L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1956 gko. ilbeltza-otsaila) —Hurrengo artikulua




 

 

—Itz Lauz—

 

Blondel'en arauari buruz

 

Bastarrika-tar Jakoba Iñaki

 

 

        ITZAURREZ.

Arrunt ez bazaitut jakinen duzu egungo philosophi giroan jaureskuntz-gaiak aitzin-aitzinean dijoaztena. Philosophi-mota geienek erlijio-kutsu ontaz ikuturik daurzkakezu. Aisa somatzen da egungo idazlan ugaritsuan gizona astindurik, artegaturik darabillen erligio-arazoa.

        Atsaundineko philosophi-aburuak jaureskuntz-arazotasuna josirik, sakon irarririk daramate muin-muiñean; entzute aundineko jakitunek be berdin. Egun gizaldi bat edo jakin-gizonek ain epel zerabilten gai garrantzitsu auek, egun aldiz buruauste ta larrialdi gorrienak damaizkie. Larri-zirrara bateren edo igurtzia badu egungo pentsakerak. Ezpaitu gizaldien zear gure egunotan bezin sakon ta urduriki nabaitu giza-arazotasuna... «Zer dut bizitza... nondik edo nator... jo-mugarik duta... zer ditut gizonok?... Egungo bizitzaren garratzak, goraberaen aldakorrak zakar baiño zakarrago idaroki dien galdera, eztabai sakonak, barrenkorrak! Egungo philosophiak, Scciaca'k dionez, «ezur-aragizko izan nai du, ezur-aragizko gizon larritsu oni erantzun egoki bat ematearren».

        Onatx, bada, erlijio-arazotasunaren zustraia: gizon berbera, ezur-aragizko gizona. Aunitz-aunitzek eren baitan murgiltzean Jaungoikoarekinn oztopo egin dute ikerraldi ortan, zuzen ta senean jokatu direnak beintzat. Beste askok euren baitan ertsitu dira itomiñ ikaragarri batean jausirik. Denak galdegin zorrotz auek irargi-leiaz!... Ito-irrikaz ere!...

        Berauxe izan da Blondel'eren egitarau guzia: arazotasun irargitu; egungo pentsakera artegatsu oni bere jazkera berezian erantzun egoki, tajuzko bat eman. Lortu al du agiz?

        Murgil gaitezen aukera arloan.

 

        INGURU-GIROA.

        Zeatz-meatz azaldu zien Vaticano-Biltzarrak joandan gizaldiko katoliko-apologetariei Apologetika-arloan jarrai bidea. Onatx ageri itzak: «Jaungoikoak Gogo-Deunaren barne-eragiñari bere Revelazinoaren argumentak erantsi nai izan zizkion, ots, goitar-egiñak, mirari ta iragarpenak batik-bat; azken auek Jainkoaren alguzti ta jakinduria nabarmentzen dutelarik Revelazinoaren ezaupide ziurrenak eta adimen-mota guzien erako diralako.»

        Zeaztasun ertsiagorik ezin. «Mirariak eta Iragarpenak dira ezaupide ziurren eta adimen-mota guzientzat egokienak.» Eliz-Deunaren iritzia ain argi ta zeatz ezarririk izan-arren, sortu zitun Philosophi ta Theologi-landan orandik tinko dirauten eztabaida, iritzi ta joerak. Nolaz egokitu mirari ta iragarpenak aldi artako adimenentzat? Aunitzen iritziz mirarien siñesteak baldintza bezela goi-sinismena badeska, nola siñesgabeei eustegi, dogmata auek siñestarazi?

        Nor-eta Kant nastapil onen iturburu. Jakin-dakigunez Kant philosophuak giza-adimenaren aal oro zentzupeko gaietara ertsitu zuan; gure adimenak «phaenomenak», «gauzen azaltzea» atzi dezake soilik; gauzen «zer-izana» ta metaphisika-gai guziek «izan badira ere» uler-eziñezko zaizkigu, adimen-gañetiko bait dira, zentzu-gañetiko diranez. Psikologia, Cosmologia, Theodicea, iru jakin-sail auek irudiuts dira, ta illunpetan dabiltz; geure batasun-leiak sortuak dira. Adimenaren batasun-joera onek deragigu irudiuts diran iru «Idea» auek asmatzera: «Anima-Ludia-Jainkoa.

        Giza-barnaren phaenameai nolabaiteko oinarri bat ezartzeko «Anima» dasmate (Psikologia); ludiko agerpenen eustoiñ irudiutsari «Ludi» deritzote (Cosmologia); goi-beeko agertzen guziei orobateko batasuna ezartzearren «Jaungoikoa» dasmate (Theodicea). Elburu uts besterik ez dira.

        Cosmologia, Psikologia, Theodicea ta gañuntzeko metaphisika-gai oro ezagu-eziñezko zaizkigu, zentzupetik landa daudela-ta. Nolaz, bada, Koenisberg'ko philosophoak phaenomena-landa estu ontatik berak ametitu duan trascendentzi-landa ortara jauzi egingo?, ots, nolaz gaintzen du «imanentzi-landa'ta igarotzen» trancendentzi-landara? Lerro bitan: «biotz-jauzi» batez, «Voluntarismo» deritzon aburuaz. Onatx labur ainbeste eztabaida, bide oker ta hereji sortu dituan ustegoa, Kant'eren iritzi ondoriotsuena.

        Kant philosophoaren iritziz metaphisika-arloan naimena adimena baño areago dijoa, aal aundiagoko da. Ondoriokoa, adimen-arauz atzi ez genezakena, biotzarauz, naimenaren indarrez atzi dezakegu. Jakintz-landan naiz deusezko izan, ziur baieztu genezake naimenak ain sakon derriortzen diguna.

        Emetixe sortu da egun ere onen bizirik diraun «Agnosticismo» aburu ori. Aburu onek ondorioka, adimen-argiz irargi ez ditekena batbatean (a priori) uka oi du, naiz ta biotzez edo naimenez baieztu ta ametitu.

        Aburu onen kutsu berezia sakon irarri zitzaien igaziriko gizaldiaren philosophoei, protestanteei baitipat. Iru puntu auetan labur genezazke Kant'eren aburuaren ondorenak: 1) beti adimen-bidez diardun Eskolastika'rekiko gorrotoa; 2) giza-ezaguera oro baitartera mugatu, ots, imanentziari ertsitu; 3) naimenez gaindu adimen utsaren muga estuak: «Agnosticismoa», alegia.

        Protestanteek aisa irentsi zituzten akats auek, bide berri auetatik jo ere (onela Schleiermacher, Ritschl, Harnack t. a.) kristau ondoreari eutsi nairik izenez bederen.

        Katolikoek, aldiz, zearo nasiturik zebiltzen ipar-beltz artan bildurik. Damurik baño Eliz-Deunaren irakaskintz ta eustegietan sakon errotu bearrean, Protestanteengana itzuli zituzten eren be giak argi-billa. Katolikoek ere iru puntu orreik erantsi nai izan zizkioten Theologiari, aize berriak edo artu bearrean arkitzen zala-ta. Itsutzeaño lilluratu zituzten bide berriok gure Katolikoak ta era ontan jausi ziran «Modernismo» hereji artan.

        Ona emen laburkiro hereji aren akats makurrenak: 1) Ezin ditezke kristau-erlijoaren eustegiak (dogmatak) «adimen-arauz» irargitu, zentzu-gai, neur-gai ez diranez (Sabatier, Schleiermacher); 2) Apologetikak irargi (argumenta) baitarakoiak erabilli bear ditu mirari ta igarpenak baño, animaren erligio-sen ori barrenki ikertuz (Le Roy); 3) Sinismena ta giza-izatearen barne-irritsak orobatsu dira (Ritschl).

        Dogmatak ez datozkio, bada, kanpotik gizonari bere baita barrutik baizik. Idazteunak idazlarien sinismenaren azalpen utsa besterik ez dira; ezta ere Jaungoikoaren Revelazinoa gure sinismenaren oinarria, sen baitarakoi bat baizikan. Auetxek dituzu garai artako philosopho-theologoek somaturiko osertz berriak.

        Gogor jokatu bearrean arkitu zen orduko A. S. Leon XIII'garrena leenik, ta areago oraindik Pio X Modernismoa gaiztetsirik (1907). Otsaundiko gerta ziran oso Elizatik-landa bide oker auetatik jarrai zutenen izenak, ots. G. Tyrrell, A. Loysi, Turmelt, e. a., Elizaren esanera bir ziradenenak ere, Laberthonier ta Le Roy, naiz ta zeinbat idazti Elizak gaiztetsirik eduki.

        Auek bereziki, bazan beste theologo-sail bat aburu au begiko zutelarik, Apologetika «egundu», garai artako pentsakerara molda nai zutenek. Auetarikoa duzu Maurizio Blondel. Derriorrezko iruditu zait Blondel bildu zuan inguru-giroa laburki bederen azaltzea, beraren philosophi-muiña begi bateaz iritzi dezagun ta egitauaren garrantzia osoki suma dezagun.

 

        BLONDEL-EREN JOMUGA.

        Argi dager Blondel-ren egitaraua: egungo aunitzen ustez Apolojetika adimen-arauz irargi ezin ba-da irargi dezagun naimen-arauz, baita-arauz; bide ontatik abituki ere ziurki elduren gera Siñismenera ta. Baita-araua (metodo de inmanencia) azkeneraño eramanda bere buruzki dijoa, beretik-landa bai-deragio derrior, berak dionez. «Azkeneraño eramanda» ordea; «Azken» au baitatik-landa dago, realismoa da.

        Onatx itz bitan bere apolojetika-bide guziaren muiña baita, giza-barna zeatz azterturik Jaungoikoagaño eldu; barrua ikertuz landa idoro. Gizonaren barrenbarrendik Jaungoikoa gaindu ta atzi.

Dirudinez aski deritzaio baitaren azterketa apolojetika-bidetzat. Berauxe ez al zioten modernistek?

        Ez ditu eztabai ta ustekizun gutxi sortu Blondel-en philosophiaren tankerak. Irristakor ba-dirudi beintzat. Ala ta guztiz ere ernai zeuden denak zer gertaturen... Imanentistek batik bat, auen bidetik abitu ta azken ez-berdiñetara eltzen bait zan; euren tresnaz jokatu ta euren izkilluz garaitzen bait zitun.

        Beti katoliko zintzo iraun du; eztu beinere Elizak izenez gaiztetsi. Badaipate ordea «Pascendi» enziklikan beraren aurkako diruditen itzok: «Baitarakoi-aburua aburu danez ukatzen ba dute ere, apolojetika-bidetzaz darabilte.

        1893-garren urtean Sorbona-n L'Action, essai d'un critique de la vie et d'un science de la pratique ein gartsuki eutsi zuanetik asko elduko da. Il aurretik aspaldiz aginduriko «Trilogia» utzi digu La Pensée (1934), «L'Etre et les!tres» (1935), L'Action (1936-1937). Gauzen batzuk orraztu ditu, baita len bular eutsiriko iritziak utzi ere.

 

        (Darraio)

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.