L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1957 gko. ilbeltza-otsaila) —<eugo3426>




 

 

—Irakurlearen txokoa—

 

Irakurlearen txokoa

 

.— EZKONTZA. — Gazteiz'eko Bizente Sainduaren parrokian, Ugarte'tar Josu gure adiskide miña ezkondu da Blas'tar Miren Ikerne andereñoarekin, uztaillaren 25'eko egunean.

        Ezkonberriei zorion asko opa dizkiegu biotz-biotzetik; eta Jainkoa'k lagun ditzala gazte maiteok.

 

.— JAIOTZE. — Gazteiz'ko Aginaka'tar Euloji gure adiskidearen familia geitua ikusi dugu beste semetxo berri batekin. Mikel Gotzon izenak eman zizkioten, Bataio Sainduaren urak artu zituenean. Eta jaio berriaren ama-aitabitxiak, Ariznabarreta'tar Jule ta Berrueta'tar Andoni izan ziran.

        Gure zorionak jaio berriaren gurasoei, eta Jainkoa'k eman dizaiola Mikel Gotzon izenez mundura etorri danari bizi zoriontsu, giristino ta luxe bat.

 

.— ITOA.— Joan dan igandean, «Femsa» delako bazkunak txango bat antolatu zuen, Saturraran'go ondartzara joateko. Txango ontan parte artu zuten gazte geienak, ostikalari edo futbol-jokalariak ziran, «Femsa» izeneko bazkuna, ostikalariena baita.

        Goizeko amar t'erdiak ziran, Saturraran'go ondartzara jo zutenean; eta bein Bizkai aldeko ondartza artan, pilota batekin gazte andana bat jokatzen abiatu zan uraren gainean. Bainan pilota-jokuan ari ziranean, uberaldiko baga aundi batek zazpi gazte arrapatu zituen, itxaso barnera eramanaz. An zagozen beste lagunak zazpi gazteak arrisku gorrian ikusirik, alegin aundienak egin zituzten, beren adiskideak ateratzeko. Bainan egin-aala egin-da ere, sei gazte bakarrik atera zituzten uretatik. Eta 21 urteko gazteiztar gaztea —Victoriano San Millan— eta ezagunagoa oraindik «Torino» izengoitiaz, ondartzatik urrutira eramana ito zan.

        Arratsaldeko bortz t'erdietan gorputzilla atera zuten; eta biaramoneko leenengo orenetan Gazteiz'era eramana izan zan.

        Oso ezaguna zan Gazteiz'en, «Club Deportivo Vitoria» delakoan ostikalari bezela jokatzen baitzuen. Beraz, manera ortan itotzeak pena aundia egin du Gazteiz'en.

        Gure dolumenak San Martin zanaren familiari, eta Jainkoa'k eman dizaiola mundu au utzi duenaren arimari betiko atsedena.

 

.— GAZTEIZ'EKO PERIA NAGUSIA.— Aspaldi-aspalditik, Santiago Apostoluaren egunean egiten da Gazteiz'en peria nagusi au. Antxiñako garai aietako laborariak etortzen ziran, urte guzikoa erosi bearrean. Bainan gaurko egunetan noiz-nai etortzen dira Gazteiz'era, bear duten guzia saldu ta erosteko.

        Alarik ere, eta antxiñako azturak jarraikiz, egun ontan Gazteiz'eratzen dira egun alegera iraganaz, eta zertxobait saldu ta erosteko asmoz. Eta ez bakarrik Araba'ko errietatik. Bizkai ta Gipuzkoa aldeko errietatik ere bai.

.— Donosti'ko «Maitea» ta «Easo» abesbatzak inolako goratzarre ederra egin diote Otano iesulagun zanari Loiola'n, uztailaren 28'garren egunean. Goizean meza ixila beko eliza aundian, abesti eder eta guzti, eta arratsaldeko bostetan Otano zanaren eliz-abestiak: oien arteko sartu dituzte «Suite Vasca»ko otoitza, Doipuruaren Ereserkia ta Inaki gurenarena. Zorionak Loiola'ko iesulagunei.

.— Loiola'ko iesulagunek «Loiola» aldizkaria ateratzen asiak dira senide ta ongileendako; Gaztelerri eguzki-aldeko barrutiaren aldizkaria omen da. Naiz ta Loioia'n egin eta argitarazi, euskeraz tautik ere eztakar zoritxarrez. Euskaldunen artean seniderik eta ongilerik ez bide dituzte iesulagunek, antza. Edota argiago esateko: euzkerazko idaz-lanak pozik irakurten dira bazterretan, eta euskerak burua iasotzea Jaungoikoak nai du, Kardaberatz'ek zionez. Loiola'n bizi izandako Mendiburu, Larramendi, Kardaberatz, Olabide eta beste euskaldun iesulagun asko ta asko lotsatu egingo lirake erderazko aldizkari au ikusita.

.— Bizkai'ko parroki batek bere ikastetxea du: bertako irakasleme napar bat dago. Aurrak oro euskaldunak dira. Kristau-ikasbidea euskeraz ta erderaz irakasten die parrokuaren aginduz ta guraso guzien pozez. Ilabetetsu dalarik, ikastola-ikustatzaile bat etorri zitzaion, erabatako erdalduna bera. Ikustatzailearen aurrean euskeraz ixilerazi nai-izan zitun aurrak; izkera ortan tautik ere esaterik zeatz ta meatz eragotzia zala-ta, akar gorria egin zion irakaslemeari. Kristau-ikasbidea aurrei galdezka asi zitzaion Ikuskatzailea, gero, ta aurrek euskeraz erantzun. Berriz ere akar gorria irakaslemeari: onek bere burua xuritu nairik, eliz-ikastola zala ta Parrokuaren aginduetara euskeraz irakasten ziela adierazten dio. Aren aserrea. Eliz-ikastola izan-arren, erriko ikastola berebat bazala, Espani'k dirutan laguntzen ziolako ta ikastolan euskerarik ezin zezakela erabili. Irakaslemeak zigorra irabazi zula-ta, lenengoz ikastola ori ikuskatzen zulako parkatzen ziola esaar aldegin zun. Orra XX'garen gizaldi betean gure Elizaren eta gure Erriaren eskubiderik nagusienak zapaltzen eta ostikopetzen ikuskatzaile erdaldun ori erdal-erriaren izenean.

.— 1958'gko Orrila-Garagarrileko «Euzko Gogoa» aldizkariaren —Irakurlearen Txokoa'n— 117 orrialdean auxe agertzen da

        «Andikona'n, Berriz'ko auzoan dagon abade berriak erderaz egiten ditu eleiz-itzaldi, errosario ta guzti. Umetxoei ere erderaz ematen die kristinau-ikasbidea. Dakigunez, auzo ortan erdaldun bat ere ez dago. Txarrena, abade orrek badaki euskeraz». Idazki au izenpetzen duan apaiz onek, 1918'gko urtean, lenengo aldiz, bertoko Apaiz lez, geure euskera maitean Andikona'ko erritarrak agurtu zituan eta Berriz'ko seme jator batek berton irazitako Ikastola artan, umetxuen ikaskizunak euskeraz irakasten asi be. Au dala-ta, egun batean, aztu ezindako eguna, zaparrada itzal batek urten eban, Eijo gotzain jaunaren abotik eta busti aldi eder bat artu ondoren... eguzkitara urten, nere soinekoak zabaldu ta zikatu ziran; jantzi berriz eta lengo bidetik urten barik Jarraitu neban urrengo Gotzain berria etorri arte.

        Eta 1957 gko urtean, «Euzko-Gogoa»n goikoa irakurtzean, nere odola... bor, bor, bor irakatzen asi jatan. Edota egia al da, Andikona'n burrubakokeri au jazotzea? Idaztortza artu, ta gogorkiro nere aserrea agertzeko gertu nintzan... baina, baina... ezin sinistuta, lau egunetan utzi nuen nere idaztortza mai ertzean: baretu nintzanean, Durango'rako bidea artu nun, egiazko iturritik ur garbi gardena edateko asmoz; eta egiaz, zorionean nere barruko baretasuna indartu zan. Izan be; Durango'n aurkitu nintzan Andikona'ko mutil gazte zintzo batekin: ura Poza. Agertu ondoren, azaldu nion nere asmoa: sakeletik «Euzko Gogoa» aldizkaria atara ta irakurri nion Andikona'n jazotzen dana. Errupin, esan nion, Jaunaren aurrean esan egidazu, irakurri dauzudana ta entzun daustazuna egia dan edo ez. Erantzuna: On Pilipe jauna. Ori ez da egia: oraingo apaiz berriak itzaldiak euskeraz egiten ditu umeei kistar-ikasbidea euskeraz irakasten dautze, agurtza inoiz erderaz erresau dau, aurretiz, ordea, eleiztarrai azalduta, egikun au era ortan betetan dabela, aldi labur batean, euskeraz ondo ondo oinarritu artean. Gaur euskeraz Agurtza otoi egiten dau...

        Goibel-itun, oldozkun ilunez beteta Durango'tik etxeratu nintzan...

        Baina, zelan izan litekek «Euzko Gogoa»n Andikona'ko apaizaren kistar ekintzak ain oker argitaratzea?? Salatzaile dana dalako ori bide zuzen eta artezetik ibili ete da??? Korapilo ua, egun gutxi barruan, Ardikona'ko Apaiz berberak askatu eustan, arazo onetzaz nere etxera etorri-ta. Naigabez beterik agertu iatan: itz gutxitan egia oso-osoa, dan dana agertu eustan: bere naigabea ta berdin bere guraso euzko-abertzaleena be, bere barrenean ezin gorde ebazala... lengo aldian euzko-arerioak zigorkatzen eta orain euzko-anai maiteak azpikeriz eta maitasun bage biotza zauritzen. Nun dago ba egia oso-osoa? Andikona'ko apaizak, apal apal eta leunkiro agertu eustan Errupin gazte zintzoak azaldu eustana. Neuk eskuratu nion «Euzko Gogoa» ta zabaldurik 117'gko orrialdea irakurri eban eta ixentau eustan eskuagaz «errosario ta guzti»... esanaz «au ez da egia oso-osorik zabaltzea, erdiz erdizka ta azpikeriz baino». Tamal aundiz badira apaiz batzuk baino geiago gure euskera eder mamitsua ostikopetu ta lurperatu nai dutenak, gure Jaun zuzenak bakotxari bere zigorra emango dio.

        Onetarikotzat ixentetan ba'dau «Euzko Gogoa»ra eldu dan salatzaile erdiz-erdizkoak, gaur Andikona'ko eleiztarrak euskaldun dirala, larratzen dituan apaiza, zuzen ez dagola deritxat. Andikona'ko Apaiza Gotzain jaunagana eldu da, ta berak esan eustan lez, Gotzainaren begirako ez dau ezertxo galdu, baizik baiezko bat irabazi.

        Erdiz-erdizko salatzaileei be ondo litzake neurriak artzea, egia oso-osoa bere bidean gailen gailen ibili dedin, «Euzko Gogoa» egia zale beti agertu dedin eta gure euskera eder kutuna bizitza mardul mardulagaz Euzkadi'n bizi dedin Jaungoikoa ta bere uzkurtza goratzeko. Lerro oneik eztabaidarako ez dira ta bakotxaren asmoak aztertzeko ni ez naiz nor: gauza bi auek gogoan euki. Beti begiko zaukadazan Z.'tar Pilipe».

        Bakoitzari berea omen da zuzenbidea, ta pozarren argitarazten ditugu Andikona'ko abadearen aldeko itzok, guri adierazi zigun beste apaiza gaitziritzi bage, ordea. Gazte-gaztea dugu Andikona'ko apaiza ta onik egingo al du euskeraren alde, bear danez euskera erabilki ta guraso laztanen urratsetan barna zindorik eta zutik ibilki. Jaungoikoak eta Aberriak sariztatuko zaituzte, ala bearrik.

.— Buenos Aires'ko «Tierra Vasca»n Batek izenpetuta auxe irakurri dugu: «Euzko Gogoa». «Artu ditugu aldizkari onek argitaratu ditun ale berriak. Beti bezela atseginak dira. Lenbiziko aletan, gogoratzen naiz nere arritzea dena euskeraz idatzita zegoela ikusterakoan, ez geunden bada onelako gauzetara oituak. Eta urteetan irauten dijoa. Gure Larramendi zarrak esango zun bezela: «ezina egina». Orain, aldizkari au bere garaietan eskuratzera oitu geranean, berez egindako gauza bat balitz bezela, geure buruari galdetu bear diogu: Zer egiten degu gauzak ala izan ditezen?

        Orain arte, beti gutxienak izan dira erriak mugitu dituztenak, eta gero ere ala bearko du. Eta lege au gure errian besteetan bezela betetzen da, Zaitegi jauna eutsi zure lanari».

.— Paris'ko «Euzko Deya»k Daguenileko iekian auxe dakar: «Euzko-Gogoa» ri zor diogu izari aundiaz orain dugun itxaropenezko euskal-berpizte au. Ortik batez ere aldizkari onek ematen digun atsegin bizia. Gaur aipatzen dugun azken zenbaki ori lan egokiakaz josirik dator bere sail guztietan; eta emendik gure bigarren poza, bera irakurtzean euskal-bizia era askotan galgaraz ari zaigula ikusten dugulako.

 

.— Gu aleginean ari izan-arren, euskaldunik geientsuenak lozorroan daude pozik: momorroturik edo daude zoritxarrez. Edota, arrainei igerika erakusten ari gerala buruak ematen dit nere goibel-aldietan. Arpidedun bakoitzak beste arpidedun berri bat egin bear lukela aditzera eman-arren, alperrik da. Bi edo iru arpidedun zintzo kendu ezkero, besteak oro iaramonik eztizue egiten. Gure aldizkaria goitik beraino gutxik irakurten dute. Ta arpidea ordaindu uutxiagok oraindik. Zenbaki ontaz urte berria asten dugu. Arpidea ordaindu ta argitarazi dugun zenbakiren bat iaso eztunak aditzera eman beza, ta berealakoan igorriko diogu.

 

.— Aurten «Eskualzaleen Bilzarra» k urteko bere bilkura Heletan egingo du irailaren 5'tean, ostegunez: goizeko amarretan Elizan meza ixila: Etienne Salaberry iaun apaiza ta gure lankidea mintzalari. Amaiketan urteko bilkura nausia dena euskeraz. Eguerdi eta erditan, plazan mutxikoak eta jauziak. Ordu batetan bazkari aundia (1000 libera dena barne). Bazkaitean, bertsulari oberenak eta bazkaldarrak oro kantari. Euskaldunen iaiburu ontara non-naiko euskaldun eta euskaltzaleak ere etorri ditezke: bazkarira etorri nai ba'dute, Heletako erriko etxera, daguenilaren 17'eko beranduen, beren izena eman dezakete. Berriok «Herria»tik ietxi ditugu.

 

.— Argentina'ko euskaltzaleak minez ikasi dute Lafitte apaiza auzitegira eramana dutela, Lartzabal apaizak idatzitako lan bat dala-ta. Argentina'ko euskaldun eta euskaltzaleak oro Lafitte ta Lartzabal apaizen alde bero ta aidor azaldu dira, eskuetara zazkidan bi gutunetan. Apaiz iaun agurgarrioi zorionak.

 

.— EUSKALTZAIN BERRIAK. — Jakinerazi digutenez euskaltzain berri auek ditugu izendatuz: L. Mendizabal tar Ixaka jauna, deduzko euskaltzaiña; Ormaetxea tar Nikola jauna, «Orixe», euskaltzain; Oxpin-Urkixo kondea, urgazle.

        Ordua zan, eiki, lenengo biai batez ere, gure Euskaltzaindi'an toki emateko, eta pozik ikusten dugu bearrezkoa zan betebear ori buruturik. «Orixe»'ri buruz, ona emen «Herria» asterokoak ongi diñoena «Erran daitake eskualdun idazletan nehork ez duela harek bezanbat eta arek bezala idatzi.»

 

.— BONAPARTE PRINZIPE'AREN OMENEZ. — Datorren urrillaren 15 eta 16'gn. egunetan Bayona'ko Euskal-Museu'an jai bereziak izango ditugu, euskeraren alde ain lan aundia egin zuen Bonaparte Prinzipe'aren oroigarriz.

        Eskerronezko omenaldia izango da, noski, iragartzen dugun au; baña zertxobait geiago ere izan bear. Bonaparte'ren izen aundia bereziki goratzen dugun batera, gure izkuntzarenganako maitasuna sendoki indartu bear dugu geron baitan. Lotsagarri izango litzake-ta, ontan, kanpotarrak geu baino sutsuago agertzen dirala aitor-bearra.

        Esan digutenez Donostia'ko lau ikastetxe nagusietan (Jesuitetan, Sagrado Corazon, Marianista eta beste batean) euskal-ikastaroak zabaltzeko asmoa dute. Aldundi'ko lendakariak esan omen die, irakasleak Aldundi'ak ordainduko dituela.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.