Azilla-Gabonilla. 11-12 garren zenbakiak)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (II'garren urtea. 1951 gko.
Azilla-Gabonilla. 11-12 garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

— Euskera —

 

Eusk, Euskadi

 

Orixe

 

Lengoan au esaten nizun, eta orian ere ateka beran nago: «Bitartean, bialdu argibide geiago zuen aitorkizunaren alde, Yadarka iauna. Guri ixilik egotea dagokigu, s'ren iabe baikera euskeraz idatzi dan ezkeroz, eta zuek ezin argira dezakezute, s ori oker dagola. Betoz argibideak. Pozik argitaratuko ditugu». (E.G.II'g.urt.3-4,36.).

        Zure ederragatik au noazu eratxikitzera: Iztegian dauden s ta z geienen etorkizuna iakin gabe, zergatik idazten dugu, nik eta zuk ere, asi, azi, soro, zoro, atzo, atso, otza, otsa, etzi etsi ta ola beste milaka itz ¿Gurasoek ala naita: «sic voluere priores». Gure aurretikoek gaizki erabili zitutela argira dezazun arte, eskubide dugu orretara idazeko. Ori da arrazoia ta besterik ez da, ta ez bearrik ere. Betoz, betoz zure arrazoiak, gaizki ari gerala.

Beti Sabin zanarekin ari zera. Aren arrazoiak azterturik dauzkagu, baiñan batzuk ez gaitute eragiten. Alperrikari zera, besterik ekartzen ez ba'duzu. Zuretzat Sabin zana besterik ez da. Ontan iraiñ egiten diozu Iainkoari. Ua ta ni ta zu ta San Tomas egiñik ere, Iaunaren eskua ez zan kakotu; zabal gelditu zaio gizon aundiak egiteko.

        Guk Euskadi s'rekin erabiltzean, Sabiñengandik on deritzoguna artzen dugu, oker deritzoguna utzirik. Ori ez da Sabiñi begirunea galtzea.

Eusko ordez eusk ipiñi ba'zenu, etzindudan zirikatuko o erdaldun orren buruzki. Auzia eusk da, ta nik ola ezarri nun.

        S' zaleak auzia galtzen ari zerate. Or daukazu Lopez Mendizabal'tar Ixaka, ondo Sabindarra; Sabin'en itzalpe aundian z'zale gertatu zana. Orain s'zale biurtu zaizue: euskara ta ez euzkera.

        Ba nun bilurra ta aurretik esan nion gure Artezkariari: «gixon bi ta emazte bat» oriek, iru ez-baña bi lagun dirala. Berela usaia artu nien, emazte ori bi gizon oietakoa zala: Ez zun bere izenik eman, bear zuken bezala, Arezkari iaunarentzat, ixilik edukitzeko ere. Ortara ezkero, izen bakarrarekin bial etzazu amar gezur-izen eta amar z'zale geiago ditezke zuretzat. Zuk bai ikatza zure opillari ezarri diozula! Gizon bi oietako baten lana ta emazte bat orrena, makina berberaz idatzirik zeuden. Ala ez ba'leude ere, zozoa bear du ez ezagutzeko.

        Nor da Gandia ori? Neretzat ez da euskalari ezaguna. Eska iozute Iainkoari biok, atera gaitzala gu s'zaleok, ark dion obcecación e ignorancia oietatik.

        Berriz esan aspertu arte: betoz, betez argibide berriak.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.