Azilla-Lotazilla. 11-12' grn zenbakia)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (V. urtea. 1954'go
Azilla-Lotazilla. 11-12' grn zenbakia) —Hurrengo artikulua




 

 

—Euskera—

 

Euskera ta euskel-kultura

 

Urrestaratzu'tar Andoni

 

Kultura zer dan esatea ez deritzaigu gauza erreza, itz batean beñepein. Kultura itzaren zentzu barnean iru gauza auek ditugu ikusteko: Azitasuna, Ikaspenak eta Yakintza utsa.

        Bere zentzun osoan bederik, iru auetakoak sartuta dagoz noski. Alabaña, kultura itza, besteetara ta zentzun laburragotan darabilgu askotan.

        Aspaldiko kultura, oraingo kultura: esaten da aldiaren barna.

        Kultura erlijiosoa, ertizko kultura: gaiari so-egin badiogu.

        Kultura aundia, kultura medarra: yakintzaz asko ala gutxikoa izan ezkero.

        Gerketar'en kultura, Erromatar'en kultura: erri bati ala besteari dagokionez.

        Sortaldeko kultura, Sartaldeko kultura: eskualdeai so-dagionez.

        Gaurko egunetan gero ta geiago erabiltzen dan itz onen bidez, asieran aipatu ditugun adarrak: Azitasuna, Ikaspenak eta Yakintza, adierazten dira; batez ere, azkenengo biak. Eta maiz be entzuten dugu: Franzia'ko kultura, España'koa, England'ekoa eta abar.

        Kultura gutxi auek, danak eta bakoitzak, esandako zentzunak dituzte. Ikasten eta irakasten diran ezagupenak, Ludi'ko yakintzaren gaiak, orokarrak dira, gizadi osoarenak: Fisika-legeak, e.b., berdin-berdiñak dira errietan barna.

        Azitasuna, gure adimen, zentzun eta biotzari dagokie, giz-artean al diteken ongien jokatzeko; adimen, zentzun eta biotza ezizatean, gero, emen ala ango gizasemeen gogo-aberastasuna, gizon guztiena baño, gizonarena baizik. Alaz ere, Franzia, España, England, ...'ko kulturaz egunero mintzatzen da, beti ta alde guztietan. Zer ote da, bada, kultura oietan, bata besteengandik bereizten duena? Zertan ote datza berezitasun ori, kultura bakoitzari berezitasuna ematen diona?

        Ez ote da, alegia, erri bakoitzaren izkuntza? Bai, noski; guretzat beñepein, ementxe dago azalpen nabariena, errien eleetan, izkuntzetan. Parantzerak ematen die parantzetarrei beren yakintza ta azitasunaren ikur berezia; españerak, españarrai; englanderak, englandarrai, e. t. Beraz, Franzia'ko kultura, España, England, e. a.'ekoa, parantzeraz, españeraz, englanderaz,... egindakoa; alakotz, euskel-kultura, euskeraz eta ez bestez egidakoa. Parantzeraz, españeraz, englanderaz edo beste izkuntzaz egindako kultura, naiz eta euskel-gai utsak erabiliarren, ez da iñoiz izango ben-benetako euskel-kultura, beste ele bakoitzarena baizik.

        Galdera bat sortu liteke emen: orduan, «Eusko-Ikaskuntza»k eta onelako beste bazkunak egindako lanak, alperrik ote? Gure burua, ontaz, atzipetu ote dugu? Iñolaz ere ez!... Orrelako oldozpenik iñoiz gure barnean! Ezin! Onelako bazkunetan, naiz ta aldizkari, itzaldi ta ikaste guztietan egindako lana, beti onurakor; zalantzik ez ontan.

        Baña, ots, erderaz egindako lan guztia, gero euskeraz egingo danaren oñarritzat artu bear dugu. Lan guztietan mallak daude; orobat, bearrez, egiten ari geran gurean be. Ontzat artu ditugu beti orain arte egindako lan guztiak; areago egitea nai dugu beti ere, baña euskerazi gero ta toki geio ta aundiagoz.

        Euskel-gaietan ari diranak auxe ausnartu bear dute sendoki: ben-benetako euskel-kultura aurkitu ezin ditekela, ez eta egin ere, euskeraren landa. Emengo gai au, ango beste ura, ar edo utzi diteke norberarentzat edo bestearentzat, gizon batek, bakarrik, alde guzietara so-egitea eziña baita: baña ezin utzi euskerarena, euskera guztiena eta guztiontzat izan bear, euskera Erri osoarena dugulako, iñork utzi eziñik.

        Gogo ta eleak alkarrenganako dituen ar-emanak nolako sendoak diran ukatzekorik ez. Guretzat ulerkaitza benetan bata bestearen gabe bizi al izatea, orren estuki ta ertsiki baitagozen biak.

        Ez gera gu bakarrik oldozpen auetan murgiltzen geranok. Beste ainbeste ari izan dira olakoetan eta beren iritziak, antzeko denak, burrustan irakurri ditezke liburu ta aldizkarietan.

        Onurakor deritzaizkigularik aipatu nai ditugu emen gure erritar jakintsu bien irizpideak.

        Olabide apaizak, Josu-lagunak, Euskaltzaindi'n egindako itzaldi batean, onelaxe zeindu zuen elea: «Gorputzarekiko odola, orra or elea gogoarenganako».

        Eta Unamuno'k: «Elea, gogoaren odola».

        Itzez bereizi, zentzunez berdin; alkarrengandik ain urruneko ziran euskaldun bi aiek, izkuntzarekiko asmokide.

        Unamuno'k berak, beste batez: «Itzik gabe, oldozpenik ez».

        Beste batzuentzat: «Izkuntz aldatzea, gogo aldatzea»; «Bere elea galtzen duen Erriak, aurki galdu ere bere gogoa»; eta onelakoak ainbat eta ainbeste.

        Oldozpen guzti auek argiro dagoz egiztatuta gure Erria'ren barna. Asmoz eta egitez, egi utsa guretzat. Sakonago sartu nai dugu oldozpen auetan. Yainkoa'gan sinisturik, Aita Gogo dala ta Semea Aren Itza, aitortzen dugu biotzez; Bata ez Beste, ta Biak Bat dirala bayeztu ere.

        Erabeti ta bildurrez ari gera ontan, eta ez genuke nai izango, iñolaz ere, bear ez dana esatea; baña zer edo zer zirikatzen gaitu asmo auen barna.

        Erakutsi egin digute, gizona, egiz, Yainkoa'ren antzo egina dala. Aita ta Semea, Gogo ta Itza'ren antzo ez ote dira gure gogo ta itza ere?

        Aita bat da, Semea beste bat eta biak Gogo-Guren'arekin Bat dagite: Yainkoa.

        Gure gogoa bat da, gure itza, gure elea, beste bat; eta biak, maitasunarekin, bat, geron nortasuna, gizona dagitela ez ote?

        Asmo auek indar aundiago ematen digute eta, berekin, gure irizpidea sendotzen ari.

        Asmoak edaturik bada, gure euskel-gogoa ta gure euskera, bi izanik, alkarrengandik ezin bizi, eta bien artean, biak biltzen dituen gure euskel-maitasunarekin, bat egin bear: euskalduna.

        Eta guzti au zentzunezkoa bada, egia baldin bada (guretzat bai bederen), nola ez dugu maite bear gure euskera, gure euskel-gogoarentzat orren bearra dala ikusi ezkero? Eta nola ez dugu lanegin bear ura eustean, orrelaz beste au laguntzen dugulakoan?

        Lenago esan dugunez, Franzia'ko kultura parantzeraz egiten da; alaber España'koa españeraz, England'ekoa englanderaz, eta guztiak berdin. Orobat Euzkadi'koa euskeraz; argiagorik!

        Guretzak, bada, gure gogoa eusteko, Erria Euskalerri'z bizitzeko, euskera bear-bearrenik; ondorioz, Ludi'ko beste erri guztiak ontzat artu bear dute, elburu oiek betetzeko eskatzen dugun bearrezkoa zaigun azkatasuna, gure bizi berezia eratzeko eskubidea.

        Eskubide au, gañera, ez guretzat bakarrik, giza-seme guztientzat eskatu bear. Guri euskeraz gertatzen zaiguna, besteai ere orobat bakoitzaren izkuntzaz.

        Euskera bearrezkoa dugula, diñogu, euskel-kulturarako. Beraz, euskel-kultura auxe edo dugu: euskeraz, euskerazko oldozmenez, Ludi'ka ta Yakintza'ren ezagupenak lortu ta edatzeko Euzkadi'n erabiliko dan era berezia.

        Egiz eta ertsikiz ezin euskel-kulturaz mintzatzea, malla guzietako kultura euzkeraz egin eta jaso arte: erriko bizi guztia, goian eta bean, arrunt eta yakintzakoa, euzkeraz okitu arte.

        Noizpait orrelakorik iristeko, kultura-antolatze osoa zaigu bearra; eratze ontan, beti elbururuntz abiatua, iradurik bage, euskera sartzen ari izango da, mallaz-malla, astiro bai baña urratzez sendoki.

        Eratze orrek Euzkadi'n kulturazko agerpen guztiak inguraturik, elburu bi auetxetaruntz egina izan bear: 1.— Gure Erri'aren gogo berezia eutsi ta indartu. 2.— Gure giza-semeen yakintasuna eten gaberik goratu. Ludi'ko beste kulturaen goiera berean eta berenekin ar-emanetan. Elburua tinko yarririk, elbururuntzkoa artez zuzendurik, nundik asi jakin bear bai ta erabiltzeko dituyun indarrak ere zeintzuek diran; indar edo bide auen gaitasun eta almen guztiak beren neurrian ibilerazteko, eta lentxoago diñogun bezela, geldiro, arretaz, aurreratzeko dedin urratz txikienik ere eman gabe utzirik.

 

        NUNDIK ASI: Jakiña, ezin iñolaz ere, orain gagozen egokera, biziera ontatik asi. Gaur, gure Erri'an, kulturazko erakunde guziak erdelkutsuturik oro ta euskeraren aurrezkoak; beraz, ezin izan, bat-bat ere, asteko biderik.

        Nai ta bearra zaigun elbururuntz abiatzeko, elburu ortara noizpait eltzeko gai izan dedin, bide zuzen, ziur eta sendo artzeko, bear-bearra zaigu kulturarako zuzentza guztia gure eskuetan, euskaltzaleen eskuetan euki ta erabiltzea.

        Eta, zoritxarrez, orrelakorik lortzeko, asteko une ta mugon oiek gureganatzekoa ez dago, noski, kultura-arazoetan, politikakoetan baizik. Ala ere, aipagarria, orixe lortzeko luken politika-joera!

        Gai ontan, bada, politikarena burutzean, antxe bertan asi bear kulturarena. Beraz, onezaz mintzaturik, bestearena lortutakotzat daukagu. Alperrik agian, orain ordu rako mintzatzea? Ez orrelakorik, une artara gure Erria, noiz edo noiz, elduko dalakoan ziur baikaude.

 

        INDARRAK, BIDEAK: Alde batetik, onak, oso onak izango lirake: «Eusko-Ikaskuntza», «Euskaltzaindi», «Euskaltzaleen Biltzarra», «Euzkaltzaleak», «Jaungoiko-Zale», «Baraibar-saldoa», «Eusko-Pizkunde» eta abar; len eta oraingo onelako bazkun guztiak. Len aipatu dugun azkatasunezko mugonean, orain bizirik gabekoenak eta denak, berealaxe ta indartsuago zutik jarri litezkenak. Baña onelako bazkunak, geienitsuenak, kultura goiko malletan zear ibiltzekoak diran ezkero, goi-ikaskintzaren ondore izanik, malla ortan bakarrik izango edo zaizkigu onuratsu.

        Orrexegaitik, len aipatu elburuak, beste arakunde osoago, betegarriago, bearra dute: irakaskintza oso-osorik, lenengo abedetik goi-goieneko yakintza-bilakatzeraño, irakas-erakunde batean antolatua izan bear. Eta ain zuzen ere, erakunde berezi ori, gañere, euskaldunen eskuak egin eta zuzendu bear dute, azkatasunean.

        Gure indar nagusiena, beraz, azkatasun osoa; Erri-bizitzaren mota guztietarako, baña batez ere kultura-arazoetarako.

        Eta indar ori eskuetan izanik, umien eskola, lendabiziko irakaskintza, errotik aldatu bear, lenen-lelengoz. Asteko ontan, eratzaleen lana arreta aundienaz erabilki; bertan ardura zorrotzenez ari izanik.

        Lendabiziko irakaskintza onek bitarikotan ikus dezakegu: Umeen eskola, lenengo, eskola, bera danez, eta irakasleen eratzea.

        Lenengoa dala-ta, bi aldetaltik ere aztertzekoa: naiz euskaldun-errietarako, naiz erdeldunetarako. Euskeldun-aurrai berealaxe asiko zaie euskeraz irakur eta idazten, ongi ta zuzen, irakasten; arreta aundienaz beti ere (esate baterako: bearrez-koenak diran itz-berriak soilik ikaserazten). Alegin aundienak dira egiñezkoak, beti baña asieran batez ere, eskolako euskera errian bertan mintzatzen danaren antz-antzekoa izan dedin, guztiz berdiña ezin bada ere; onelaxe, aurrak eta urteetan sartutako giza-semeen artean (gurasoak eta), gogo-bereztasunik sortu ez dedin. Egokiena izango zaigu, noski, aundi ta txikien artean, —aundi geienak abedetik gabekoak izanda, txikiak ordea, euskera eliztiz eta beste lenengo ikasketak euskeraz ere ikasten ari izanik—, al diteken indar gabeko aldatze ta igarotze egitea.

        Jakiña, ainbeste arreta ta ajolaz erabiltzekoa izango dan lana, irakasleak bete bear. Beraz, auen eratzea, egokitasun ortarako kirmen eta bereziki egitekoa.

        Euskel-eliztia asi-asieratik irakastekoa izango dugu; euskel-ikastoletan erabiliko dana, erraza ta guzia euskeraz egiña izango da; eta gañera, al ditekenean, erri bakoitzeko euskalgi berezian (bizkaieraz, gipuzkoeraz, laburdieraz).

        Giza-ozte artean iñoiz begiko eliztiaren ikastea; ala ere, utzi eziñezkoa dalarik, egiñalak egingo dira, izkuntza ongi jakin eta erabiltzeko duen garrantzia nolakoa dan, buru guztietan sartzeko.

        Euskel-eliztiaren batera, eta bera bezelakorik, argitaraeraziko dira, al dan laisterren, irakurgaizko liburu errazak, eta era berean lenengo irakaskintzan ikasteko ditezen beste gaietakoak: Lutelestia, Mapak, Euskel-kondaira, Gizadi, Abere ta Landara-kondaira, Matematikak, eta abar; ikas-mota guzti auek, Kristau-Ikasbide'az, euskel-ikastolako lenengo ikasteak bete ditzakete ongi.

        Liburu guzti auen ekoizpenetan, danak euskeraz eta erri bakoitzaren euskalgian egiñak, itz-berriak al dan urriki erabiltzekoak, eta bearrak, euskalgi guztietan berdiñak oro; onelaxe, urrats on bat egingo genuke euskeraren batasuneruntz, batez ere, gure usitez, Euskaltzaidi'aren zuzenbidez egin ezkero.

        Erdel-tokietako eskolak bestera antolatzekoak. Emen, noski, erdera erabili bear irakaskintzetan; alabaña, euskera ere asieratik irakasiko da; onelaxe, euskera eliztiaren bidez ikasi ezkero, umeak lenago ikasiko duda; onelaxe, euskera eliztiaren bidez ikasi ezkero, umeak lenago ikasiko dute, eiki, irakur eta idazten, itzegiten baño, auxe eskolako lanaz bakarrik erraz izango ezpaita.

        Dana dala, euskerarekiko elburua giza-semeen artean gero ta geiago sar eta zabaltzea izanik, erdel-eskoletan egindako ikastea beste bidez osotu bear, erdaldun aurrak euskaldun uts biurtzeko. Onela gure Erriak gaurko egunean orren galdua duen gogo berezia bereganatu dezan, lengo Euskalerria osorik berriz izateko.

        Euskalduntze ori errazago egiteko, euskaldun errietara eramango dira, aldiz, euskeraz ikasten ari izango diran erdeldun aurrak, bai ta gazteak ere. Aur eta gazteen aldatze au be, ajol aundienaz antolatzeko.

        Aldatze onen buruz, aukeratuko da, lendik, erdeldunerri bakoitzean erabiliko dan euskalgia; euskaldun-eskualdetik urbilean izan ditezen erri-etan, eskualde oietako euskalgia, egokiena erabiltzeko; onelaxe erraztuko dira alde bietakoen ar-emanak.

        Orrela egon ez ditezen errietan, —Araba ta Naparra'ko aunitz-aunitzetan—, guretzat onena «gipuzkoera osotua», Garitaonaindia ta Azkue jaunak aolkatu zutena, aiek eta beste idazle batzuk agerturik dituzten zio guztiengatik. Dana dala, beti izango dira ongi alkartzeko, eskola bakoitzean erabiliko dan euskalgia eta gero aurrak aldatuko diran tokietakoa.

        Erdeldun-errietako eskoletan eta euskera irakasteko erabiliko dan eliztia, erderaz egiña izango da, ziurki; baña, gutxi gora-bera, euskaldunentzako egiñikoen itzulpena izatea egokia izango dugu; ta euskeraz irakurtzeko elburuak ere, berdin edo artzeko, toki guztietaroak.

        Euskaldun errietara aur eta gazteen joatea, kontuz eta ajol aundienaz eratuko da. (Ikus: gai onezaz «EuskoGogoa» aldizkarian, 1.952'gko. Iraila-Urrila - 9-10'garren zenbakietan, egiña dugun lana).

 

        IRAKASLEAK: Auen gertatzea, garrantzitsu benetan!

        Bizitzaren ikuskizunetan barna, eskola dugu garrantzi aundienetakoa, biarko gizonak bertan moldatzen ari izango diralako; Ludi'ko eskualde guztietan beti izan da ajol aundiena eskolak ongien gertatzeko, beti ta orain areago. Gure aldetik ere orobat egin bear, gure Erriak bere gogo berezia berriro bereganatzeko, lenengo irakaskintzan asia baitugu.

        Eta eskolak onelaxe gertatu bear baldin baditugu, arreta audienaz, zer esan irakasleaz, bera eskola oiei bere ta bizia ematekoa baita?

        Orrexegaitik ez da aski izango gure irakasleak euskera gutxi gorabera jakitea. Euskeraz ongi mintzatzea, ondo irakurtzea, ongi idaztea, irakaslea izateko lenengo baldintza ertsiak; alaz ere ez orixe naikoa.

        Euskel-irakaslea irakaskintzaz eta kulturaz ongi, oso ongi, gertatua izango da beti, orixe guztia ezin izanik ordea; buru-belarri izan bear gure euskel-gogoaren zale ta gogo berezi ori Euzkadi'ko alde guztietara berriro edatzeko lanari bere burua lotuko dio gartsuki, sutsu ta yoranez beterik. Eta bakoitza asmo orrezaz beterik joango da bere zaipean izango dituen aurrai orrenbeste sorrarazteko.

        Bide ortatik urduritsu ikusi nai izango genituzke gure irakasleak, eta orretarako Normal'etan edozki bear gure asmo orren esne garbi guria. Eta beste ikastetxeetan baño geiago, euskalgi guztien ezagutze, aoz eta buruz egizko ezagutzea bear-bearrezkoa izango zaie, lenengoz, irakaslearen agerkaia lortzeko.

        Irakasleak, Euzkadi'ren Lutelesti ta Kondaira, bere Lege ta aspaldiko antolatze azke berezia, naiz eta Erria'ren jatorrizko agerpen guziak, zearo ta ongi ezaguzu bear dituztela-ta, zer esanik ez, guzti ori baita gero aurrai irakasiko dietena.

        Orretarako antolatze guzia, xeatzez egiña, oso garrantzitsu izanik, are aundiago izan bear euskerarekikoa, bera baita, bein eta berriz esango dugu, gure auzi danaren arri giltza, gure elbururaño eltzeko bide bakar, ezin beste ta ziurrena.

        Euskel-irakasleak, bein bakoitzaren eskolan ari izanik, ezin bakandurik geratu; beti bizi ta yardungo dira jarriak izan ditezen malla guzietako ikastolekin ar-emane tan, umeak obeto zuzendu ditzaten, ikas-malla bakoitzetik besterako bidea erraz eta leguntzeko; ongien antolatu ta baturik izan dedin irakaskintza guzian, eusle onenetakoak izan ditezen.

        Egon ere bati egongo dira irakasleak, euskel-kulturaren edozein agerpena lagun eta indartzeko gerturik. Baña ots, irakaslearen lan guztia, berez egitekoa izango da beti, euskel-gogoari itsaspenaren ondorioz; eta beti ere, alegin aundienak egiten indarrezkoa dedin guztia baztertzeko.

 

        ERDI TA GOI MALLETAKO IRAKASKINTZAK: Orain arte euskeratzaz eta lenengo irakaskintzarako esan dugun guzia, beste malletarako ere edagarri.

        Luzaroan, eiki, egiña izango dugu malla auetako ikasketan, euskera, bidez erabiltzea; ala ta guztiz be, malla auetako irakasle guztiak ere ondo ezagutuko dute gure izkuntza bere bizibide ortan yarduntzeko, baldintza oni iñoiz ez ukatzekotan len-lendabiziko egunetik; naiz eta astiro izan arren, asieratik sartu bear baitugu euskera alde guzietatik.

        Lenengo irakaskintzaren ondoren, mallaz-malla, arretaz eta iradurik gabe, euskera erabiliko da, bidez, erdi ta goi malletako gaietan; beti aurreuntz, astiro baña kirmen, urratsik galtzekoan. Gizadiaren ezagupen guztiak, euskeraz irakasi ta ikasirik, gure euskel-gogo bereziaz igurtzirik izan arte.

        Orduan, eta orduan bakarrik, mintzo al izango da euskel-kulturaz; ezin bitartean.

        Lenengo irakaskintzan, eskoletan, euskera, bidez, erabiltzen asi ta gero, ogei-edo ogetamarren bat urte igaro bear, eiki, bigarren mallan alaber egin al-izateko; eta beste ainbesteko epea Ikastol-Nagusian ere sartzen asteko.

        Alabaña, erdi ta goi-malletako ikasguetan bearrezkoa beti euskeraren ikastaldiak eratzea, mallaka beti ta goruntz, gure izkuntzaren ezagupen osoa lortu arte.

 

        INDAR EDO BIDE AUEN ALMENA: Al diteken heinean azkatasuna, politikaren bidez, lortuta, argi-argi dago nolako almena izango duen lenen-irakaskintzako eskolak; gelgarrizko bide, neurriz gañekoa, eskolarena gure euskel bizitzarako, arduraz eta sakonki erabiltzekoa, bertatik atera ditezken zitu guztiak gureganatzeko.

        Orren urrengo beste irakaskintzaren mallak, euskeraren ezagupena gero ta geiago edatzeko, zabalera ta sakoneraz.

        Euskera ta euskerarena oñarritzat arturik, ongi ta zeatzez ere ikusi ta irakasi bear Euskalerri'ari bereziki dagozkion Kondaira, Legegintza, eta abar. Onelaxe euskel-gogoa esorik berriz irabazi liteke, gero, beraren bidez. Erri'aren bizi guztia zuzendu ta indartzeko.

        Eta onen ondorioaz iristeko genukena: Gizadi'aren arlo guziak euskel-gogo bereziaz ikus eta ikasiak izango lirake; euskaldunek, gure artean, iñoiz baño obeto erabilli, ulertu ta edaturik, gure ustez, ikusgune oberenetik ari izango bailirake.

        Era ontaz, euskaldunen laguntza obe ta aundiago yakintza oronenean, yakin-gai danari bere ikurrez galgatuko liokete-ta. Beraz, norbaitek esanaz: «euskaldunek, euskaldunago ta are ororenago».

        Jakiña, nolabait xeetu dugun egitarau polit orrek baldintza bat bear aurretik: bearrezkoa litzaken azhatasuna. Orratx bada, onen almen eta balioa.

        Alabaña oraingoz, «balizko olak burnirik ez» euskel-esakun zar artaz gogoratu bear eta azkatasun orren igurikiz ezin ezer egin gabe egotea; aldez edo moldez beartuak gagoz gure euskel-kultura bereziaren buruz ekiteko, bideak antola ta erraztuten, batez ere euskerari dagokionez.

        Nola baña? Emen ere, beste ainbestetan bezela, euskel-abertzaletasunak jokatu bear gogor, kirmen eta sutsu; bide ontan datza, geienez, gure itxaropen oro.

        Euskel-abertzaletasuna; orra emen gure indar eta bide nagusiena; berak ekin bear; berak ulertzen baitu, oberenen, gure Erri'aren bizitzarako, gure euskel-kulturarako euskerak duen garrantzi izugarria, ezin besteko bideril ukanez. Berez, abertzaleengandik sortu bear euskerari zain tzale ta eusle yaukalenak.

        (Gaurko egokera ontan, euskeraren alde egin litekenaz ikus len aipatutako «Euzko-Gogoa» aldizkaria).

        Ona emen, bada:

        Lendabiziko indar eta bidea: Euskel-abertzaletasuna; Erri azkatasunaren alde euskel-kulturaren agerpen guziak, arduraz zaindu, indartu ta zabaltzen dituena.

        Bigarrena: Azkatasuna, al diteken heinean, lorturik, lendabiziko irakaskintza ta irakasleen eratzea.

        Irugarrena: Erdi ta goi-irakaskintza, euskel-gogoa berriro gureganatzeko buruzki zuzenduak.

        Laugarrena: Aspaldiko ta gaurko kultura-bazkunak, aiek berpiztuz, eta sortu ditezken orrelako beste berriak.

        Euzkadi'ko kultura-bazkun eta erakunde, danak alkarturik bizi izatekoak egingo dira, alkar lagunduz, euskel ikaslea, asieratik, bide egokien-etatik eraman eta aurrerazteko; lan garrantzitsuen au irakasle ta gurasoak ekiten ari izango dira beti, ikasle ta Erri'aren kultura osoari soegiñez.

        Laburzki, eskema batean, urrengoan jartzen dugu, gure ustez Euzkadi'ren irakaskintza osoa nola izan liteken; arauz eta pizkanaka-pizkanaka, euskera sartzeko iru malletan eratutako irakasbidea.

        Irakaskintza ori ongienez eratzeko alegin aundienak bear; beraren barna euskel-ikasle guztiak, aberats naiz txiro, igarotzekoak; guraso guztien yoran aundienen buruz betegarri izaitekotz.

        Yakin-malla bakoitzaren gaiak ez dira emen aipatzekoak; bere egunean, irakaskintza zeatzez eratuko dutenen ardurakoa izanik.

        Ona emen, bada, esandako eskema:

        LENDABIZIKO IRAKASKINTZA: Aurrentzako lenengo eskola; bai ta abederik gabeko urtedunetzat ere.

        BIGARREN IRAKASKINTZA: A) ikastetxe bereziak, Ikastol-Nagusitarako ta beste ikaskuntz berezietarako eratuak. (Gaurko «Instituto» edo «Lizeo»ak antzo).

        B) Lugintza, arrantza, ola, emakumeendako ta beste onelango elburuetarako beste ikastol bereziak. (Gaurko «Eskuelas de Artes y Ofizios» edo «Ikaslari»enak bezela); itz batez, Ikastol-Nagusi'etako edo beste gol-ikasierak egingo ez dituztenentzat.

        GOI-IRAKASKINTZA: Urrengo atalak bilduko dituena:

        1 ) Lenengo ikaskintzarako eratuko diran irakasleen ikastetxe bereziak.

        2) Ikastol-Nagusia, bere malla guztietan.

        3) Bizibidezko ikastetxeak: Injeniero-mota danetakoa; Etxegintza; Saleroste'rakoa; eta abar.

        4) Perito-mota guzietarako ikastetxeak.

        5) Erti guztien ikastolak.

        6) Billakatzeko landola bereziak.

        7) Ikastaro bereziak.

 

Paris'en 1.954'gko. garagarrillean.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.