L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (III. urtea. 1952 gko
Orrila-Garagarrila. 5-6 garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

—Euskera—

 

Iaunak eta andrak:

 

Gorostiaga'tar Ioannes

 

Zamarripa zenak, gure lagunartea utzita, huts utzi zuen alkhiaren bethetzeko, Euskalzaindiak ni izentatu nauenean eta Batzar hau, uri eder huntan atontzeko, Bilbaoko Hudaletxeak abegia eman duenean, handizurena, ohorea egin derautate biok.

        Hitz-urri omen gara euskaldunok, eznuke nahi bainan ereti huntan eskerrgaitz erakhutsi neure burua. Biori bada eskerrik asko. Neure bihotzeko zintzotasun haur, eztut hizketaldi luzeetan goititu beharrik; Euskararen alde harrtuko dudan arduragatik neurrtuko duzue hobeki.

        Gure Bizkaiko euskara, Zamarripa aphez iaunak zein ederrki ezagutzen eta zein gozoro erabilten zuën guztiok dakizue, guztiok, hark herriko euskara mamitsuz argitaratu zituen liburuttoak irakurri ta.

        Euskalzaindian ni haren ondorengoa naizenez, neu ere Bizkaiko semea, halan Bizkaiari legokeon gai bat neure sarrerako hitzaldian erabiltea oneretsi dut. Gai hori BIZKAI ZAHARREKO IZENAK duzue, erdaraz LA HISTORIA DE VIZCAYA A TRAVES DE SUS NOMBRES.

        Ongi dakizuenez, Bizkaiko euskarak bere tankera du, bertze euskalkien tankera eztena. Horrtik, Gipuzkoa edo Naparroa aldetik ibili zaretenok laister oharrtu duzue, nola Euskalherriko alde bakhoitzak bere euskara bakhana duen. Gure, artean EGIN DOT eta EGIN DODAZ darabilguna, heietan EGIN DET eta EGIN DITUT darabiltzate. Hemen EGIN NEUTSON, han EGIN NION eta abar.

        Asperrgarri lizateke hunelako aldaketa oro, banan, banan, azaltzea. Gainera Linguistika edo hizkuntzazko gauza hauk, ikasketa luzez gerthurik eztagonarentzat zailak eta hulerrgaitzak dira. Horregatik, Bizkaiko thoki izenek, askotsuk behintzat, bertoko euskarak bezala, bertze Euskalherri aldeetako izenek eztuten tankera berezikia erakhusten deraukute. Erraiterakotz, URI hitza hamaieran duten izenak ugaritsu ditugu Bizkaian: BASAURI, ZEANURI, MAURI eta abar. Haukien ahantzekoak alpherrik arakatuko dituzue ez Gipuzkoan ez Naparroan. Berdin -IKA atzizkia dutenak, erraiterako: SONDIKA, GATIKA, IBARRIKA, edo -ITZ dutenak erraiterako: Bizkaian eta Bizkaiko euskalkia erabilten den bazterretan ezik, eztituzue nehon aurkhituren.

        Bainan nola ez hitzaldi baterako, liburu handi baterako ere gaia emanen leraukegun Bizkaiko izen oro, ordu erditsu huntan sarrtu?

        Nola hainbat eta hoinbat, milaka diren izenak, buru gutitarat bildu? Nola zaharr-zaharrak diren asko eguntaratu? Ilhun diren asko argitaratu?

        Hala bada, ahaleginak egin behar ditugu, izen guzti hauk banaka ezin besarrkatuz, behintzat taldeka eta anzo berdinekoak lerrotan iphinten.

        Hunela argi eta laister ikhus genitzake izen mota guztiak.

        Gure Bizkaiak, tipia eta bazter hersia izanarren, oinkada baten izen bat emaiten derauku, begitaldea berriz Bizkaiko mendi-barretatik zei har luzatzen ba duzue, hara-emen, txoriak bezala, gora ilkhi zaizkitzue izenok ez guti. Gure lurraldea izenez iosita dago eta gutien artean gure herriko oihala egiten dute ta edestia. Izen bakhoitzak Bizkaiko edestiaren, bere biziaren izpi da gordetzen du.

        Beha orain izen mota batzuei:

        Izen batzuen luzea ta zabala: Erraiterakotz: IBARREKOLANDA, GABIKAETXEBARRIA, ZENARRUTZABEITIA eta abar.

        Bertze batzuen berriz medarra eta harrgala: EA, LEA, FIKA eta a.

        Erro argikoak dira batzuk: ITHURRIGORRI, HIBAIZABAL, URIBITARTE edozeinek daki hauien azalbena. Bertze batzuen erroa berriz ilhuna da: Nork daki DEUSTUk edo GETXOk zer erran nahi duten?

        Bizkaiko izen gehienak euskaldunak izanagatik, bainan ba dira erdaldun asko, Bizkaiko mamian ere: PLENCIA, VILLARO, BUTRON.

        Thoki-izenak erabiliaz edozelako hitzak bezala aldatzen dira ta beren aurpegia estaltzen dute. Hor dugu BOLIBAR, bertokoek GOLLIBAR dioitena. Eta AXPE Busturikoa, orain mila urthe zeatz-zeatz direka, haur da mila ta berrogeita hamaika urtheko agiri batetan, IZPEA zan, eta glossa edo azalgai hunek laguntzen derauko latinez: Izpea id est, subtus penna, hau da IZPEA edo Haitzaren pean, erdaraz SOPEÑA.

        Hemendik ikhusiko duzue ongi, izen askoren erroak ilhunak ba dira eta beren azalpenik sarritan ezpadakigu, izen horren lehenbiziko egieramona edo itxura erakhusten deraukun argiri zaharrik ez-eta, delako.

        Izenek, mendez-mende ibiliaz, iathorria ahanzten dute eta beren lehengo itxura galtzen; gu gana itxura berri batez heltzen dira. Hala, Arabako RESPALDIZA agiri zaharretan ARIZPALDIZAHA agertzen da. Oraingo anzoa Respaldiza ikhusita, nork erran zer den? Anzo zaharra berriz iakinda Arizpaldizaha edozeinek athera diezakeo erroa errez.

        Hirur taldetan iphin ginitzake Bizkaiko izen guztiak: Hala beren egieramonak gatik edo itxura gatik: BAKHOITZAK, simples; BIKHOITZAK,

        compuestos edo GEHITUAK, derivados dira: Erraiterakotz:

        Izen bakhoitzak: GARAI, ERMUA, ZUBIA dira.

        Izen bikhoitzak: GOIKO-OLEA, ERROTABARRI, HALTZIBAR dira.

        Izen gehituak: ARTEAGA, ITHURRITZA, ELHORRDUI dira.

        Beren, erran-nahia gatik: Erraiterakotz, BOLU hitza dutenak: BOLUNZAR, BOLUNBARRI, BOLUNBIZKAR, BOLUNALDE, BOLUNATHE, BOLUNBURU, BOLUNGARAI, BOLUETA, BOLINTXO, BOLIBAR eta bertze asko. Hala, berze edozein hitz harrtu, eta hitz hori duten izen guztien lerroa egin genezake, BOLU hitzaz egin dugunez.

        Eta azkenez beren aldia, epokha gatik har ginitzake. Erraiterakotz erromatarren izenak, eta geroz germanitarrenak. Hala FORUA, ERMUA, MARTZANA, LUTXANA eta abar erromatarren aldikoak dira. ENEKURI, ALLAKURIA, OBEKURI eta abar germanitarren aldikoak bide dira. Bertzetara oro, edestiak argi gintza: erraiterakotz: erlegino-usain duten izenak: ELEXOSTE, ELEXABEITIA, APATAMONASTERIO, SANTIMAMIÑE eta abar. Gudari-usain duten izenak: GAZTELU, GAZTELURRUTIA, MENTXAKATORRE, ARABIOTORRE eta abar. Artzaintza-usain duten izenak: BILDOTSOLHA, ASTOLHA, ANTZUOLHA, eta abar. Lugintza-usain duten izenak: MARKOLHA, APATIOLHA, OLHAZAHARRA, BELGOLHEA eta abar.

        Hola bada milaka diren izenak buru gutitara ekhar eta bakhoitza bere lerroan ezar ginitzazke. Herri edo thoki baten izenaren iphintea, batzuetan, agintarien eskutik ethorri da. Hor dugu MARKINA, bere izen osoa VILLAVICIOSA DE MARKINA da. (Villaviciosa edo «bien abastecida»). Izen hori, Bizkaiko iaun batek hogeigarrenak, Don Tello kontea zeritzaionak, orstaroaren seian, mila eta berrogeta hamabortzgarren urtean asmatu zuen.

        Bainan gehienetan, herri-izenak edo thoki izenak beren bidetik dathorr. Izen hauien zioa edo zergatikoa lehentsuan ikhusi dugunez askota

        rikoa da. Batzuetan geographian datza. Lurreko tankera (MENDIZABAL, BIZKARRGI, MURUETA, BASARE, GANGUREN, HARANA, ALDABE eta abar), edo ur-aldaeran HIBAIZABAL, IHIDOIZABALAGA, BASTIZABAL, ERREKALDE, PADURA, HARANZIBIA eta abar. Bertze batzuetan, izenen zio hori, giza-geographian edo geographi humana deritzaionean datza (BERRIO-OTSOA, BOLUNZAR, ELEXABARRI, ERROTABARRI, BAZTERRETXE eta abar). Bertze batzuetan landara edo zuhaitzen izaeran: (EREÑOTZAGA, ELHORRIETA, AGINAGA, GALARRTZA, ARTEBAKHARRA, HARATZAZU, ISATSI, LEXARRTXA, MATZO, UNTZETA eta abar). Bai eta abere izenak ere: AMUNTZIBAI, URBEIBAI, BILDOTSOLHA, USATEGI eta abar.

        Giza izenek ere eman liezakeote thoki bati iathorria (MARTXINBARENA, MINGOLLORA, PETRALANDA, ALONSOTEGI eta abar).

        Batzuetan ere egitsari handi batek eman liezakeo izena thoki bati: guztiok dakizue Harrigorria izenaren iathorria: Padurako gudaldian bertoko harriak etsaien odolaz gorritu omen ziran.

        Halan bada, herri-izenek beren sorrkera erakhusten deraukute. Ezin dugu gehiegi luzatu, bainan nire asmo bat azaldu behar derautzuet. Gure MUGIA, Arabako MURGIA bezala ta Naparroan BURGI bezala, izen hori erromatarren aldikoa dela uste dut eta gudari-zioagatik iphinia. Latinez BURGUS-BURGI gaztelu tipia zan, mugaldea iarria.

        Erromatarren ondoan —ba dakizue— barbaroak edo germanitarrak ethorri ziran; haukiek Erromako aberastasuna laister ian zuten edo hobeki erraiteko alpherrik galdu. Germanitarrek etzuten maite herri handirik, basatiak ziran. Euskaldunak ere, beren ahantzekoak ziran aldi heietan. Hala bada erromatarrek eregi zituten herriak eta hauzoak, guztiak hondatu ziran. Hemen Flaviobrigaren aztarrenik ere eztakigu.

        Horregatik, erromatarrek VILLA zeritzaiotena, germandarrek gehitu eta handitu zuten. Orduan sorrthu ziran hamaieran URI hitza duten thoki izen asko. URI erromatarrek VILLA erraiten zutena, haur da granja, cortijo, finca rústica gehienetan lurralde edo zathi handia, latifundio erdaraz. Holako izenak Espainian edo Prantzian ugari dituzue, erraiterakotz: VILLARRAMIEL, VILLA PANDO, VILLAFAVILA, eta DEAUVILLE, ROMAINVILLE eta abar. Huna hemen Bizkaian, thoki-izenetan eta abizenetan ezagutzen ditudan hunelako izenak: MARURI, ZEANURI, BUSTURIA, ENEKURI, FORURIA, GOIKURIA, BENGURIA, AKAURI, BETELURI, ELLAKURIA, IBARRURI, LARRAURI, BASAURI, GOIENURI, PERURI, OBEKURI, ARNAURI, IANDURI, MEAURI, GAURIA.

        Lehenago erran derautzuedanez hunelako izenak eztituzue bertze Euskalherriko aldeetan. Bizkaian bakharrik edo Bizkaiko euskalkia era bilten zen bazterretan baino. Hala Riojan asko ditugu: ERRAMELLURI edo villa de Ramello, Villaramiel (Palentzian). Araban bertze batzuen artean: Aberasturi, izen harroa orain thoki ilhun bat.

        Izen haukiek, gehienek, beren lehenbiziko zathian, uri iabea norzen erakhusten deraukute. Hola PERURI, Leioan, Peruren uria da, la finca de Pero. Berdin Bilbo ondoko ENEKURI, la finca de Eneko edo Iñigo. OBEKURI Sopuertan la villa de Obeko, ELLAKURIA, la villa edo finca de Elaka edo Ielka. BUSTURIA, la villa de Busto, ZEANURI, la villa de Zean, Maruri, la villa del Moro. Uri batek zathi edo talde bi zeduzkan. Bata tegi edo korta zeritzaiona (Andrandegi, Otzandategi, Alonsotegi, Enekotegi, Agirregomezkorta) iabearentzat zena. Bertan zegozan baratzak, basoak edo oihanak, etxeak, olhak, mahastiak eta abar. Bertze zathia edo hobeki erraitekotz, lurrzathittoak langileen zathiak ziran. Arotzentzat (burduginentzat, errementarientzat), luginentzat eta iopuentzat edo siervos de la gleba.

        Iabeak erregeak ziran, iaun handi batzuk eta eliza ere bai. Iaun hauien gandik sorrthu ziran, gero AHAIDE NAGUSIAK edo parientes mayores zeritzaiotena BURON, AVENDAÑO, MUXIKA, IBARRGUREN, OÑAZ, GANBOA eta abar. Pozarren luzatuko nituke azalpen hauk; Iaungoikoak nahi ba du, liburu batetan argitaraturen ditut, orain astirik ez eta.

        Berdin erromatarren aldikoak dira FORUA edo FORUM LIGNEUM, zurez eginikako merkatua. Ba dakizue Foruan erromatarren hondarrak ugari aurkhitu derela, eta hemen Museuan ikhus ditzakegunak. Bai ta Morgan eta bertze thokietan ere. Izen hori ere MORGA edo MURGA latinezkoa da nire ustez, BURGOA bezala el castillo edo burgo. Ba dakizue Bizkaiko iaunek Morgan iauregi bat ISASI edo GISASI zeritzona bertan zedukatela.

        Berdin erromatarren aldikoak dira MARTZANA eta Lutxana haur da la villa de Marcio eta de Lucio. LAMIAKO ere erromatarren aztarrena da. LAMIAKO da FLAVIACUM edo Flavioren uria edo villa erran duguna. Ba liteke izen hay Flaviobrigaren azken oiharzun baten izaitea.

        Erromatarrak baino lehenago keltarrak izar ziran Bizkaian. Haukiek utzi zituten azterrenak orain ezin azterrtuz, bakharrik aiphatuko ditut nire ustez, heien izenak direnak. IKA eta IKO a tzizkia duten izen asko dira, eta ITZ atzizkia du tenak eta bertze batzuk.

        Norbaitek erranen deraut, eta euskaldunak baino lehen gizonik othe zan Bizkaian? GureBiz kaian antxina danik iendetuta zegoan. Hor dituzue, Basondo eta Baltzola, edestia-aurreko edo praehistoriko egonguak. Bainan, antxinako gizon hoik euskaldunak othe ziran? Dirudinez bai. Ez ta hemen euskaraz bertze hizkuntzaren aztarrenik ezagutzen. Egia da izen batzuk, askok ere, ilhunak direla. Tavira, Dima bezalakoen ilhuntasun hor nundik dathorrkun azalduren dugu. Izen zaharre nak eztira herri-izenak, mendienak eta hibaienal baino. GORBEA, ANBOTO eta, nire ustez Bizkaiko izen zaharrenak dira; euskaldunek hola ezarrita erromatarrak eta keltarrak baino zaharragoak. Ederra lizateke izen bakhoitzaren azalpena emaitea, bainan astirik ez. Argitu ditugun izenetatik, ikhusi duzue nola gure thoki izenak, gure Historiaren zathiak diren. Agiririk idatzirik eztugu, izenak baino, Bizkai zaharrerako. Oraintsu aiphatu ditugun Tabira ta Dima zer erran nahi duten laburrzki erakhutsi behar derautzuet. Tabira (edo San Pedro de Tabira izen osoa) San Pedro de Tavernatik dathor. Hori Naparroako monasterio bat zan. Ba dakizue Durango eta bertze bazterrak Naparroaren menpean antxinan zela. Zornotzako Etxanon zegoan mugarria mila ta ehun eta hiruroegeta hamarrgarren urthean Bizkaitarrek aphurrtu-arte. Orain dano Nafarroa izena dago Zornotzan. Eta Naparroako Santxo zazpigarrenak Durango herriari eman zerauzkion legeak eta poruak, mila eta ehun eta berrogeta hamarrgarrenean ezagutzen ditugu. San Pedro de Tavira, bada, Naparroako Erregek bere barrenean zedukan eta izen horretzaz Naparroan zegoan monasterioaren azpian iphinia zuen. Horrtik dathor Tabira izena, euskaldun usain gutiko, batezkoa egiaz.

        Berdin Dima izenak, frantzara zaharrez DIME edo DÉCIMA, haur da HAMARRENA, Elizako hamarrenpean zegoen baserria erran nahi du. Orain dano dago Diman izen zahar bat, Iondonikobe, hau da IAUN DONE IAKOBE edo Santiago iaunaren elizattoa orain urthe gutti arte zutunik zegoena. Izen haur ION DONE ezta Bizkaikoa, Prantziako euskalkiena da. Galiziako Santiagorako bidea edo behintzat orhoitpen bat da ber haur.

        Gero, feudal-aldia deritzaiona ikhusi zuen Bizkaiak. Orduan Bizkaiko mendi-ibarretan gainti gazteluak eta dorreak eta iauregiak zabaldu ziran. Ordutik ditugu Arabiatorre, Metxakatorre, Iauregizahar eta abar. Orduan ere Monasterioak eta Sainduen izenak zabaldu ziran. Ordutik dugu gure artean APATAMONASTERIO. Bizkaian eztugu herri-izenetan saindu-izenik, bainan hor dagoz bertze Euskalherri aldeetan DONOSTIA, DONIBANE, DONAPALEU, DONELA eta abar. Lanerako zabaldu ziren lurrak, -ENA atzizkia eramaiten zuten gehienez. Hor dagoz (Bizkaian galdu ziren abizenak) bainan bertze Euskalherriko aldeetan bizi diren oraindanoko LOPERENA, ERNANDORENA edo ERRANDONEA, AROTZENA eta abar. Gure Bizkaiko Historirako izen hauiek zer garrantzia duten, guztiek dakhusazue. Alde ilhun huntan, Bizkaia basoa, sorhoa eta itsasoa zan. Artzaintza gutituz zioan, bere ordez aberegintza gehiten zan. Bilbao uria egin zenean, ordu dano Bermeo ta Orduña buruzagi zirenek asko galdu zuten, Bilbaora ethorri zan lana ta dena: burdin-lana, ontzi lana, salerosle lana. Bilbok edaten du indar guztia, bainan orain dano lugintzak ba du bere aberastasuna Bizkaian,.

        Ordutik huna Bizkaiko aurpegia ezta asko aldatu. Izen berri batzuk sorrthu dira, erraiterakotz: NEGURI, bainan antxinako izenek irauten dute gehienez, nahiz herri batzuk handituz, erraiterakotz: Barakaldo, Sestao, Algorta, bertze batzuk berriz gutituz, erraiterakotz: Izurtza, Zenarrutza, Murga, Larrabetzua, lehen Bizkai zaharrean herri gorenak zirenak.

        Hamaitu behar dugu. Gure Bizkaiko izenek, Bizkaiaren historia egin eta erakhusten dute. Gizonak eta gizoneri, eginak hil dira sarritan, bainan hor dagoz orain dano hekiek iphini zituten izenak. Izen hauk gure historiaren zathi zaharrenak eta gurrgarrienak ditugu.

        Bainan izenak gelditu-arren, euskara ezpalitz, izen hauk bethiko galduak litzaizkikegu, euskara da hekiei bizia emaiten derauena eta argia. Euskara gabe, izen hauk ezertarako ezlirateke, hulerrezinak lirateke ta. Euskara gure herriko lagun zaharrena eta kuttunena dugu. Euskara gure Bizkaiko alde ta abizenetan eta alde guztietan da. Euskara etxekoa dugu, gure odolekoa. Gugan sarrtu da, euskaldunak egin gaitu berak.

        Zor handia harrtu dugu gure buruen gainean. Zor horri ezin deraukogu bertzela erantzun, benetako euskaldunak izan-ezik, izenez eta izanaz.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.