Elerti
Zaldi zuriaren edestia
William Saroyan
euskaratzailea:
Insausti'tar Yosu
William Saroyan'ek ingeleraz idatzia, Insausti'tar Yosu'ren itzulpena
1915'garrenetik 1925'garreneraño California'ko Presnon bizi zan jendeari eskeintzen dizkio egilleak oroipen atsegin auek; zazpi urte zituanekiko amasei urte bitarterañoko oroipenak. Amasei urte zitualarik utzi zituan bere jaiotzetiko ibarra, sendia, lagunak, bere mundu ura.
Erri txiki itxusi bat zan. Antxe bizi ziran SAROYAN'darrak. Uraxe zan bere mundu txikia. SAROYANdarrak eta mundu txiki ura, gizadi guzia bezelakoxeak ziran gutxi gora bera...
(Itzulariak)
Erdi erotzat zeukaten guziak Murad nere lengusua; nik ez orraatik. Nere bizitza oraindik lilluragarrizkoa zan garai artan, egun batez, be deratzi urte nitualarik, nere lengusua nabari nizun goizeko lauetan nere gelako leioa jaka:
Aran, zion.
Oetik jauz egin eta leiora nintzaizun laxterka. Siñeskaitz zitzaidan begi aurrean neukana. Illun zan oraindik. Udara aroa zan, eta baz ter galdu artan eguzkia irtetze zorian zalarik, argizka zan. Ametsetan ari ez nintzalakoaz jabetu al izan nintzaizun beñepein.
Zaldi zuri bikain baten gañean zegoan Murad nere lengusua.
Leiotik burua atera eta begi-igurtzika ari nintzaizun eten gabe.
Bai, zaldi bat dek esan zidan armenioz. Ez ago ametsetan. Abil azkar bere gañean ibilli nai badek.
Ondo nekian nere lengusua bizirik izateaz zaleturik zegola, eta bizi izatea aski zala bere zorionari buruz. Baña begi aunditurik nindukan ala ere.
Esan bezat orraatik lenen-lenengo, nere antziñeko oroipenak zaldi oroipenak zirala, eta zaldi gañean ibiltzea zala nere amets-gairik aundiena. Auxe zan ba lilluragarriena.
Esan bezat ondoren mixerable batzu giñala. Auxe dala-ta nengoan ba siñesteziñik. Ezin gorrienean bizi zan gure gizakia.
Garaglonian sendiko abar bakoitza mixeririk gorrienean bizi zitzaizun. Ulerkaitz zan gure sabelak berdintzeko aña txanpon nundik ateratzen ote. Auxe zan bestaldetik ikaragarriena: leialak gintzaizkizun. Amar amaika eunki zear, leialtasun abarraz koroiturik bizi izan zan gure sendi-arte. Arro gintzaizkizun lenen, eta gero leial. Gure siñismenari buruz, bide ona eta bide txarra zituan gizonak munduan. Iñoren bizkar onurarik edo irabazirik izatea ulertueziñeko zan gure artean.
Eta alare, nere begi ninietan sarturik zegoan zaldi bikain ura, nere sudur zuloetan bere usaia, nere belarrietan bere irrintzia. Ezin nik ordea sinistu, ez nere lengusuaz, ez nerekin, ez gure arteko iñorekin zaldi ark zer ikusirik zualakorik. Ezin nik siñistu ez amets ez ernai: baibanekian erosi al izatea etzegokiola nere lengusuari; erosia ez izatekotan, berriz, lapurretakoa noski. Lapurretatikoa orde, ezin nere buruan sartu.
Garaglonian'dar bat ezin iñondik iñora lapur izan. Ez nekien nere lengusuari ala zaldiari begiratu. Alako tinkotasun bat nabari nik biengan, alako parragarrikeri bat. Baño alde batetik pa rregarri zeritzaidana bildurgarri zeritzaidan bestetik.
Murad esan nion Nun lapurtu dek zaldi ori?
Jauz egik motel leiotik bera, bere gañean ibilli miñez baldin ba aiz esan zidan.
Egia zan ba. Zaldia lapurretakoa zan. Ezpairik gabekoa zan auxe. Eta bere gañean ibilli miñez ote nintzaizun jakitera etorri zitzaidan. Nere eskuko zan ba aukerapena.
Bere gañean laxterka egin miñez, zaldi batetzaz jabetzea, lapurreta etzalakoa zeritzaidan. Besterik izango zan zaldiaren bizkar, txanponak atera naia. Baño ez genbiltzan diru billa. Zaldiexeri-lekua, esate batez, sal-gai ipintzea, bai, ori bai, lapurreta litzake, baña ez ginjoakizun ortara.
Itxoik apurtxo bat esan nion. Erdi larrugorri nauk.
Tira ba esan zidan baño abil arin. Itxumustuka jantzi nintzan.
Leiotik jauz egin, eta zaldi gañean jarri nintzan nere lengusuaren atzekaldean. Erri-inguruetan bizi giñan urte artan. Landara begira zegoan atzekaldetik gure etxea: mastiak, baratza, erregadio eta bidetxiorrak. Lasterka biziari ekin zion zaldiak. Atsegin zan goiz giroa. Zaldi gañeko laxterka zoragarri da. Erdierotzat zeukaten Murad nere lengusuak abestiari ekin zion. Abestika baño karraxika ari zan pozarren.
Sendi arte guzietan oi omen da ero zain bat. Ero zain onen ondorengo zeukaten nere lengusua. Bere aurretik osaba Kosrove zetorren: galanta gizona, ille beltz-dun ederra burua, San Joakin ibar guziko bibote aundienen jabea; asarre errexa zan, piperra, egoneziña, nornai utziko zizuan mutu deadarrez.
Egun batez, Arak bere semea ber-bera joan zitzaion kilometro baten bidean esteak bota bearrez, biboteak apaintzen ari zitzaizkion bizarte gira. Arnas estuka iritxi zan gizarajoa korrikaren korrikaz. Etxea sutan zeukatela adierazi naiez urbildu zitzaion. Osaba Kosrovek bere gorputza zuzendu eta purrustara aundi bat bota zion bere semeari.
Zer milla demonio ¡Bost ajola neri! Bizargilleak ere oartu zion:
Etxea sutan daukazula dio gero semeak.
Lendaguziak baño karraxi aundiagoa berregin zuan osaba Kosrove'k:
Kito esan det. Etzaio iñori ardit bat ere ajola...
Gizon onen ondorengotzat zeukaten Murad nere lengusua; eta gutxi iñori ajola Murad'en aita Zorab zentzunduna zalakoa. Onelakoxea zan gure giztaldea.
Goazen ordea gure arira. Laxterka ginjoazen zaldi gañean. Kantari ari zan nere lengusua buru-belarri. Ezagun zitzaigun nornairentzat, gure aberri zarrean bagiña bezelaxe zan; ziotenez, bere oiturak ez genituea aldebateratu.
Bere kasa utzi genion zaldiari. Ez genekin nora ginjoazen. Baño atsegiña zan gurean erregin.
Alako batean, Murad nere lengusuak:
Jetxi adi. Bakarrik nai diat orain.
Utziko al diak gero neri? esan nion.
Zaldiarekikoa dek ori, motel, esan zuan nere lengusuak. Jetxi adi.
Utziko al diak gero neri? esan nion.
Ikusiko diagu... Ez adi beñepeiñ aztu zaldi gora-beraz zerbai badakitelakoaz.
Ondo ziok esan nion. Baño ik dakikena bazekiat nik ere.
Obe iretzat, esan zuan. Gauden baiezkoan. Eta orain jetxi adi.
Tira ba. Baño ez adi aztu, bakarrik utziko didakelako aginduaz.
Vazir! arin...
Atzetiko anka bi gañean jarri zan zaldia, irrintzi bat egin, eta bildurgarrizko eran abiatu zan: ez nizuan gauza ederragorik ikusi. Belardi bat zearkatu zuten, errekatxo batera iritxi ziran, bere gañetik jauz egin, eta miñutu ondoren itzuli zitzaizkidan. Nere lengusua izerdi patsetan zegoen.
Orduntxe asi zan eguzkia irten naiez. Egun sentia zan.
Orain dek nerea, esan nion.
Zaldi gañetik lurrera jauz egin zuan nere lengusuak.
Igo adi, esan zidan.
Zaldi gañeratu nintzanean, bildurraren bildur izan nintzan une batez. Ez aurrera, ez atzera, lurrern anak tinkaturik zeuzkan zaldiak.
Emaiok orpoekin zion nere lengusuak. Zeren zai ago? Iñor esnatu baño lenago etxeratu bear gerala badakik.
Orpoekin zirikatu nuan zaldia: Atzetiko anka gañean jarri eta irintzika asi zan. Laxterkari ekin zion azkenik. Ez nekian zer egin. Belardira ordez, bekaldea artu zuen, Dikran Halabian'en maastiruntz. Mastien gañean jauzika asi zara. Nere burua lurrean ikusi orduko, zazpi masti zapaldu zituan. Jo ta ke zebillen zaldia.
Nireganuntz etorri zara nere lengusua lurrean nengoan lekuraño.
Zakurraren ipurdira ire ipurdikoa ¡Zaldia arrapatu bear diagu! oiu egin zidan karraxika. Oa i ortik, ni emendik joango. Bere ondora irix ten baldin ba aiz, pestak egizkiok goxo-goxo. Ez nauk urruti ibilliko.
Beeruntz jarrai nion bideari. Murad'ek errekaraño zearkatu zuan soroa.
Ordu erdi luze joan zitzaion zaldiaren atzetik. Orraatik eskua erantsi zion.
Igo adi, esan zidan. Esnaturik dek onuzkero mundu guzia.
Zer egingo? galde nion.
Bere lekura itzuli edo biar goizeraño gorde. Bietatik bat.
Etzirudien arduratsu. Banekian nun edo an gordeko zizula eta nolanai askatuko etzizuala.
Nun gordeko, galdetu nion.
Bazekiat tajuzko leku bat, erantzun zidan.
Noiz lapurtu dek zaldia?, galdetu nion.
Bazekiat tajuzko leku bat, erantzun zidan.
Noiz lapurtu dek zaldia?, galdetu nion.
Bat bateara jabetu nintzan nere lengusuaren goizaldetiko zaldi ibillerak aspaldikakoak ziralakoaz.
Nork esan dik iri zaldia lapurretakoa dala? esan zidan.
Esaik nai dekana. Noiztikakoak dituk egun sentiko zaldi ibillaldiok?
Gaur goizekoa dek lenengoa.
Egia al da ori?
Ago ixillik motel! esan zidan. Bañan arrapatzen bagatxoztak, baiezkoari eutsi bear diok. Ez diagu biok gezurrik esan bear. Ikasi zak au ondo: gaur goizean zaldi gañean ibilli aizelakoaz kanpora, ezertxo eztakit.
Etzegok ori gaizki, esan nion.
Utsik zegoen maasti mandio batera eraman zizuan zaldia. Mandioan baziran belar ondu eta ale zenbait.
Aundiki biren tajuz etxearatu gintzaizkizun.
Etzak gero uste esan zidan, zaldi bat arrapatu eta menderatzea auntzaren gaberdiko estula diranik. Lenengo bere kasa utzi bear zaiok: dabillela nai bezela, ler egin arteraño; ez nauk ni txori kaka zaldi gañean. Bazekizkiat nik ortarako amaika katramil.
Zer dakizkik, ba?
Utsa. Zaldiak zer diran jakin erantzun zidan Murad nere lengusuak.
Zer eskola arraio dik bada orrek? galde nion berriro.
Errexa. Maratillik gabekoa.
Ori dana ondo ziok, erantzun nion. Baño nun ikusi dituk oiek guziak?
Mutil koxkor bat aiz oraindik, esan zidan. Amairu urte ditukenean ikasiko dituk zaldi tajutzearen katramillak.
Etxeratu nintzanean sekulako gosaria egin nizuan.
Osaba Kosrove etorri zan arratsaldean gurera, akeit eta tabako billa. Exeri zalarik, ke eta zurrut bitarte, aberri zarra zizuan biotzetik ezpañetara. Beste ezagun bat etorri zan: John Byro izeneko baserritar bat. Asirioa zan. Bere izkeraz nerekin itzegiñik etzizualako, armenioz trebetu zan. Etorri berriari ere, nere amak akeita, tabakoa jarri zizkion aurrean. Zigarrotxo bat egin zizun lenengo, ondoren zurrut bat. Ke aokada bat bota eta tristuraz beterik asi zan izketan:
Joan zan illean galdu zitzaidan zaldia, zaldi zuria, berriro galdu zait. Ez dakit zer esan...
Nere osaba Kosrove karraxika asi zan bere onetik kampora:
Eta zer da zaldi baten gora-bera? Ez al degu gure aberria galdu? Negar alajaña zaldi baten goraberarengatik!
Zu bezela errian bizi dan batentzat utskeri bat da, noski esan zuan John Byro'k. Eta nere zaldi-gurdia? Zertarako nik zaldi gabeko gurdia?
Uskeriak dituzu oiek guziak gizonak zion nere osabak deadarka bizian.
Onera etorriko ba'nintz amasei kilometro oñez eginbearrean izan naiz gaur...
Sendo dira zure belaunak, gizona! zion nere osabak deadarka.
Min det ordea ezkerreko belaunean...
Ori ezta ezer! nere osabak ordea lengoan.
Irurogei dolar eman nituan zaldi orren truke esan zuan baserritarrak.
Kaka zarra diru guziak! esan zuan berriro nere osabak.
Bere ezer lekua utzi, eta errege bat bai'litza irten zan purrustara bizian.
Nere amak ziona: biotz aundiko gizona da, eta aberri-miñez bizi da. Dirua eta gaberdiko auntzaren estula berdin xamar zaizkio.
Baserritarra joan zanean, Murad nere lengusuarenera joan nintzan laxterka bizian. Baratzan arkitu nizuan aranondo baten azpian exerita. Txori baten ego elbarritua konpondu nairik ari zan. Txoriari izketan ari zitzaion.
Zer berri? esan zidan.
Utsa, esan nion. John Byro baserritarra etorri dek gurera. Zaldi zuriaren billa zebillek. Ba dituk bi illabete falta zaiola, eta ik daukak orduezkero. Zin egidak, bere gañean ibiltzen ikasi arte itzuliko ezdekala.
Urte osoa ere joango dek ik ikasi orduko, esan zuan Murad nere lengusuak.
Gurekin izango dek ba zaldia urte oso orretan.
Saltoka asi zan nere lengusua ankapunta gañean.
To, esan zidan. Garoglian bateri lapurretarako zirika ari al aiz? Nagusiari itzuli bear zaiok zaldia...
Noiz? Galde nion.
Beranduen, sei illabete barru, erantzun zidan.
Askatasuna eman zion nere lengusuak txoriari. Tajuturik zeuzkan egoak. Erori ez erori ikusi genizuan bitan, baño azkenik egoari ekin zion eta aidean aienatu zan.
Goizero, egun txintan, bi asteren buruan egunez atera genizuan zaldi zuria, nere lengusuak eta nik. Goizero, bakarrikako zaldiratze-aldia zetorkidanean, maastiruntz joaten zitzaidan, eta azkenik betiko leloa: ni lurrak jota eta zaldia igeska. Baña zaldizkakoan nere lengusua bezin trebe izango nintzalako itxaropena ez nik orraatik galdu.
Baño ara goiz batez, zaldia lagun gentozelarik, nun John Byro ber-bera topo egin: errira zetorren.
Ago ixillik, esan zidan nere lengusuak. Neroni mintzatuko natzaiok.
Egun on jauna, esan zion nere lengusuak.
Lur jota bezela geratu zan baserritarra, begiaundi, zaldiaren aurrean.
Nere lagunen semeok, egun on. Zuen zaldi onek nola dizu izena?
«Biotz» erantzun zion Murad'ek armenioz.
Nolako zaldi alako izen, esan zuan John Byro'k. Yru illabetetsu ezkero lapurtu zidatena ber-bera dala esango nuke. Bere aoari oar egiteko bai al det baimen?
Bai orixe, esan zuan nere lengusuak. Zaldiaren aoari arretaz begiratu zion.
Illez-ille eta ortzez-ortz, esan zuan. Zuen gurasoak ezagun izan ezik, zaldi au nerea berbera dala nik esango. Baño zuen sendi leialtasuna ezaguna da. Zaldi au nerearen anaia dezute iñondik ere. Agur, ba, mutillok, agur.
Egun on jauna, erantzun zion nere lengusuak.
Urrengo egunean, goizean goiz, zaldia artu eta John Byro'nera eraman genizuan, eta maindioan utzi. Gure atzetik etorri ziran zakurrak zaunka bat gabe...
Zakur likitx oiek! esan nion aopean Murad'eri. Zaunkaka asiko zirala-ta bai nintzan bildur.
Gu ez geran beste nor-nairi bai orixe! esan zuan nere lengusuak. Baña zakurrekikoa nola moldatu bazekiat nik ondo aski.
Murad nere lengusuak zaldiarenean jarri zuan maiteki bere sudurra...
Arratsaldean gurera etorri zan John Byro bere gurditxoan. Lapurtua izanik etxean agertu zitzaion zaldia nere amari erakus zion.
Arriturik naukazu. Joan zan baño gizenago etorri zait. Baita ere apalago. Eskerrak ba Jaunari...
Nere osaba Kosrove sukaldean zegoan. Bere onetik kampora atera zizuten baserritarraren itzak:
Berriketak! Azaldu al da zaldia? Berriketa besterik ez gañontzeko guzia!
|