L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (III. urtea. 1952 gko
Epaila-Yorraila. 3-4 garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

—Elerti—

 

Euzko Gogoaz berriz ere

 

Elentxu

 

Bigarren urtea bete digu euskal aldizkarietan euskaldunenak. Euskaldunena izan arren, ez uste euskaldunek bere burua ager erazten lagundu dioterik. Ez. Euskeldunek, euskal aldizkarietan euskaldunenai, ez diete laguntasunik batere eman: aien laguntzaren zai egon izan ba'zan EUZKO-GOGOA, oraingo ilda zegoen. Lotsagarria, bañan egi biribilla.

        Euskaldunak esku-zabal omen... Ez dakit zeinek asmatua dan geurr aundi ori. Euskaldunak esku-zabal? Bai zera ere! Bearba, oparo dituzu ardoten diruak eralgitzeko, este ta barrenak oro, bide nabar, alkolez kixkaldurik! Oparotasun ederra orixe! Ematen ere oi dute dirurik, diruak diru ekar dezakenean. Iñoiz, sinisgabeen arirnak salbatzeko ere bai. Ala da otsa beintzat.... Euskal-arima, euskalgorputza, euskal-gogoa dan bere izkera!salbatzeko ordea, ezta ardit bat ere, ezta alargun gaixoaren laumaikorik ere. Naiago dute gure izkera gainbera, oridatzen, iltzen ikusi, laguntasun apurrena eman baiño.

        Erri bitxia gurea! Abertzale gerala? Gure izkera begi-niniak baino maiteago dugula? Gure erriari beste ezeri baño. itsatsiagoak gerala? Ut, ut... Zaudete ixillik, ergelok alakuok. Etsaiak azpiak jaten ari zaigun bitartean, or dabiltza euskaldunak eta euskotarrak ere, zakelak diruz ase eziñik etxean eta kanpoan batez ere. Eta bete ondoren, edozertan dirua barreiatzen ari dituzu, euskerarik danik ere amestu gabe.

        Ezagutzen ditut zenbat arroputz eta okitu, euskaldunak geo, Ameriketa'ko lurralde aberats baten oparo bizi diranak. Donostia'tik, Yainkoak daki zenbat diru emanda berreun kilo angula eraman dituzte, egazkiñez, beren sabel borobillak kontsola bearrez. Bejon dizuela, bañan ez esan euskotar eta abertzale zeratenik!

        Ba al dakizu, irakurle, Venezuela'n zenbat Euzko-Gogoa saltzen diran? Ale bakar bat. Eta millaz euzkotar arkitzen dira errialde artan, dirua angulatan eralgi naiago dutenak, ez noski euskeraren onean. Beste lurralde askotan ere, beste ainbeste gertatzen da euskaldunen artean. Yan ondo, edan obeto: orra euskotar eta abertzale otsezko geienen yarduna!

        Uste alduzu, irakurle, aberats okituenak (eta ba'dira asko Venezuelatik landa ere, euskaldunen artean) ezertxotan lagundu digute nik? Alkegarria, bañan iñork ere ez digu ezertxo biali, Euzko Gogoari berean iraun-erazteko Ori gero, idatzi diegula, Yainkoak daki zenbat kostata laguntasuna eskatuz. Izenak ere, saldoka yarriko nituke. Bañan, nagoen ixilik oraingo ontan. Egunen baten, izenok ere aizeratuko ditugu...

        Oriek oro ikusi eta gogoan erabilkatuz, biotza beretik atera bearrean yartzean zait. Eta nere buruari galdetzen diot: Euskalerri, ote da gero? Mando-erri, ez ote? Mandoak ez dituzu aberri gora-beeraz kezkatzen, ez izkuntzaz goganbeartzen, eztare ondoreetaz arduratzen. Orra gaurko euskaldunak ere, mandoen mailla berdiñean; oiek ere ez dituzu ez aberriaz, ez etorkizunaz goganbeartzen, lastoaz baizik, eta lastoaren ondorena gorotza... Orirtx beaz, euskalerri mandoerri, eta euskaldun geienak mandako... Ez naiz gero guka ari, Yainkoari eskerrak mando azi-tiko ez naizelako. Aspaldi ikusi nuen euskeraren giarra, euskeraren bearra eta, antxiñatik euskeraren mendean bizi naiz.

        Bururatzen ere zait, maiz, mandakoentzat lanean jardutea ez ote dan lan utsa, lan alperra. Bai, alaxen da izan ere. Baña Euzko-Gogoa'koek ezin dugu etsi, eta ez dugu etsiko ere, naiz-ta euskal-mandako guziak ostikoka asi. Ez, euskeraren ederrak xoratu gaitu; euskerak berotu gaitu, euskerak berotu gaitu. Mandakoak, batez ere mandako aberatsek, lastoyaten eyardun naiago ba duzute ere, or konpon. Guk naiago ditugu gure gogo ta soiñak lastoz baiño yakintza ta euskal-argiz bete.

        Omen zuei, Euzko-Gogoa'ko idazle yatorrei. Euskadi'n diteken lanik gurbillen eta garaiena eskuartean darabilzute. Euskal yauregi apaiñena yasotzen ari zerate, aipatu mandakoek, ostikoka euskal izate guzia porrokatu ta lardaxkatzen ari zaizkigun bitartean. Neke da, basa-mortuko pizti zakarren artean lanean ekitea! Ez ordea abaildu! Ekin dezaiogun gure iize (pizti) basatiak ezi arte. Geroa beti ere, gogoarena, yakintzarena da. Guk ez dugu iñoiz ere amor emango gogo-gai, zugurtza, yakintza oro adierazteko gallurrera ekarri arte.

        Mandoerri doakabea gurea! Zuri nagokizu oiuka, mandoerritxo, zuei ere bai, biotzez maite zaitutedan mandakoak! Atozte gure artera. Ikus eta ikas itzatzute euskeraren edertasunak; darizkion ezti ta bazka gozoa daztatu ta yan itzatzute. Ongi dakit mandotxo asko oraindik ez zautela gerturik gure azkurri goxoa yateko, lasto latza maiteago duzutelako, erdal-lasto naskagarria. Baiñan gogoz, gure bideari yarraitzen ba diozute, laister zuek ere, gizaki eder ta euskaltzale gartsu biurtuko zerate.

        (Urrengoan Euzko-Gogoa'ren mamia ikertuko dugu. Gaurkoz aski)

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.