L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1956 gko. Orrila-Garagarrila) —Hurrengo artikulua




 

 

—Itz-Lauz—

 

Trenean joan da prakak galdu

(Jazorikoa)

 

Aizkorri

Txo!

— Zer dok?

— Ondiño ez dok entzun?

— Zer entzun edo?

— Joxe Mari'ri lengo egunean gertaturikoa.

— Jose Mari Okozpe, lengoan eskondu zoanari?

— Areri berarixi!

— Nik neuk etxakiat ezer.

— Bixentak-eta etxuek ezer aitatu ala?

— Nik entzunikorik beintzat...

— Eztok ba ixil-mixillean gordetakoa.

— Jakingarria orduan?

— Jakingarria eta barregarria; Prakak galduta etorri ei zoan bere ezti-alditik.

— Eztok izango!

— Alantxe izan bear yok. Trenean etorrela galdu ei yoazan.

— Aundiagorik be esango dok ik!...

— Guzurra deritxak ala?

— Bakik ba... prakak galdutia be orraitiño!...

— Entzun eidak, ta gero esango eustak egia diñuatenentz. Bakik, eztok?, lengo astelenean Mari Kontzegaz eskondu zoana?

— Bai! Ikusi niyoazan eleizatik urtekeran.

— Ba martitzen goizean urten yuen euren ezti-aldia egitera. Madrillera-edo joan zoazen. Ezti-aldi ona izan yuen, antza. Mari Kontze ta Joxe beintzat pozik yetorzen etxerantza. Trenetik, seguru.

— Ta?

— Orain asten dozak ba komeriak! Joxe Mari urun-zorro baten ondoan jesarrita yetorren. Ta urunak, badakik ba, trenaren dantzeagaz praka guztiak zuri-zuririk itxi yeutsoazan. Joxe Mari, jakiña!, ezoan praka loiakaz bere errira elduko. Zer egin yoan? Komunera joan zoan. Prakak erantzi yoazan, eta... — Uruna kendukeran, tarrataden bat egin-da, jantzi ezin?

— Ez, mutil, ez! Ori baiño jakingarriagorik! Atara yoazan prakok leiotik kanpora. Asi zoan eurek astinduten, eta —siñistuko deustak?— gitxien uste yoanean ez yakozak ba zugaitzadar batetik dingilizka geratuten prakok?

— Eztok izango!!!...

— Diñauatenez, mutil, diñauatenez! Ta ondiño baltzena entzuteko ago...

— Baltzagorik ondiño? Balitekok ala?

— Euk esango dok. Ordu lauren bat komunean bayeroanda, badakik ba, andrea larri ezer txarr'ik gertatu ete yakonentz. Joan yoakon, ta etxok ba bere Joxe Mari praka barik aurkituten? Konorte barik lurra jo ez yoanean! Matraillak gorri-gorri ebazalarik, egin yoan jira-bira bat trenean zear gabardiñen bat billatu arte. Eroan eutxean Joxe Mari'ri, ta gure eskonbarriok prest yaukoguzak urrengo gel-tokian (estaziñoan) jetxi eta praka barki batzuk non edo zuzenduteko. Eldu zoazen gel-tokira. Asi zoazen trenetik ietxiten. Mari Kontze aurretik zoala bada-ezpadan be. Baiña eskillaratik jetxikeran, gabardiñeak egal bat artuta, etxakuk ba Joxe Mari dingilizka geratuten?!!!!...

        Ene mutillek! «Biziñoak» ikusten geratuki zoan gel-tokiko giza-aldra!

        — Ezoan gitxiagorako be! Azken makala eskonbarriok euren ezti-aldiari emon eutxiena ¡Kenduko yakoezan zati baterako ibil-gureak!

        — Baietz uste yoat.

        — Ta badakik?

        — Zer?

        — Urrengo ibiltaldierako bada-ezpadan be praka pare bi eroango yozakela esan ei yok Joxe Marik...

 

        Barre-algaraka amaitu eben Peruk eta Juanitok illuntze atako autu-mautua.

        Alkarren zer-esan barregarriok apur bat jantzi ta arrotu ebezala? Apur bat, ez gauza aundirik. Guzti au antxiña ez dala Euskalerrian jazorikoa da-ta.

        Nongo parajean bada-ezpadan be enoa esatera. Baten-bateri miñen bat emoteko be!...

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.