Orrilla-Lotazilla. 5-12'garren zenbakia)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (VI. urtea. 1955'go
Orrilla-Lotazilla. 5-12'garren zenbakia) —Hurrengo artikulua




 

 

—Irakurlearen Txokoa—

 

Irakurlearen txokoa

Galde, eskutitz, iruzkin ta berri

 

        Azkenekoz zuekin ari bear onek neke pixkat ere badamakit, irakurle maite. Atarikoan esan dizuedanez, mundu ontako zer guztiak mugatuak dira, eta mugak gure aldizkaria ere io digu, lurralde auetan beintzat. Berriz agertuko denenan, ala itxaro dugu Euzko-Gogoa maite lagunok, beste norbaitek beteko ditu txoko oni dagozkion orrialdeak. Esan bearrik ez, nik baiño millar bidar obeto egingo ori burutuko duenik. Anartean, ordea, nere agurtxoa egin nai dizutet, agur guztiak dariten samiñez oretutako agurra. Izan ere minkaitza da aspaldiko lagunartea utzi bearra beste toki ta giro berrietara aldatzeko. Maiztxo nere luma au zorrotzegi erabilli dut; aldika ziztada mingarriak ere erein ditut irakurleen biotzetan. Ez da gorrotoz izan, ez eta erraz, gure izkerarenganako maitasun gartsuegiak eraginda baizik. Gogo onez barkatuko al dizkidatzute nere geitxokeriok. Dena den, beti ere biotzean izango zaituztet Euzko-Gogoa'ko irakurle maiteok. Eta onenbestez, aski agurrik.

        Gure idazle iaioei.— Banako mardul ontan idazle geienen idazlanak artu nai izan ditugu, xede ori ezin izan dugu nai genukenez bete, ordea. Baten batzu ez dira banako onen orrialdeetan sartu; gogoz-bestera, iakiña. Baiña orain agertu ez diran lan aipagarri zenbait, datorren urteko banakoetan agertuko dira. Gure zuzendariak berekin eraman ditu argitaratzeke gelditu ziran zenbait idazlan eder. Egon beraz, lasai, oriek ere laister argitaratuak izanen baitira, Iainkoak onez. Zuek eutsi diozute orain arte gure aldizkariari eta aurrerantzean ere zuek eutsiko diozute, irakurleek lagunduta noski. Argi erakutsi dituzute gure aberri-izkeraren almenak; sinis-gogor eta etsituenen aurrean nabarmendu duzute euskera zerbaiterako badala, baditula zozko ta giar giza-adimenak sortu alor ta bide goituenetatik aisa ibiltzeko. Lana ta nekea bear ordea, eta zuen lan-nekeak ez al dira iñoiz atertuko arik eta amestu ditugun gaindegietara gure izkera erakarri arte. Ez dago urruti gaindegi ori eta are urbillago izanen dugu, euskaldun guztion nai-izatea indartu eta sendotuko dugun giñoan. Milesker idazle maiteok eta biotz on!

        Aipamen pizkorgarriak.— Ezin utzi izan ditugu iasotzeke Buenos Aires'ko «Euskaltzaleak» eta Iruñako «Zeruko argia» aldizkariek egiten dizkigutenak. Gure igazko azken-zenbakian egin oiu latzari erantzunez, onatx Uzta-Dagonilleko «Euskaltzaleak»diñona: «Euskel gaietan gabiltzanok ongi dakigu, gure arloan ari diranai inguruko ixiltasun eta bakartasunak gogora dakarkioten illunkeeria. Orregatik bada, ez dugu ixillik geratu nai. Orain toki askotan nabaitzen degun euskeraren aldeko zaletasun au, Euzko Gogoa'ri zor zaio askotxo. Ongi gogoratzen naiz, oin dala bost urte, aldizkari onen lenengo banakoa dena euskeraz zetorrela ikusi nuenean, nere arterako esan nuena: Zein ero ote da Guatemala'ko zulotik onelako abantadan datorrena? Baña aldizkaria bere bidea egiten joan da. Ondo auznartutakoa zala bere elburu au adierazi zigun: erriko goi malletatik galtzen joan dala euskera, ta goi ontatik zabaldu bear dula berriz. Onelako aldizkaria dena euskeraz idatzia izatea beste erakuspen bat izan da, beti epelkerian eta erdizka erdereakin ibiltzen oituta geunden da. Orain arte bazirudin euskera izkuntza aspergarria zala jende dotore ta jakitunentzat. Euzko-Gogoak erakutsi digu euskel aldizkari bat atsegiña izateko ez dula erderaren makulorik bear. Ta azkenik, Guatemalan agertzen izan da beste erakuspen aundi bat, beste tokietako euskaltzaleoi agertu digulako NAI IZATEA AL IZATEA DALA. Euzko Gogoaren agerpena danontzako akullu bat izan da, ta agertu zanetik, beste eusko-izparringi ta aldizkariak toki geiago eman diote euskerazko idaztiei. Esan oi da, sukaldeko laratzak daki etxeko berri, baña Zaitegi jaunak iritziak eskatzen ditun ezkero, emen dijoa nerea. Eutsi iozu aldizkariari; bioztunak euskeraren soka-tira joko ontan biguntzen bazerate, nagiagoak aurki gera lurrean etzinda. Eta beste euskaltzaleai esan bear zaito. Euzko-Gogoa bezalakoa ez dala nunai ta noiz-nai sortzen, eta bere bizitza danon egitekoa dala. Ez Zaitegi'rena bakarrik». Aski garbi mintzo zaigu Bat idazle azkarra, ez du beraz, iruzkiñik ere bear arek ialkiak. Alare, gure poza eta esker-ona erakutsi nai dizkiogu.

        Orra «Zeruko Argia»rena. «Diosala oso atsegiña eta maitetsua egin digu Guatemala'tik Euzko-Gogoa euskerazko aldizkari eder onek eta guk maitetasunez erantzuten diogu emendik. Aldizkari eder au gutxi gora-bera, Egan aldizkariaren asmoetakoa da. Guk «Zeruko Argia» jende xearentzat, erriko jendearentzat egiten degu: orregatik ere nai ditugu irakurleak millaka ta millaka. Euzko-Gogoa berriz, jakintsu samarrentzat da gure ustez. Lan oso ederrak dakarzki; euskal idazle nagusienetakoak ditu eta asko; besteen artean Orixe eta Barandiaran jakintsu aundiak. Bere lankideen artean, apaiz eta pralle asko dago. Jakindurietako bidea urratuko dio noski aldizkari onek gure euskerari. Gure artean Jauna bedeinkatzen genduen alako aldizkari ederra euskeraz ikusteko mesedea egin digulako. Baño zenbaki edo numero batean badakar ontzat ezin eman degun idazki edo lan bat; lan ori biotz samindu batetik atera edo irten da; eta biotz saminduak samintasuna dario eta eliz-agintarietaz gauz gogorregiak esaten ditu. Naibagetu gaitu egiaz. Guk uste batzuei kalte egingo diela lan orrek. Onik egingo ote du?» Esan bearrik ez euskal-aldizkarietan txukun eta zaharren onek eskeintzen dizkigun itz ederrak poz-iario iaso ditugunik. Baiña bukaeran egiten dun galdekizunari labur bederik erantzun nai genioke. «Euskera Urkatzen» azken zenbakian agertu lanari buruzkoa da galderatxo ori. Gure uste laburrean on aundia egin dezake aipatu idazlanak, Elizak lan orren muiña beretzakotu ta euskerakiko darabilzkin bide makurrak zuzentzen baldin ba'ditu.

        Donostia'tik: «Emengo arpidedunok zuzenean jaso dugu azkeneko zenbakia, iñolako eragozpenik gabe. Aurreragokoaren gisa mardula ta irakurgai jakingarriz ederki ornitua dator eta arpidetuen artean atsegiñez eta gogoz irakurria izango dalakoan nago, oraindañokoak bezela, azkeneko au ere. Idazle batzuen iaiotasun ta jarioak, arriturik nauka, geroz geiago eta geroz ederrago ta gozogo zait bere irakurtzea. Andima aspergearen berezko etorri azkengabeak, txoraturik nauka. Bizkaitar idazle onexek, badu gaiak egoki ta aberats bereizteko argitasun berezia irudimenean, eta irakurleak suzpertzeko grazi, gatza ta garra biotzean». Anitz esker Zeleta maite orri.

        Idazle zenbaiten kardaba latza.— Gure lana izan ere, elkor eta samiñenetarikoa da, euskal-idazleen inguruan aberkide ta euskaltzale diralazkoek egiten diguten giro utsal eta ustela dala bide, Euskal idazleak bakardade gorrienean ari gera geienetan euskal soroa lantzen. Lana berez gogorra izaki, aisa ikus dezakezute anaien izozkeriz inguraturik are latzagoa gertatzen dala. Nundikoa ote da euskaldunon izozkeri ori? Birtutetzat daukate askotxok euskaldunen zurrunkeri ori. Ni neuk ez beintzat, gure abendaren makurrik aundientzat baizik, berekoikeri zital eta kaltegarrienetik sortua. Ez dugu gure baitan berekoikeria besterik ikusten, aberri ta erriaren ezaugarriekiko ardura erabat itotzen dun burkoikeria. Benetan erdiragarriak idazleengandik iasotzen ditugun itz urragarriak: «Besterik da —diño batek—, nire ixillaldiaren arrazoia. Ondikotz, ixillaldi au ez da zurekikoa bakarrik, euskaltzale adizkide guziekikoa baizik. Aspaldian borroka gogorra nebilkian ene baitan, bi lei, bi ioran, bi bearkizun bete nai ta ezin. Euskera ta ezkontza. Euskerak, zuk ondotxo dakizunez, eztu xoxik ematen, eta nik nire irabaziarekin bizitzekorik ezin osatu. Maiatza ezkeroz ez dut ezertxo ere idatzi euskeraz, lanak ezpaidit betarik ematen. Beraz, gaur gaurkoz, galdu nauzute euskerarentzako.» Ez ote benetan mingarria orrelako aitorkizun latza gure idazle garaienetako baten aotik entzun bearra? Nor dira euskaldunak baizik orrelako zoritxarren errudun? Aien izozkeriz, aien arduragabez galtzen ditugu gure baratzeko langille pizkorrenak, laguntza pixkatekin, bero pixkatekin beren lan malkartsuan tinko iraungo luketen langille kementsuak. Eta beste idazle andi batengandik aitor samin au ukan dugu: "Zenbait aldiz, irudi zait nire barruko bulkoak, nire miñak agert ahal banitza, aisago eramanen nitukela; bainan azkenez bertze, ZERTARAKO AGERT AXOLIK EZ DUTENEN AITZINEAN? Ongi dakit orain gutarik bakoitza bakharrik dela munduon, batez ere zorigaizpeturik denean». Orra euskaldunok zuen axolagabekeriak auskal-idazleen artean ari dun sarraskia. Oldar gaiten irakurle maiteak, gure anaien biotzetatik axolabagekeri ori len bait len erauzten, bestela euskera, erria ta gure izate guzia ere geok ondatuko ditugu, axolabagekeri, izozkeri ta nagikeriarekin. Sor dezagun gure idazle kementsuen inguruan eutsi ta pizkortuko dituen eguaro atsegiña, beste lurraldeetan egin oi dutenez. Ez gaitela euskaldunok, besteak baiño basatiago, Iainkoarren. Eta tinkatu dezagun au bein betiko gere buru-biotzetan: izozkeri, zurrunkeri ori ez dala euskal-endaren birtute, makurte lotsagarriena baizik, auleri deitoragarrienaren ezaugarria.

        Bouda Irakasleari erantzuna.— Donostiako aldizkari batean irakasle oentsu onek, zenbait galdekizunen artean, urrengo au egiten zuen: «Arat, aratin itzak nola ta zer esanguratan darabilzkite euskaldunek?» Nire amatxo ibarrangelutarra da (B) eta maiz entzun izan dizkiot urrengo esakuntxoak: Oean arat, lurrean arat, aoz-gora lurrean edo oean etzanda adirazteko. Eta gure zenbaki ontan bertan arki dezake Bouda iaunak aratin itza Aurraitz'ek bi olerkitan darabillena urrengo neurtitzetan: «Azkenetan zetzan gaixoa, odol-idoi baten aratin» (Askatasun-bideetan 80 or) eta beste bein oraindik «aberri apurtuan, elurtzan aratin eunillotz» (Baitegiko Gaua). Bouda iaunari esan bear diogu gaiñera Aurraitz baserriko semea dala eta Gernika ondoko baserri batean bizi dana. Beraz diru zindotzat ar ditzake aren esaerak enura gabe. Bide batez, itz politak dirala ere esan nai dugu, euskalki guzietara zabaldu bear luketenak; guk darabilgun euskalkian aintzat ar bear genitukenak bai noski.

        Elbar'ti erantzuna.— «Urte ontako 1-2'a eskuetan dut, oso ederki, zorionak bein eta berriz. Bertan irakurri dut Iturriotz ene errikidearen lana, Etxaitar'i buruz. Ene ustez ez da ondo mintzatzen lantxo ortan; zulakaitz, neuk jasotako izena da, ezin nezake esan Eibarko jatorrikoa danik, baliteke erbestetik ekarria izatea. Arpiko da tresna orren beste izen bat. Zulakaitz eta arpiko erderaz cincel deritzaienak ditugu. Iturriotz'ek diñoan goizabal berriz, —emen gurizabala deitzen diogu—, erderazko cortafrios da eta ez cincel. Biak berdin samarrak izan arren, izkuntza bietan bere izenak dizkite eta tresna bezela ez dute alkarrekin zer ikusirik. Lenbizikoa ago zorrotza da eta bigarrena ago zabalekoa, bata burdin-lanean baiño geiago arri-lanean erabiltzen baita eta bestea berriz burdin-lanerako izaten da. Gurizabal, guraitzzabal'dik dator noski. Gai ortaz ikusi E. G. 1951, 9-10 z. 56 or. «Euskeraren itz aberastasuna» Uarraiñek egiña». Orra San Martin iaunak poliki azaltzen diguna.

        Venezuela'ko euskaldunak.— Pozik aldatzen ditugu Ugalde'tar Martin iaunak gure zuzendariari egin dizkion itzak, eta bidenabar eskerrik sutsuenak ere erakutsi nai dizkikogu lurralde artan gure aldizkariaren alde egin dun lan ederragatik: «Emen dioakitzu 75 dolar eta 14 arpide barri (lenago 34 biali zizkigun Ugalde iaunak). Ez det geiago egiterik izan orain arte. Euzko-Gogoak garaiz eta tintxo eltzen ba'gira, urrengo urterako berritu ta geituko ditugu. Nola erantzun dizute beste errietatik? Venezuela'ko euskaldunak ari al zaizkizu bear dan neurrian erantzuten? Poz andia emango lirake ala balitz. Nere zuretzako gogoa ez nere idaztiekin neurtu, arren. Nere idaztiak banaka ta motzak badira edozein laguntza eskeintzeko gertu nago. Nik al detan laguntza beintzat. Ez ba au aztu zerbait bear dezunean zure aldizkingiaren gogoa bizirik eukitzeko. Badakit lan gogor gogorra dala. Baña zure lanaren bear bearrean gera danok. Gure euskera goxoa bein edo bein xuspertuta ikusiko ote dugu, edo gure urrengoak ikusiko ote dute? Euskeraren alde lan egiten duten euskaldunak ez dira orretzaz bein ere damutuko. Ta ondorengoek agurtutko dituzte». Milesker, Ugalde, gure biotzetan ixuri duzun gantzuaren alderako.

        Australi'ko euskaldunak.— Balanzategi'tar Bingen eta Badiola'tar Patxi'ri gorantzi miñenak igortzen dizkiegu, eta onik artu ditugula euren arpide sariak. Lurralde oparo ortako beste euskaldunek ere euskeraren miña gogo barnean sentituko al dute Balanzategi eta Badiola iaunek bezela.

 

 

BERRIAK

 

        Euskal-ikastaroak.— Dagoneko asiak dituzte aurtengo ikastaroak Bilbao, Donosti, Iruña ta Gazteiz'eko euskal-ikasleek. Iritxi zaizkigun berriak poztekoak dira, gure izkuntza ikasten geroago ta ikasle geiago biltzen ari diralako aipatu uri aundietan. Baiña euskal-ikasgu oriek beste uri azitxoetan ere zabaldu bear lirake. Are geiago oraindik; erri koxkorretan ere bai batez ere erri euskaldunetan, euskeraz irakurtzen eta idazten bederik ikasi dezaten. Ez ote egingarri? Nik baietz uste. Zaletasuna bear ordea, ta lanerako gogoa. Eta orixe ez nabaitzen gure artean, diru otsera baizik.

        OARGUI'ren laugarren sariketa.— «Lenbiziko saria Bereziartua'tar Iñakik jaso du. Lenengo maillan au izan dugu nausi. Bere lanak BATZUEK BA-DOAZ, BESTEAK BA-DATOZ du izen buru. Gaia: Ortega ta Gaset'en politika ta philosophi sailleko idazlanak. Jakintsu onen eriotza aitatzen digu bide batez.

        Bastarrika'tar Iñaki'k BLONDEL'EN ARAUERI BURUZ izenburudun lan sakon bat bidali digu. Aurrekaori orpoz-oropo darraikio onek. Aresti'tar Gabirel bilbotar euskaldun berriak, laburdierazko bi idazlan egin ditu. Europa'ren etorkizun politikoari begira bat, eta Plentzia'ko erriak inguruan egin duan lan nardagarria erdera gizentzen bigarrena. Perez Eneko'k Europa'ko federazinoari buruzko jarduna burutu digu.

        Bigarren maillan beste praille-gai bat izan dugu nausi. Au, Gabiri'ko Pasionistetakoa ta amasei urteko gaztea. Euskaldunok praille artetik ezingo gera atera. Ala ere prakadunak ere izan ditugu langille.

        J. M. Artola'k goizeko jaikiera ta ikusbegia jarri dizkigu. Goiko'k Itxasoa ta ni lantxoa agertu du. Gabiriko praillegaiak BASARRIKO PAKEA GUDUAN LARDASKATUA izan du gai. Aldizka bertsotan ematen digu bere jarioa. Prakadunei praileen kontra gogor jokatzeko urrengoan esanaz, nere itzaldia bukatu nuen. Amillaitz

        Poliki ari da OARGUI bere sariketekin, eta maiz gañera. Saritu lanak beste euskaldunok ere ezagutu bear ditugu, bestela sariketa auek, idazlanak argitaratzen ezpaldin badira, utsaren urrengo dituzute. Idazleek euren lanak eguzki argitan ikusi nai dituzte, eta arrazoi dute. Orrexek batez ere pizkortzen ditu edonungo idazleak. Saritu dituzuten lan ederrak ez ditezela itzalpean gelditu. Liburu mardul bat egin zenezakete orain arte saritu dituzutenekin.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.