L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1956 gko. azila-gabonila) —Hurrengo artikulua




 

 

—Idazti Berriak—

 

Venezuela'ko matxinadak amazortzigarren gizaldian

¿Euskaldunek berotutako opillak?

 

A.

 

Amerikako edestilariek jakin-larri amorratua dute euren aberrien azkatasunari dagokizkien zerikusietaz. Venezuelakoek batezere aldi aiek aztertzeko gogorik biziena dute.

        Azkeneko urte auetan, amazortzigarren gizaldiko matxinada'taz asko idatzi da. Lope de Aguirre oñatiarraren azkatasun-alegiña alde batera utziaz, Venezuelako matxinada auetan, ¿noiztik nora sortu zan azkatasun alde jokatzeko gogoa? ¿nun ageri dira aurreneko bultzakadak?

        Bi liburu azaldu dira azken urteetan gai ontaz argi egin dezakigutenak. Morales Padron'ena, Rebelion contra la Compañia de Caracas, bata; Casto Fulgencio Lopez'en «Juan Picornell y la conspiracion de Gual y España», bestea.

        Bi matxinada auek etzuten elburu berdiña izan. Bien tartean, buru-bideak eta iritziak asko aldatu ziran. Lenengoa, Caracas'ko Kompañi giputzaren kontra altxa zan. 1749-1752 urtetan; gizaldi erdian beraz. Bigarrena, azkatasun alde uts utsik jokatuaz agertu zan, 1797 urtean, gizaldi azkenean. Denbora bakoitzak frutu desberdiñak eman.

        Lenengoan altxa ziranak Giputzen kontra zijoazen; ez ordea erregeren kontra. Baña ¿nola ziteken Gipuzkoako Konpañiaren kontra jaiki, erregeri arpegi eman gabe? Konpañi ori erregek jarria etzan bada? Atik matxinada orrek porrot egin... Ala dio Morales'ek.

        Onen iritziz; Matxinada ori etzuan kanariotarren eta euskaldunen arteko ezinikusiak sortu. Ekonomiakin zerikusi geiago dute orren iturriak.

        On aundiak egin zitun Gipuzkoako Konpañiak Venezuelan. Ekonomiari ta aberastasunari bideak ederki zabaldu, dirutza aundiak irabazi. Baña indar aundidun zan; bere etxeko atariari geiegi kontu artzen; eta Euskaldun etziranetan arenganako ondo-eza sortu zan.

        Casto Fulgencio Lopez'en liburuan, 1797'ko matxinadaren konspiratzalletan kanario ta euskaldunak batera dabiltz.

        Morales'ek zurrumurruka dio... gauzarik arrigarriena onoko au dala; azkatasun alde jokatuko zuan gizatalde zuzendari ta jakintsua, Gipuzkoako Konpañiak sortua dala. Lopez'en liburuan ageri da, Konspiratzalle bizienak euskaldunek edo euskaldunekiñ artu emana zutenak, zirala.

        Liburu biak irakurri ondoren aterako dezu, matxinada biak ari batek lotzen ditula. Lenengo matxinadan, euskaldunek, Leon kanarioakiñ zer-ikusirik ez dute, matxinada onen zuzendariakiñ, alegia.

        Bigarrenean ordea, euskaldun oien semeak —ordurako, Gipuzkoako Konpañia txoritara juna zan— Caracas'eko sendi aberats eta aukeragarrienekiñ ezkonduak daude, eta konspiratzalletan euskel abizenak irakurriko dituzu; Otamendi, Arranbide e. a. Auek, Venezuela bere buruaren jabe egin nai dute; azkatasun utsaren atzetik dabiltz. Beraieri arrapatutako papelak ala itzegiten dute.

        Izan ere, matxinada biren tartean berrogetamar urte igaro ziran. Gizaldi erdi ortan, gauzak asko aldatu ziran; Venezuelako euskaldunen buruak batez ere eta auen bultzaldia etzan nolanaikoa izan.

        Bolibar, amalau urteko mutilla zan; bere aitona Bizkaikoa. Urteak geroago, gazte onek burutuko zun abertzale aien zeregin latza.



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.