L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (V. urtea. 1954 gko
Orrilla-Dagonilla. 5-8 garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

—Yakintza—

 

Euskera Arriaroan

 

Etxaide'tar Jon

 

Eusko, gure erri-izenaren erro

 

Arrigarai'ko gure arbasoak euskaldun eta Euskalerri esaten ote zuten gure erriko gizaki eta eskualdea izendatzeko? Ez deritzat iñolaz ere ez eneolitos ta neolitos aroan eta gutxiago Goien-Paleolitos aldian, au da, gure izkuntzaren sortaroan.

Euskaldun, euskeldun edo eskualdun (iru oek ditugu bereizkuntzarik nagusienak) itz bikotea dugu, bere sorterroak argi ta garbi ageri diran itza. Euskara-dun, euskeradun, eskuara-dun, dirade beroien jatorriak. Ainbeste milla urtetakoa izan ba litz itz au, nekez iraun erazi lezaioketean murrizterik gabe, laburkizun estuagorik gabe, ain xare, ain garden, ain bikoitsu. Euskalerria (euskaraerria) oraindik ere xareago, gardenago, bikoteago dugu eta ene ustez euskaldun itza baño ere askoz berriagoa.

        Beraz, bi itz oen guraso euskera degun ezkeroz aztertu ditzagun itz onen osakiñak.

Euskera'ren itxorkunaz aburu askotxo izan dira. Arlo gaitz ontan erne ta zurr joka dezagun. Gai ontan baiezko ta ezezko biribillak labangarriak izan oi dira. Irizpide guziak usteak baitira, litezkeanak, baño sendogarririk eztan artean uste uts, irizpide berri batl noiz-nai aurrez aurre sortu leiokena. Itxorkuna burugabea ta asmakeri utsezkoa danean bakarrik baztergarri etsiko dugu argi ta garbi,

        Mortara'tarr Pio Mari Aita lekaideak zionez euskera erausi-k-era da. Erausi, solas egin, mintzatu, jardun bezelaze da. E (ra) usi'k era itz-muña gal-leza ta, i ondarrizkia noskiago. Beraz, erausi-k-era, eus-k-era, itz egiteko tankera da. Itxorkun au burutsu danik ezin uka, baña, gauzak bearr bezela aztertu ta sakonduta egiari saiesturik dab'illela esan genezake.

        Izan ere, euskeraren egizko itxorkuna nai ba'degu, euskera itzaren bereizkuntza guziak aztertu bearr ditugu eta eskuara aldakizuna, adibidez, nekez oretu diteke erans-k-era'ren moldean.

        Aztertu ditzagun bi aldakizunak. Gauza bat dakusagu argi ta garbi beroietan. Jatorrizko itza etzala ez euskera, ez eskuara, euskuara edo euskuera baizik. Gure alderdiko aldakizunak erdiz aurreko u'ri eutsi dio ta Bidaso'z besteko aldakizunak erdiz atzeko u'ri Nik neronek aditu dut Gipuzkoa'ko erri batzutan euskauldunak esaten eta euskuaraz ere bai iñoiz edo. Eusku ori alabaña, eusko izan diteke, o, itzaren azken letra danean eskuarki u biurtzen baita. Aboa-abua, lañoa-lañua, itxasoa-itxasua.

        Ezta au bakarrik. Edestiak ere bere iatorria egiten digu, «Eusk zain-otsa —diñosku Kanpion'ek (3)—, emen-naizka ari zaigu vascon eta basko itzetan. Zain auxe berbera, utsezko aldakuntza batekin, Akitania'ko gizeli baten izena zan, Strabon'ek aitortzen digunez. Alaber —diño aipakizun onek—, auskoen lurraldea yori-yoria da».

        Ba dakigu, bestalde, akitaniarrak euskotarrak zirana edo auen urre-urreko senideak beñepein; bearbada, keltarr erriakin apurtxo bat nastuta. Kanpion'ek iaioki dionez, euskaldunan erri-izenak eunki ta eunkitan aldatzeke iraun dunaren lekukorik bikañena itza auxe degu.

Euskoak zan beraz, arriaroan euskaldunak beren endari, beren gizeli bildumari opa zioten izena eta bertatixek sortu zuten euskera. Itzez-itz eusko-era, au da, euskoen itz tankera.

        Geroenean, nunbait, eusko-endako jendaki askok euskera galdu egin zuten, akitaniarrak, jakatarrak, Ebro ibaiaren bi alderditako gizeliak, Bureba eta Burgos alderagoko eusko-gizeliak eta abarr (4), eta orduan, euskera zintzo eusten zutenak beren buruari beste izen bat eman bearrean arkitu ziran beste eusko-gizelietatik bereizteko eta onelantxe sortu bide zan euskaldun itza.

        Arana-Goiri'k somatu zun lenegoz eusko erro-itza euskuara itzean eta bera ta bere ikasleak izan ziran lenengoz itz au bereizturik erabiltzen eta zabaltzen asi ziranak.

        Alabaña, Arana-Goiri'tarr Sabin'en okerra itz au z'kiin erabiltzea izan zan. Ba'zun artarako arrazoi bere ustez. Emen, axal-axaletik aipatuko degu bere uste-gaia eta bidenabar gure irizpidea agertuko dugu: bere usteak sendotuz ala zapuztuz.

        Arana-Goiri'k etzun etsi euskeraren itxorkuna idorotzearekin (4), eta eusko erroa euskeratik bereizi orduko aren itxorkun billa asi zan eta emen sorkun gai geienetan bezela asmamena egalari joan zitzaion. Bere ustez eusko itza eguzko'tik datorr eta au eguzki-ko'ren laburkizun da. Aldiaren urra-lanak g izkia gal-erazi zion eta onelantxe sortu omen zan euzko. Emendik atera zun idazkera aldatzeko arrazoia. Eusko'ren sorterroa eguzki, eunki baldin ba'da eta itz au z'kin ogutzi eta idazten baldiin ba'da, eusko ere ala idatzi bearr da naiz-ta erri guziak s'kin ogutzi.

        Arana-Goiri'ren ustea egiztatu ba'ledi ere, nork dauka esku idazkera alda-azteko? Lege-oñarritzat sorkunarena artzen ba'degu nora goazke? Izkuntzaren itz guziak bana-bana aztertu bearrean giñake eta orainaldiko oguzkera sortzezkoatik alda ledina era zarrera idatzi ta ogutzazi.

Alderdikeri setatsu baten mende eztagonak jokabide au burugabea dala aitortuko du noski.

        Egiztaturik, idazkera alda-azteko eskubiderik ezpa'dago egiztatu gabe are gutxiago. Eta ez Arana-Goiri'k eta ez bere alderdikeritan ari diranak estute egiztatu al-izan beren uste-gaia. Oraindik geiago; gaurko euskaltzale ta euskalari goratuxamarr guziak bazterretsitzen dute itxorkun burugabe ori. Orainaldian z darabiltenak idazleak bi eratakoak dituzu: setakeriz ari diran banaka batzuek eta auen eragiñez auzigai orren gora-berarik jakin gabe uste ortara saiestu dituzten nolabaiteko idazleak. Gure Orixe'k Eusko-Gogoa'n esana datorkit burura: Politika bidez auzia irabazi nai izan zuten bañan ustea ustel erten zaie.

        Eztago beraz, arrazoibiderik eusko eta itz onetan jatorri duten gañerantzekoak z'kin idazteko. Euskadi bera s'kin idatzi bearr da eta ez z'kin, ezpaitago arrazoirik itz au

        Arana-Goiri, euzko'ren 'irizpidea sendotu naiez, itz onen aztarren billa asi zan, Euskalerria'n ez-ezik mundu zearr ere. Nere ustez ordea sendotu bearrean auldu eta parregarrian jarri besterik etzun egin.

        Aipa ditzagun emen bere begiak edo obeki esanaz bere asmamenak mundu zearr bildutako «euzkoak».

        Gure Euskaldi'ko muga barnean lau oetxek idoro zitun; Bizkaia, Gipuzkoa, Amezkoa ta Orozko. Bizkaia edo obeki esanaz antziñako Bizkadia onela bereizi zun: be-euzko-di, au da, be aldeko euzkoen batza, Orra «euzko» itza z'kin idatzita! Baño zaudete lasai, zk eta sk guziak «euzko» tan biurturik laisterr ikusiko dituzute,

        Bizkadia itzaren sorguna argi ta garbi ageri da: bizkarrdiconjunto de lomas— eta alaxe da izan ere Bizkai'rik geiena eta batez ere izen au lenengoz artu zun Bizkai'ko eskualdea. Busturi ta Errigoiti'ko lurraldeak artu zuten lenengoz Bizkai izena eta emendik Jaurerri guziari zabaldu. Eskualde onen erdi aldera dago Bizkaigana deritzan muñoa.

Gipuzkoa (antziña Ipuzkoa). Arana-Goiri'ren ustez ibai-euzkoa da itz onen jatorri, au da ibaiko «euzkoa». Zein ibaietakoa? Deba'koa, Urola'koa, Oria'koa ala Urumea'koa? Ainbesteko xeetasunik ez digute ematen irizpide onen euslariak.

        Gipuzkoa'ren jatorria jakiteko eztegu Gipuzkoa itza aztertu bearr giputz baizik, ura onen ezpaleko baitugu. Giputz da Gipuzkoa'ko bizilagunen egizko izena. Oraindik-orain bizkaitarr eta oñatiarr guziak ala esan oi dute eta erri-jendeak eztu orain arte beste euskerazko izenik erabilli. Gipuzkoarr eta gipuzkoatarr uritarrak aresti ontan sortutako itzak dira. Gipuzkoa giputz-k-oa da, «giputzez osatutako alderdia». Naparroa naparrak osatutako errialdea eta Aezkoa (aetz-k-oa) aetzak osatutako eskualdea. Beraz, gizeli auen izenak giputz, naparr eta aetz dira eta lurraldeak beroietatik artu dute izen.

Giputz'en itz sorkuna oso illuna da. Naparra ene ustez naba-arra «naturales de la llanura», naba euskeraz mendi aldeko ordekari esaten baitzaio. Emendik sortu zan noski Nabarra izena,

Amezkoa, Urbasapeko eskualdea amai-euzkoa'n zatitu zun, au da, euzkoen amaia, azkena. Euskoak (euzkoen berri ez dakit), bai oraiñaldian eta areago antziñatean Amezkoetatik beruntz bizi ziran. Ez ote dira apika euskoak Lizarra aldeko biztanleak eta beragokoak ere?

Amezkoa'ren itzorkuna ere argi ta garbi dago itxuturik ez dagonarentzat ametz-k-oa, ametz eskualdea, Arana-Goiri'rentzat «oro-euzko», oroko euzkoak, mendialdekoak alegia. Itz onen sorkuna illun dago, baño ba'liteke orotz-ko izatea. Orotz erria Naparroa'n ere ba'dago eta Amurrio aldean beñepein (Orozko'ko berrik eztut) tokizen asko amaitzen dira ko atzizkiak'in: Mendiko, Landako, Zabaleko, Andiko, Isasiko, Olako ta abar. Amurrio ta Orozko ibarrak auzokide dirala orok ba'darkite.

        Euskadi'tik at (kanpora) erromarrek aipatzen dizkiguten gizeli ta erri askotan ere 'ikusi zun Arana-Goiri'k «euzko» entzutetsu auxe. SK edo sg izkiak algarren ondoan egokitu ezkero Arana-Goiri'ren asmamena irakiten jartzen zan «euzkoak» ikusi bearrez. Ondorengo izen oek guziok «euzko» osakiña omen: Osquidates, Naparro iparraldeko erria, Morosgo, Pirene-sartaldeko erria, Menosca, Ioscos eta Ubiscos, Garona ta itsasarteko gizeliak, Osca, Huesca ren antziñako izena, Birovesca, orain Briviesca, Orgenomescos, Asturias eta Santander artean, Coniscos Santander eta Burgos aldean, Oscos, Itali'ko erri zarra, Etruscos, Etruria zarreko erria, Cascos, Itali zarreko beste erri bat, Faliscos, Tiber'tik urreko erria, Valscos, Lacio'tik urreko erria, Pelasgos, Grezi'ko erri zarra, Tauriscos, Danubio ertzetako erria, Scordiscos, tauriscotarren auzo-erria, Uscocos, Dalmazi'ko itxaslapurrak, Sclavones, eslaviarr sendi zabalaren izen orokorra, Boruscos, sortaldeko Prusia'n, Keruscos, oraingo Holanda'n eta Westgalia'n bizi zan erria. Scandia, Suezi ta Noruega artean, Scoth, Escozia'n.

        Izen oietako bakoitzai itxorkuna oso-osorik ateratzen die Arana-Gd'iri'k, ezpaitzan lan onek ikaratzen zun gizona. Itxorkunok ez aipatzeko obeak izanarren banaka batzuk ekarriko ditugu oraingo belaunaldiaren jakingarri. Morosgo (muru-euzko), «euzkos del cerro», Ubiscos (ureuzko), «euzkos del agua», Coniscos, (goen-euzko) «los euzkos de arriba», Scordiscos, euzko eta urdisco enda-nastea eta azken oen itxorkuna (urde-euzko), euzkos del cerdo edo (urdi-euzko) euzkos del agua, Scoth eusko ta gotharren nastea.

        Itxorkun zerrenda onen ondoren Enrike Gandia'k auxe esaten du: «Arana-Goiri'ren uste-gaiak jakintsuak etzituzten aintzakotzat artu. Ez jakiñean egon ziran edo bazterretsi egin zituten». (1).

        Bera ordea jakintsuen aurka dijoa Arana-Goiri'ren ustegai au atsegiñez ikusten baitu. Orra bere itzak: «Gaur, euskera neolitos eta eneolitos aldiko europarr izkuntzatzat eta indi-europarr aurrekotzat jotzen duten ezkeroz, Arana-Goiri'ren aburuak ziñez dira jasogarri eta beroiek sendotuko lituzkete azterkizun berriak eta euskeraren europartasuna ta eneolitos aldiko izkuntzaren aitorkizuna eman. Ez luke arriagarririk Arana-Goiri'ren irakaspenak on-iritziak izatea eta beroien bitartez eundaka urtetako ezkutua azaleratu».

        «Bestalde —dio aurreraxeago—, euzko itza Europa'ko nun-naiko bazterretan eta batez ere gaurko Euskalerria'n zabaldurik egonak (?), egi-egizkoa ta ezpai-gabekoa dala adierazten du eta apika, bere esanaia gizaki, jendaki edo bizilagunena da'. (1).

        Nik, iruzkin onekintxe bukatu nai ditut Gandia'ren itzak. Bildurr naizenez, Euskadi barneko bezain egitsu ba'dira Europa zearr bildutako «euzkoak», tokitara dijoazkigu asmamen utsezko «euzko» ortan oñarri artu bearr duten jakintsuak.

 

(Iarraitzeko)

 

(1) Rene Lafon, Karl Bouda eta oraindik-oraingo beste jakintso batzuk diotenez euskera ez dagokio eusko-endari. Gure erriak berea baño landuagoko gizabide baten izkuntza artu bide zun, euskeraren erakuntza bikain eta dotoreak darakuskigunez. Auzo erri au Kaukasi'tik etorria ote zan, diote, beren esanez kaukasiar izkuntzen erakuntzak eta euskerak senidetasun giartsua baidute. Alabaña, gure eta kaukasiarr endetako ezurr-neurriak ez datoz bat. Onatx, beren zioa.

(2) Eskualde oietan gelditu zaizkigun euskal-kutsu garbiko tokizenak aitortzen digute edestiak eta edestiaurreak baño noskiroago errialde guziok eusko-gizelien egoitzak izan zirala.

(3) «Origenes del Pueblo Euskaldun». 100, gn. orrld.

(4) Arana-Goiri'k bere idazkerako euzkera euzko-ele'n bereizi zun.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.