Orrilla-Lotazilla. 5-12'garren zenbakia)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (VI. urtea. 1955'go
Orrilla-Lotazilla. 5-12'garren zenbakia) —Hurrengo artikulua




 

 

—Idazti Berriak—

 

El vascuence y varias lenguas cultas

 

Azkue. El vascuence y varias lenguas cultas. Bilbao 1949.

 

Xaar xamarra izan arren argitalpen au, ezin izan dugu gaurdaño eskuratu. Auxe da Azkue iaunak il-aurretik idatzi zun azken idaz-lana. Lan au borobiltzen ari zanean agure iakintsu onen aldamenean geunden, eta atsegiñez gainezka idaztiño onen atal ernegarriak entzun genizkion, bada guziak irakurri zizkigun banaka, egin-ala. Nere iritzia ere eskatzen zidan, adiz motzegi izan ni ordea; aren irakaspenak zalantzan edo ezartzeko. Beraz bai osoa beti ematen nion.

        Izan ere, liburuño au, izkuntzen inguruan Azkuek iritxi iakintzren laburpena duzute, izkuntzok euskerarekin dituten berdinkerak azaltzeko. Ez dira, bear bada, berdinkerok iakitun guzien gogoko izango. Ala ere, ezingo dute ukatu lan garrantzitsu, sakon eta iakintsua danik.

Gaiñera, Azkue iaunaren lan guziak bezala, au ere atsegiñez irakurtzen da.

        Gure izkera maite dutenek, zer ikasi ugari arkituko ditute idaztiño bikain onen orrialdeetan.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.