L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (III. urtea. 1952 gko
Iraila-Urrila. 9-10 garren zenbakiak) —<eugo1818>




 

 

—Euskera—

 

Aldizkariak barna

 

Elentxu'k

 

GERNIKA.—  20 zenbakia. Uztail-Iraila 1952. Buenos Aires'en.

        «Goazen aitzinera gure bidean»: Laburki «Gernika'ren asmo ta aurrera naiak azaltzen dizkigu «editorial» onek: «batu gaitezen oraintxe bertan ez bitu». Egiteko zaila euskaldunen artean, eginbearra ordea. Orixe: «Bi rr ala r bakarra'». R gangardunarekin ala rr birekin idatzi bear dugun erabaki nai luke Orixe'k. Gangardunaren alde yartzen zaigu idazle aipatua, Sabin'enaren alde alegia, aintxinako Euskalzaindiak ere onartua. Fonetika ta jakinkizun utsari yarraituz ere, r gangarduna obetsi bear genukela dio. L. Mendizabal'tar Ixaka: «Gernika itzaren sorkuna». Lenagoko artikulu batean gai ontaz yalki zitunak oraingo ontan eraberritzen ditu zearo aldatuz. Ez omen dator «eroñotik» len esan zenez, «gerrika'tik baizik. Bera'tar Erramun Aba: «Alarguna ta bere semetxoa». Olerki xaloa erri kutsuz ondua. Etienne Salaberry «Espartin txuriak» olerkia. Erkiagarre: «Amaren itzala». Ba dizu euskal giro olerkari onexek. Gure Amaren magalean eusko-barreatu guzien batasuna kantatzen du. Peillen'dar Txomin: «Eskalearen tegia», olerkitxoa. V. Kortabitarte'tar L: «Andre Mariaren Asumpzinoa», lenagoko zenbakian asi idazlanaren amaia. «Euskalerri ala Euskadi» inguruko auzia ere zenbaki ontan garbitzen da «Orixe» ta «Zelai» idazle azkarren neurrizko erantzunez.

 

GURE HERRIA, 1952-ko Uztail Agorrila. Baiona'n.

Louis Dassance: «Eskualzaleen Biltzarraren sortze eta hastapenak». Azkaindarra: «Saltsa-maltsa». Oxobi: «Oxalde (urhentzea)». P. Guiltsu: «Korapillo azeri zaharra (Urhentzea)».

 

GURE HERRIA. 1952'ko Buruil-urrieta. Baiona'n.

Aita Chabagno: «Medikua, Alduden». Euskalzaleen Biltzarrekoen urteko peztan Aita Diabagnok egin zuen itzaldi mamitsu ta atsegiña, abertzaletasunez gainezka. Ai lute Aita Chabagno'ren karra gure eskualdun guziek. Berrizarte: «Alegia deus ez!»: Lafontaine'tik itzuli ''Esneketaria eta pitchar esnea», Otsoa eta Amiamokoa» eta «Urchoa eta Chinaurria» fabulak zulmrki itzuliak. P. Lafitte: «Auzi bati datchikola'' ots, Krutwig eta Villasante'ren bide berrietaz. Euskera ederrean idatzia aski sakonki aztertzen du Lafiue'k auzi onen muna. Onatx zer dion: «Bainan izari bat badela denetan orok badakigu; eta nahiz ez giren bethi hitz bereko gerthatzen Orixerekin, harek bezala, uste dugu geihienik hemen gaindi, izaria gainditzen dutela, oichtion aiphatu bi idazlariek». Azkaindarra: «Azkaine: Egoitzak». Oxobi: «Pertsularien dohain eginbideak», itzalditxo laburra bainan atsegiña. Bibliografian Rene Cuzacq yaunak Seijo Zarrandikoetxea yaunaren «Origen del Vasco y de su idioma (de Iberia a Iberia)» aipatzen du eta urrengo au dio: «bigarren tomua igurikitzen dugun bitartean esan dezagun Caro Baroja'ren «Los Vascos» en aldamenean ezarteko diña dala liburu gizen au». Gizena benetan liburu ori orrialdez, argal ta ergela mami ta yakitez. Ez dakit nola idatzi duen ere aipatu esakuna R. Cuzacq yaunak. Agian ez ditu irakurri Seijo'ren bitxikeriak.

 

ARANZAZU. 1952. VIII-IX sorta. Arantzazu'n.

Enbeita'tar Balendin: «Aloña mendi gañian nago», olerkia. «Prailleak eskean». Eizmendi'tar Iñaki (Basarri): «Arantzazu dala-ta». A. I.: «Arantzazu'ko Eliz berria». Aita Aranguren: «Gipuzkoako seme-alabai». Aipatu lantxoak Arantzazu'ko elizgintza berriaren ingurukoak dira. Erderaz Perez Ormazabalen «Luz sobre el mar» antzerkiaren ataltxo bat dakar. Ez dut gauza iñul, uts eta maneratsuagorik irakurri. Ori baldin'bada poeta izatea...; berbotsa nere errian esan oi dutenez.

 

ARANZAZU. 1952 X-XI sorta. Arantzazu'n.

        «Misionak dirala-ta». Izagirre Rikardo: «Udaberriko ziza». Gutxitan izan dugu ain idazlan yori ta aberatsik landareetaz irakurtzeko eretirik. Izkera zailu ta errexez, ziza-ingurukoak oro idazle bikañak ematen dizkigu, gaurko landare-yakintzaren oinarrietan bere esanak sendoturik. Ba'du antze, trebetasun ta yakintza ere Izagirre yaunak euskal liburu bikain bat botanikaz idazteko. Egingo al du! Mañariko Errose: «Ames-lorea». Ipuitxo zoragarria idatzi oi duen goxotasunez antolatua. Basarri: «Iziar'ko Amari» bertsuak. A. I.: «Limosna biltzen».

 

ALDERDI. Euzko Alberdi Jeltzaliaren Deya. Garilla 1952. Baiona'n.

        Garbi esan dezagun». Errizale: «Gipuzkoa'ko berriak». Gipuzkoar batek: «Egun gogoangarria. Elentxea: «Buru-lan, Kultur-lan».

 

ALDERDI. Euzko Alberdi Jeltzaliaren Deya. Irala 1952. Baiona'n.

        «Euzkerea ta Gipuzkoar Aldundi edo Diputasioa». Mikel'ek: «Mendiz araindiko senideak Xabier'erat». Otea: «Norgoragoka». Elentxea: «Buru-lan, Kultur lan II». Abandotarra: Yakintza gayaz». Muxika'tar Kindin: «Noiz arte».

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.