Azilla-Gabonilla. 11-12 garren zenbakiak)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (II'garren urtea. 1951 gko.
Azilla-Gabonilla. 11-12 garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

— Elerti—

 

Plini Gaztearen idazkiak

 

Plinio

 

euskaratzailea:

Ametzaga'tar Bingen

 

Ametzaga'tar Bingen'ek euskeratua'k

 

1.

 

Plini'k bere Septiki maiteari, agur.

        Sarritan aolkatu didazu arduratsuxeago idatzi ditutenetako eskutitzak bildu ta argitara ditzadan. Bildu egin ditut, ez aldikoa aldian (ixtoria ez bainun antolatzen) eskuetara zazkidanez baizik. 2. Ez gaitezela orain garbai zu zure esanaz, ni nire esagiñaz. Oraindik bildu ez diranak, billatu ta berriak idatzi ba'ditzat, galtzen utzi ez ditzadan. Ongi izan.

 

 

3.

 

Plini'k bere Kanini Errufu maiteari, agur.

        Zer berri Komu'n zure ta nire atsegiña? Zer landetxe zoragarri ortan? ta legorrpea beti udaberrian? ta albodi gerizpetsuak? ta aintzira morroia? ta egurastokia lurrgain bigun baiña sendokoa? ta inguru ta barnetik eguzkiz beteriko iger-leku ederra? ta yantoki aundiak eta gutxitarakoak? ta egunetako ta gautako etzan-gelak? zure egoteaz atsegindu ta aldizka ba al zauzkate? ala, oi bezela, zure lurrak ikustatzeko arduraz sarritako yoan-etorrietan zabiltz? On guzi orietaz atsegintzen ba'zera, egitan zorionekoa zaitut; bestela, askotariko bat. 3 Zergatik (garaia ba-da ta) ardura apal zekenok besteri leporatu ta ez diozu ikaskuntzari burua ematen bakarrtegi barna, artetsu ortan? Ura bekizu lankizun eta lanartea, ariketa ta atsedena: loak eta logabeak emazkiozu. Iruditu ta arrpikotu zurea beti izango dan lanen bat; gaiñerako ogasunak zu ilda, beste batenak; au, ostera beti izango duzu zurea. Ba-dakit nori nagon; zure gogo ta biotza ezagunak ditut. Alegin zaitez zure buruaz obeki uste izateko: ezautu zenbateraiñokoa zeran eta besteek ezautuko dute ere. Ongi izan.

 

 

6.

 

Plini'k bere Tazitu maiteari, agur.

        Parre egingo duzu ta ba-daukazu zeri. Nik, ezaguna duzun Plini onek, iru basurde atzitu ditut eta eder-ederrak gero. Zerorrek? diozu. Neronek. Ez diet, orregatik, osoro uko egin nire zabarkeri ta atsedenari. Sare ondoan neutzan; azkona edo aztamakilla ez-baiña eztena ta oltxoak neuzkan arrbidean. Zer-edo-zer gogoratu ta idazten nun, esku utsik itzultzen ba'nintzan ere, ezkoak beterik ekarrteko. 2. Lan bide au ez duzu arbuiatu bear; arritzeko da gogoa nola itzartzen dan gorputzaren zirkiña ta yoan-etorriak dirala bide. Gaiñera, inguruko oianak, bakarrtasuna baita eizatzeari dagokion ixiltasun aundi orrek, ere, gogamena zirikatzeko berebizikoak dira. 3. Eizatan zoazanean, beraz, eraman otzara ta zatoa baiña oltxoak aztu gabe; siñeskidazu, ta Diana, Minerba baiño mendizaleagoa ez dala egiztatuko duzu. Ongi izan.

 

 

9.

 

Plini'k bere Miniki Fundanu maiteari agur.

        Arritzekoa da¡ Arrtzen dituzu banaka irian igarotako egunak eta zure une guzien-zenbatzea beterik duzu edo ba-duzula dirudi; batzuk-batzuk arrtu ezkero, ordea, ez dago zenbatze osorik. 2. Norbaiti galde ba'dagiozu: «Zertan ari izan zera gaur?», erantzuten dizu: «Gizon-toga baten arrtzean izan naiz». Eztegu edo ezkonitzetan egon naiz». Alakoak bere ilburukoa ziñestatzeko dei egin nau. Urliak bere auzian lagun dagiodan; Berendiak batzar batera yoateko. 3. Arazo guziok bearrezkoak ziran bete zenitun egunean, baiñan, egun guzien yarduna bat bera izan dala gogoratzean, utsak agertzen zaizkigu, bakarrtegian, batez ere. Ordun ba-datorkigu gogoratze au: «Zenbait egun galdu ditudan yardun ain alperrikakotan¡»

4. Auxe esaten diot nire buruari nire Laurentino'ko etxeratzen naizaneko. Ba-diardut emen, naiz irakurrtzen, naiz idazten, naiz gorputzaz arduratzen gorputz-indarrak gogoarena baitakar. 5. Ez dantzut, ez diot entzun eta esan izanaz damutzen naunik. Iñor ez datorkit, izketa gaizkinaiz, bat-edo-baten gibela yatera. Nik neronek ez dut iñor txarresten nire burua ez ba'da, eraz idazten ez dudanean. Ez itxaropidek, ez bildurrek ez nau artegatzen; iñongo zurrumurruk ez kezkatzen. Nire buru ta liburuakin ari naiz bakarrik. 6. Au bizikera zuzen eta garbia! Au lanarte gozo ta itzalgarria ta edozein lanbide baiño ederragoa ere! Itsaso ori!, itsasbazterra, zuek nire egizko Musategi eskutuak! Amaika gauza agertu ta amaika idatzi erazten dizkidazute!

        7. Siñeskidazu: utzik zuk ere, al bezain laster, orrako zalaparta ori, alperrikako yoan-etorriak eta lan uts-uts oriek eta eman zure burua ikaskuntza edo lanarteari. 8. Obe baita, gure Atili'k ain zugurki ta itz-gozoez dionez, ezer ez egitea ezerezkeritan ari izatea baiño. Ongi izan.

 

 

24.

 

Plini'k bere Bebi Hiapano maiteari, agur.

        Suetoni nire adiskide miñak, zure lagunetako batek salgei omen daukan lur txiki bat erosi nai du. 2. Alegin zaitez, arren, bidezko sariz eros dezan, erosteaz atsegin dedin. Eroste txarra nekagarri baita beti, yabeari bere ergelkeria aurpegira ematen diola dirudilako, batez ere. 3. Lur txiki ontan, saria eder izaten ba'zaio, gauza askok atsegintzen dute nire Suetoni maitea: Erroma'ren urbilla, bidearen erosoa, etxearen neurri ona ta lurraren edago egokia, yostatzeko geiago lanpetzeko baiño. 4. Au bezelako etxekoyaun ikastunai, ba, naiko zaie burua atsedentzeko, begiak berritzeko, inguruka ibiltzeko, bideska batetik yoan eta etorrtzeko, bere matsondo guziak ezautzeko ta zugaznoak oro zenbatu al izateko bear besteko lurra edukitzea. Azalpenok ematen dizkizut ongi yakin dezazun bera niganako ta ni zuganako esker-zorrarean aundia, esaniko tasunek goratzen duten landetxe ori erosiko ba'lu, damuari lekurik ez emateko ordainpide bate. Ongi izan.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.