Azilla-Gabonilla. 11-12 garren zenbakiak)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (II'garren urtea. 1951 gko.
Azilla-Gabonilla. 11-12 garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

—Yakintza—

 

Yakintza berri bat: psykhologi-gaindikoa

 

Mirande'tar Jon

 

 

I. Sarrera ta Edestia

 

Betidanik eta errialde guzietan izan dira gizaki batzu, yakite eskutu baten yabe zirala-edo, izadi-arauetatik kanpoko gertariak ekar omen zitzakenak. Mirarigille, azti edo sorgin zeritzaien. Aien baitan besteek eukaten siñismena ez da beti erabatekoa izan. Basatien artean itzal aundiko gizakia ba'da sorgiña, gaur ere, -ari zaio euri, eiza on, izurrite bat sendatzea e.a. eskatzen-antxiñateko munduan aztiai buruz arkitzen dugu federik osoena (Nero ta Simon Maguaren artu-emanak), bañan ere siñeskabea, bekaizkeria ta gorrotoa («De Bacchanalibus» Zardi-agindu batek galerazten ditu Oriente'tik Erromaratu Mysteri berriak).

        Gure Europa'n Eleizamak, paganu adimentzaleai ortan yarraituz, ez dio asieran siñesterik batere sorgintzari: sorgiñak eta Gaizkiñarekin itundu ziralako debrudunak zoro edo gaxotzat eukitzen ditu. Geroxeago aatik, bestera yokatuko du. Indar gaiztoekin gizona kide ditekela irakatsiko du eta ziñausleak ezeztatzeko, batezere Albiztarren aurkako gurutzadatik landa, neurri gogorrak erabakiko ditute Aita Santuek, alanola Yon XXII'k ta Innocens VIII,k. Onek, «Summis desiderantes» bulaz, sorgi-aztiak urkamendira edo surtara igortzen ditu... Millaka ta millaka erreko ditute gero. Europa guzian Katholiku naiz Protestantek. Euskadi'z baizik ez mintzatzeko txit ugari izan omen ziran sorgiñak guretan, erdiko pantzeraz bai'zan aditz bat: basquiner sorgindu, zoratu oroit gaitezen Pierre de Rostéguy, Lancre'ko mariskalak Laburdi'n (1619) egin zituen geiegikeriez (500 gizon-emakume urte batean il-erazi!) eta Zugarramurdi'ko sorgiñez.

        Bizkitartean, mendeak zear Eleizak almen galtzen du erri-arazoetan nola gizagogoetan. Oraingo yakintzaren aita dugun Descartes Eskolastikuen Metaphysikari aitzi oldartzen ikusten dugu eta, aren ondotik, «argi-mendeko» Prantsez yakintzaleek —adimen yauresle aiek— sen-pera erorditekena bakarrik dute egitzat artu nai. Izadigaindikoa ukatzen dute zearo, yakiña, ta Elizaren lenengo ustera biurtzen dira: sorgiñak gaxo batzu dira, non ez diran gezurtiak. Zerbait irabazi dute oriek beintzat, ez bai'dira geiago errekizun....

        Osteak, urrundik ba'da ere, gizon aundiai yarraitu oi die. Beraz, eskutapenetan siñestea itzaltzen da gizarte-mail oroetan (Ba dakit neska gazte ta zar asko oraindik ere aztietara doazela Paris ontan, bainan yolas-antzean egiten dute geienetan).

        Sorgiñak lez, itzaltzen dira giza-irudimenetik Europar folklore guzietan arkitzen ditugun gizagaindi edo petiko izakiak: Euskoen lamin ta maitagarriak, Latiñen fatae, Germanen Kobolde ta Nixen, Alaber iratxo edo arima erratuen baitako siñestea galtzen doakigu eta edozein izadigaindiko arenak egin iduri du.....

        Oraingo garaian ordea, ona non bitariko gertari oiez batzuei oartu izan zaien, yakintzariek nai ta nai ez aztertu bear izan bai'ditute, aiek ukatzeko, edo adimenari a.d. beren theoriai dagokien atzalpen bat biltzeko baizik izan ezpalitz ere.

 

        1.— Mesmer'en Bizi-Erakarpena.

        Mesmer izeneko German sendagille batek idazten zuen Paris'en argitarazi liburuan («Mémoire sur la découverte du magnétisme animal», 1779) giza-soiñak, abereek, itz batez bizidun guziek irrada batzu bidaltzen ditutela burnibiziarenak iduri. Urrengo eragiñok omen ditute bizi-irrada oriek:

        a) sendagarrikoak: Ezagutua da Mesmer'en tiñako ura: eriak bertan yartzen ziran eta sendagilleak, eskuak aien gañean igaroaz beraren bizi-irradak aiei emaeko, sendatzen zituen, alegia.

        b)lo-erazgarriak. Esku-igarotze orrek eria, askotan, yartzen zuan loera berezi batean, lo-ibiltzallearena irudi. Lo-egoer aorri hypnos edo irasor izena eman zioten.

        c)azkenean, ez bakarrik bizidun soiñek, bainan ikugaiezko gauzek ere esan dalako irradatze ori ba-dute. Tresna bakun batzuen bidez (urritz-makiltxoa edo tzintzilla) irradok yaso ditezke, eta orrela eskutatu gauzak idoro: lurpeko ur, meatz e.a. Ori da radiesthesis dalako aztiketa.

        Bizi-erakarpen-theoriak yakintzaren oiñarri sendoetan exerita zegoela antz ematen zuen, ezen, Mesmer ta onene yarraitzaleen gogoan, physika yatorrak yardungai dituen beste irradak bezelakoak ziran bizi-irradak. Yakintzariek, beraz, onartu zuten aiek ikertzea. Iritxi zitutenak ordea, ez ziran bat ere Mesmer'en ustekizunen alde izan. Leenik, irradoi oartu naian asmatu tresna ta neurkin guziek ez zuten ondore garbirik ekarri. Bestalde, mesemerzaleek lortzen zituten sendaketak gogoraztearen gain eman ziran, zeren ez bai ziran maizenean soiñ-e-ritasunenak, baizik gogo-eritasunenak. Alaber irasorra. Azkenean, tzintzil ibiltzallea zala-ta, beatz-punten oartugabeko igikunek dutela ibil-erazten erakutsi zuen Chevreul deitu batek; eta tzintzillaren erantzunak egoki zetozenean, radiesthesislarien beryakintzan edo beryakintza-petikoan dagoeneko zeuden ezagutzak agerreratzea baizik etzuen egiten.

        Irasorra zerk eragiten zuen billa aritu ziran berriz ere, eta Braid Ezkozitarrak beste yatorri bat arkitu zion: lillura (cf. «Neurhynology, or the nervous rationale of anímal magnetism», London'en 1843). Begia puntu dirdaitsu bati tink-tink so luzaro egoten ba'da, begi-zaña, nekatzen da, ta nekatze orrek du, Braid'en gardiz, hypnosa ekartzen. Beraz, ez mesmerzaleen bizi-irradak baiñan bai aien begiraren lillurak du lo-erazten. Braid'en aztarretan ibilliz, saiaketa ospatuak egin zituen arlo ortan Charcot mediku yaunak, La Sapetriere Paris'ko gaxotegian. Aren garaikide ziran beste bi Prantsesek, Dr. Liébault ta Dr. Bernhein, aitzitik, gogorazteak duela oroz len hipnoseratzen aldarrikatu zuten. Orain, yakintzariek bi theoriok onartzen ditute. Irasorrak bi zio ditu, bata soñarekikoa: lillura; bestea gogoarekikoa: gogoraztea.

        Dana dala, Mesmeren Bizi-erakarpenak eragiten omen zituenak oro, yakintzak engoitik ezagutzen zitun eragillekin atzala zitezken. Bizi-irraden theoria zandi zan.

        Egia esan, dana etzegon atzalduta... Adibidez, irasortzalleak oartu ziran oi ez bezelako gauzak agitzen zirala noizik bein irasorriarekin: zenbait aldiz garbi-ikusle biurtzen zan au, a.d., eskutuak «ikusi» oi zituen begien lagungorik gabe, alanola beresoiñ-barnea (autoskopia). Zintzil-ibilerazleek ere, batzuetan, beryakintzan ala beryakintzapetikoen ezin euki zitzateken berriak ikasten zituten.

        Yakintzari geienek ordea ukatu zuten oriek benetan yasotzen zirala, oso bakan ziralako gertariok ta ez bai'zituten naitara ikertzen al, baita, esparik gabe, batik bat beren theori guzien aurka ziralako.

 

        2.— Espiritismua

        1847- an gertatu zan Ipar-Amerikan gizonen ardura berriz ere izadigaindiko gauzetara erkarri zuen zerbait. New-York Laterriko errixka batean, bi neskatxet, Fox aizpak, yotzen entzuten zuten beren gelan, eta yoketa orri iñork ere ezin zion bidezko arrazoirik bildu. Bi aurrek, beldurti ez izaki, itzegin-bide bat asmatu zuten yotzaillearekikoa: ukaldi bakar batek esan naiko zuen A, ukaldi bik B e.a. Orrela ikustzalle eskututak itzegin al izan zien: yakin zuten aurreko etxekoyaunaren arima zala, eraildua izan zala ura, ta beste zeapen asko. Yoka eman zituen aginduei yarraituz, gelaren lurpea zulatu zuten Fox'tarrek eta gizon baten ezurrak atzeman.

        Bear bada, Anglo-Saxon Protestantak gertu zeuden, Europa'ko Latin Khatoliku naiz adimentzaleak baiño areago, gertariok egiazkoak, edo beñepein egiantzekoak zirala siñesteko. Zer nai dala, Fox'enean gertatuak arras zaletu zituen Amerikarrak; bereala bazkunak sortu ziran orotan, bestaldeko arimekin artu-emanetan sartzeko asmoz yoketan orren bidez: «modern spiritualism» dalakoa yaio zan. Allan Kardec izenordeko Rivail yaun Prantzetsak Europa'n laketerazi zuen espiritismu izen-pean (Le Livre des esprits, Paris'en, 1857). Espiritak mai baten inguruan exeritzen dira, eskuak gaiñean ipiñiz; maia batzutan yasotzen zaie ta bere oiñekin yotzeaz, galdegiten zaionari erantzuten dio. Ildakoaren bat dala mintzo esaten du geienetan.

        Yakintzariek, Mesmeren usteak ain osoro —beren iritziz— ustel agertu berri zutenok, nai izan zuten modern spiritualism ori kimuan ito. Lenago zintzil-igikunak azaltzeko Chevreul'ek ondu zuen theoria lagun deitu zuten, mai yasotzalleari ere zatxigikunek omen zituten maiak eraikitzen, ta erantzunak egoki zetozenean, berk beryakintzan edo beryakintza-petikoan zeuzkaten asmo ta oldeak ziran era ortan agertzen, deusik ez besterik.

        Baiñan gauzak ez ziran orren atzalerrex izan aldi ontan. Yakintzari aundien batzu egondu ziran «mai-ingurerazlekin», ta aietaik zenbait aski egi-zale izan ziran ikusi zuten guzia mundu yakintsuari aldarrikatzeko, orduko yakintzaren theorien bidez aditu-eziña zutena ere.

        Gertari adigaitz orietan, auxe zan noski garrantzi aundikoena: egia ba zan ere, askotan an zeudenen esku-igikunek zutela maia ingurerazten, zenbait aldiz yasotzen zan iñork ikutu gabe. Beste gertari ikusgarriak ere kausitzen ziran noizik beiñ —alanola ekarketak, ikugaiketak, e.a.— eta, batzuetan, maiak esaten zituen inguruko iñork ere ez zekizkinak, beryakintzaz ala beryakintza-petikoaz. Egiari zor bai zaio, gertariok oso bakan agitzen zirala esan bear da, Espiritek zioten baiño askoz bakanago beintzat, eta, agitzekotan, bear zuten or-egon doai berezi bat daukaten gizaki batzuek. Gizaki oriei medium esan zioten, a. d. bitartekoa, bizidunen ta ildakoen bitartekoa antza. Izen ori gorde dute geroztik, naiz ez dan bear ba'da egokia.

        1871-an London Dialectical Society, Sir John Lubbock'en buruzagigopeko Ingles yakintzari-batzak bere txostena agertu zuen spiritismuaren phainomenai buruz: «ba da indar bat, zion, gauz astunak ikutu gabe mugierazteko gai dana, ta indar orrek gizaki batzuen or-egoteari darraikio, oraindik ez yakin nola». Morgan ta Russell Wallace aiñako yakintzariek izenpetu zuten txosten ori. Baiñan yakintzari oriek ez zuten phainomenok ildakoen arimek eragiten zitutenez —Espiriten esanetik— bai ala ezko auzian alderdi artu nai.

        Esan dalako gertariok, barrutikiago aztertzeko irasi zuten London'en, 1882-an, «Society for Psychical Research» (S.P.R.) izeneko bazkun bat, lan gaitza eraman bear zuena arlo ortan, bere Amerika'ko abarrarekin batean (Am. S.P.R.).

        Geroztik, munduko yakintsu aundienetatik zenbait ikerkuntz orietaz gutxi edo asko arduratu dira. Besteen artean: William James, Amerikar psykhologilari sakona; England'en William Crookes psysikaria; Germandi'n Schopenhauer otsandiko yakintzalea; Prantzia'n Bergson oentsua, Gabriel Marcel, oraingo giza-izanaren yakintzale ta idazle katholikua eta, batezere, Charle Richet sendagillea. Onek asmatu zuen «metapsychique» itza yakintza berri orri esateko. Gaur naiago diote meta- edo parapsykologi esan, a.d. psykhologi-gaindikoa, psikhologi oiak aldera uzten dituen phainomenak aztergai ditualako eta arek baiño giza-gogoaren berri geiago eman diezagukelako.

        Yaio zanetik onera, beren yakite ta ekite oro psykologi-gaindikoari opatu dioten guzien izenak ematea luze litzake. Goiago izendatu ditudanetatik lekora, beste zenbaitek aipatzea artze dute.

        1919-an eraiki zuen Paris'en Jean Mayer Yaunak «Institut Métapsychique International» (I.M.I) errien arteko psykologi-gaindiko ikastegia. Bazkun orren buru izan dira, alkarren ondoan, Dr. Geley (1919-1924), Dr. Osty (1925-1938) eta René Warcollier khemikaria lan asko egin ta egiten dutenak. England eta Goi-Amerika'ko bi S.P.R. en lankideen artean ba'dira Myers, Gurney, Podmore, Stayton Moses, Carington, Rhine eta Hyslop, Hodgson e.a. Germandi'n arkitzen ditugu V. Schrenck-Notzing eta Driesch. Argentina'n ere ba'da «Sociedad Argentina de parapsycología» ikastegia. Italia'n «Societá Italiana de Metapsichica» eta Lombroso ta Bozzano yakintsuak. Iberotar izarokian estudi oriek aurreratuxeak omen ziran Kataluñian, guda-aurretik. Españako oraingo agintzalleek poxelatzen ditute ordea, entzun dudanaz: non ere bai'da, Españar apaizti oroaldun ta gutxi-yakindunak irin bereko dauzka siñiste bat dan espiritsmua —okerra, Eleiza dan aldetik— eta yakite ban dan parapsychologia.

        Izen aundiz oriek oro berme ditugu gezurrezko yakintza ez dala psykhologi-gaindikoa, ben-benetakoa baizik. Psykhologiaren sail bat dugu, eta oraindar yakintsu gogoargi bat ezin egon liteke artaz arretatzeke. Asiera-lanetan dago noski oraindik; bide makurrak yo ta yoko ditu ere, asperri guziak lez. Bañan gero ta zurrago ba-dabil, gero ta arkipen ernegarri gaiago egiñaz. Edapen aundiko arkipenak oriek, zeren gizonaren izateaz egi zerbait irakas bai'liezaguke azkenekoz, yakintzak egiztatu egia, metaphysikari utsen ametsak ez antzo.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.