Elerti
Adiskidetasuna
(Azkena)
M. T. Kikero
euskaratzailea:
Ametzaga'tar Bingen
XXIII. 86. Guziz laidogarria da orrenbesteko zabarkeria, bearr-bearrenetako egiteko bateri buruz. Adiskidetasuna baita giza-gauza guzien artean ao batez guziek onurakortzat artzen duten bakarra; ainitzek onbidea bera gutxiesten dute, artan otsandi ta arrandi besterik ez dakustela. Ainitzek aberastasuna arbuiatzen dute; gutxirekin naikotzen dira ta mai ta yantzi apala on zaie. Aginbideai buruz, berriz, gizon batzu aien irritsaz sutatzen dira, beste, askok, ordea, urruiñatzen ditute utsagorik ta ezgauzagorik ez dagola uste dutelarik. Eta, orrelaxe, zenbaitek andiesten dutena, ainitzek ez dute ezertan artzen. Adiskidetasunari buruz. ordea, gizon guztiak bat datoz eta, bai erriketan ari diranek, bai ikasteaz eta yakintzaz atsegin artzen dutenek, bai beren azi-orrazietan bakean diardutenek, bai, azkenik, oso ta bizi atsegiñetara emanak daudenek, guziek uste dute adiskidetasun gabe ez dala bizitzarik edo gizon buru yabe baten aintzako bizitzarik, beintzat.
87. Izan ere, adiskidetasuna ziri-ziri sartzen da ez dakit nola guzien biziari eta ez du iñongo bizikerak bere berririk ez izatea yasaten. Aitzitik, iñor baldin ba'dago giza-batzarrak gorrotatu ta aietatik itzurtzeraiñoko izu eta basatia (ta orrelakoa izan omen zan Atenai'ko Timo (1) zeritzan norbait), orretxek, ala ere, billatu bearrko du bat-edo-bat aren aurrean bere garrazkeriaren edena okatu al izateko. Ederrki ikusi genezake au, yainko batek gu gizartetik atera, bakarrtegi batean yarri, ta an, izaerak nai ditun gauzak oro eurrez guri emanaz, gizonik ikusteko biderik gabe utziko giñula gerta al ba'ledi. Nor litzake bizi ori yasateraiñoko burnizkoa ta nori ez lioke bakarrtasunak atsegin guziez gozatzea kenduko?
88. Egia da, ba, Tarent'eko Arkita'k ziona, nik uste, ta beste agure batzuengandik entzuna, gure agureai esaten entzun dudana: «Iñork zerura igo ta lurbiraren izaera ta izarren ederra ikustatzen ba'litu, begirakai ori ez-exola litzakio; baiñan atsegin andia lemaio, ikusia nori yaulkitzeko ba'lu. Onela, izaerak ez du bakartarrik maite; laguntza billa dabil beti ta adiskide miñarengan duguna goxoena da.
XXIV. Baiñan, izaerak berak ainbeste agerpidez zer nai dun, zer gogo dun eta zeren billa dabillan ba'darakus ere, gorrtu egiten gera, ez dakit nola ta aren oarpenak ez dantzuzkigu. Izan ere, adiskidetasunaren artu-emanak anitzak eta askotarikoak dira; ortatik susmo ta irain-bide asko sortzen dira; yakintsuari dagokio aiek yasan, naiz arindu, naiz aldera egitea. Badago irain bat eraman bearr duguna adiskidetasunean onura ta zintzotasuna gordetzeko: izan ere, sarritan adiskideai oartarazi ta akarr egin bearr zaie ta au adiskidetsuki aurtu bearr da, onginaiaz egiten danean.
89. Baiñan ez dakit egia nola dan, nire adiskideak (Terentik) «Andria»n diona: «Adeiak adiskideak sortzen ditu, egiak gorrotoa». Egia nekagarria da, artatik gorrotoa, adiskidetasunaren edena, baldin yaiotzen ba'da. Adeia, ordea, are txarragoa da, utsetarako barkabera izanik, adiskidea erori dedilla uzten du-ta. Egia arbuiatu ta adei-bidez iruzurrera bultzatua dana, errudunena degu. Guzi ontan, ardura andiz ibilli bearr da lenik, oarpena garrazkeri gabe; ta, gero, akarra irain gabe ian ditezan. Adeian, ordea Terenti'ren itza baitarabilt gogotik laztandasuna izan dedilla; legunkeria, txarbidearen laguntzaille ori, urrunera dedilla; ura, adiskidearen ez ezen, gizon buruyabe baten gai ere ez da: adiskidearekin ez baita bizitzen tiranu batekin bezela.
90. Adiskideagandik ere entzun ez al izateraiño, egiari belarriak itxita dituna, aldiz, etsia dago. Yakiña da, beste asko bezela, Kato'ren arako esan ura: «Obe ditute batzuek etsai gorriak, goxo diruditen adiskideak baiño, aiek, egia diote, maiz, auek, bein ere ez». Ta, au zentzungabekeria, oarra artzen dutenak ez dira naigabetzen atsegabetu bearr zitunaz, bearr ez zitunaz baizik; izan ere, beren utsaz ez dute damurik; akarra nekagarri zaie; aitzitik, beren utsaz damutu ta akarraz poztu egin bearrko lukete.
XXV. 91. Aolkuak eman eta artzea benetako adiskidetasunari dagokion bezela, ta zabalki baiña ez lazki aiek ematea, ta egonarriz ta ez mukerrki artzea, orrela ere, adiskidetasunean legunkeria, gaintzuritzea ta labankeria baiño azorri andiagorik ez dagola uste bear dugu; ainiztu ditzagun izenak, beti atsegin emateko ta iñoiz ez egia esateko mintzatzen diran gizon zirtzil eta atzipetien keri ori koskatzeko.
92. Alegikeria gaiztoa da edozertan (egiari buruzko iritzia kendu ta nastu egiten dulako); baiñan adiskidetasunaren aitziko dugu, batez ere. Izan ere, egia ezereztutzen du, ta ori gabe adiskidetasunaren izena ez da ezertako. Adiskidetasunaren indarra, gogo batzuez bat egitean baldin ba'datza, nola diteke ori, gizon bakoitzegan ere, gogoa bakarra ta beti bat, ez-baña aldakorra, bestelakoa ta era askotakoa baldian ba'da?
93. Zer izan liteke ezbaikoago ta kolokago, iñoren naiaz, ta biotzeragiñaren arauz ez ezen aren, arpegi-eraz ere aldatzen danaren gogoa baiño? «Iñork ukatzen du? nik ukatzen. Baietz dio? baietz nik; itza batean, guzia onartzeko legea eman diot nire buruari». Terenti'kberak dionez; Gnato'ren iduri pean ordea. Orrelako adiskideak artzea arinkeri andia da.
94. Ba-dira asko, ordea, Gnato'ren antzekoak; baiña yaiotzez, zoriz ta izen onez aren gaiñeko diralarik, aien zurikeria galbidetsua da nausitasuna utsalkeriaz elkartzen dalako.
95. Ala ere, adiskide legunkaria, egizkoa-gandik berezi diteke, arduraz ibillita; irudizko ta itzurazko gauzak oro, izatezko ta egizkoetatik berezi ditekezan bezela. Erri-batzarrak, lagun ez-yakiñez osotua dan arren, badakus maizenik erritar lagunabarkoia, ots, legunkari ta ariñagandik, iraukor, benazko ta gorgotsagana dagon artea.
96. Aiek zurikeriak, batzarraren belarrietan Kai Papiri'rik zerabiltzanak, erri-tribunuak autatzeko legea ekarri zunean! apaiz batzetan onartzea erriaren gain ezartzen zalako. Bera izan zan ere auzitegian mintzatzen ari zanean erriaganantz itzultzen asi zan lenengoa. Ala ere, guk aldeztutako betiko yainkoen yaurespideak, errez garaitu zun aren itzaldi legunkaria. Ni pretor nintzala yazo zan ori, nire kontsulgoa baiño bost urte lenago. Onela, auzi ori gaiak berak aldeztu zun, izlariaren nausitasunak baiñoago.
XXVI. 97. Ainbeste irudizko ta gezurreko gauza bertan gertatzen dirala ta, antzokia eritzi dezaiokegun erri-batzarrean, egia gaiñetik irtetzen ba'da, ala ere, ura agirian ipiñi ta erakutsi ezkero, zeiñen areago, osoro egiaz neurtzen dan adiskidetasunean? Artan, ez ba'dakusazu, esaten danez, adiskidearen biotza zabalik eta zurea baldin ez ba'darakuskiozu, ezin duzu ezer ezagun eta yakintzat euki; maite duzula ala maitatua zerala ere ez; auxe ere egia danetz ez baita yakiten. Bestalde, legunkeri au kaltetsua ba'da, ura artu ta artzaz gozatzen danari baizik ezin kalte legioke. Orrelaxe, legunkariai belarriak geien zabaltzen dizkienak, bere burua zuritzen du geienik eta atsegin andienaz.
99. Onbideak bere burua maite du, nunbait; bere burua ongi ezagun eta zein maitagarri dan ulertzen dulako. Ni, ordea, ez naiz orain onbideaz mintzatzen, onbidearen usteaz baizik. Izan ere, gutxiago dira onbideaz yantziak izan nai dutenak, ori irudi egin nai dutenak baiño. Eder zaie onelakoai legunkeria; beren gogoaren erazko itzak dantzuzki tenena, itzaldi uts ori beren irabazien aitorra dala uste dute. Ez dago, beraz, adiskidetasunik, batek egia entzun nai ez ta besteak gezur esateko gertu daudenean. Lepotarren koipekeriak antzertietan ez litzazkikegu yostagarri iduriko, gudari agolarriai zuzenduko ez ba'litzazkie. «Tais'ek eskerrik asko ematen dizkit, beraz»? «Asko» erantzutea naikoa zan, «Asko-asko» dio, ordea, legunkariak beti bapigatzen baitu dantzunaren gogora.
99. Orregatik, ba, gezur-legunkari au, billatzen eta deitzen dutenek bakarrik ezertan yotzen ba'dute ere, oarterazi bear zaie, ala ere, benazkoen eta gorgotsenai erne egoteko, zurikeri trebe batek atzeman ez ditzan. Edozeiñek dakus, oso ergela baldin ez ba'da, agiriz legunkatzen ari dana. Ernai ta zurt ibilli bear da, ordea, maltzurki ta itzalka sartzen danari buruz. Ez da ezagutzeko errez; aurka esaka ere zurikatu egiten du, sarri, ta izkatzen ari dalakoa egiñez, malgutu ta ixil egiten du azkenik, iseka egin dionak ura baiño begi-zorrotzago dala uste dezan. Zer, baiña lotsagarriagorik isekatua izatea baiño? Ardura andiz ibibilli bear da ori gerta ez dedin: «Antzerki-agure kirten oriei ziria sartu ta iseka egin diezu ederrki, gaur, nire aurrean».
100. Izan ere, agure kaskarin eta ziñesperaren irudi ori tentelenetakoa dugu, antzokian ere. Ez dakit ordea izketa nola okertu dan, gizon betegiñen ots, yakitunen adiskidetasunetik (gizonak izan dezaken yakintzaz mintzo naiz) nolabaiteko adiskidetasuneraiño. Lenbizikoetara itzul gaitezan, beraz, ta buru eman dezaiogun yardunaldi oni.
XXVII. Onbideak, onbideak, bein eta berriz desaizuet, Kai Fani ta zu, Kintu Muki, eratzen eta iraun-erazten ditu adiskidegoak. Egon ere, bertan dago gauzaen kidetasuna, bertan irautasuna, bertan tinkotasuna. Agertu ta bere argia erakutsirik, beste batengan argi orren ideko bat dakusanean, berak urbildu ta artzen du bere aldiz; ortatik piztutzen da maitasuna edo adiskidetasuna, bi itzok «maite» 'tik datoz ta. (2) Maite izatea, berriz, maitea oniriztea besterik ez da, ez onurarik, ez irabazkiñik billatu gabe. Onura, ala ere, maitasunak dakar aren billa ibiltzeka ere.
101. Gazte nintzala, Luki Paul, Mark Kato, Kai Gal, Pubili Naika-ta Tiberi Grak, gure Eskipi'ren aitagiñarreba, agureak maite izan nitun onginai orrekin. Adiñideen artean are geiago dirdiratzen da: Eskipi, Luki, Furi, Pubili Errupili, Espuri Muni ta nire artean bezela. Orain, berriz, agureturik, gazteen maitasarreaz artzen dut atsedena, zureaz ta Kintu Tubero'renaz bezela. Bai ta, Pubili Errutili gazte-gaztearen eta Aul Vergini'ren kutuntasunaz gozatzen naiz, ere. Baiña, gure bizi ta izaeraren arauz, belaunaldi bat beste batetik etorri bear dan ezkero, obetsi bear dugu, noski, adiñekoakin yomugara iristea, ots, uxatua asi dugun aiekin berekin.
102. Baiña, giza-gauzak erorkorrak eta auskorrak diran ezkero, maite ditzagun eta auskorrak diran ezkero, maite ditzagun eta gaitzatzen zenbait gizon billatu bearr. Onginaia ta maitasarrea kenduta, biziak bere atsegin guzia galtzen du ta. Izan ere, niretzat Eskipi bat-batez yoan zitzaigun arren, bizi da ta beti biziko ere; gizon aundi aren onoimena maite bainun eta ez da itzali. Eta ez da agiri, begi aurrean, ura beti izan nun neronentzat soillik; gerokoai ere, argi ta distikorr izango zaie. Iñork ez ditu iñoiz asmo ta itxarobide bere gain arrtuko, aren oroia ta irudia eredutzat arrtu bearr ditula gogoratu gabe.
103. Nik neronez, zoriak edota izaerak eman dizkidaten gauza guzietako bat ere ez dut Eskipi'ren adiskidetasunarekin alderatzeko. Artan arkitu ditut erri-gairi buruz idetasuna, bakarrezko zeretan aolkua, atsegiñez beteriko atsedena. Ez nun bein ere gutxienik mindu, dakidala, beintzat; entzun nai izango ez nunik ez nion entzun. Etxe bat, yanari bat, mai bat geneukan; beti elkarrekin geunden gudoztean ez ezen, bidaldian naiz landan ere.
104. Eta zer desaket, beti zer edo zer ezagun eta ikasteko gure leiaz? Artan, erriaren begietatik urrun, gure astialdiak oro ematen genitun. Ezin yasan nezakean, iñola ere, ain elkartu ta maitatu gizon baten galtzea, arekin batera gauza auen oroia ta gomuta il ba'lira. Ez dira itzali, ordea; aitzitik, sendotzen eta anditzen dira aietaz oroitzen eta gogoratzen ari naizenean. Eta aietaz osoro gabetua izan ba'nintz ere, adiñak berak atsaldi bat lekarrdake, ezin bainagoke luzaro lorrorrekin, eta edozein gaitz laburr, naiz oso aundia izan, yasangarri dugu.
Auxe nizuen esateko adiskidetasunari buruz. Ipiñazute, arren, onbidea goienean. Ura gabe ez diteke izan adiskidetasunik. eta, ura ez dala, adiskidetasuna baiño naigarriagorik ezer ez dagola siñetsazute.
Amaia.
(1) Atenai'ko Timo, gisa-kalte edo «misantropo» gusiz ospetsua izan zan.
(2) Ikus garren orrialdeko oarra.
|