L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (III. urtea. 1952 gko
Iraila-Urrila. 9-10 garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

—Euskera—

 

Euskeraren alde egin ditekena

Euskeltzaliak: yakintzaleak eta ekintzaleak

 

Gasteiztarrak

 

Euskeltzaleak bitarikoak izan ditezke: Yakintzaleak eta Ekintzaleak.

        Izenak esaten diguten bezela, lenengoak Yakintza'n bertan daukate beren elburu nagusiena, ta euskera bidetzat artzen dute, beste askoren artean aukeratua.

        Bigarrenak, ostera, begi biak, adimena, naimena ta biotza, erriaren bizitzan osoro jarriak dituzte; bidea cre, euskera; baña aukerarik gabe, erriaren bizitzak iraun al izan dezan, erriaren azkatasun osoa, soin eta gogozeoa, lortu al izan dezagun..., beste bide egokiagorik ezpaitago.

        Lenengoz aitutako bide barrena, Yakintza elburuduna, lagun piloa naikoa ba-dijoa, eta lagun auen artean: etxeko ta erbesteko, adiskide ta etsai, zuri ta beltzak diardue. Guziak, Yakintzak lotuten baititu.

        Bigarren bidean, Erri-bizitza elburuduna, berriz, urri ikusten dira bidaztiak.

        Alegia, bide ontan eztago etsairik, ez erbesteko, ez beltzak; guztiak daude asmoa bera batek gogoz batuta; guztiak, adiskidetasuna, abertzaletasuna, alaitasuna, baikortasuna, itxaropena..., elburua berak dauzkate. Eta au, guzti au, beñepein, askoz begikoa da, benetan.

        Ala ere, bide ontan, lendabizikoan baño ugariago ikasi bear izango lirake yarraitzaleak; beraren elburua, lenengoarena baño askoz bearrezkoago da ta. Gañera bigarrenetik lenengoruntz erraz joan diteke; ez, ordea, orren ongi ontatik artaruntz.

        Nora joan nora ez joan, geron aldetik eztugu zalantzik; bigarren bideari lotuak gaude aspalditik; bertatik yarraituko dugu bizi artean, eta bertara lagun gero ta geiago ekartzeko alegiñetan ibiliko gera beti, Jainkoaren laguntzaz.

        Orobat, Yakintza gaietan ezkera ezer eta ezin bere bideari lotu.

        Eztugu, alere, yakintzaleak ezetsi nai; berak beren lana, eta lan on eta onurakorra dagite. Eta guzien bearrean gera.

        Bigarrenari lotutzeko eztugu esan nai gai aundirik gerala; baña bere elburu maitekorrak osoro bereganatu gaitu, ta erriaren bizi ta azkatasunaren asmoa biotz erdian tinki yosirik dugun ezkero, leiatsu ta yoranez beterik, bide-erdian gaituzute aurreruntz oldartuak.

        Guretzat, euskeraren bizia nolako, erriarena alako. Beraz, bear-bearrezkoa zaigu, ta onta alegintzen gera, euskeraz gero ta geiago itz-egin, ikasi, ira kasi, irakurri, idatzi, abestu, alaitu, itundu; aserretu, lagundu..., itz batean, bizi-izatea. Euskeraren bizia, danetara erabiltzez, ugaritu bear dugu, egunero, aldioro, eten gabe.

        Euskera eutsi dezagun artean, beti izango dugu zabalik azkatasunaren atea. Euskera il ezkero, ate au itxi-itxita geldituko zaigu, ta gero... bera idekitzeko... lana bear izango litzake!

        Zer egin diteke, ba, euskeraren alde? Ona emen gure iritzia:

 

Oraintxe, berealaxe egitekoa:

        a) Berezizko ikaskizunak.— Erri guztietan, naiz euskeldun naiz erdeldunetan, eta batez ere uri nagusietan, gai izan ditezen guztiei euskeraz (itz-egin, irakurri, idatzi, eliztia ikasten) irakasteko irakastaldiak jarri edo eratu ditzatela, eta ontan alegin guztiak egin ditzatela eskatu.

        b) Euskaldun eta euskotar guztiai, baña batez ere abertzaleai, eraturiko euskel-ikasguetara erdu ditezela eskatu ere, eta nor edo nor al baldin ezpada, bere seme edo sendikoak, beñepein, bial ditzala; baña bera ere, naiz bakarrik, naiz edozein moduz, ezer egin gabe geratu eztedila.

        Zerbait egiteko, erraz aurkituko ditu nai dezanak, elizti egoki edo, gutxienez, besterik ezpada, iztegi laburrak bederik, egunero itzen batzuk ikastearren alegintzeko.

        (Kontuz ibili bear izango dute gurasoak, guraso abertzaleak batez ere, beren seme-alabak euskeraz ikasi dezatela nai izan ezkero, berberak asi bear izango dute lendik zer edo zer egiten, bidea umiai erakusteko; umeak, geienetan, gurasoak egindakoa dagite ta.)

        d) Euskeldun erri bakoitzean, itxasertzekoetan asi ta, bllatu bear izango dira, udatea igarotzera joaten, diranei, euskeraz irakasteko irakasleak; auek, urte osoan, erriko bertakoai edo nor-nairi eman dizaizkioketen beste irakastaldien gatiera. Orrela, erdeldun tokietatik joan ditezenai, erosoago izango zaie ikastea, ta bein zerbait ikasi ondoren, ulertu ta itzegiteko bearra dan erraztasuna lortzea, ere.

        e) Irakaslez ari izan ditezenen artean arr-emanak jarri bear izango dira, alkarrekin itz-egiten edo alkarri idazten; guztiak irakasteko darabilzkiten erak alkarri ere ezagunarezten; orrela gero ta gelago irakasketak obetuteko.

        Ikasleak ere, erri guztietako edo geienetakoak, orobat egin bear izangu dute beren artean, batzuek onezkero asi diran bezela.

        f) Euskeldun errietako irakasleak, edo beste batzuek, aiek zuzenduz, beste gauz bi auek egin bear lituzketela. Erri edo uri bakoitzean, sendi onak eta beren etxietan, euskeraz ikastera joan nai izango-luketen aur edo gazteak, artu ta aldizka eukitzeko gertu egon zitezenak bilatu.

        Orrelakoak aurkitu ezkero, oso gauz ona izango litzake sendi oietakoren bat edo beste, esandako ikasleai, laguntzeko gai izango balitz.

        Dana dala, ta au izan ezik, erri bakoitzean, errikoentzat eta kanpokoentzat ere, len esan dugu bezela, irakasle bat edo batzuk izatea bear-bearrezkoa izango da beti.

        Guzti au, jakiña, «kalerako ta zertxobait jakitunentzat» izan bear.

        2a. Erri bakoitzean ere, ta esandako elburuen beste antzekoak iristeko, basetxeak be bilatu. Basetxe auetara erdeldun nekazarien semeak soilik joango lirake, eta auek, geienak beñepein, morroiez.

        Auei ere, noski, erriko euskel-irakasleak lagundu bear izango diete.

        Bereiztu bear izango dira, arreta aundienaz, «kale» ta «baserri»ko bi bide edo zera auek; Orrela, bada, onura aundiago aterako zalakoan gaude; eta batez ere, eragotzi bear izango litzake beti, jakitunak basetxeetara joatea, berak euskeldundu ordez, baserritarrak erdeldundu eztitezen.

        Ba-dakigu, bi elburu azken auek, oraingo ontan, eztala izango orren erraz lortzea; baña onelako zerbait egiteko saiatu bear izango litzakelakoan gaude.

 

        Gerorako, bere garaian egitekoa:

        a) Irakasleak, al dan geiena geitu; aldi onez eskoletan euskeraz irakasteko almena izan dediñeko, lenengo ordutik euskel-irakaskintza eratu al-izateko.

        Une berezi au, almen ori, lentxo edo beranduxeago, elduko dira; baña ordurako gertu egon bear izango dugu parregarri ez geratzeko.

        b) Oraingo erdel-irakaslean artean (naiz eta berak euskotar izan arren), bide orren barnetik joateko ezetz esango eluketenak izango dira noski, osoro bederik. Oiei ere eskatu bear izango litzaieke, bakoitzak al zezan moduan, geronen la guntzaz edo, beren burua gertu dezatela, etorriko dan une artan euskel-irakasleak izateko.

        d) Euskeraz bakarrik egindako euskel-elizti bat gertatzen ari-izan. Euskel-elizti au al dan laburrena izan bear izango luke, mutil-neskatoentzat egoki, erraza, izan dedin.

        Orain arte, guk dakigunez, elizti geienak erderaz egiñak daude, erdeldunentzat gerturik. Zergatik ez egin guzti-guztia euskeraz, euskeldunentzat?

        Arestian esan digutenez, Orixe'k orrelakoren bat egiña edo dauka. Eztugu ezagutzen, baña arena izanik, ziur gaude ongi egiña edo dala.

        Eztakigu luze ala laburra ote dan; baña, dana dala, au bera artuta, edo beragandik beste laburtxoago bat gertu, edo osoro beste berri bat egin, azkenez erabili bear izan ditezenak, bitarikoak izan bear izango dute: bizkaieraz eta giputzeraz.

        Lan au Euskaltzaindi'k berak lagunduta egin liteke, eta bazkun onek berak egingo balu, ainbat obe.

        Gero beste liburu bereziak: Lutelestia, Kondaira eta abar.

        Gañera iztegi osoa, marrezki ta guztiz eta, beste liburuak bezela, euskeraz utsik egiña.

        Guztia, laburpenez, esateko:

        la. Irakasleak gertu.

        2a. Liburu bereziak antolatu.

 

        Oraingo ta gerorako, betiko:

        a) Zabaldu ta zabaldu, eten gabe, euskera bear-bearra dugula gure euskel-bizitzarako. Euskerarena gabe gure bizia, euskel-bizia, eziña dala; gure erria il egingo dala, nai ta nai ez.

        Euskera, gerok, euskaldunok eutsi bear dugula, eta ez beste iñork.

        Geron, euskaldunon eginbearra, euskeraz ikasi, eta zabaltzea dala.

        b) Bersolariak.— Bersolariak dira bide oso egoki bat, egokiena, erriarengana eltzeko; berai, ao zabalik, entzuten baitiete errikoak beti, alde guztietan.

        Bersolariak zirikatu ditzakete gure gizasemeak beste iñork baño obeto; eta esan dizaiekete, lenengoz euskaldunok, beste Ludi ontako errialde guztietakoak bezala, irakurtzen eta idazten ikasi bear dugula gerok euskeraz, aiek beren izkuntzakaz egiten dutenaren antzera.

        Bersolariak esan dizaiekete errikoai, euskaldunok erru aundia dugula: euskerarenganako ajolik ez izatea; Jainkoa'k guri emandako gauz onenetakoa utz ta baztertzea gure errian Siñisrnenak izan dezaken laguntza onena alboan ustea, eta beraren ordez, birao ta zikinkeria baño besterik gure baitan sartzen eztala lasai ikustea.

        Eta... lotsagarria dala, galtze orren aundiaren aurrean ezer egin gabe geratzea.

        Naikoa... gaurkotz.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.