L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1957 gko. Epaila-Iorraila) —Hurrengo artikulua




 

 

—Itz-Lauz—

 

Abstraktoak eta beste margolari berrizaleak

 

Errezola'tar Joseba'k

 

Maite det margoketa ta amaika gozaaldi pasa ditut Paris aldean an bizi izan naizen azkeneko bi urte abetan... Izan ere, Praintziko erriburu ori baita nagusi, kultura gai geyenetan eta batez ere margoketa arazoetan. Bizi modu larria angoa oituta ez daudenentzako. Ez dago lekurik dauzkan bizi lagunentzat ta egunero sartzen dira erbestetar ugoldeak. Danak dabiltz an presaka ta ez dago patxararik ez kalean, ez metroetan ezta ere automibilletan. Bizkor ez dabillenari azkar bultz egingo diote nunai dala, eta etxeetan ere bizi tokiak txikiak dituzue. Tok gutxi eta zarate geyegi, egunez eta gabez. Eragospen oyen ordez ba dituzue alare beste gauza atsegingarri batzuek, eta neretzat beñepeiñ esan bezela, margolari erakusketak Praintziako-enak eta lurralde guzietako-enak: Vlaminck, Rouault, Deneyer de Segonzac, Hartung, Picasso, ta abar, ta abarrenak.

        MARGOLARI ZARZALEAK ETA BERRIZALEAK.— Ez naiz ni margolari zarren kontra baña itxuragabekeria deritzait, gaur Erdi Aroan bezela pintatzea. Ludia ez dago geldi iñorentzat ezta ere margolarientzat. Txorakeria bada orain etxe eta jauregiak milla ta bosteungarrean bezela altxatzea, arrezkero burni, zementu, eta plastikoekin bideak zabaldu diralako, Miguel Angel-ek bezela margoltzea, oyek ibili ziran bidetatik gutxi, oso gutxi, aurrera egin ditekelako.

        Raymond Cogniat kritikoari ikasi diogu, gaurko margolariak iru sailletan sar ditezkela, ots: izadia edo eredua dan bezela margoltzen alegintzen diranak alde batean, bestean izadia aitzekitzat artzen dutenak bere asmo edo sentimentuak laukira eramateko, eta, irugarrenean eredua oso osorik, bere buruz sortzen dutenak. Lenengo bi taldetakoeri deitzen zayete «figurativos» edo eredudunak, eredua nola edo ala, adierazten digutelako; ta irugarrengokoeri «abstractos» edo ereduezak ereduari uko biribilla egiten diotelako.

        Ereduezak, gaur istillu aundiena ateratzen dutenak izan arren, ez ditugu oraingoixeak. KANDINSKY, KUPKA, DELAUNAY eta MONDRIAN, era ontako lenengo margolariak, 1.910 garrenean asiak ziran bere leloakin. Areago, «dekorativo-ak» betikoak ditugu ta abek ere eredua burutik oñetara bere pintzeletik ateratzen dute.

        Euzkaldunok abstrakto gutxi ditugu. Nik baten entzutea badet ta berau ezta margolaria, eskultorea baizik. Paris'en egin zigun erakusketa bat eta kritikak gootik aipatu zuen.

        PARIS ETA EUZKO MARGOLARIAK.— Gure margolari on guziak edo geyenak Paris'en bere ikaskuntza osotu duenak izan dira. Ogei urte abetan gure ertilari gazteak ez dute al izan aruntz juaterik. Oraingo onenetakoak ere ARANOA amurriotarra, TELLAETXE bergararra, UZELAY mundakarra eta abar Paris aldean ibiliak dira. Agian, askok ez dute jakingo ITURRINO zanak eta PICASSO-k lenengo aldiz alkarrekin erakutsi zituztela bere laukiak eta DURRIO bilbotar eskultoreak utzi ziola bere lantokia, PICASSO berari.

        PICASSO TA «GUERNICA».— Aitatu degunez, esan dezagun gaur alde guzietako margolarion artean, PICASSO degula aipatuena. Iñork ez ainbeste ikusle, ta kritikoentzat ez da beste margolaririk onetzaz ainbat kezkatzen diranik. Bi erakusketa aundi ofizialak egin zaizkio Parisen joan dan urte eta aurrekoan, partikularrak berriz ez dakit zenbat: sasoi guzietan bat erakustoki nagusienetakoan. Pelikulak ere bi, ni dakitzela egin zaizkio eta liburuak berriz meta bat urtero argitaratzen dira, berari buuz, galistietakoak eta bestelakoak. Zergatik orrelako izena eta orrelako kezka? Ona dalako, duda gabe ta gañera aldakorra dalako; urtetik urtera berritzen bai ta. Ofizialki egin zitzaizkion bi erakusketa oyetaik, bata bere margo-laukiena zan eta bestea grabaduena. Ta nolako grabaduena? Ez ditut nik oberik ikusi ez oraingo grabatzalleenak ez aurrekoenak. Ayek zeatz, ayek bizi, ayek apain. Eta edozeiñek ulertzekoak. Badakizute Picasso'k asma zuela kubismoa edo lau dimensiotako pintaketa. Au da ereduaren lau aldetatik txeetasun berezienak artuaz laukira eramaten dutenak. Ez aurre utsa, baita ere atzea, goibeak eta alboak.

        «GUERNICA» izeneko lauki ospatsua ikusi nuen Paris'en. Ipar amerikatik ekarri zuen, Picasso'n erakusketa orokor batean bearra zalako. Kubismoaren legeetan egiña da alde batetik, ta bestetik expresionismoarenetan. Gernika'n Hitler'en abiadoreak egin zuten basatikeria edo obeki esateko, basatikeri arek berari egin zon biotz-zarrada, adierazi nai digu Picasso'k lauki ontan.

        AIZPIRI MARGOLARIA.— Joan dan udaberritan antola zuten Paris'en erakusketa eder bat: «BIENNALE 57. JEUNE PEINTURE. JEUNE SCULPTURE» ta antxe zegon AIZPIRI margolarian kuadro ikusgarri bat, «Crucifixion», izenekoa. Aurrez, Salon Petrides aretoan ikusi niozkan beste batzuek benetan jori eta sakonak. Izen orrekin etzeon zalantzarik bera edo bere gurasoak guretarrak esan bear zutela ta nun jayoa genduan jakiteko irrikitzen jarri nitzan. Bateri eta besteri galdetuaz ikusi nuen, nun bizi zan Paris'en ta ara joan nitzaion. An arkitu nuen gizaseme sasoidun bat, 38 urtekoa ta an jakin nuen bera Paris'en sortua zala, ta bere aita D. Inazio Bordele'n ta bere aitona ELGOIBARR'en. Amonak ostera GORRITI omen zuen abizena. D. Inazio eskultoretzatik bizia Bordele'n eta Zuloaga margolari zanaren adixkidea. Gure margolari onek PAUL du izena ta esan zidanez etzitun ezagutzen eusko margolariak. Badu egiña kuadro bat Bayona aldeko paisajea eredutzat artuaz ta LASOTA tar Erramun Jaunari saldu omen zion. Izana naiz beiñ baño geyagotan LASOTA museo aberatzenetakoa ikusten, ta alare ez naiz gogoratzen lauki onetzaz. AIZPIRI'n etxean ikusi nitun kuadro arrunt onak eta berari esan nion Rouault eta Goyakin aidetasuna arkitzen niola; bayetz erantzun zidan. Alare AIZPIRI'k ez ditu beste oyen margo berdiñak erabiltzen ta batez ere ertzak arraya edo marra ugariak egiñak dira, nunbait ereduari «relieve» edo sakontasun geyago emate arren. Zein margolari sailleten sartu ziteken galdetu nionean etzidan lenengo kolpean erantzun ta gero esan zidan «ECOLE DE PARIS» deritzayon ortan sar lezayokela. Eskola ontan ordea mota askoetako margolariak daude eta nik ez diotzat bi ezaugarri bestetik arkitzen: ezezkorra bat, «akademikoak» ez diran aldetik eta bayezkorra bestea, zabalak eta ausartsuak diran aldetik. Agian beste ezaugarri bat ere erantzi lezayeke, guziak ofizio'a ongi dakitenak direla. Onekin esan nai degu ez direla «naifó» garay baten deitzen zitzayenetakoak, Utrillo eta Rousseau'n antzekoari.

        «BIENALE 57» erakusketa ontan joera guzietako margolari ta eskultoreak izan arren ez genduen ikusi «surrealista»rik eta arriturik galdetu genion, erakusketa arren antolatzalle J.A. CARTIER jaunari zergatik ote zan. Biziki erantzun zigun beste galdera batekin. Ezagutzen al dezu berrogei urtez beko surralistarik? Gu alegindu gera, baño ez degu bat ere arkitu. AIZPIRI'k berriz esan zidan estilo ori gastatua dagola eta mami gabea izan dala beti.

        Bada Paris'en beste margolari bat euzkalduna dala esan didatena. Ikusi ditut bere «erreproduzio» batzuek eta mallakoa irditu zitzaidan. Banuen asmo bera ikusteko, denbora ezak ordea, etzidan utzi asmo ori aurrera eramaten. Arjentina'n jayotako margolari bat ote dan ezta-baidan nago.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.