L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1957 gko. ilbeltza-otsaila) —Hurrengo artikulua




 

 

—Itz-Lauz—

 

Mazmarroizti

Arantzibia

 

Abalos. (edo Abalán edo Dabalos). Oso antxiñako narea. Godarra ei'da, godarrek erromatarrai Inperioa kendu eutsen aldian San Felix Dabalos'en, Naparroa'n, geratua. Naparroa'ko errege-seme bategandik datorren narea dala, diño Frias de Albornoz Lizenziatuak; azken eritzi oni jarraitzen dautsoe Argote de Molina'k eta Bernabé Molina de Vargas'ek bere. Beste batzuek, ordea, San Felix de Dabalos deritzon Naparroa'ko uritik datorrela diñoe, bertakoxeak dirala, nare onen lenengoko etxe jauna Gillermo Abalon izanik, Inglaterra'ko errege-etxeko belaunekoa, Sancho Abarka'ren Erregetza-aldian: errege onek emon eutsan Naparroa'ko Sonsierra ta ementxe egin eban Dabalos'ek bere oiñetxe ta jauregia. Beste Abalostar batzuek, Biana'n ((Nap.) egin eben beste etxe bat, Dabalostarretatik ospetsuenetarikoa Ruy Lopez izan zan, Castilla'ko Kondestable izanikoa. — Mazmarroa. Ez da erraz Abalos'en benetako mazmarroa zein dan esatea; onexeik, itxuraz: 1) Naparroa'ko oiñetxe ta jauregiak: lau zatitakoa: 1 ta 4) gorria (gorri utsa); 2 ta 3) urrezkoa (urre utsa). 2) Castilla'ko Condestable'ren ondorengoak: gorria; urrezko gaztelua. Zortzi txatal gorriz ta beste zortzi urrezko txatalez apainduriko egala. 3) Biana'koak: lau zatitakoa: 1 ta 4) gorria, 2 ta 3) zidarrezkoa. Egala, bi errezkadako gorri ta zidarrezko jakelez jantzita. Mazmarro gaiñean, markes koroia; erdiko lau ertzetan, Calatrava-gurutzearen ertzak.

        Abande edo Abando. Bizkaia'n bere jatorria, Lozano ta Barahona'ren eritziz. — Mazmarroa. Zidarrezkoa; zugatz orlegia luraain orlegian, bost lertxun-orri orlegiz inguraturik.

Abanizabalegi. Eibar'ko (G.) narea. Francisco Ignazio, aitorsemea zan Eibar'en, 1776'gn. urtean. — Mazmarroa. Urdiña: zidarrezko arbazta edo cheurron urrezko iru lilioriz inguraturik. Urrezko egala zortzi lertxun-orri orlegiz.

        Abar edo Abare. Naparroa'tik datorren narea. — Mazmarroa. Zatitua: 1) urdiña; zidarrezko iru txirla, islertzokoiz ipiñita (bi goian eta bat beian); 2) gorria; iru zerrenda gorriz.

        Abarain. Elgoibar'en (G.) euki eban bere oiñetxea. — Mazmarroa. Urdiña; zidarrezko otso bi, zuzen-beera edo bata bestearen gaiñean, eta eskumatara begira.

        Abaria. — Nare onen lenengoko oiñetxea Altzaga'n (G.) izan zan. Andik datoz Ordizia (G.) ta Gipuzkoa'ko beste Abariarrak. Abaria eta Etxenagusia'tar

        Abariazabal. Sukarrieta'n (B.) bere jatorria. Mazmarroa. Urrezkoa; koner-lits gorria zidarrezko iru lertxu-orri daroazala bere barruan, eta otso baltz bana min gorriakaz, ibilkoi, konerlitsaren alde bakoitzean. Egal urdiña urrezko zortzi sautorrez.

        Abarizketa (edo Abarrisketa edo Abarrisketa). Beasain'en (G.) bere oiñetxea. Abarizketa'tar Juan eta bere anaiak. Beasain'en adierazi eben euren aitorsemetasuna. 1705'gn. urtean; Andres eta Juan'ek, Lazkano'n (G.), 1618'gn., eta Iñazio'k Beizama'n (G.), 1652'gn. — Ez dogu idoro bere mazmarroa.

        Abaroa. Mundaka'n (B.) bere oiñetxea; baita Sukarrieta'n, Lekeitio'n eta Amoroto'n, (B.) bere. Jose Iñazio'k, Franzisko Jabier'ek eta Maria'k, Zestona'n (G.) erakutsi eben euren aitorsemetasunaren egia, 1749'gn; eta Santiago ta Antonio'k Zumaia'n (G.), 1770'gn, guztiak Mundaka'ko oiñetxekoak — Mazmarroa. 1- Mundaka'koak: Zidarrezkoa: iru zugatz orlegi lurgain orlegian eta zearka ipiñirik. Buruz (b), giltz urdin bi sautor-eraz ipiñirik, begi-zuloak berantz eta gorriz lotuta. 2) Sukarrieta'koak: Urrezkoa; areitz orlegia urrezko ezkurrez, eta otso baltz bi, ibilkoi, zubil-orpoan zearretara ezarrita, alkarren gorputzak bata eskumatara ta bestea ezkerretara begira. Zidarrezko egala zortzi katazuri-narru edo armiño baltzegaz. 3) Lekeitio'koak, Arranegi deritzon zeitxoan: Lau zatitakoa: 1 ta 4) zugatza, otso bat ibilkoi, eskumatara begira lenengoko zatikoa ta ezkerretara laugarrenekoa; 2 ta 3) lilioriz apaindutako gurutzea (flordelisada), ta izar bana goiko mutur-ertz bakoitzean, eta illargi bana, ilgoran, adarraz gora, beko mutur-ertz bakoitzean; 3) lilioriz apaindutako gurutzea, illargi bana, ilgoran, adarrakaz bera, goiko mutur-ertz bakoitzean, eta izar bana beko mutur-ertz bakoitzean. Lau zatien erdian, mazmarrotxoa, ikusgaitza, erdian itxasorratz baten antzekoa dauala. Mazmarroaren buruoskol-gaiñean, otso-burua; mazmarroaren ezker-eskumako ertzekeran, irudi oneik: gizon bi eusko-txartesez jantzita. Auxe irakurten da inguruan: «Doña E. A. Urtiz de Abaroa, viuda, mujer del Capitan Ga. de Uribe. 1604». (Ikusi Ibarra'tar Jabier'en «Torres de Vizcaya n, 127 orr.). Ez dakarre esmalte edo margorik. 4) Amoroto'koak: Urrezkoa; zugatz orlegia ta otso baltza zubil-orpoan zearretara ezarrita.

        Abarraga. Lemoniz'en bere oiñetxea. — Mazmarroa. Zidarrezkoa; zugatz-adar orlegia bere orriakaz, eta zortzi izpiko izar bana lau ertz bakoitzean. Urrezko egala zortzi sautor gorriz.

        Abarrategi. Bizkaia'n eta Gipuzkoa'n izan ebazan oiñetxeak. Muxika Olaeta'koa (B.) izan ei'zan antxiñakoena, batzuen eritziz; etxe onetako ondorengoengandik sortu ei'zan Naparroa'n izan zan beste etxe bat. Labairu'k, Elorrio'n (B.) ipinten dau beste bat. Beste mazmarrolari batzuek, Gesalibar (santa Agueda, G.)'en izan zan oiñetxearen goraltza aundiak egiten dabez, eta izan bere, antxiñako ta garrantzi aundiko oiñetxea izan zan; bertako seme bat, Andres izenekoa, izan zan Baeza'ri laguntzaz Bizkai'ko Jaun Lope Diaz de Haro'rekin batera joateko Castilla'ko III'garren Fernando Errege'k aukeratu eban bosteun zaldunetatik urenetariko bat. Guda-ekite au Ander Deunaren egunean izan zan, guztiz garaille geraturik; eta gurenda aren gomutaz, zaldun areik sautor edo Ander Deunaren gurutzea ezarri eutsen euren mazmarroai. — Antonio'k eta Franzisko'k, Arrasate'n adierazi eben euren aitorsemetasuna, 1637'gn. urtean; Juan Iñazio'k eta Jose'k, Azpeitia'n, 1664'gn., eta Abarrategi'tar Domingo'k, Elorrio'n (B.), 1680'garren urtean. — Mazmarroa, 1) Muxika Olaeta'koak eta Naparroa'ko bere ondorengoak Urrezkoa; zugatz orlegia, ta zakur baltza zubil-orpoan zearretara ezarrita. 2) Elorrio'koak, Labairu Irakaslari edo Doktorrak diñoanez: Lau zatitakoa: 1) areitza, ta liliori bana zugatzaren albo bakoitzean; 2) zerrenda aginkatua ta otso bi goiko aldean eta beste bi bean; eskumako otsoa, tente ta ibilkoi; ezkerrekoa, buru-makur, biak aurrez-aurre; 3) areitza, ta basurdea, ibilkoi, zubil-orpoan; 4) koner-litsa alderantziz ezarrita (ots, ezkerretik eskumatara) erensuge-agoetan sartuta. Ez dakar esmalte edo margorik. Gaur egunean, ez dakigu non dagoan Labairu jaunak esaten dauskun mazmarro au, Elorrio'n ez beintzat. 3) Gesalibar'koak: Urrezko sautorrez lautan zatitua: 1 ta 4) zidarrezkoa; arrano gorria, egazabal; 2 ta 3) urdiña; urrezko torrea.

        Abarria. Izpazter'en (B.) bere oiñetxea. Abarria'tar Jose'k, Arrasate'n (G.) erakutsi eban bere aitorsemetasunaren agiria, 1702'gn urtean. — Mazmarroa. Sautor-eraz lautan zatitua: 1 ta 4) zidarrezkoa; arrano gorria; 2 ta 3) urdiña; urrezko torrea. Urrezko egala amairu sautor gorriz.

        Abartza. Euskalerri'tik Amerikata'ra joan zan nare au, Talca (Chile) uriko bizilagun egiñik. —Mazmarroa. Zidarrezkoa; zugatz orlegia zusterrak agirian.

        Abartzutza (Abarzuza). Izen onen erritik (Napar.) datorren narea. — Mazmarroa urdiña; zidarrezko gaztelua. Aurreko ezkereskuma ertzetan (a, b), urrezko sautor bana. Onelaxe dakar 1552'gn. urteko nare-agiriak. Batzuek, sautor baga dakarre. Beste batzuek, barriz, «Abartzutza Morozua» abizena artu ebenak, beste mazmarro au erabilli eben: Lau zatikoa: 1 ta 4) urdiña; zidarrezko gaztelua; 2 ta 3) gorria; zidarrezko iru lertxun-orri, islertzokoiz ipiñirik (bi goian eta bat bean). Beste batzuek: Gorria; urrezko koner-litsa. Burua, zidarrezkoa.

        Abasgoitia. Gatika'n (B.). Eire edo Irlanda'tik etorritako narea da, Inglaterra'ko Isabel Erregiña katolikuen aurka egiten asi zaneko aldian. Andik etorri ziranak, euskaldundu egiten ebezan euren abizenak, baita geratzen ziran toki-izenak artu bere, beste batzuetan. Ez dakigu zer egingo eben Abasgoitiatarrak

        Mazmarroa. Urrezkoa; gaztelu-erlaizdun koner-lits gorria, erlaisak berantz begira, ta koner-litsaren albo bakoitzean irusta edo irukoitz (trébol) urdin bana.

        Abasolo. Zeanuri'n (B.) bere oiñetxea, eta emendik Okendo'ra (Araba) joan ziran. Azken-erri onetako oiñetxe mazmarroduna, Otaola auzoan dago. Abasolo'tar Pedro'k, 1755'gn. urtean adierazi eban bere aitorsemetasuna; Jose'k, 1802'gn., eta Franzisko Antonio'k, 1826'gn.

        Mazmarroa. Urrezkoa; iru lertxun-orri islertzokoiz ipiñirik. Zidarrezko egala zortzi katazuri-narru (armiño) baltzez. Buru oskolaren gaiñean, zakur urdiña urtenkoi, zidarrezko idustun eta muturraz, eta urrezko turutaz gora jasorik bere eskumako ankan; turuta, lits gorriz baturik. Fernandez Pradel'ek, beste mazmarro au ipinten dautse Chile'ra joan ziran Bizkai'ko Abasolotarrai: Urrezkoa; zugatz orlegia, ta otso baltza zubil-orpoan zearretara ezarrita. Egal urdiña zidarrezko zortzi izarraz.

        Abastoa. Tafalla'n (Napar.). — Mazmarroa. Urdiña oso-osorik (urdin utsa, irudi baga).

        Abatao. Ubidea'n (B.) bere oiñetxea; Murelaga'n (B.) bere ba-zan beste bat. Itxasgizon entzutetsuak, Terranova'ko arraintegietan aberastutakoak. Ez da idoroten gaur egunean abizen au gure lurraldietan, Kanada'n izan ezik, antza.

        Mazmarroa. Zidarrezkoa; zugatz orlegia zusterrak agirian, eta gizon-arpegi gorri bana arnasa jaurtzen goiko lertzoko bakoitzean. Egal urdiña urrezko zortzi sautorrez.

        Abauntza. Ikusi Abaintza edo Abaintza.

        Abaurre, Abaurrea. Abizen bardiñak dirala uste dogu, bigarrenak «a» mugitz edo artikulua eroanik. Mazmarrolariek, artikuluaz dakarre beti, Jeronimo de Villa'k izan ezik; onek, mazmarro au dakar «Abaurre» abizenentzat: Zidarrezkoa; zugatz orlegia, ta otso baltza zubillean ikazle.

        Abaurrea. Aoiz'en (Napar.) toki bi dagoz Abaurrea Goikoa ta Abaurrea Bekoa izenekoak; bertatik etorriko da nare au, ziur; auxe berau da Isasti, Etxabe ta Zaldibia Batxillerraren eritzia. 873'gn. urtean, oso ezagunak ei'ziran Naparroan Abaurretarrak. Baiña ain antxiñakoak eta ezagunak izanarren, ez dakie zein dan oiñetxea sortu ebana, ezta bere ondorengoen belaun-zugatza 1400'gn. urte ingururarte. Mazmarroa. l.) Manuel Pérez Davila'ren egiztabidetik (certificación) artutakoa: Zidarrezko zelaia; zugatz orlegia ta basurde baltza, ibilkoi, zubil-orpoan zearretara ezarrita. 2.) Iruiña'ra joan ziran ondorengoek bere, esandako mazmarroa erabilli eben, Jeronino de Villa'k diñonez, urrezko zelaia izan ezik. 3.) Beste Abaurreatar batzuek, Osuna-etxeko eskuidatzi batetik artua, beste au aurtu eben Zidarrezkoa; zugatz orlegia (ler edo piñua), ta basurde baltza, ibilkoi, zubil-orpoan zearretara ezarrita. Egal gorri aginkatua (barruko aldean). Antzerakoa dakar J.C. de Gerra'k: Basurdea zugatzean (edo zubillean) zearretara ezarrita.

        Abaygar edo Abaigar. Naparroa'ko narea. Abizen biak bardiñak dirala, agirian dago; orraitiño, mazmarrolariek —eta onein artean Lozano'k— arma ezbardiñak ipinten dautsez. Ona emen Abaygar'enak, Lozano'ren eritziz: Lau zatitakoa: 1 ta 4) zidarrezkoa; katazuri-narru edo armiño baltz bigaz; 2 ta 3) urdiña; zidarrezko gaztelua. Egal gorria urrezko zortzi sautorrez.

        Abezia. Abezia (Araba) tokiko narea, Urkabustaiz'en. Mazmarroa. Zatitua: 1) urrezkoa; maskelu baltz bi, zuzenbeera (bata bestearen gaiñean) ipiñirik; 2) zidarrezkoa; otso baltz bi, bakoitzak agoan bildots bana dauala, ibilkoi, zuzenbeera.

        Abetxuko. Abetxuko (Araba) tokian izan zan bere oiñetxea, ta Gazteiz'era joan ziran bere ondorengoak. Abetxuko'tar Juan Otxoa, aitorseme oso ezaguna, Peru'ko gudaketan eunburu edo kapitain izanikoa. Juan Otxoa onen semea, Diego Otxoa, Irakasle ospetsua Dominikar prailleen artean eta entzute aundiko izlaria. Elgeta'ra (G.) bere joan zan beste aiko edo ondorengo bat; erri onetan agertu ta adi-erazi eben euren aitorsemetasunaren egia Gonzalo ta Bernardo'k, 1604'gn. urtean. Mazmarroa. Urrezkoa; egazti baltza, egaz, moko ta atzapar gorriakaz, ur-ozka zidar-urdiñen gaiñean; uretan sartuta, gudoial (pendón) gorriaren kirtena, gudoial urratua ta bere gaiñera doala, amilteko itxuraz, aipatutako egaztia. Goiburutzat: «Oial ori aguro goratuko dot», izki baltzez urrezko litsean.

        Abeeta. Getaria'n (G.) — Mazmarroa. Zatitua; arte orlegia urrezko igaliz, eta otso baltz bi zubillean ikazle (albo bakoitzean bat); 2) orlegia; urrezko koner-lits bi.

        Abeetoa. Zamudio'n (B.) bere oiñetxea. — Mazmarroa. Urrezkoa; zugatz orlegia zusterrak agirian, eta zelaiaren lau lertzoko bakoitzean leoi urdin bana, ikazle, mustur eta atzapar gorriakaz. Egal gorria urrezko lau sautorrez, lertzoko bakoitzean bana.

        Abelasturi. Bizkaia'n bere oiñetxea, Lazkano'tar Pedro'k diñoanez; baiña ez diño zein tokitan. —Mazmarroa. Gorria; iru begiko zidarrezko zubia ta gaiñean zidarrezko iru torre; zubiaren beko aldean, ur-ozka (ondas de agua) zidar-urdiñak.

        Abeletxe. Urdiliz'en (B.) bere oiñetxea. — Mazmarroa. Urdiña; zidarrezko iru eskunarru, islertzokoiz ipiñirik, zidarrezko arkaitz-gaiñean. Urrezko egala zortzi izpiko zortzi izar gorriz.

        Abelt. Naparroa'n. — Mazmarroa. Urrezkoa; arrano baltza.

        Abendaiño. Indar eta entzute aundiko abizena izanarren, ez dakigu ziur non izan zan antxiñako nare onen jatorburu ta lenengo oiñetxea. Gazteiz-ondoan ei'egoan oiñetxe bat Abendaiño'ko Martin Donea eritzona. Toki au, Gazteiz'ko auzoa zan 1585'gn. urtean, «Gobierno y República de Vitoria» idaztian Diego de Salvatierra'k diñonez; urte aretan, San Martin elizatxoa bakarrik geratzen zan. Oiñetxe onetatik joan ziran zaldun Abendaiñotarrak Bizkai-Gipuzkoa'ra. Bizkai'ra etorri zana, Arratia'n geratu zan, eta «Urkizu» oiñetxea irasi eban. Abendaiñotar au, Pedro Ortiz izenekoa zan antza, Zumeltzutarren aurka 1290'garrenean etorri zana. Bizkai'ko Abendaiñotar onek, Bilbo'n, Zeanuri'n, Orozko'n, Iurre'n eta Bedarona'n (B.) egin ebazan etxeak. Gipuzkoa'n zabaldu ziranak, Idiazabal, Azkoitia, Zumarraga, Zarautz eta Ondarrabia'n egin ebezan oiñetxeak. Beste batzuek, Arrasate'n, Azpeitia'n eta Elgoibar'en bizi izan ziran. Juan'ek, Elgoibar'en adierazi eban bere aitorsemetasuna. —Mazmarroa: 1) Urrezkoa; koner-litz gorria. 2) Urrezkoa (baita zidarrezkoa bere); koner-lits baltza. Onexeik ei'dira nareak erabilli ebazan lenengokoak; baita Iurre ta Bilko'ko oiñetxetakoak bere, Labairu'k diñoanez. 3) Geroago, beste arma oneik artu ebezan beste ondorengo batzuek: Urdiña; zidarrezko mairu-kistartuaren (morisca) arkondara, urrezko iru azkonez zeartua ta azkon-akoak odolez. Batzuek, zidarrez eta gorriz ipinten dabez azkonen lumak, eta beste batzuek, berezko margoz. Azken era onetan ipiñi ebezan Idiazabal eta Azkoitia'ko (G.) oiñetxekoek. Arratia'ko ibarrean, aiko batzuek sareki-arkondara ipiñi ebela mairu-kistartuaren ordez, iru azkonez paparrean zeartua, diño Labairu'k. 4) Geroago barriz, Gazteiz, Amurrio, Bilbo, Zeanuri, Orozko ta Iurre'ko Abendainotarrak, esandako armak batu ta geitu egin ebezan, onetara: Mantelatua: 1) urrezkoa; koner-lits baltza, (Mazmarro antxiñakoena); 2) urrezkoa; lau zerrenda urdiñez, (Zumeltzutarren aurkako gurendaren gomutaz); 3) txatal islertzokoi urdiña; zidarrezko arkondara, urrezko iru azkonez zeartua ta urraduretatik odola dariola. Azkonak, islertzokoiz kanpotik barrura ipiñita dagoz, bi bekaldean eta bat goian, arkondararen erdirantz akuak-eta. Goiburutzat: «Orozkoarren buru, Abendaño», izki gorriz zidarrezko litsean. 5) Azkenez, Labairu'k beste au ipinten Bedarona'ko (B) Abendaiño-etxearentzat: urrezkoa; areitz orlegia ta otso baltza, ibilkoi, zubil-orpoan zearretara ezarrita.

        Abendaiñotorre. Elexabeitia'n (B.) bere oiñietxea. — Mazmarroa. Zatitua: 1) urrezkoa; koner-lits baltza (Abendaiño'ren lenengoko armak); 2) zidarrezkoa; iru illargi gorri ilgoran, adarrakaz gora, islertzoloiz ipiñirik (bi goian eta bat beian). Egal urdiña urrezko zortzi izarrez (zortzi izpikoak).

 

(iarraitzeko)

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.