Irail-Urrillak. 9-10' grn zenbakia)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (V. urtea. 1954'go
Irail-Urrillak. 9-10' grn zenbakia) —Hurrengo artikulua




 

 

—Idazti Berriak—

 

Jesus

 

A.

 

Juan Baxurko. Jesus. Arantzazuko Argitaldarian 1954. 96 arrialde.

 

Ona emen, Baxurko'k eskeintzen digun poema xarmagarria. Are atsegiñago gertatu zait liburutxo onexen irakurpena egillearen eskein-itzez iantzita zetorkidalako, Milesker, Baxurko adiskide!

        Orain-lendik ere ezaguna nizun Baxurko, arpegiz ez noski, irakurriz baizik; baita entzutez ere. Oraintxe datozkit burura, lau urte lenago Belok'en, Aita Mitxelenak esan zizkidanak, Baxurko'k neurtitzez gerturik zedukan Iesu'ren bizitzari buruz: gauz atsegin, txukun ta ederragorik etzula iñoiz irakurri, alegia; poema hura, orduan illunpean, nai ta nai ez argitara bear zala eta abar. Arrezkero iakinmiñez gelditu nintzan, liburutxo au noiz irakurriko zai. Orra nundik, neri ere etorri zait egokiera ori. Eskuartean iaso-ala, asieratik amenera etetzeke irakurri nun, naizta besterik aolkatu Lekuona iaunak bere itzaurrean.

        Zazpi kantutan bereizi digu Baxurko'k bere liburutxoa: Jaiotz-aurrekoan, aiduru zeuden igarleenak-eta ematen dizkigu; gero, Jaiotza ta aur-bizitza, ondoren Gizon-bizitza, Erriz-erri, Aste Santua, Berpiztea ta AzkenAgurra, urrenka. Orra poematxoaren zazpi saillak ezin obeki arildu ta taiutuak. Zurgin trebeari dagokion antzez landu digu olerkari iatorrak poema eder au.

        Bertsolarien gisa egiña izan arren, badu poema onek olerkari goitarraren ixuria ere. Gaiñera xalotasuna, argitasuna eta maitasun-gantzua. Aipatu iru doaiok, beste ezeri baiño egokiago ez ote datozkio Iesu'ren bizitza bati? Zer besterik izan ote zan Gure Iaunaren munduko egotaldia? Iakiña, euskal bertsorik geienak bezela, Baxurko'renak ere kantatzekoak dira, eta, musikaz iantzita, eztitan irakurri eta entzungo ditute gure euskaldun maiteak.

        Arriturik nengon nola Irun'en orren euskal-poema ederrik sortu zitekean; baietz, irundarra zala Baxurko ekiten zidan nere adiskide batek. Nola diteke ori, erantzuten nion, zuen Irun ori euskal-erri ezpaita?

 

                «Jaizkibel-pean jaio nintzan ni

                Ondarribi'ko lurrean,

                leku alai ta osasuntsuan

                zelai eder zabalean.

                An igaro nun gazte denbora

                gizondu nintzan artean,

                eta geroztik emen bizi naiz

                gure Uranzu maitean».

 

        Beraz, argi dago Erramun: irundarrok Baxurko, Ondarribi'k egin eskuerakutsi, erregalu, bikain bat duzute. Ondarribi'n bai, an izan dira olerkari iatorrak, oraindik ere badira. Urantzutarrok ere saiatuko al zerate darabilzuten erdera ori Aduanako kutxetan ondo sartuta Madrillera len-bai-len, bialtzen. Bestela ez duzute iñoiz ere euskal olerkaririk izango; kokoek iango zaitute.



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.