L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1957 gko. ilbeltza-otsaila) —Hurrengo artikulua




 

 

—Itz-Lauz—

 

Eritzi baten eritzia

 

San Martin'dar Yon

 

Euskera, elerti edo literaturan, landu gabea dala ez dugu iñork esan bearrik. Orraitiok ba-dugu sail bat lartxo lantzen duguna: eztabaida. Ortan gera euskaldunok mutillak. Baña orrek, gure endaren oldozmen estu ta norperakorrean ditu bere gaitzen sustraiak (nire ustez orrela izan bearko, ditu, bestela ulerkaitza zait euskera maite izanik euskaltzaleok alkarren aurka ibiltzea). Orregaitik ez dugu ezertariko batasunik lortzen. Denok nai dugu norperan eritzira besteak makurtzea eta ez nor-bera besterenetara, eta or urtzen dira eure lumen indarrak, beste gai batera eraman litezken indar baliotsuak. Tamalgarria ba'da ere, egi garratza. Sarri bururatzen zait, euskaltzale izeneko asko, euskal-etsaiak ez ote diran; nai gabe edo oartu gabe askotxok aurka egiten bai diote euskal-laneri, eta euskera berari. Baña, zer dala-ta? Oraindik ez bai dakigu egiazko bidea zein dan. Orregatik, iñoren eritzientzat eruakorragoak izan bear gera eta beti, denok, iñorengana urreratzen aleginduz.

        Eztabaida maite ez ba-dut ere ortara jo bearrean naiz, gure asmo ta lan batzuei egin dioten eritzi kaxkar bategaitik.

        Egia esan, ortara joteko ez dut au arrazoi bakarra, orregaitik bakarrik ixilduko nintzakean, baña, orrelakoak idazten dituztenak ainbeste diran ezkero, obe dugu gauzak argi ta garbi azaldu euskeraren onerako. Euskeraren onerako diñot? Erreza al da euskeraren onerakoa zer dan jakitzen? euskaltzaleok gerok bai-gera askatu ezindako korapillo-giñak eta ala ere denok nai dugu naste ortatik ateratzea.

        Adibidez, eztabaidari buruz, nai dutena esaten dutenak nai ez dutena entzutea, legezkoa deritxot, alegia. Azilla-Gabonilla'ko EUZKO-GOGOA'n, 108'garren orrialdean, guk argi taratutako «Pernando Plaentxiatarra»'ri buruz egindako eritzia irakurri nun; zentzun gabea nire ustez, eta eritzilari edo kritiko batek, batez ere, sentzunez jokatu bear du. Bere lana irakurrita, Plazentzi'ko jai artsaldeetan leiotik begida egoten diran atso autubatzalleen irudiak dakarzki burura.

        Ba-dira gure artean eritzilari on onak ere, baña asko ta asko onelakoak, uste ezean euskaldun kaxka-gogor sakabanatuen sakabanatzalle diardutenak. Baldin gogoz biltzen ez geran bitartean, euskerak ez du izango ezelako batasunik.

        Plazentzi'ko ipuñak aintzinatik ezagutzen zitula adierazten digu, bere eritzpidez, orrela izan da nora begida egon zan berak idatzi gabe? ala besteren batek egiteko zain egon ote da berak eritzia egiteko? gure artean balio duna egiten dana da, eta ez berriketan jarduten dana.

        Lanean ari diranak, naiz euskera garbian edo naiz mordolloan (biak bai dira bearrezkoak bakoitza bere mallan), lagundu ta poztu egin bear genituke, eta, iñoiz lan batek kritika zorrotza bear ba'du, gauzak ondo pentzatuta eta itzak obeto neurtuta egin bear lirake, eta sekula ere ez egillearen gai ta asmoen berri jakin gabe.

        Ikusi zazute irakurleok, batasunaren izena aintzinean duelarik, eritzilari batek akats billa ibiliz zenbat akats egin ditun. Amaika biurtuko zun bere uste orretara, baña ara emen beste alderdia:

        Berak diñonez elerti-aztarletarako ez omen du «jakinduri eta argitasunik», orduan obe luke ixilik egon. Lenengo, egillea zeruruntz darama, gero abiada geiakokin lurpera amiltzeko; ederki; ondoren aterik ainbat maratil ipiñi ditu. Maratil oiek bere ateetarik kenduak noski eta ara nun utzi dizkidan bere ateak irikita; eskerrik asko.

        Arritzekoa; jaun orrek euskeraren batasuna nai omen du, «baña»... «baña», euskerak erririk aña. Batasunori Plaentxia'ko izketaz nai ote? ez deritxot orren geizki, baña, jakin dezala berak baztertu nai ditun: herentzia, virtudia, problema, modernua, sentimentuen manifestaziñua, konverziñua, nazionalidadea, movimentua, catecismoa, eta abar eta abar, ain zuzen ere Plazentzian erabiltzen diranak dirala, eta plaentxiatarrez nai ba'zun nola liteke ba itz oien aurka egitea? Eta bestaldetik, Soraluze'ko izketan, norentzako? soraluzearrak ez dute ipui oiek jakin bearrik, obeto esanda, erri ortan ez da ipuñok ezaugarri ez ditunik. Euskalerri guzian zabaltzea izan da egillearen eta Plazentzi bertako laguntzalleen asmoa.

        Jaun kritikulari orrek, Plazentziko ipuñak ongi ezagutu ba litu, jakin bear luke berak esaten duen aña ez dituztela galdu, eta bai askok irabazi ere. Berriz plazentzitar idatzi ezkero, bere grazi galduko ez badu, solasearrak irakurri bear, gatzik geien azentoak ematen diola ukatzerik nai ez ba'du.

        Baña ez jakin baten kritika, nola liteke ona izatea? Kaskurrio Zarra noiztik nora plazentzitarra? Berak eta nik ez genun ezagutu, baña jakin bear luke Soraluze'koa etzana «Eña Ein» eta ez «Egiña Egin» esaten zuena.

        Nola argitaratu, erabagi ziurra artu baño len, naiko zalantza izan genun gure artean; Plazentzi'ko laguntzalle oien gogokoa zan orrela azaltzea, eta besteona zer esanik ere ez. Soraluze'ko euskaltzaleak ez beren izketa maite ez dutelako, euskeraren batasunerako bideak bearrezkoagoak ikusten dituztelako baizik, eta, len esan dutan bezela, beren ipuiñak euskalerri guzian obeto zabaltzeko ustez.

        Berak dion: «Soraluze'tar kontalari ospetsu ta egoki-egokia dan Iñurrieta'tar Benantzi», orrelako lan bat egiteko nola utziko genun ba alde batera? tamalgarria eritzilariak ez jakitzea biltzalle egin duena eta «Benantzi» ori adiskideak direla, argitaratzeko laguntzalleen tartean «Benantzi»'ren semeak ere ba'zirala, eta geiago esango dut, «Benantzi»'k Etxaiden lana irar-lantegira eman baño len irakurri ta ontzat eman zuela, batzuek «Sakuan sartu gabe» gelditu izanarren. Ba'ditugu baztertuak ere idazteko ez dutela balio-eta.

        Orain sakutik kamporakoekin, iaun orrek, beste liburutxo bat antolatzea nai ba'du, pozik emango nizkioke nik dakizkidanak. Alde ontako euskaltzaleak duda gabe arrera ona egingo genioke, zoritxarrez egunero ez bai da argitaratzen euskal liburu bat; baña. kontuz be kontuz, emendik kanpora ez dut uste asko irakurriko litzakenik-eta, emengo berri lartxo dakigu ondikotz. Plazentzi'n edo jarri bearko luke oiek saltzeko liburutegi bat eta an ere... Berriz, kontuz gañera bertso oietan emandako euskerarekin ipini gabe; jarri, omen, orain, diraden eta dizut ez bai dira Soraluze'koak, berak angotzat emanarren. Iñoren begiko samarra bai dala erreza ikusten.

        Gizon orrek, lan ortan beintzat ez du buru-auste aundirik izan. Jakin bear zukean plaentxitar egiteko ez nuela iñoren bearrik. Baña ainbeste maite nun batasunerako nire gogoko zaidan idazle trebeago bati eman nion eta ez naiz damu. Izan ere erri bakoitzak bere-bereari eutsi bear ba'dio, euskaldunok esperanto ikasi bearko dugu alkarrekin ulertzeko.

        Orrelako eritzilari askokin Cantalapiedra'rako obeak gaude euskeraren batasunerako baño. Akatz-billaketa ez baita elertia lantzea eta guxiago aburu zurra egitea.

        Ganorabako aztarketak, zurrak baño geiago irakurtzen oitu gera, eta azkenean ardurabageko critzi ariñetara eldu gera, lantzalleak erruki gabe astintzeraño eta norpera, zorigaitzeko «nor pera», eta norperaren uste-izateak bakarrik ontzat ematera. Ontaz ez dugu au errudun bakarra, gaitz ori urrutiagotik datorkigu; etzun jaun orrek orretara joko beste eritzilari batzuen aburuen eragipena izan ez ba'lu; beste asko orretara emanak bai dira. Kritika, gauza bat da eta akatsak (akatsak baldin ba'dira egillearen eritziak) salatzea beste bat. Gañera, orain, euskera il-zorian dugunean, euskaldun guziok besteren eritzi ta lanak ere ontzat artuta (bestela ez bai dugu gauz onik) alkartu bearrean, eztabaidak sortzen gabiltz, ondoren txarrak eta gorretoak besterik ekarriko ez dizkigun eztabaidak. Idaz-laneri lupakin begida; gauzak barausten!

        Obe genuke bakoitza bere gizakume jaungoikokian inguruan taldeka bildu gabe, Oñaz eta Ganbo-tarren antzera, goratxoagotik begidatuaz, euskeraren inguruan bilduko ba'giña, EUSKERA dugularik gure ikurriña! EUSKERA gure aberri bakarra! eta, EUSKERA gure gogoaren muña! Gure izakera zor diogun euskera gabe, ez gera iñor. Beti denon gañetik jarri bear dugun EUSKERA maitagarria.

        Bide ortatik denok alkarri lagunduz lan da lan egingo genuke. Gizonak, zenbat eta apalagoak; beren lanak orduan eta aundiagoak.

        Ez da gaurkoa gure artean zela jartzen duen baño, zeñek jartzen duen geiago begidatzea. Jaungoiko-txikiak alde batera utzita, izan gaitezen argi-zale. Orduan beste txori batek kantatuko digu.

        Aspaldi ontan zenbat eta zenbat lan azaltzen diran euskeraren erdiko bidetik urrinduz dijoazenak, ez naiz ni beren aurka, geienetan berak ortara ipiñiak bai dira. Egiñak eta denborak zuzenduko al ditu. Baña nagusiok, zuek zerate ortan geien alegindu bear zeratenok, gaztedi geiena zuen ikasbideeri begira bai dago.

        Emen gabiltz nagusiak bata-bestea ikusi eziñik eta gazteok nora-ezean ipar-izar bageko gau illun baten galduta. Eta, sortzen dijoazen euskeltzale berriak? erruki ditut gau beltzerako etorrera oietan; euskera biotz-biotzean iltzaturik daramatenak, itun, eta gogo bizia ez dutenak, or dijoaz igesi etorritako bidetik etsipen gogor batek astinduta. Eta bitartean? a!, bitartean; euskera gero-ta lasterrago gainbera dijoala!

Irakurleok eta eritzilari orrek, gaizki esanak parkatu cta ondo esanak gogoan artu. Ezbearrik aski dugu eta goazen zintzoki EUSKERA'ren itzalpean.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.