L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1956 gko. azila-gabonila) —Hurrengo artikulua




 

 

—Idazti Berriak—

 

Eliz kanta xortatxoa

 

 

E'tar N.

 

        Eliz-Kanta Xortatxoa.— Argitaldari M. B. «Anai-etxe» Aldapeta. Donostin.

 

Ona emen jaio-berri degun beste liburuxka ere. Lendik ezagunak genituan Argia'k, Zeruko Argia'k eta beste zenbaitek argitara zizkigun Eliz-Abestiak.

        Oraingo ontan Laborda apaizak bere alegiñak egin dizkigu euskaldun erriak berriro eliz kantak eskuan izan ditzan.

        Txukun egiña dator argitalben au ere, ta arkibideak ederki erakusten digu, beronen mami goxoa.

Latiñez dakarzkian abestien euskeralbena Orixe'ren URTE GUZIKO MEZA-BEZPERAK liburutik artua dakar.

        Aurrena MEZA DEUNA ematen digu. Ondoren Sakramentu txit Deunari, Jesus'en Biotzari, Andre Maria'ri, Garizuma ta Mixiotarako, Gabonetarako, Pazkorako kantak. Azkenean Ereserkiak dakarzki.

        Liburua aldean errez eramatekoa degu. Gure elizetan kristau erriak abesteko zabaldu bear litzaken liburua benetan. Gure apaizak laguntza ederra dute liburu onekin erriari kantatzen erakusteko.

        Betoz ugari onelako argitalbenak!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.