugun «izan adi on, izan aite on, hiza on; izan bi aldiz esatea baita.

 

 

Ekidin

 

        Aditz onek ez du nordan bakarrarentzako yokaerarik; beti besterentzakoa du edo elkarrekikao.

        Nakidizu (nakizu), nizaizu; nakidio (nakio), nizaio; gakidizu (gakizu), gizaizu; nakidizue (nakizue), nizaizue; nakidie (nakie), nizaie.

        Geroaldia errez asmatzen da -ke- eratxikiz: nakidioke, zakidioke, t. a.

        Lenaldia:

        Nenkidizun, nenkidion; nenkidizuen, nenkidien.

        Ditekena: nenkidizuke, nenkidioke, t. a.

        Zitekena: Nenkidizuken, nenkidioken.

        Agintzeko yokabidean: Bekidit (bekit), bekidizu (bekizu), bekidio (bekio); bekidigu (bekigu), bekidizue (bekizue), bekidie, (bekie). Bekidizkit (bekizkit), bekidizkizu (bekizkizu), bekidizkio (bekizkio); bekidizkigu (bekiskigu); bekidizkizue (bekizue), bekidizkie (bekidizkie).

        Oraindik erabili oi ditugu yoka-itz zar batzuk, geienak errian galdu ba-dira ere: zakit, akit, zakigu, akigu, zakio, akio; bekit, bekigu, bekio. Zakit eta zakigu oso nasten ditugu, iz, kiz, erauntsiz:

        Erruki zakit esan bearrean, erruki zaizkit eta zakizkit entzuten dugu. «Othoi Ama maitea, urrikal zakigu» kantatu bearrean, urrikal zaizkigu kantatzen dute, eta bertsoa luzeegi gerta ez ba'ledi, «urikal zakizkigu» egin lezakete, otoitzetan betzala.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.