Ilbeltza-Otsailla. 1-2' garren zenbakiak)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (III'garren urtea. 1952 gko.
Ilbeltza-Otsailla. 1-2' garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

—Elerti—

 

Argi-era

 

Ormaetxea'tar Nikola

 

IV

IESUKRISTO ANIMA BAKOITZA ARGITZEN

 

BERRIRO QUITO'N

 

        D.— Berriz emen, xeme?

        N.— Ikusi bear aunatela, ez baikaude len bezain urruti elkarrengandik.

        D.— Zer diok San Salvador alde aietan?

        N.— Ikusten naun; ezin obeki.

        D.— I ago mutila, i, baztarrak irauliz. Eta legun ago oraindik.

        N.— Legun? Zertako gatxin gu? Ikusi yunagu millaka urteak ditun gizona, gu baiño legunago.         D.— Milaka urteak dituna? Matusalen kaxkar utzi yuk orrek.

        N.— Eta oraino beste zenbait millaka bete bearko zetun.

        D.— Beste mundukoren bat al da?

        N.— Ez; beste munduan etxunate urterik; gizon au, berriz, beste muduaren eta gurearen tartean bizi din. Esan bainenunan Espuru'n agertu zitzaidala?

        D.— Elias?

        N.— Uaxe. Berrogei urte inguruko gizon gordiña, bizar aundi batekin eta ile-adats ugariekin.

        D.— Zer derabil?

        N.— Ni eskolatzeko bialdu omen yun Iainkoak. Oraingoan, bai, iardunaldi ederrik egin yunagu. Arek esanak arek esan bezala azaltzen ba'ditut, mutil aterako natxin.

        D.— Zertaz mintzatu zerate?

        N.— Iesukristo gure Iaunak anima bakoitza nola argitzen du lurreko Elizan, eta batez ere otoizean. Sail ontan ba-ditxin berein liburu argitara emanak; baiña nere ustez kaltegarri ditxin bat eta bi baiño geiago, aipuenetan daudenak ere. Orregatik, Elias'ek irakatsirik, zerbait berri esan dezakedala iduri zaidan.

        D.— Ortaz neronek ere pozik entzungo aut.

        N.— Lan oni ekiteko nengola, baratzaren erdian agertu zitzaidanan iainkozko gizon ori. Nondik nora sartu zaki onara? —nik— eta emen utzi nau Aingeruak adatsetik dilindan ekarri bainau, beiñola Habakuk leoi-zulora bezala, Daniel Iragarleari bazkaria eramatera.

        N.— Iainkoak ekarri zaitu —nik—. Olako iardungai zailean ezin-asi pixka bat izan oi da, gaia ongi atondurik ere; baiñan orain nakioneko lan on tan au maisu ziñan, eta orain areago, Iainkoa milaka urtetan eskolatzen ari zaizun ezkero. Mundu ontan zu aiñako Iainko-ikusle deritzaien oietakorik ez da izan, irautez beñipein esan nionan.

        D.— Egia, mutikoa!

        N.— Il zan Moise, il zan Iondoni Paul, il zan Iondoni Ioanes Ebangelaria. Zuk aiña ordu otoitzean eman dunik ez da agertu bizialdi ontan. Zenbat denbora ibili beazu orrela?

        El.— Ez dakit; ori «Aitak bestek ez daki» Ebangelioan esanik dagonez. Iragarle denbora ioan zan. Guzia adierazi zigun Iesukristo etorri zanetik ez dago ezer geiago iragarri bearrik, eta nik ez dut aurrera ezertako igarmenik.

        N.— Esazu —nik— gero munduaren azken-aldean erio bearra al zaitugu?

        El.— Ez dakit ori ere —arek.

        N.— Nik berriz: «Proficiscere» otoitzean esaten baita «atera zazu eriotzetik zure mirabe onen anima, Enok eta Elias guzien eriotzetik bezala».

        El.— Oraiñarte atera gaitu —esan zunan— baiñan ez dakigu azken-egun aietan odol-eriotza iasateko ba'gaude ere. Iezabel bezalakoren bat sor tu diteke, ta ordum berrogeitaka Iragarle ilerazi ta ni bizirik utzi arren, ez dakit Iaunak zer daukan erabakirik. Iondoni Ioanes Bataiaria bezala lepo egingo ote naute ere gogoak ematen dit.

        N.— Bai ote?

        El.— Neronek ere Baal'en gezur-igarle asko illerazi bainitun, —obe bearrez, bai, obe bearrez—, eta Ebangelioan esana baitago ezpataz illerazten duna ezpataz ioko dutela. Denbora aietan ez genun zuen oraingo argitasunak.

        N.— Eta, nola zabiltza —nik— len gurean eta orain emen, Ameriketan?

        El.— Zu ere etorria zaitugu —arek— alderdi auetara, itsasoz eta eguratsez. Ni errezago, berriz, Aingeru orrek bainarabil an-emenka. Gizoneri itzalia nakie, zuk orain ikusten ba'nauzu ere. Zuri itzaliko nakizu, lengo artan bezala.

        N.— Zaude beintzat —nik— aldi bat nerekin, bear ditudan argitasunak neri eman arte.

        Iaten eta edaten al duzu? —nik—, eta, bai, oraindik ez naiz zerutar. Zertzuk iaten? eta, igaliak eta arkaitz-eztia, eskuarki. Noizean bein beleek aragi errea ekartzen didate ordun bezala. Emen Erdi-Amerika ontan igaliak eta eztia aski ditut, emengo eguzkiak azkurri aski baitu berekin.

        N.— Egia —nik— aragia ez ezen arraultza ianak ere odola beroarazten dit neri geitxo.

        El.— Urte asko gabe —arek— odola ematuko zaizu, eta orduan ian detzakezu aragi-ari aultzak.

        N.— Emen igalitik ba-duzu urte guzian —nik—; eztia ere ba-daukat legun leguna. Orain bereon, emengo negu izeneko ontan, ikusten dituzu baratz ontan eta nonai naranja, piku, mango, anona, koko ta abar, Zaude bada emen luzaro, edo ager zakida maiz, nere lanaren zati au buka dezadaño.

        El.— Iainkoak zuri lagun egitera bialdu nau —arek— eta geldituko nakizu egun batzutan.

        N.— Zein ederki! Oraintxe, bai, zure ta Iainkoaren laguntzarekin nere burua errez gainduko

dut len idatzi ditudanen aldean. Ez da agertzearren. Ba-daki Iainkoak, eta zuk siñestuko didazu. Iesukristoren ezaguera apur bat geiago eman nai nieke otoitzean artzen diran kristau zintzoeri: argi dugula guziok eta argi dugula bakoitzak, otoitzaren asi-masietatik otoitzik bikaiñeneraño. Mintzatu ziñan Tabor gaiñean Iaunartkin, eta an gauza asko ikasi bide zenitun labur egon arren, Elizarengaz eta eliztarrengaz.

        El.— Bai, naski —arek—. Ordurañoko argitasunak itzal bezala iduri zaizkit. Iainkoa Iainko danez, itz bakarra egiñik ere, guzia itz artan ager tzen da: ala Iesukristogan. Iaun au ere esan diteke, itz bakar bat egitearekin guzia artan agertzen dala. Nere iluntasun guziak argiturik utzi zitun. Ba nitun oinbeste ta oinbeste galde ari egiteko, ta astirik ez genun arren, galdekizun guzien erantzuna nerekin arkitu nizun.

        N.— Ez da arrigarri —nik—. Gure Xabier'ek ere, amabi Bonzo aiek urrenez urren galderak egin zitiotenean, erantzupen bakarrarekin eman zien bear zuten argitasuna.

        Zu —nik oraino— zu Eliseo'ren aldian ain Iainkozale ba'ziñan, orain areago zaiteke. Zure arnas ortatik pixkabat nai nuke. Gogora ezazu Sarepta'ko emazte ari aurra nola piztuazi zenion. Aurraren gaiñean iru bider etzin ziñan, zure gorputzez iru aldiz neurtu zenun, otoitz egin zenion Iainkoari, ta berpiztu egin zan aurra. Egiozu otoitz nere alde ere, emaizkidazu iru laztan aundi, sutu nazazu, nik ere besterik sutuazi dezadan.

        Eman zetidanan, neska, ta arrezkero zainberritu ta odolberritu naizala iduri zaidan.

        D.— Pozetan entzungo, zaituet oraintxe, i ta Elias ere!

        El.— Zer diozu —arek— bakartegi ontan?, eta oso ederki —nik—; nere gogoaren neurrira. Baizik ere, ez dutala aukerarik Meza entzuteko ta Iauna artzeko, Igandetan bestetan. Ori arkitzen dut utsaldi bakarra.

        El.— Ba-dakigu —arek— besterik eziñean, Iauna gogoz gure barnera erakartzea protxuzko dala. Asmoa biziago ta areago. Bataiorik ezin artu du nari gogozko bataioak balio dion antzera, ala nolabait, gauza bera ez ba'da ere, nork daki zenbat balio duken Iainkoaren aurrean?

        N.— Ala bearko —nik— Gaiñera, musika izugarri maite dizut, eta entzuterik ez daukat, barrena pixka bat beroarazteko. Buruz dakitzadan zen bait entzukizun belarrien iduritara ekarri oi ditut; baiñan iduritaratzea es da entzutea. Uts aundi ori zuk beteko didazu, ta zu egiten zaitut emedik asa itzaren iabe. Itz orrek eragingo die nere irakurleeri.

        Mistiku deritzaien oriek —nik— iardungai anitz arrotu dute; eleketa ugari sortuazi; baina, nere ustez, zenbait, eta geienak ere, idurimenez geitxo baliatzen dira, ta berein kalte egiten dute. Ni nasiazi ninduten, beintzat, eta beste zenbait ere bai, aditzea dutanez. Mataza ori bereizi mai nuke zure eskola ontan.

        Bi galdera egingo ditizut aundizka, ta bakoitzean beste binako ugari. Bi aundi oriek auek dituzu: otoitzean Iainkoarekin iardute ori zertan dagon; eta, otoitzaldi ortan nor dugun laguntzailerik oberena.

 

 

DONIBANE GURUTZEKO

 

        El.— Irakurria duzu nere seme Donibane Gurutzeko? —arek.

        N.— Eta, bai alaba Teresa ere —nik— «gure aita Elias» deitzen baitzaitu. Zure alaba aundi onek nasiarazi nindun gero esango tokian.

        El.— Berak ere autematen du, —arek— «neri ola gertatu zaida; besteri ba'diteke bestera».

        N.— Baiña, —nik— ez du aski aldiz esaten, edo askotan biribilegi aitortzen dula esan nezake. Donibane orrek ez nau batere nasiarazi; orrek es kolatu nau obekienik. Ala ere, zure irakaskizuna ez diteke batere motxago.

        Zer derizkiozu —nik— «otoitz bikaiñena» dalako ortaz?

        El.— Nere ustez —arek— Iainkoari begi-emate edo «contemplatio» ori alde aldera artu bear da, eta ez, otoitzean dan gauzarik bikaiñena bezala, otoitz bikain orri dariona baldin ba'da ere. Iainkoa gure ezagueraz mundu ontan nolabait atzemate ori ba-diteke belarriz bezala ere, itzik eta olakorik entzun gabe. Aju adierazi bear dizut ongi. Iakiña, fedez lenbizi ta baitipat; baiña laguntzeko ez daude gaizki animaren zentzu bezalako oriek. Zergatik ez lezakete esan bestera «auditio Dei», belarriz bezala atzematea ere?

        N.— Ortan nengon nerau ere —nik—. Askotan gogora zait zuri gertatua: Iainkoa etzegola aize-erauntsi artan, ez ostots artan, ez sugar aietan; xixtu legun artan mintzatu zitzaizula.

        El.— Eman dezagun —arek— Iainkoa atertu gabe oroitze soil ori bakoitzaren alegiñezkoa dala; ez Iainkoaren ixurizko bereizi ua. Belarri soiñu antzeko ori (egiazko soiñu, sorgin-soiñu edo idurimenaren soiñu dala) lagungarri zaigu Iainko-oroitze ortan eta otoitzean luzarogo iardun dezakegu orri esker. Ixiltasun osoa ere belarriari dagokio, ezer ez entzutea baita. Ortan askoz luzeago egon diteke Iainkoa oroituz, begiz bezala baiño. Emen ere begia ez dagoke luzaro zabalik itxi-ideki ibili gabe. Belarria beti zabalik dago, ta lotan gaudela eere, erne dagola esan diteke, zer gerta ere.

        Ez nuke esan nai otoitz bikain ori belarriaren mende dagola; lagungarri dala baiño; ta begi-emate edo «contemplatio» orrekin otoitz bikaiña zerbait kaxkartzen dutela mistiku oriek, idurimenaren zentzuetara xurtzen baitute. Iainkoa ez dezakegu atzi ez begiz bezala, ez belarriz edo beste zentzuz bezala, egia; baiña siñesmenak zentzu bezalako oriek ederturik eta bikaindurik, ala bezala atzi oi dugu, edo obeki esan, orien bidez baitaratzen gera otoitz bikaiñ orri darizkiola. Iankoaz oroitze ori, Iainkoa nolabait atzemate ori, laiñotsuago ta illunago esan diteke belarriz bezala, begiz bezala baiño. Orregatik, otoitz bikaiñari gagozkiola, artarakoago dirudi animaren belarri ori, begia baiño. Zentzu guzietan begia daukate nagusi, eta aldez aldez ala ere da; baiñan zenbait gauzetan eta askotan, belarria ez ote nagusiago?

        N.— Ala daukat nik ere: «fides ex auditu»: belarriz siñesten dugu; «auditus autem per verbum Christi»: belarriz siñeste ori, berriz, Kristok esanaren bidez.

        El.— Izan ere, —arek— Iainko-Semearen izena VERBUM da: ITZA; beraz zerbait entzungarri, ta batez ere belarriari dagokiona. Otoitzik gaiñenekoan Ori entzuten dugu nolabait, edo Iaun Orren ixiltasuna. Zein ederki esanik utzi zigun Antioki-ko Iñati Apaizgurasoak: «Kristoren ixiltasuna entzutea». Latiñak ala biurtzen du: «exaudire silentium Christi» baiña griegoan beste adierazpen bat ba du orrekin batean: «Kristoren pakea entzutea».

        N.— Ori gauza bikain esana!

        El.— Ez nuke esan nai Iaunak Ebangelioan itzegin bear eta etsaien aurren egin zitun ixilaldi aietakorik; ez. Ixiltasun eta pake ori, Aren itzeri darie; lenbizi mintzo da, itz ori, gero oiartzun, geroago ixiltasun. Iesukristo begiz ikusi ez duzutenok, batez ere, —nik ikusia baitut— Aren itzak entzun eta gero oroitze utsean, Iaun Ori buruan idukitze soil ortan —buru-iraulketa geiegi gabe— iraun dezakezute luzaro, itz oien mintzoa, oiartzuna, ixiltasuna auznartuz. Ikusi dugunori ere, luzaro ari gerala, Aren aurpegia atertzen zaigu begi-idurimenean, zueri beste edozein gizonena bezala, aspertu egiten baitzaigu idurimen ori, begia bera bezala; alare aietaz oroitzea etzaigu atertzen belarri-idurimenean. Beraz, Ebangelioko itzen mintzo, oiartzun, ixiltasun ori askoz luzaroago dagoke animaren belarrian, Aren aurpegia animaren begietan baiño. Asko ta asko dira munduan, otoitzari ekiten diotenenartean, Ebangelio zati bat irakurririk otoitzera sartzen diranak. Gero, liburua itxi, ta itz aiek entzuten iarraitze bezalako ori, ixiltasun ua datorreño, —itz aiek esan zitun Ua maitatuz— laiñotsuago ba'da ere, ez da batere txarrago begi-emate edo contemplatio ori baiño.

        N.— Neretzat bezala ari zera, ni oso belarritar bainaiz. Beste aldera, begia ez diteke esan belarria baiño bikaiñago. Nagiago dala bai, itxuraz. Argiak margoari bertatik bertara laguntzen dio; ez ala soiñuari, eguratsak. Tximista lenago dakusagu ostotsa entzuten dugun baño, egia; baiña, mintzo-argaillu berri auetako baten ondoan gaudela, era berean entzun ere egiten dugu oiñazturaren zarratakoa. Gogoan daukat, Guatemala'ko Katedralean nengola, sarreratik berela, —irurogeita zenbait metro ba ditu— beste muturrean ari ziran kantarien mintzoa baiño lenago bukatzen zan nere ondoko mintzo-argaillu arek neri ekartzen zidana; Hertz-ugiñek usuago ekartzen baitzuten. Belarria berez ez da nagiago, nere ustez, bikaiñean ere ez gutxiago. Begiak zazpi margo oiñarri bereizten ditu, ta belarriak beste zazpi edo sei, baiña begiak margo-antxaz eunka gutxi bereiziko ditizu; baiña belarriak millaka asko. Eta asko batean eta bereiz. Zazpikote bat entzuten ari ba zera, bakoitzaren mintzo-lerroa garbi entzungo duzu, ta zazpiak erabat ere. Begiak ez du olako doairik. Baiña, dana dala, berriketa geiegi ari dizut, eta itza zuri eman nizula aztu zaida.

        Esaidazu —nik oraiño— otoitz bikaiñ ori zer dan eta zertan dagon, itz laburrez nola mugatu zenezake?

        El.— Berekin gauzkan Iainkoa, siñestez eta maitaro gogoratzea. Dakizunez, ez dago ain ongi «guregan daukagun Iainkoa» esatea, Berak baigauzka. Aurrean daukagula ere ez diteke esan, orotara baitago. Bitarterik gabe gauzka Berekin, bakoitza bakoitz gerala. Barrenez barren arturik gauzka, geran osoa erasaten digula.

        N.— Oso ederki. Baiña, zer diozu —nik— seme Donibane'k diona? «Siñestez eta maitaro Iainkoagana ernai egotea?»

        El.— Ongi —arek—, baiñan ez ain egoki. Erne edo adi edo zur edo atzarri egote ori —guzietara esaten baituzute Euskalerrian— len ezagutu dugun zerbaitena esan diteke; baiñan Iainkoa ez dugu ikusi, ez ezagutu. Beraz, ezin gogora ekarri ba-dalazko siñestapena baizik. «Iainkoa es du iñork ikusi; Aitaren altzoko Seme bakarra mintzatu zaigu Arengaz».

        Iainkoa siñestez eta maitaro gogoratzea esan dizut —arek— eta aski da: «Memor fui Dei et delectatus sum»: Iainkoaz oritzeak atsegiñez bete nindun.

        N.— Ni ere luzaro egon nazu aburu ortan; baiñan begizale orien bildur nintzan, otoitz bikaiñ ori kaxkareraziko ote nien. S. Agustin aundiare nean ikasi nun, «nere oroipenean bezain ongi ez dut iñon ikusten Iainkoa», ez begiz bezala, ez belarriz bezala. Zenbaiti iduri zaie Iainkoa alde guzietan ikusten dutela, luze-zabalak litun gisan. Neurri eziña dala, zeruen zeruetan kokatzen ez dala entzutean, iduripenak engañatzen ditu. Iainkoa ez dago luze zabalean; ez da neurri eziña neurtzez ezin buka ditekelako; neurtzen asi ez gaitezkelako da. Neri S. Agustiñ'ek on aundia egin zidan. Zoaz aurrera.

        El.— Iakiña, oroitze ori ere —arek— ikusiaren, entzunaren, ukituaren, usmatuaren, naiz atsegiñaren berritze bat bezala da zenttu bakoitz orien idurimenean; baiñan emen entzunera io dezagun, ots, siñeskizunak dionera batez ere Kristoren itzera.

        Geronezko argitasunak ere esaten digu Iainkoa ba-dala, ta egi au ondorioka arkitu dugu; baiña Iainkoaz oroitze bakoitzean ez ditugo berritzen argibide oriek bakoizka; geurok iritxi ditugun egi orietan, siñesten bezala dugu. Gizon iakintsuak maite du, bai, atzidun egi ua zer bidez arkitu dun zearo ikustea; baiñan egi bakoitzaz baliatzeko bide guzi oriek erabili bear ba'litu, nekagarri litzaioke. Maiteago du, labur oroituz, aurrera egitea; baita ere, arkitu dun egia soil soilik gogo-ematea, ondoriorik atera gabe.

        N.— Ortaz, gure siñesterik ez dun norbaitek ere, Iainkoaren berri ukan ezkero, otoitz bikaiñ ori egin dezake? —nik.

        El.— Ez ain luzaro —arek—, eta ez siñeskizunak irakatsiaz baliatuz bezain ongi. Siñestuna ere ezin dagoke ordu ta ordu otoitzaldi ortan, Iainkoaren laguntza bereizia gabe.

        N.— Nola egon luzaro —nik— geuron indarrez eta alegiñez?

        El.— Ederki diozu geuron indarrez eta alegiñez. Au adieraziko dizut alik argien eta garbien, gizonak ez baitezake ortik aurrera ezer erakutsi. Iainkoaren ixurizko otoitz bikaiñ ori, Berak irakasten digu, eta ez daukagu ezer egiterik geurok geuren indarrez iritxi nai dugunean. Antola batzuk egin, bai, Berak eman nai ba'ligu.

        N.— Eta zer antola dira oriek? —nik—.

        El.— Eta, Siñesteak Iainkoaz esaten digunau oroitzea, ots, Iainkoa ba-dala, ta berekin gauzkala bion artean tarterik edo bitarterik gabe. Au soil soilik gogoemanez, Iainko onengana maitaro egotea da otoitz bikaiñez ortara irixteko bidea.

        N.— Zer alde dago otoitz onen eta bikaiñen orren artean? —nik—.

        El.— Eta, ez dakigula. Bi orien muga non dagon sekulan ez dugu iakingo. Geroago mintza gaitezke ortaz. Ba dira zenbait, ordu bete, bi, iru, lau, atertu gabe, Iainkoa oroitze soil maitetsu ortan egon oi diranak.

        N.— Begizale oriek nekez siñestuko dute, ortan lau ordu atertu gabe egon ezkero otoitz bikaiñena ez danik; baiña grazi ori dutenen artean oteoan daudenak ere ba-ditugu.

[...]

        N.— Ortan eta orrela ezer egin gabe egotea? —nik—.

        El.— Iainkoa maitatzen atertu gabe egotea ezer egin gabe egotea al da?

        N.— Alperkeri dala ere asmatu baitzuten —nik—; baiñan esan nai nukena, ezer eskatu gabe, ez Elizaz, ez lagun urkoa etaz axolatu gabe egotea. Ira kurria bainago bat edo batenean, eskaria ez dala otoitza, edo otoitza ez dala eskaria.

        El.— Iainkoaren itza bestera dago —arek—; «eska, bila, io atea» dio Iaunak Ebangelioan. Eta Iondoni Paul'en agoz: «Zuen otoitz eta arren gu zietan, eskerrak emanez, adierazi izkiozute Iainkoari zuen bearkizunak». Otoitza, berez, eskari da, ta ez alde batera uztekoa; baiñan otoitzaldi bikaiñ ortaz landa ere egin diteke. Orrek ere ez du galerazten Iainkoaz maitaro oroitze ori, eta aurren-berrian galarazi ba'leza, utzi Iainkoari gure kezka. Guk naia Arenarekin bat egiñerazten baldin ba'dugu, agoa zabal dezagun baiño len, Berak emango digu. Zer esan Iainkoa sutuki maite ba dugu?

        N.— Atertu gabe Iainkoa gogoratuz eta maitatuz egotea, esaten errexa da; Iainkoazko egi bat buruan iraultzea ta aren inguruan ondorioka iar dutea baiñon errexago esan diteke alde batera; ontan sorraldiak izan oi baitira, egi batetik bestera goazala; baiñan ori ere gauza zaila dala diote.

 

 

BEGIA ASPERTU

 

        El.— Sekulan ikusi ez dugun gauza bat beti gogoratzen egotea zailago da gaiñera. Ikusi naiz entzun, naiz beste zentzueri dagokiena esaten dizut. Zentzu bakoitza, berari dagokion zerkiari edo zergauzari luzaro erne egon ezkero, nekatzen eta aspertzen da. Iainkoa begiz bezala ikusi nai luketen oriek buru-auste gogorra derabilte askotan. Iainkoa Bera begiz bezala agertzen zaigunean —otoitz bikaiñaren ondorioa besterik ez da ori; ez, otoitza bera— luzaroago gaudeke esnaialdi ortan, geuron alegiñez gaudenean baiño. Zentzuen edo zentzu-antzekoen batere sumarik gabe oroitze utsak, ilunago dan arren, geiago irauten dugu. Areopagita'k ederki ziona, «Iainkoaren ilunpean sartu» bearra daukagu zen tzu ta antzeko guzietaz gaindi.

        Eman dezagun, esan zunan, adiskide batekin mintzo gerala, beste adiskide batengaz, ua urruti dagonean. Aren aurpegia askotan etorriko zaigu idurimenera, edo bein edo bein bai, tarteka; baiñan artaz luzaro ari bagera, iduripen ori askotan atertuko zaigu ta oso itzali ere idurimenaren begitik. Ala ere adiskide ua gogoan daukagu aterraldirik gabe. Ortaz, gizaki batengaz luzaro oroitzeko ere, aren aurpegia beti idurimenean idukitzea zail ba'zaigu ta orrek kalte egiten ba'digu, ta ilunago antzean idukitzeak on, zenbat areago Iainkoarekin luzaro egoteko! Geuron alegiñez ba-gaudeke gutxi edo asko oroitaldi ortan; baiña Iainkoak eragiñez askoz luzaroago.

        BELARRIA ASPERTU. Belarriak berez geiago irauten du —arek— bere entzungauzari erne egoten; baiñan entzumena ere aspertzen ola luzaro iardunean. Ikusgarri begi-mingarriak ba-diran bezala, soiñu nekagarriak ere ba-dira. Ta soiñua atsegiña izan arren, lena berriz entzuteak luzaroan aspertu egiten du. Baso batean zugatz-orrien urrunga, naiz itsas-ertzean ugiñen burrunba, atsegin zaigu, ta ordu ta ordu egon oi gera artan aspertu gabe; baiña gure aultasunez, soiñu atsegingarri oriek ere elo-argarri gerta ditezke.

        N.— Zerk egiten du —esan nionan— kristau zintzo bat otoitz bikain ortan sartu-berri artan oinbeste kezkatzea: xor ote nago? erdi-loan ote nago?

        El.— Ain zuzen —arek— begizale edo begitar diran oieri geiago gertatu oi zaie ori. Iainkoa begiz bezala atzi nai lukete atertu gabe, ta ala bezala atzematen ez dutenean, Iainkoari xor dagozkiola dirudie. Oroitzea ez da begi-oroitzea utsa. Iakin bear lukete, Iainkoa entzun bezala ere egin ditekela, eta ortara, berez neke gutxiago luke, besteak beste dirala, ta batez ere Iainkoaren erabakia. Belarritar oriek ederki baliatu oi dira beren ixiltasunean ari dirala, beren arnasaz beraz ere —musikaren lagungarri litzan gisan— Iainkoaz oroitze ori ez galtzeko; baitakite Iainkoa gabe arnasik ere atera ez dezakegula.

        N.— Baiña —nik— or datozkigu zenbait irakasle, gure Iainko-oroitze ori zentzuz naiz idurimenez lagundua dalarik, ez dala otoitz bikaiñaren edo garbiaren oroitze ori.

        El.— Zergatik ez? —arek—. Gizona ezin al dagoke erne edo adi bi gauzetara batean? Egon gaitzezke zerbait ikusiz naiz entzunez, eta era be rean, Iainkoa maitaro gogoratuz. Ez daukagu idurimenearen zantzu oro galdu bearrik oroitze maite ortarako.

        Geniona zentzuak oro aspertzen zaizkigu. Gozo batek ere, geiegi ianez, iguintzen gaitu; usai bikaiña dagon toki batera sartzean ere, an luzaro egotearekin aurrenberriko atsegiñ ua galtzen dugu. Beraz, luzaro erne gaudeken gauzetan ere ernetasun ori galtzen ba'dugu, zenbat areago Iainko-oroitze ortan! Siñestez oroitze soil ori dugu oberenik otoitz bikaiñ ortan luzaro egoteko. Eta siñeste ori belarriz sartu zaigu, au esaten digula: «Berekin nauka Iainko maiteak, eta gogoan daukat maitaro.

 

 

DABID BEGITAR?

 

         N.— Ala ere —nik— Dabid irakurtzen ba'dugu, Iainkoa Bera begidun egin ez ezen, Ua bere begiz ikusi nai dula esan genezake ainbeste ta ainbeste Salmutan. San Paul'ek berriz, zeruan begiz begi ikusiko dugula. Beraz, zertako ez baliatu mundu ontan begietaz Iainkoa ikusiz bezala atzemateko? esango digute begitar oriek.

        El.— Al ditekela —arek— zentzu guzietaz balia bear dugu Iainkoa ezagutzeko edo Aren berri zerbait artzeko: «zentzu guziz maita ezazu». Egia, baiñan orain ari dugun otoitz edo iarduera bikain ontarako, ez dira aski animaren begi bezalako oriek; askiago belarriaren oriek.

        Gaiñera, —arek— Dabid ain begitar dala, aski belarritar dugu. Bai S Paul ere. Salmu orietan asko ta askotan Iainkoa belarridun egiten du, ta guk ere belarriz atzi dezakegula adierazten du: «nere belarriari poz eta alaitasun emango diozu, ta nere ezur eroriak pozez dardaratuko dira» Iondoni Paul'ek berriz: «mintza nadin —dio— ikuskari ta gorde-agerkari aundietaz». Zer ikusi zun, ordea? Audivi arcana verba: itz gorde batzuk entzun nitun. Zer ikusi zun esaten asita entzunera io zun.

        Azkenik, —arek— Iainkoaren Semearen izen bereizia VERBUM dugu, ITZA, ta entzutea belarriari dagokio. Sunamita'k ere mintzoa nai zun entzun: «Mintza zakie nere belarrieri» eta arrazoi bitxi bat ematen du: «zure aurpegia ederra baiña». Aurpegi baten edertasuna begiz ageri zaigu; baiñan aurpegi ederrari mintzoak eman oi dio bizitasun; bestela motel gelditzen dira aurpegirik ederrenak ere. «Gizasemeetan ederrena zu aurpegiz» dio Dabidek, baiña zer eratxikitzen du bereala? «Zoramena darizu ezpaiñetatik», ots, mintzotik.

        N.— Ordun esan nionan: Zuk entzuna duzu Tabor mendian Aren mintzoa. Nolakoa zan?

        El.— Zerukoa —arek—. Nik besterik ezin esan, zerua ikusi ez dutala ere.

        Otoitz bikaiñ oni gagozkiola, belarritar diranentzat zerbait esatea egoki zan —arek oraino— eta, au esanik, itzali egin zitzaidanan beste egun batera arte.

        D.— Ikusten! Gauza zailak eta goitarrak ditxik oriek.

        N.— Zailak, bai; nerau ere bildur natxin, irakurleeri astunegi gertatuko ote nakien. Elizkoi diran emakumeek bederen irakurriko alzetunate.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.