L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1956 gko. Uztaila-Daguenila) —Hurrengo artikulua




 

 

Mazmarroizti

 

Arantzibia

 

        IBABE.

        Itzorkuna.— Iba (i) + be: parte baja o inferior del río, erderaz: ibaibeko etxea: ibaiaren beko aldean dagon etxea.

        Ikusi doguzan idaztietan, ezin idoro izan dogu bere mazmarroa ezta nondik datorren bere narea bere.

        IRIONDO.— Itzorkuna — iri edo uri + ondo: lado edo cerca (adver.) de la villa, erderaz. Sortzalderaz, iri diñoe; saltzalderaz barriz, uri; baiña uri au, iri'ren aldakuntza da.

        Oiñetxea.— 1660'gko. Orrilaren 3'garreneko narearen agirian irakurten danez, Iriondo narea (linaje) Oiartzun (G.) ibarreko Telleria deritzon oiñetxetik dator; bertako seme bat, Baztan (N.) ibarreko Etxaide-jauregiko etxalabaz ezkondu zan. Geroago barriz, Kantauri-itxasalde zear zabaldu zan, itxaslanetaa ari ziran bere ondorengoek-eta.

        Mazmarroa.— Zidarrezkoa; zugatz orlegia lurgain orlegian; eta otso baltza, ibilkoi, zubil-orpoan zearretara ezarrita. Zugatz-kukularen inguruan, zazpi sautor gorri, onela: iru buruz (b), bi eskumako alboan (d) eta beste bi eskerreko alboan (f). Egala, iru errezkadako jakelez jantzita, baltzez eta zidarrez. Goiburutzat: «Insigne genus vasconum», izki baltzez urrezko litsean.

        KORTAZAR edo GORTAZAR.

        Itzorkuna.— Gorta edo Korta: ejido (campo, tierra sin labrar), sel, cuadra, establo, cortijo; + zar: viejo. Beraz, cortijo viejo. (Vide Arana-G.'ren «Apellidos Euzkericos», 45 orr.). Zar ori, -tzar, bere, izan daitekena da, aumentativo eraz.

        Oiñetxea.— Zeanuri'n (B); Izpazter'eko (B) auzo bati emon eutsan izena. Bilbo'ra ta Bizkai'ko beste toki batzuetara zabaldu zan. Beste etxe bat, Zestona'n (G.) bere izan eban, Zuia'n eta Legutiano'n (Villareal, Araba) bere bai. Kortazar'tar Gaspar Ruiz Kapitanak, legutiarra, Arrasate'n (Mondragon, G.) adierazi eban bere aitorsemetasunaren egia, 1604'garren urtean. Beste batzuek, Urretxua'n, Leintz edo Leniz'ko Eskoriatza'n eta Oiñate'n, Gipuzkoa'n.

        Mazmarroa.— 1) Arratia, Zeanuri ta Bilbo'ko lenengokoak: Zerrendaz ebagia, zerrenda (faja) baltza ta urrezko ertzak; goiko zatia: orlegia; zidarrezko erbizakurra, ibilkoi, lepoestun (collar) gorriaz; beko zatia: zidarrezkoa; zezen baltza, (txataltxo zuriz) loitua eta zuri antzeko ertzekeraz (zezena).

        2) Labairu'k beste au dakar Arratia'koentzat: Orlegia; koner-lits baltza urrezko ertzekerakaz.

        3) Bizkai'ko beste batzuek: Urrezkoa; koner-lits gorria; goiko ta beko bere utsune bakoitzean (c, f ta d, g), lertxun-orri gorri biña; koner-litsaren barruan, zidarrezko torrea, erdiko torretxoaz.

        4) Araba'ko beste batzuek: Lau zatitakoa: 1 ta 4) gorria; urrezko koner-litsa urrezko erensuge-agoetan sartuta, miñak gorriz; 2 ta 3) urrezkoa; basurde baltza, ibilkoi.

        Oarra.— Ikusten dogunez, lau mazmarro ipiñi doguz Kortazar abizenarentzat. Baiña, lauretatik zein artuko ete-dau itaundu dauskun jaunak? Berak jakin bear dau bere sendia nondik edo zein oiñetxetik datorren dagokion mazmarroa erabilteko.

        UGARTE.

        Itzorkuna.— ug-(Ur'en aldakuntza gedin edo bokal aurrean) + arte: entre aguas, erderaz.

        Oiñetxea ta mazmarroa — Ainbat oiñetxetako narea dogu Ugarte abizen au, Bizkaia'n eta Gipuzkoa'n batez bere. Eta ogei mazmarro-era bai ba-dauz. Lartxo luzetuko gintzakez guztiak ipiñiko ba'genduz. Beraz, lengoa: esan daiskula bere sendia zein oiñetxetik datorren.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.