L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (III. urtea. 1952 gko
Epaila-Yorraila. 3-4 garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

—Euskera—

 

Laburrkiro

 

Jadarrkak'k

 

«Orixe»k erantzun daust. Eskarrik asko. Neronek be, amaitzeko, laburrkiro erantzun gura dautsat.

        1) Euzkeldunak s ta z nastutia ezta ikaragarrija, «Orixe»k berak nire ixenordia nastetan daun-ezkero. Nire ixenordia «Jadarrka» da: J' darr K., edo Jemein'darr Keperin. «Orixe»k «Yadarka» ipintzen daust: oiturearen indarrez, oiturearen indarrez be, euzkeldunik askok sorgin, sustrai ta abarr, s'gaz idazten dabe, jakin-barik z'gaz ixan biarr dirala: zorgin (zori-gin, ta zusterrai (zur-errai). Bardin euskera, eusko ta euskadi, erakutsi-barik s ori nundik datorran.

        2) Arana-Goiri'k euzko eguzki'tik datorrala esan eban; eta txarrto ala ondo, itxorrkun ori zutik dago, iñok orain arrte eztaula obiagorik emon. Beraz, ni naz diñodana: betoz zure arrazoyak. Nik neuriak emon dodaz, eta ugari, azkengo idazkayan. Nik Sabin'enak emon dodaz, ez Sabin zalako, Sabin'ek nire adimena irabazi eustalako baño.

        3) ¿Gandia nor dan? Irakurri egizu bere idaztija: «Origenes prearios del pueblo vasco» ta gero esan ia zuzen ala okerr dagon. Betoz zure arrazoyak.

        4) Z'zaliak auzija galtzen asi garala diñozu. ¿Zegaitik ete? Lopez Mendizabal'darr Ixaka s' zale bigurrtu dalako. Galtze bat ezta galtze aundija. Orain Bilbao'n euzkel-idazle barri bat sorrtu da, ta z'zalia. Beraz, bat galdu ta bat irabazi, kitu. Baña zeintzuk diran geyen, z'zaliak edo s'zaliak jakin gura ba-dozu, zeintzuk geyen erabilzen diran EUZKADI ala EUSKADI jakin gura ba-dozu, euzkeraz eta erderaz euzko-gayaz idazten daben izparringi guztijak irakurri egixuz eta berialaxe ikusiko dozu Z'zaliak auzija galtzen ezkarala ari.

        Baña olan ba'litz be, ori ezta errazoya. Ludijan katolikuak eztiranak, katolikuak diranak baño askozaz geyago dagoz baña orrek eztau ezer esan gura gure Doibatza deunaren kaltez. Betoz, ba, errazoyak.

        5) Senarr-emazte bi ezautzen dodaz nik, EUZKO-GOGOA'n euzkeraz idazten dabenak eta Z'zaliak diranak. Bijok, senarr-emaztiak ixan baño lenago, euzkeraz idazten eben, orain berrogetalau urte dirala. Ordutik ona amaika lan egin dabe, bakotxa bere aldetik. Emaztia senarra baño len euzkeraz idazten asi zan. Senarr-emaztiok, bijok dakiz makiñaz idazten eta bijok makiñaz idazten dabe, baña, jakiña, makiña bat baño eztauke, eta bijok makiña berberaz idazti-biarr. Ulertzalle onari itz erdi.

        6) «Gixon bi eta emazte bat» baño geyago dira Euzkera ta Euzkadi «Euzko-Gogoa"'n idazten dabenak: Urrutia'tarr Gotzon, Argarate'tarr Erraimun, «Sabindiarr-Batza», «Emakume batek» (Errazti'tarr Karmele) ta «Jadarrka» (Jemein'darr Keperin), edo bost gitxijenez. Beraz, enaz ni ikatza nire opillari ezarri dautsodana.

        Tori nire bostekua, «Orixe» jauna, ta agurr JEL-aldez.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.