Orrilla-Lotazilla. 5-12'garren zenbakia)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (VI. urtea. 1955'go
Orrilla-Lotazilla. 5-12'garren zenbakia) —Hurrengo artikulua




 

 

—Yakintza—

 

Antze ta eder

(Azkena)

 

Ormaetxea'tar Nikola

 

ZENBAIT EDER-ERA

 

Iru gisatako edertasuna bereizi oi dute zenbaitek: eder atsegiña, eder irrigarria, eder gaindizkoa; beste zenbait eder errukarriaz ere mintzo dira. Eder atsegiñaz luzeago mintzatu bage, ontaz ari baikera, agiz, beste oen adira emanez izen batzuk asma ditzagun beintzat, gero norbaitek lan edatuagoa egin nai ba lu.

 

 

EDER IRRIGARRIA

 

        Batez ere istiaketan edo komerietan du leku. (Istiak egin esaten da erderazko remedar ordez, eta ortatik eman dut istiaketa itza.) Gertaera alai bat naiz gerta-antzeko ipui bat artzen du gai. Zenbait aldiz jardule nagusia edo protagonista bera izango da parragarri, zenbait aldiz gertagarria bera, baña beti du zerbait maitagarri ta atsegin. Gizon parragarria ateratzea, asmatzea ez da egoki, irri eragiten duna baño. Ba dira berenez gizon benazko ta begirapen aundikoak, irri eragiten dutenak, baña len bezain maite ditugu, ta argatik ere bai.

Eder errukarria

        Ba dira gertakari latzak eta lazkarriak, zoritxarra goieneko mailean berekin dutenak. Oiek errukia ta damua sortzen digute, bildur zerbaitekin. Lengoak esan zun ederki. «homo sum, et humani a me nihil alenum puto». Gizon naiz ta gizakirenik ez dirudit nereki ez dudanik. Au da eder errukarri onen iturburua. Gerori gerta leitiguken bildurra ez ba da ere, gure antzekoeri gertatzen zaienak ematen digun errukia. Atzo zorioneko ta gaur gaiztoko, areztian zori oneko oraintxe gaiztoko. Ikus, esaterako, Job santuaren bizitza. Olako gaia nola izan diteke eder? Nola adierazten zail ba da ere, ala zaigu, beintzat, eta beste edozer baño len irakurtzera gogoak eramaten gaitu, berenez illea lazten duten gertakari ok. Nolabait atseden egiten dugu tragedi bat irakurri ondoan, edo ua jardunean ikusi ondoan, antzelari on danak eragingo du khatarsis esaten ziotena. Katharsis au nola ulertu bear dugun adierazteko eleta asko ibili dute gizonak baña arierarik artzekoena au zait: atsedena, pake-giroa, bere onetara ekartzea.

 

 

EDER GAINDIZKOA

 

        «Eder gaindizkoak eder soilla aundiz gaintzen du. Ederrak ein edo tamaña gisakoa nai baitu, ez txikiegia, ez ta adimenak begira-ala baño areagoa oso atzeman dezakena baño. Ez baitezake, alegia, gauzak ederraren pakerik eta atsedenik guregan sortu, guzia ezagumenak atzeman ezin ba deza. Ortaz, eder gaindizkoa itzez ola mugatu diteke: «Ezagumenaren begiratua gaindu dezaken gauza bikaiña.»

        Ondorioz ere eder soillaz-beste da; ederrak atsegin goxoa ta atsedena dakarren bezala, eder gaindizkoak arrialdia, itzala, ta iñoiz izu-ikara sortzen baititu. Eder gaindizkoak gai berekia mugarik eza du, Jainkoa, edo Aren egiteari dagokiona, edo Jainko-zantzu zerbait duna: oek baitira, ezagumenaren aurrera ekarriz, beren aundi osoan atxiki ez ditezkenak.

        «Eder gaindizko esaten zaie, ez ain egoki, sorkai eta giza-jarduneri, beren einean neurria gaintzen balin ba dute.» (Urraburu, Ontologia, Art. VII).

        Eder gaindizko au «gure animaren aunditasunaren oiartzun ozen bat» dala dio Plotin'ek, eta isilgunean ere agertu ditekela. Jesukristo bere Nekaldian baitzaigu eder gaindizko, batez ere, mintza zitekela, ta beste edozein nai ta nai ez mintzatuko zanean, isildu zalako. Baitakigu gaiñera «Ni nazue» esanez, etsaiak lur jo zutela. Liburu santuetan maiz arkitzen da eder gaindizko au, ta gero, munduan izan diran antzelaririk aundienetan. Eder gaindizko au ez dute bestelako apaingarriak sortzen. Gaiñe- rako eder-mota guzietan iduribide, adibide, izkuntza gozo ta lagun, ondo erabilliak dira; eder gaindizkoan berriz, itzak ere laburrenak, jatorrenak, bizkorrenak bear dute.

        Eder gaindizko au edatuzkoa ta indarrezkoa dala diote Kant ezkero. Legerik ematea ta asmatzea neke ta alper litzake, ez baititeke itzez erakutsi.

 

Polita

 

        «Ederrak polita ere aundiz gaintzen du; eintsua ta beste bear diran zer-nolak izanik ere, txiki ba dira polit deritzaie.» (Urraburu, l.c.) Txiki guzia polit, dio gure esaera zarrak.

 

TXAIROA

 

        «Zenbait aldiz txairoa (gracioso) polit ordez esaten ba da ere, batez ere jarduneri ta eragiñeri dagokio txairotasuna. Gorputzaren egiñ-eragiñetan egokitasuna dala esan diteke: ibilleran, jazkeran, jarduera guzietan begira dagonari atsegin ematea». (Id. ibid.)

        Atsegin ori ez da aundia, atsegin murritz bat, par-murritza eragiten baitu. Alai-argitzea, irri-urratzea besterik ez dala esan diteke. Biguin eragiten du aspertu bage, maitagarriro erakartzen du beregana.

 

GOGALDI ONA

 

        Gogaldi ona esaten diogu umoreari, ta ori' darion antzea, eder atsegiñera sail dezakegu. Atsedena ta patxara ditu berekin. Gogaldi oneko gizona ba dakizu zer dan: onbera, gizartekoa, gorrotorik ez duna, gauzeri bear bezala begiratzen diena, bere lepotik ere irri egiten duna, besteren ez-egitekoak eta okerrak asarrerazten ez dutena. Olakoak, berez irrigarri dan gauza ere atsegingarri biurtuko du besteren kalterik bage.

 

II ANTZE-GISAK

 

        Begiz ta belarriz sartzen zaizkigunak dira antze-gisa guziak: margo-antzea ta mukulu-antzea (artes plásticas), begiz, ele-ederra ta musika, belarriz. Geldi-egonezkoak eta jardunezkoak ere esan ditezke bestera; baña ele-ederrean ere gertatzen dira jardunezko ez diranak.

 

        ELE-EDERRA.— Ola derizkiot Literatura'ri, naiz izketa askatuan, naiz neurtuan. Eta naiz izketa askatuzkoak naiz neurtuzkoak, berebat, beste bietara ditezke: esanezko ta jardunezko.

        GERTA-JAKINTZA.— Gertaerak adierazten ditu, ta historia deitu diote. Bitarakoa da: eguzkiaren azpikoa, ots, mundu guzikoa, ta nonbaitkoa. Naiz bata naiz bestea, izan ditezke erabateko edota bakoizkako, ots, gauzak erabat edota gauzak bakoizka adierazten ba ditu. Azken ontara datoz aldizkako gertariak (crónicas) eta oroitzapenak (memorias), eta bakar-gertariak (monografías) eta bizi-gertariak (biografías).

        Ez noa arau zearorik bakoitzaz ematea, ez baitut ori asmo, izen-asmatzen saiatzea baño. Gauzak jalkitzea du lenik, egiz, jatorriz, agiri-bidez edo garbitasunak erakutsiz; baita ordea aztertzea ere, iritzia ematea, ta bizibiderako zenbait erakuskizun ateratzea ere: «magistra vitae» bizitzarako irakaslea baita.

        IPUI-BERRIA.— Oni izena asmatzen egiñalak egin dira, baña ez dirudit oso artzekorik. Neronek iñoiz «Erroma-ipuia» esan izan diot, «Fabula romanensis» euskeratuz. Orain ipui-berria deitzen diot «novela»tik artuta.

        Bitarakoa da batez ere: oiturekikoa, ta gertakarizkoa. Jakintzazkoa ta gogo-azterketazkoa ere asmatu dituzte baña ez oso zuzen, nere ustez.

        MINTZO-ANTZEA.— Mintzatuz besteri eragitea asmo dun antzerki mintzo-antzea eloquentia deritzokegu. Antzinakoek esana zuten: «regina artium a priscis apellata» antze guzien erregiña zala. Dana dala, mintzo-bidez egiten ta eragiten du, naiz zabaldi agerikoan, naiz mintza-alki batetik. Edozein itzi, idatziri ta abar ez diogu mintzo-antze esaten, mintzatuaren berorik ez baitute berekin, askotan paperean ere agertzen duten arren.

        Luzez eintsuko mintzaldi batek zer eragin-inflar dun bein edo bein ikusiko gendun, baña ba dira mintzaldi labur goriak ere, arengak, esaterako, gudariei egiten dizkienak. Itz batez nolabait esan su-mintzaldi esan bearko, biotzak su ta gar biurtzen baititu.

        ANTZE-ELEA.— Baitipat poesia'ri esaten diote egun antze-elea, antzerik garaiena luken gisan. Beste ele eder gisak oro ba dukete antzea berekin, egia; baña gaurkoz edertasunari ere iñoiz poesia esaten zaio: ez du poesirik, ez du edertasunik. Edozelako mintzaerak ba du bere igi-neurria edo ritmoa, baña antze-ele onek bereizia eskatzen du. Ori utsa da ordea, aditzapenetan neurri ori ez ba du. Bertsoak, alik ongiena neurtuak ere, barnean antzerik ez ba dute, izketa askatua baño itsusigoak dira. berenez. Alkarr-izketa bat ez al da musikaz ugariagoa, erabateko neurri zurrun ua baño?

        Bertso-gisak eta ahapaldiak eta abar adieraztea ez dagokit orain.

        IRAKASKIZUNEZKO-ANTZE-ELEA..— Jakintza-gauzak, oiturazkoak, eginbidezkoak, itz neurtuetan eman-oitura ba da antziñatik. Ikus Salomon'en esan zuurrak, Dabid'en zenbait Salmu, Horatius'en Epistola ad Pisones, eta abar. Zenbait aldiz zipoa ere berekin du, batez ere euskerazko bertso berrietan. Orain asko galdu dira, baña len edozer gauza aski zuten, neska batek mutillari etsipena eman ziola edo; ta okerren bat zuzendu nai zutenean, jendea kuzkurrerazten zuten.

        BIOZ-BARNEKO ANTZE-ELEA, BIOZ-KANTA.— Norberak bere naigaleak agertzen dituneko antze eleari lirika izena ezarri zioten antzinakoek, lira'ren otsa lagun kantatzen baitziran. Egun-urratzearen pozetik asi ta illuntzearen naigabea bitartean, jaiotzaren pozetik eriotzaren atsekabera bitartean diran naigaleak oro, bai ugari, emen dute leku. Gaur zenbaitek negarkera ezartzen diote bioz-barneko antze-ele oni, biotzaren beste ixurki guziak itxiz. Edozein barne-eragini barnemin izena ezarri bear liokete olakoek. Lirika arlo ontan sailkatzen dira alaitasunezko, pozezko, zorionezko, garaitasunezko, maitezko, gogaldi oneko barne-eragiñak ere. Betiko negartientzat bego «atsekabe-kanta» antziñakoek «elegia» esan ziotena: au ere sail ontara dator. Eztai-kanta epitalamium, anakreon-kanta, ta bakoitzak asma lezazkenak oro, barne-eragiña dute etorburu. Kanta esan euskeraz ere, gure barne-eragiñak kantaz ematen baititugu beti bertsoetan. Sail ontan ezin-utziak dira Jainko-kantak edo himno'ak, kantagai Jainkoa dutenak. Azken-aldi ontan okertu egin dute himno oien adiera, ta guduantzeko ibil-neurrien tankera eman die zenbaitek, bai gaiean, baita musikan ere.

        GIZAGURENENA OTS, EPIKA DERITZON ANTZE-ELEA.— Gizagurenen naiz errien eginkizun garaiak antze-elez ematen ditu epika dalako onek. Gizagurenen bat Homer'ek Akileu bezala, naiz erri bat Camoes'ek Portugal bezala, du kantagai. Gizon baten eginkizunen inguruan mordoratzen ditu erri batenak, esanezko keran naiz elkarr-izketazkoan, zeaztasunak eta iduribideak ugari ditula.

Heroica ere esan baitzioten, gizagurenekikoa esan genezaioke.

        JARDUTEKO EDO JARDUNEZKO ANTZE-ELEA.— Izanezko naiz asmatuzko bizi-zati bat iduritaratzea asmo jardun-antze onek. Irutarakoak ditezke bizi-zati oriek: irrizkoak, errukarrizkoak, eta agizkoak. Iru jarduera oieri komedia, tragedia ta drama esaten die. Jarduera irrigarria, Baxenabarren deitzen dioten bezala urragarria, komeriarena, ots, komikua; lazgarria, negagarria, errukarria, tragediarena; guzierakoa berriz agizko jarduanarena. Jardule nagusia (protagonista), jardun-lagunak (personajes), eta jardule arerioa (antagonista), alkar-izketaz ari dira iru, lau, bost ataletan edo jardunalditan.

        Jardun-antze oni dagozkion izenak argitara emanak dira eta Euskalzaindiak bein beingoz ontzat emanak. Nik beste aldera jarriko nituke, jardun itza oiñarri ipiñiz. Jardun-antze: arte dramático; jardun-lagun personajes, jardunaldi = actos, da abar.

 

III

EDER-IRITZIA

 

Zenbaitek eder-agoa eder-sumarekin bat jotzen dute. Ta ala da aldez. Ortaz eder-agoaz, luzaro jardungo ez ba dut ere, izena eman bear beintzat «gusto» esaten dioten oni. Eder-agoa naiz eder-suma ta eder-iritzia aldez bana dira. Sukal-andra maratzak goxatutako janari ago oneko derizkiogu geienak, baiña ain ago ona zergatik digun ez dakigu. Berak bai, alako ta olako onkailu dulako. Berebat gerta oi da antze-gauzetan ere. Askok miazten dute edertasuna, baiña gutxik irizten diote zer jatorri dun. Gizonak bere animagan du ago-sapai edo ori, ta zenbaitek naimenari dagokiola diote, ederr-iritzia adimenari dagokion bezala. Ikasiz obetu diteke, egia, baiña eder-ago ori berezkoa du gizonak. An eta emen zenbait janari-edari atsegin ba dira ere, toki geienetan eta guizetan atsegin emango dutenak ba dira, len esan dugunez. Ederra beti bat da, alda-ezina, ta ua dakusatenak berdintsu ikusi ere egiten dute. Ala da izan ere.

        Ago-sapaia ere gorbizitu diteke ordea, alako ta olako janarietara oituz. Beti ordea izango du zenbait janaritako ezin galduzko txestua. Ez zaio erabat galduko.

        Eder-iritziz edo kritikaz, len esanari nagokio, batez ere ARGIALDIA deritzaion zati arrtan. An dago oinarria. Arau aiek ongi bete ezkero, ez da besteren bearrik. Ezin-utzia da ordea eder-ago ortaz errietan gertatu diran gora-berataz zerbait esatea.

        ITXURA-NAIA.— Okerrena dalako jartzen dizut aurrena. Ortatik asten da bera bidean antzea. Gauza ederrik ezin asmatu dunari, ta al izanda ere agoa galdu dunari, asmakeritan astea gogoak ematen dio. Asmakerizko gauzak iduri zaizkio eder. Asma-naia: «conceptismo»; asmakerizkoa. «conceptuoso», adierazi nai dut. Onen urrena beste naikeri bat dator: maisu-naia: «pedantería». Bestela ederrik agertzeko gauza ez danak, jakintasuna agertu nai du neurriz gaiñetik. Urrena, bere antze-gauzak berotasunik ez dula igartzen dionak, agoa puztu egiten du, aundikeri bila naiz gauzetan naiz itzetan durundia bilatuz. Iru naikeri oieri itxura-naia esan diet, afectación, alegia.

        IATORTASUNA(*).— Antzinateko idazle onari, —Erromako ta Greziokoeri—mailako idazle esan oi zaie, classicus. Euskeraz ez baitator ordea egoki, saia nadin bestera. Klase oneko lurrari «aitor oneko lurra» esaten baitiogu, klase oneko idazleari aitor oneko idazle, ots idazle aitor esaiogun, eta clasicismus'i aitortasuna. Batez ere antzinakoei esaten zaie aitor oneko, baiña mendez mende agertu dira gerozkoan ere olako idazleak an emenka.

        IATOR-ITXURA.— Zenbaitek oker ulertu dute, ordea, iatortasun ori, ta onerako bear zitzaiena galgarri biurtu zaie. Ez uste izan naiz Erromako naiz Greziko idazle aiek idazkera berbera zutenik, berezko doaiak baitzituten, eta bakoitzak bere eskola edo landubidea. Ortaz, ondo jokatu ezkero, bakoitzak bere aurpegia, bere jabetasuna bear. Amaseigarren mendean azaldu ziran ordea aitor-naieko zenbait idazle, Grezitarren eta Erromatarren idazkeraren berberaren istiak egiñez. Pizkundea esan zioten, oso osorik esan Aitor-pizkundea, ots, antziñako idazle aitor aien kera piztu-naia. Joera onekin batean, onek osotara ekarri ez ba zun ere, sortu zan Elizaren eraberri-naia, oituretan ez ezen lati-izkuntzan berean ere. Elizak, bere lati-izkuntza mordoilloan gauza eder ederrak asmatu izan ditu aitor-naieko gizon oien otz-epelkerien aldean. Besteren istiak egin, edota bere buruzko ta oldezko eragiñak agertu, batetik bestera dagon aldea zegoan idazleotatik antziñakoetara. Gaitz oni «clasicismo rigido» izena eman diote, ta guk aitorkeria esaiogun. Izan ziran bai orduan ere banaka banaka, beren eder-agoa galdu ez zuten zenbait gizon; baiña oiek ere ba dute beren maisu-naieko kutsua, aien ipuiketa edo mitologia norberen erri-jakintzaren ordez darabiltela.

BERRI-NAIA.— Aitorkeri orrek berorrek ekarri zun izugarrizko berri-naia. Aztu-bearrekoa zan antziñakoen ipuiketa, sartu-bearrekoa nork bere errikoa, ta agertu-bearra lengoek baztarreratu zuten erligioa ere. Berri-naieko ok ere geiegikeri askotara jo zuten baina Ele-ederraren osasunerako izan zan zenbait gauzetan.

        EREDURA-NAIA.— Erria bezain aldabera esan diteke Ele-ederra ere. Batzuk arontzaegi, besteak onontzaegi: erdian gelditzea neke baita. Antziñakoen izadi-eskola alde batera urruñaturik utzita. Ametsak, izukariak, beste mundukoak, sorginkeriak, lilurakeriak gai arturik eredura ordez ameskerietara jo zuten.

        IZADIRA-NAIA.— Ametsetan ere aspertu baitziran, atzera izadi soillera jo zuten, onena beste edertasunik ez zala ta. Ametsak ere ba dira ederrak, ordea, ta gizonari beti zerbait amesteak on egiten dio.

        GORDINKERIA.— Nolabait esan «naturalismo», izadi osoa bere makar ta guzi edergaitzat artu zun joera. Loia bera, gaiztakeria bera azaldu-bearra zan, ederra baitzerizkioten. Artarako obea zan eta berela galdu zan, Zola ta arekilakoen eskola au.

        GEROZKO GAITZAK.— Oraiñaldian ere, gaitza obeki osasuna baiño, gizonen ago-sapaiean. Izen utsengatik merezi dute aipatzea oraintsuko edo modernitsta'k, gerorako edo furutista'k, arontzagoko edo ultraista'k, eta abar. Ez nituke aztu-nai parnasiar, igarrkizunzale edo simbolo-zaleak ere, amaika gezur-asperen (suspiros de falsete) eman baitigute. Oen artean ere gizon banaka batzuk eta lan-egin banaka batzuk ez dira erabat baztarrera botatzekoak.

        Bein esan ta beti esan, izadia oinarri dala, etortasuna edo berezkoa bear du antzelariak, lan-ugaria naiz lanurria dedin. Olako gisaz, ez du bere doairik alperrik galduko ta ez du lan-lardaskarik egingo.

 

(*) Idazleak aurrenekoz «AITORTASUN» idatzi zun eta gero «IATORTASUN». Ala urrengo-ataltxoan ere. Irakurleak alda beza AITOR, IATOR'ren beraz. Nik egokiago derizkiot bigarren itza, iator, alegia I-A'ren oarra.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.