L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (III. urtea. 1952 gko
Epaila-Yorraila. 3-4 garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

—Elerti—

 

Angelus

(Baroja'rena)

 

Pio Baroja

 

euskaratzailea:

Udalaizpe

 

Amairu ziran gizonak, amairu kementsu, galurrenean zailduak eta itxaso burruketan oituak. Aien lagun, emakume bat ziran, ontzinagusiaren andrea.

        Izpazterreko amairu gizonok eusko-abendaren xaki berebizia zuten: buru zabala, aurpegi-orraze luze-mea, itzasoari-giza-iresle andiari-etengabeko soz begi-nini illa.

        Euzkadi'ko itxasoak ezagunak zitun: aiek berebat olatuak eta aizeak ezagunak zituten. «Arantza» zeritzan traiñeru luze, estua, beltzez margoztua. Aga motz bat zeukan branka-ondoan yosita, aize-oial txiki batekin...

        Udazkenekoa zan arratsaldea, aizea arol, olatuak borobil, otxan, bareak. Aize-oiala ozta

ozta arrotzen zun aize bigun ariñak, eta emaro txirristatzen zan txalupa, itxaso musker-antzerakoan zillarrezko ubera utzirik. Mutriko'tik irten zuten eta sareak atonduta arrantzara zioazten, beste txalupa batzuekin elkartzera Katarine guren egunerako.

        Une artantxe igaro ziran Deba aurretik zear. Ortzia liñabera ta berun-edoiez yosita zegoen.

        Ostartetik, alde urdin motela. Edoi baten akaldetik izpi dirdaitsutan zetorren eguzkia ta aren ao gorriztatua dardar-ikaraka itxasoaren gain ageri zan.

        Amairu gizonak, gorgots eta izukaitz, doidoi mintzo ziran; emakumea, zarra, galtza-giñan ari zan yostorratz lodi ta ari-matasa urdiñez.

        Ontzi-burua gorgots ta betillun, begietaraño txapela sartuta, eskubia arraunean lemaorde, itxasoari begira zegon izukaitz.

        Ontzi-buruaren ondoantsu ur-txakur saskil bat popareko aulki batean eserita zegon, itxasoari berebat so ta so, gizakumeak bezin sorgor.

        Eguzkia sartzen... Goi-aldean, su-garrezko gorria, berunezko gorria, austerre-antzeko margoak, berunezko edoiak, bale eskergak.

        Bei-aldean, itxasoaren larru muskerr, gorrixka, gorrimin ta laruz ximen.

        Noizean bein olatuen dardara neurritsua. Itziar aurrean zegoen txalupa. Lurraldetik zuten aizea, baso-usai yario: izpazterra, aitz, arkaitz ta gutti ageri zan.

        Sostean, atsalde apalean, Itziar elizako erlojuan ordu-danbadak yo zuten, eta gero, Angelus'aren yoale-otsak zabaldu ziran itxasoaren gaindi, astiro, ospatu, guren.

        Ontzi-buruak txapela kendu ta besteak orobatetsu egin zuten. Emakumeak lanaldia. eten eta guziak otoitz egin zuten, gorgots, be tilun, goibel, itxaso nareari ta olatu biribilei begita.

        Iluna kozkortuxe zalarik, aizeak indar yo zun eta aize-boladak biribildu zun oiala, ta itzalean barna murgildu zan txalupa, uraren azal beltz samarrean, zilarrezko ubera atzean utzirik.

        Amairu ziran gizonak, amairu kementsu, galurrenean zailduak eta itxaso burruketan oituak.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.