L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1956 gko. azila-gabonila) —Hurrengo artikulua




 

 

—Itz-Lauz—

 

Yolasak benaz

 

Abalegi'ko P.

 

Ludi osoa zear, banaka batzuk aberats porrokatu egiten dira: itzalberri'gintzan yardunez, alegia. Batzuk diotenez, Erroma uri au, itzalberritegi aundienetakoa da. Urte oro, lurza baleko bazter guzietatik onara datoz etorri, neska eta mutil, beren gaitasunak erakutsi bearrez, eta izen ospetsu aundia lortu guraz. Emen itxoin oi dute, egokicra eder bat eldu arte. Alakoa, txanpon gutxiz eta antzeslari ugariz ikuskai berri bat osatzeko gogoz dabil: onelako onek, itxoiten dauden beste oyetatik aukeratzen ditu burutu nai luken yardunbide ortarako; eta, asmatzen ez da zailla: orrelako ikasi gabeak zer nolako lana aterako duten eskuartetik. Zer esan? Bein baño geyagotan, gaztedi orrentzat, uri au etsai gertatzen da. Irabazi kaxkarrekoa. Izen ona, txanponketa eta bizitza lasai-aukerakoa, pixka batzuri bakarrik bait-damaye Erroma uri onek.

        Orrelako yoera ikusita, beste asko bezela, italiarrak ere, itzalberriarekiko edertasunari buruz artegaxe-edo azaltzen zaizkigu. Beren iritzietan, beti beintzat, ez datoz bat. Askorentzat itzalberria ez bait-da erti, zillar edo urre metatxo bat errezago biribiltzeko eretia bafio. Itzalberria ederra izan liteke: puxka edo alderdi guziak erara osotuak dituna, zati bat bestea baño nabarmenago izan gabe, berez egoki dana eta besteeri alaxe dagokiona. Eder oro ez da, ordea, ertiz edo antzez egindakoa. Miarritze'tik Ondarrabi'rañoko itxasertza ederra da: bañan, ari ez diogu bein ere ertillan deitzen; Yainko gure Yauna ere ertilancan ari izana degula esan ezik, beintzat.

        Edonork dakinez, itzalberri orietako asko eta asko, beren yomugaz eder izanaren billa ibili ez dirala agerian dago. Eta gerora ere, bear ba'da len baño geyago, itzalberri asko, ez dira ederzun ibiliko. Bai, ordea, txaponzun.

        Tamalez, itzalberria ikustera doazen asko, buruauste bitxi ugarikoak izan oi dituzu. Eta, edertiari yaramon aundirik ez diote egiten. Burrukalariak eta ohoinak eta antzekoak besterik ikusi nai ez dunari, zoaz itzalberri baten ederkeraz zer derizkion galdetzera. Birigarroari goizabarren edertasunaz galde egitea añaxe zenduke. Izan ere, alako oriek, ez bait-dira beren irriskeriak bultzatzen ditunez, ohoinak ikustera bestetara yoaten. Ainbat bider, askok era aunitzez esan izan digute, egungo aurrerapenak dakarkigutena ez dala beti egoki litzaken ayetako Egia eta zintzotasuna aldiyan bein agertzen digute; eta antze yatorrez yantzita ere etorri oi zaizkigu. Beste alderakoaz maizago nabaitzen dirala esan liteke: edertasuna zapaldu lezaken lasaikeriyaz ez gutxitan. Ttanttoka erakusten zaigun yatortasuna unetxo batean ondatu lezaken indarkeriya ere bai, bein baño geyagotan.

        Askotzaren uyoldeak zapalduak eta zurrunbilloan izkutatuak ez izateko, itzalberrilari zenbait, kezkatan sartuak dituzu. Aspaldixetik ere, bai. Areto itxietara doazen gizataldeak eder zaletu ditzagun: ortarako ertilan egokiak burutu eta ayen aurrean eman. Egiteko txalogarri ontan diardutenak, itzalberria erti-arauz egin nai lukete. Eta edertiak beste zenbait gairi buruz irakatsi izan dizkigunak itzalberri'gintzan erabili.

        Cannes'ko batzarrean, aurten Fellini'ren izena gooraka ibili dala ere, gaurko egunean italiarren izenik ospetsuena De Sica'rena da: 29 urte zitula, 1931-garrenean itzalberri-antzez laritzan asia. Garaitza aundiyak lortu zitun. Eguzki-aldeko italiarren bizitasuna du itzean; gartsua, alaya, bizkorra. Amar urteko artu-emanetan ikasi izan duna, gero ber-berak zuzenduko ditun itzalberrietan ixuriko du. Bigarren guda aundia itzali gabe zalarik, bideburu batera eldu bai'litzan, lendik zekarrena utzirik, bestera dagi. Guda amaitu zalarik, Itali'n txanpona asko urritu zan; eta, negar-zotiñerako eretiak ugaritu. Eta urteak zemayoten umotasunak eragiñez ere De Sica'k ordurarte erabili izan zun alaitasun-arintxoari agur egitea erabaki zun. Asmakeri utsezko aretoetan arat-onarat ibili bearrean, itzalberri gintzarako zelai zabala ez litzake batetxo okerragoa. Gañera, guda-ondoren gizarteko bizi-izateak berak ere, beste bide batzutatik abittu nai zun. Beraz, nola asmatu?

        Geron begiek egunero dakustena arrtu; eta, ori lendik ongi mamitua aretoko zapira agertu. Oraindik, nonbaiteko yaurrerri batean edo bestean txanpon-kezka gabe, lengo erara asmatu oi dutena, italiarrak beren buruari lan apur bat geyago emanez eta asmamena indarrberrituz burutu nai izan dute. Lendik antzeslari yayoa eta izlari bikaña zan, eta De Sica'k ortarako gaitasun bikain bat agertu du. Guzia berri-berri asmatzen dunik gutxi izaten bait-dira. Geyago, ordea, lendik dituzten gaitasunak apur bat aldatuz, aurretik iflor ibili eztako nonbaitetik abitzen zaizkizunak. «Miracolo a Milano» deritzana orrela egina dezu. An ageri dan ezertxo ez dago etxe-barnean egiña: alakoxe puxka tikiren bat izan ezik. Guztia atarian eta zelayan: kale gorrian. Bizitza zaratatsua eta alaya geyenean, ez bait-da etxe-zuloetakoa izaten: zelayekoa maitagarrigo eta opagarrigo.

        Margoz aterea izatez begiarentzat beteago ziteken. Beti gerta oi dana, aitatu dedan itzalberri ori, ez da ikusi izan duten guzien gogoko izan. Asmatzailearen elburua ere ez bide zan orrela: guzien gogokoa ertengo litzayokenaren zai ba'lego De Sica'k ere isilik egon bearko bait-luke. Irakatsi nai izan zuna, auxe da, noski: bide berrietatik ibili eziñik ez dagola; eta, geron egunetan sortzen zaizkigun korapilo eta auziak, geron eguneroko erara zuzendu bear ditugula. Guzia oro, besteren laguntza gabe zuzendu dezakena Bat Bakarrik da: Arek gure gogo ona nai du; gure Erosle Yaunak, alegia. Osterantzeko azkarrenak ere, gizarteko auziak oro bakarrik eta iñoren laguntza gabe ezin ditzaken asko dirala igarriko dio. Gañera, bakoitzak ba-ditula bere-bere ditun zertxo eta gurari ta zaletasunak; eta, oriek ez dirala aaztu bear: aztu gabe, egoki danez eta zintzotasun eta zuzentzari dagokionez burutu eta ebatzi.

        Ainbesteko gaitasunak De Sica'k ain duin ez diran alderditara-edo daramazki bein baño geyagotan: alakoxe zilargosetxora, noski. Eta ori gure-gure egun auetan bertantxe. Edertiak bakarrik daman asea ez bide da aski, egungo askorentzat.

        Italia'n 16.000 itzalberritegi omen dituzte. Areto orietara doazenei gai egokiak biltzeko lana errezagotzeko-edo, Orrilaren 2-garrenetik 11-garrenera, Erroma'ko iri ontan III-garren Ludiko Erkal Ikasgai Itzalberri Batza izan da. Orretarako uriko Ikastetxe Nagusi Erkaldarrak lekua eman du, eta batzarrera agertutako puxkak ikusi nai zituztenak egunero-egunero ango areto nagusian bitzen ziran. Batzarkidetza izena emandako Laterriak auek dira: Argentina, Bulgaria, Kanada, Txekoslobakia, Zeylon, Txina, Cuba, Dinamarka, Parantze, España, Finlandia, Doitxland, Yapon, Engaland, India, Israeli, Yugoslabia, Italia, Noruega, Olanda, Pakistan, Poloni, Errumani, Beeko-Apirika, Ipar-Amerika, Suiza, Ungari, Errusi, Biet-Nam. Guztira agertutako lan-ikuskaiak 307.

        Iñola ere ez bait-dago guzien izena aitatzerik, urrezko arbaztaz sarituak amairu izan dira; zilarrezko arbaztaz sarituak emezorzti; eta, beste sari tikiagoak ere banatu zituzten.

        Norbaitek ederki esan dunez, bakoitzak batzarrera agertu dunetik, aisa adieraziko du ikasgaiei buruz nolako zuduz dabilen; eta dakartzin gayetatik erakutsiko du Laterri bakoitzak, bere barnean zenbaterañoko aurrerapenak ditun. Bai ete ere errez antz emango zaye zer buruauste darabizten.

        Ale geyena ekarri duna Italia izan da: 102 agertu dituzte. Engalandarrak, 19 ale. Parantzetarrak 17. Ipar-Amerikarrak 14: auek beren etxean askoz eta askoz geyago dituztela edonork daki. Doixtarrak 12; eta, Errusiarrak amaika. Osterantzekoak orrenbestera ez dira iritxi. Agertutakoak, gaiari buruz onela banatu zituzten: — 1) Nekazaritzakoak, 16; — 2) Lutelestitzakoak, sei; — 3) Giza-Osasunatzazkoak, 47; — 4) Gizartetzazko zenbait gai, 34; — 5) Zenbakizti ta izadi-yakingaiak, izarrizti, 24; — 6) Yolasak, erri-yakintza eta abar, 43; — 7) Yakintza-aurrerapenak, landolak, 34; — 8) Bestelakoak eta berandu iritxiak.

        Ederrenei saria emateko iritzia osotu bear zutenak yoan izan dira erakutsi izan dituzten geyenak ikustera. Neronek ikusi ditudanen iritzitxoa bakarrik azalduko det emen, eta bai zein aldetatik begiratzen diodan esan ere.

        I. UR TANTOA. Poliniarrak margoz egiña. Ikastekoz poliki. Luzeegiya ere ez. Uraren zati biak oraindik berezi eta banatu litezkela erakusten du, eta orain arte bakarra zan zati ua indar aundigokoa dala, eta beste biak ari binan dabilzkiola.

        2. RODOPI'tarren ETXEAK: Bulgariarrak margoz egiña. Eresi ukigarriz. Baserri tokiak. Itutiak. Zubi zarrak. Alderdi ayetakoak, orain beintzat, auzolan antzekoak maite bide dituzte eta segari-sail bilkañak ageri ziran, goitik-beera belar ebakitzen. Begiarentzat atsegingarri. Ogeita bat iroiren luze.

        3. YATEN IRAKATSI: Ungariarrena beltzez. Amaren bularrik gabe aurtxoei yaten nola erakutsi. Zortzi aun eta irakasleme bat. Otza. Bi urteko aurtxoak tikigoei laguntzen ere ikasten dute. Gorrien erara egiña.

        4. L'ALERTE N'EST PAS FINIE: Parantzetarrena beltzez. Oso ederki egiña. Bultziek azpian ez artzeko igespideak. Gaia beste geigotara zabalduz, berezibiletara edo edatuz begientzat ariñago ziteken. Amabost iroiren.

        5. UNA FABRICA E IL SUO AMBIENTE: Italiarrena margoz, 18 iroiren. Olivetti ezagunaren lenengo asierak eta orain-oraingo aurrerapen aundiak. Ikastekorik ainbeste ere ez. Ikusi, atsegiñez ikusi lezake edonork.

        6. PIZTIEK BEREN ETSAYEKIN: Bulgariarrena margoz. Gorriek sarri oi dutena: beti beren asmakeriak eta iritziak alderdi guzietara zabaldu nai. Aundiak tikia irentsi eta zapaldu egiten dula izaki bizidunen artean!! Ori aspalditik genekin. Gizonari buruz, ordea, besterik irakatsi bear litzake: eta, ez piztiak dagitena eredutzat artu. Aundiagoaren aunditasuna, arek tikia zaintzen dunean ikusten dala. Eta, aundiaren kaxkarkeria, arek tikia birrindu nai dunean nabari izaten.

        7. OGOKITXO BAKARREKO BIZIDUNAK: Dinamarkarra beltzean. Nere ondoan ikusle ziran batzuk margodun nayagok zuten, ilkasi nai zutena obetogo gogoan artzeko. Indar askodun txiki-ikusiluz begi-argira ekarritako xomorrotxoen izatea eta ugariketa.

        8. PECS-errialdeko Berriak eta Bizitza: Errumaniarrena margoz. Edestigayak ere baditu. Begiarentzat atsegin.

        9. VIRUS edo GERLI: Italiarrena beltzean Kutsugarriak nola ugaritu litezken kimika-lantegietan, eta eritasunak aurrez osotzeko salda-eraketa nola egin. Yakingarriei buruzkoa.

        10. AUGE AN VISIER: Izkilu-suketa. Suizatarrena beltzean. Izkiluak autuz terreilka dabiltzanen nor-geigoka batzuk. Suizarrak gudarozterik ez dute. Eta TELL ospetsuaren antzera guziak yakin nai izaten dute izkiluak erabiltzeko gaitasuna: bai emakumeak ere. Dantzak eta beste. Mendi elurtsuen gallurrak. Alaitasuna.

        11. AINTZIRA BATEAN, EGUNA: Italiarrena margoz. Como deritzan aintzirako ur-egiñk, loreak eta abar. Gauza aundirik ez ikusteko. Soilik ikusteko.

        12. DIE WELTENUR: Doixtarrena beltzean. Munster'ko orduari zaarraren alderdi guziak; lengo aspaldikoak nolako gauza bikañak egiten zituzten: oraingook ain aunditzat dituguri aurrerapenak izan ez arren.

        13. DISTANT NEIGHBOURS: Urrutiko auzoak, engalandarrek margoz egiña. Ikasgarriduna. Egazkiñez elkar ikusiz berealaxe goaz batetik bestera, auzoa len bezin urruti ez zaigula. Onek ez du ergelkeririk, eta biotza ere zabaltzen da.

        14. HISTRIA: Errumaniarrak egiña, izen ori zeraman aspaldiko iriaren puska zaarrak erakusteko. Urpean daudenak ere, antxe bertan agertzen dizkigute, margo zoragarrizko ikuskizu nak osatuz. Puska zaarrak argiratzeko lanean emakumeak ere agiri dira: gorrien erara egiña dagola ortatik antz-ematen zayo. Eresia entzungarria dula dirudi: estali egin digute.

        15. LEYAR-ODIAK: Txekoslobakiarrena beltzean: leyargintzan diardutenen izerdiak, eta langileen lana arintzeko aurrerapenak. Lantegiko bizitza latza. Emen ere emakumeak gizonen lanetan.

        16. NASE PALEDY: Aspaldiko basoa. Izena arranditsu. Txekoslobakiarrena: margoz. Gizon-emakumeak ez: azkenaldera aizkolari-antzeko gizon bi. Eresia ezin entzun izan degu.

        17. PRELUDIU OLIMPIC: 1956-garrenean Errumaniarrek izan zituzten kirol-txapelketakoak beltzean. Ez bide dira doixtarrak azkeneko guda aurrean izandako ayetan ateratakoa bezin ikusgarri. Ordun ayek izen au asmatu zuten: Kirol-zelaiko YAINKOAK. Oraingo ontan gorrien alderditik emakumeak ere laisterkari eta yauzilari ba-ziran: beste laterrietatik gizasemeak bakarrik yoan ziran, noski.

        18. SOUTH AFRICAN CAVALGADE: urte-urren bat; 1952-garrenekoa. Ikustekoak geyago, beste ezer baño. Dantzak. Ibilketak. Ostetza ugariak. Eguzkiak arratsaldean mendiari damayon ubel-argia margoz, begiak ase eta betetzeko.

        19. SPRING COME TO KASHMIR: Margoz eta ango eresi-abestiz indiarrak engalanderaz egiña: 26-garrenaren aldean bei meerrak. Elurrez mendi ederrak. Udaberriaren lertu bearra alderdi guztitan loretsu. Nexka-tikien yauzi-mauziak, eguzkialdeko laterrietan oi danez, eta antziñako erriek ere egiten omen zutenez. Ibayeko ontziak arraunez eta endaitzez. Oñetakorik iya iñork ere ez. Lendik bein ere urrutietako bizikera ikusi ez dunarentzat xulagarri gutxikoa, noski.

        20. THE VARIABLE SHUTTER: Ipar-amerikarrena. Margoz. Itzalberri-irudiak artzerakoan ain egoki dan estalki-aldakorra. Azken-aldeaa lankaia nola erabili darakus.

        21. FIAT Lantegia: Beltzez. Langileak nola ari diran. Egunetik egunera nolako aurrerapenak asmatzen dituzten. Italiarrena.

        22. JUNGLE AIRLIFT: Baso itzaltsuan egazkiñen lana. Engalandarrena beltzean. New Guinea'ko bazterretan argaimelzulo bat egiteko gertupenak. Zulakiak basora egazkiñez daramazte; bazterralde berrien ezagupenerako egokia.

        23. RAIBL erriko meaztegiak: italiarrena beltzean. Erriko mendi garayak. Meatzetara yeistea, langileen yarduna eta abar.

        24. ALESSANDRO VOLTA: beltzez, italiarra. Izen aundiko yakintsu orren bizitza eta lanak. Lendik ezer ez dakinak, emendik ezer gutxi aterako du.

        25. REPTILI E UCCELLI: italiarrena margoz. Sugeen eta egaztien bizikera. Au bi aldiz eman ziguten. Bear ba'da, erromarrak ori ikusteko gogoa zuten.

        26. GUARDIANS OF THE SOIL: Lurraldearen zaitzaileak. Engalanderaz margodun: Bee-Apirkakoak egiña. Nekazaritza. Beitaldeak. Zalditaldeak eta abar. Asieran ango beiñolako iizeak.

        27. IN THE BEGINNING: Ipar-Amerikarak margoz egiña. Itzetik ezin asmatu zer izan diteken. Laterri artako COLORADO deritzan arkaiztegiak nolatsu eratuak ote diran, orain daudenez. Urte, meta aundiak eman dizkiote adintzat: batzuk izutzeko aña ere bai. Bañan ez ziguten esan arkaitz oriek berez sortu izan diranik. Beraz urte mordoska aundinak ere ikaratuenik ezin eman iñori: beti ere Yainkoa urteketa oriek guziak baño lenagokoa dala bait-dakigu. Obetogo esan: urteak gure arokoak dira: gure neurkerari dagozkionak. Yainkoak ez du urte bearrik, Aren Izatea neurrian sartu egiña danez gero. Aro gaimela emen esan diguten bezela sortzen dala ontzat ez bide dute artzen guziek.

        28. MOXIN Maltzurrak: italiarrena margoz, lkastekorik gutxi. Yakingarriz urri. Emen ipiñi dedan 20-garrenaren antzera edo egiña dala dirudi.

        29. LES PINGOUINS. (Aptenodyte posteri). Beltzean parantzetarrak egiña. Lur borobildiaren oin-onetako alderdi elurtsuetako egazti txuri-beltzen izatea. Zailtasun aundiak menderatuz aterea, noski. LE MONDE DU SILENCUn antzera burutua.

        30. TUMUC UMAC: beltza; pantzeraz. Oso gutxi ezagun diran basatien bizitza. Argazkia ez ain eder. Parantze-GUYANA eta Brasil' en muga artako beroak, ez bide du eguratsa laño gabe. Orrelako laño meea argazki-garbitasunaren etsai da.

        31. KODAK Etxearen lan bat: beltzean, eta itzalberri-ateraketan lan azkar-laisterrak nola eratu eta osotu. lkusgarri aundirik ez. Langintza ortan bakarrik diardutenentzat onuragarri.

        32. HAU MU LAN: Formosa'tarrak txiñeraz egiña. Obeki esanez: txinatarrak eres-antzerki-antzo egin oi dutena besterik ez da. Beraz, askorentzat aspergarri gertatu zan. Gure mende onen aurretik izandako neskatxa baten guda-lanak bere aberria askatzeko. Aren aitak mutilik izan ez, eta ala ere etxera gudari baten eskea etorri zitzayon. Ori ikusita, alabak ez zun uste izan deya beretzat ez zanik. Gurasoak eta aizpa bat utzita yoan zan. Garaitza bikañak lortu zitun. Orain 2.575 urtez lenagoko ipui egiduna.

 

 

Tetsuo'ri Eskutitza

 

        Alderdi ayetan ibiliya naizela-ta, yaialdi batera deitu ninduten. Izan ere itzalberri edo zinea aiputan degun garai auetan, orrelako ikuskaiak begien aurrena urrutienetako ertzetatik ere laister ekartzen dizkigute. Orra bada, lerro auek izentzat daramana ere ikusi det. Nihondarrek egiña; Nihon, Nippon, Japan iru idazkera, urrutiko errialde ua adirazteko. Ayen oguzkerari gagozkiola, ordea, egokiena Nihon.

        Sendi bateko aurra tikitan eder eta guri: izena Yudo. Ayek egin oi dituzten eder-batza edo nor-geigoka batean, mutiltxoak lenengo eder-saria irabazi. Urte batzuk yoan zirala, gaxotu eta ankabaldatx gelditu. Ikastetxera abitu zalarik, beste lagunak par egiten zioten, eta bai ua bakarrik utzi eta arengandik iges egin ere, mutikoari negar-eragiteraño. Aren gurasoak kezkatsu... Ikastetxe artan bertan aren aita irakasle da. Semearentzat eta arako beste nexka-mutilentzat Ikastetxe egoki eta berezi bat asmatu nai luke. Ortan dabilela, nexka urgun bat arkitzen, aizpa zarragoak zaitzen dula. Urgunaren aizpak Yudo'ren aitarekin itz egiñaz, biyak ikastetxea eraikitzeari lotzen zaizkio; eta, urguntxoaren aizpa Ikastetxe berrian irakasle sartzen da.

        Ikastetxearen aipua zabaldu dalarik, senar-emazte bik mutiko bat dakarte Ikastetxera: zuzendariak galde eta galde, mutiltxoa ayena ez dala ateratzen du; edo ez, beintzat, emakume arena; eta gsxoa ikastetxean uzteko asmoa dutela igartzen dielako, ezin artu dezaketela esaten die. Senar-emazte biak itzultzerakoan, Yudo aurrena dala ikastetxeko beste mutiltxoak ere zuzendariarengana doaz, Yudo'ren aitarengana, Tetsuo ayen artera zergatik artu ez dun galdezka. Beraz, berriro bikoaren atzetik doa eta besoetan artuta zuzendariak Tetsuo Ikastetxera dakar... Bañan, arako emakume aren begirapena! Tetsuo'rentzat errukirik apurrena ez du erakutsi, ez pozik agertu ere ua gabe geldituta.

        Irakaslemeak Tetsuo alaitzeko txoragarrizko asmaketak ditu Gero, bere guraso ditula uste dutenei Tetsuo'k eskutitz bat idazten die: obeki esan Tetsuo'k esan, Yudo'k idatzi. Orduan.. irakasleak besteei esaten die, ayek ere idatzi dezatela, bakoitzat beren gurasoentzat. Andik laister erantzunak iristen asi dira: lenengo egunean bost. Nexka-mutikoen poza! Artu ez dutenen biotzeko miña! Eta Tetsuo'k batez ere. Orrela egun batez, Tetsuo erantzun bila abitu da: irakaslemea oartu dalarik bidez-bide irten da: bai mutikoa arkitu ere. Ayek oi dutenez ua bizkarrean zintzilik dula ikast-etxera biurtzen da: beste lagunekin yolasean dabilela nekatuta, erori, Tetsuo; eta ezin yaiki: erantzunaren zai egonez geyegi, noski miñak eraginda, biotza zulatu zayo. Oera daramate. Osagileak deitu... Tetsuo'k gurasoen erantzuna aitatzen... Mutila okerrago. Bere egoitzara yoanda irakaslemeak eskutitz bat idazten du... Ekarleak arratsaldean ba-dakar, Tetsuo azkenetan dala: ua arturik Yudo gaxoaren gelan sartu ta irakaslemeaki damayo: Tetsuo'ri irakurtzen dio. Mutil gaxoak, asnasa estu... buruaz «bai» dio: gurasoen gezna eta mezua entzun dula... Isil-une sarkorra. Irakasleak eta osagileak burua makur. An agertu diran nexkamutil ankamakiak orobat. Atarian aizerik ez. Urrutiko mendiak ere motel. Iñor gabe. Eguzki dirdaitsuak urre biurtzen dun intzik gabe.

        Izan ere orrelakoxea da, gerorako ezeren itxaropenik ez dutenean amaia eta eriotza. Ikusi ez dunak ez daki. Ala ere, itzalberrian ikusiya ez da ezer. Egizkoa danean du orrelako itxarorik ezak goibel garratza.

        Andik aste batera nexka-mutilei irakaslemeak galdetzen:

        — Gaur zein egun da?

        Ayetako batek erantzun:

        — Orain aste bete Tetsuo il zaneko eguna.

        — Eskutitz bana idatzi zayozute.

        — Bañan, erantzuna noiz izango degu?

        — Tetsuo'rena? Luzaro baño len, irakaslemearen erantzuna. Amaitu da. Ni bezela itzalberri zerrenda ikustera yoanak txoratuta. Gauzaren ederra! Irakasleme xarmangarriaren egokitasuna! Bai: ipar-amerikarrak oi dutenez eta ayengandik ikasita, nihondarrek egindalco itzalberri yostaketa. Bikain. Garbi.

        Nik ayetako bati:

        — Bañan, zer? An ez da kistar-igurtzirik ez kutsurik. Guztia gizonek berez izan omen dezaken ontasuna bakarrik: ez da gutxi izango; bear aña ez. Gañera, orrelako yolas-asmaketak nihondarrak berentzat egiten dituzte; eta, ayek, ez dutenik ez dezakete eman. Ayentzat txarra ez dana, guretzat ikasbidegabekoa izan liteke. Au erbestetik datorren itzalberri buruz ezin esanik ez dago. Eta batez ere, gauzarik geyenetan Yainkorik gabe bizitzen oitutzekoak ematen zaizkigu. Apurka-apurka Irazalerik izan ez ba'gendu bezala bizitzen oituko gera. Tetsuo'ren laguntxoak irakaslemeari egin zioten azken-galdearentzat, nihondarrek erantzungk ez dute. Eta, nexka-mutil ayek zergatik ala utzi Tetsuo'k alakoren baten erantzungo dula esanda bakarrik? Ez betiko bizitzarik. Ez edonolako itxaropenik. Ez noizaldiko mira zergatik dugunaren azalpenik.

        Ba-liteke ni oker egotea. Bañan, oraingo artu-eman askotan uts aundiak sartu zaizkigula edo geron artera ekarri ditugula, agerian dagola iñork ezin ukatuko dit.

 

 

Zazpi Samourai

 

        Orixe, beste itzalberri baten izena. Nihondarra au ere. Gure begientzat luzexamarra: moteltxoa-edo, alegia. Atzo ua ikusten izan ziranetako bakar bati ez det uste atsegingarri izan zi tzayonik. Izan ere, an erakutsi zizkigutenak, itz gutxikoak ziran. Ipuiaren mamia lendik zekitenak —nihondarrak, noski— iya itz bakar bat ere ez zuten bearko zerrenda osoa ulertzeko eta angoa txastatzeko.

        Ayen erdi-mendeko edestiari zegozkionak eta orduan an izan ziran zalapartariak galtzeko zazpi «bulartsuek» egin omen zituztenak: orra, gaia. Zanpatuak urgaizi. Beldurrez zebiltzanak poztu. Gaizkiñak atarratu.

        Orrelakoetan oi danez, erri xumearentzat izua zekartenak erabat sakaildu zituzten: «bulartsu»etatik lau il ziran. Lasaitasuna etorri zitzayolarik erri xume bere betiko lanetara: bulartsuak aaztu gabe, noski; bañan, ayei yaramon geyegi egin gabe. Eta azkenik, bulartsuen buruzagiaren itza: «Garaile gu ez-baña erri xurnea irten da». Izan ere, bulartsuak gora-bera eguneroko lanetik bizi bear dunak. eskuak tolestuta egoteko astirik ez du.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.