L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1957 gko. Epaila-Iorraila) —Hurrengo artikulua




 

 

—Idazti Berriak—

 

Euskal Gramatika llabur eta idazleen pusketa autatuak

 

U. t. A.

 

Euskal Gramatika Llabur eta Idazleen Pusketa Autatuak . L. Villasante, A., o, f. m. Escuelas Graficas de la Santa Casa de Misericordia. Bilbao (?)

 

Gogo biziaz geunden euskeraz egiñiko euskal-elizti bat ikusteko. Eta ba-dugu bat, L. Villasante Aita'k egiña, igaz, 1956' garrenean, argitaratua.

        «Euskal Gramatika Llabur» deitzen dio egilleak bere liburuttoari, ta onelaxe da, al diteken laburrena 8'garrenean deitzen dan kaizuz; 24 orrialdeetan ogetabost ikaskai, llaburrak ere, azaltzen ditu egilleak, baña 1955'garrenean Arantzazu'n argitaratutako «Paradigmak» osotzeko, «Oarra»'n adierazten danez. Liburuaren bigarren zatian idazle ospetsu batzuen «pusketa» batzuek agertzen dira ereduz eta beste 30 orrialde betetzen.

        Elizti au Arantzazu'ra lekaide izateko asmoz dijoazenentzat egiña da, eta auek, geienak beñepein, euskaldunak izanik, azalpenak euskeraz ongi. Alan eta guztiz be, adibideetan, erderaz ematen da auen itzulpena.

        Oso egokia deritzaigu liburu berri au; baña egilleak ontzat artuko dizkigulakoan, bere liburua ikusi-ta, iru iruzkin auek egin nai ditugu, egokia ere izango dala ustez. Onezkoan eta begirune aundienaz yardun gurarik.

        Ona -emen, lendabiziz, ondo ulertzen ez duguna. Bere «Lehenbiziko ikasgaia»'n auxe irakurtzen dugu 7'garren orrialdean: «V. Letra au ezta euskeraz erabiltzen, euskal jatorrizko itzetan beintzat. Eta erderatikoak izanarren, erri-euskeran aspalditik sartuak daudenetan ere ez: berba, abendu. Baiña Substantivu, adjetivu.» Zergatik «substantivu», «adjetivu»? Ez du esaten egilleak. Ala ere 8'garren orrialdean onela gañeratzen du: «V, Qu, W... Atzerri-izkuntzetatik artutako izenetan erabilli oi dira bakar-bakarrik: Vatikanu, Valladolid, Sevilla, Washington, Bolivia...». Ba-dirudi, ontaz, errien izenak eta onelakoak dirala soilki beren izkiakaz idatzi bear dituztenak.

        Villasante A.'k berak, oraintxe aipatu ditugun bere itzetan, esaten digu, erriak «b»'az idatzi dituela beste izkuntzaetarik artu dituen «v»'az idatzitako itzak. Zergatik, beraz, ontan, erriak artutako bidea utzi? Liburu onen bigarren zatian agertzen diran «pusketa» oietan ere amaika itz ikusi ditezke «b»'az idatzita: «serbitzari», «deboziño», «Kalbario» (Añibarro); «embidia», «berba» (Astarloa); eta abar, naiz eta beste batzuk «v» erabilliarren.

        Ba-dago, guretzat, beste zio bat, onelako itzak, itz arruntak, beti «b»'az idazteko. Aipatutako «substantivu» ta «adjetivu», esate beterako, erderazko «substantivo» ta «adjetivo»'tik etorriarren, azkenego «u» ori «o»'en ordez artzen duten ezkero, ez dira, orrengatik, erdal-itzak euskal-itzak baño; beraz eta itz arruntak izanez, «b»'az idatzi bear diralakoan gaude.

        Beste arlo bat orain. «Purista» osoa izatea okerra baldin bada, ta ontan gagoz gu ere, ez ote da beste oker bat ortik irten eta beste muturreraño joatea? Euskaltzaindi'k berak ere, igaz eta kultura-itzai buruz, euskal-idazleai auxe eskatu baitzien: «euskeraz erabiltzeko, erderara jo gabe, naiz ta nekegarriago izan».

        Ez dugu geuk uste, kulturazko itz guztiak, nai ta nai ez, euskal-errotik eratu bear dirala; baña bai al danean eta bearrak diran argitasuna ta egokitasuna galdu gabe. Gaiak dirala ta, geron gardiz, batzuetan besteetan baño bearrago izango zaigu euskal-erroa, erderazkoa baño. Eta gai auen artean ba-liteke eliztia lenengoa izatea, izkuntza bera ikasteko dalako.

        Ona emen gure irugarren iritzia. Guretzat garrantzi aundiena. Oraintxe ta bide batez, aldizkari ontan bertan O. ta O. idazleak, euskeraz ere, berak egindako beste elizti bat argita ratzen ari da. Eta idazle onen aburua beste au bide da: euskerazko errotik itzak erabiltzea.

        Orra bada idazle bi, gai bereaz idazten eta biontzat berdiñak izan bear izango lirak-en itzak ez berdiñak izatea; esate baterako, batek «adjetivu» erabiltzen duen tokian besteak «izen-lagun». Naiz eta bien artean gure iritzia aukeratutako eukiarren, ez da gure asmo, orain, ontaz erabakitzea. Beste gauza bat nabarmendu nai dugu emen, orixe baño garrantzi aundidunagoa.

        Ulergarria izango al litzake, «adjetivo» itza erderaz adierazteko, eliztilari batek itz bat erabiltzea eta beste batek beste bat eliztia azaltzeko? Emen aipatu ditugun egille bi oiek, gauza bera esateko, bakoitzak bere itza sortzen badu, iru edo lau edo geiago gai ortaz yardun ezkero, bakoitzak ere beraa asmatu bear? besten eskubidea ber-bera izango luke-ta. Ez ote litzake askoz obe izango, eliztiaz idatzi bear dutenak, beintzat, aurretik, bearrezkoak diran itz bereai oiek. autatzea, gero guztiak berberak erabiltzeko? Ez ote liguke jokera onek guziontzako erreztasun aundiena emango? Ez ote litzake izango euskeraren batasunerako urrats sendo ta egokia ere?

        Naiz eta gure gogokoa ez izanarren, esan dezagun guziok «adjetivu», guziok ere itz bera erabiltzekotan; baña nora goaz, ontan, «buru bezenbat aburu»'z eta iritzi bezenbat bidez?

        Guretzat beñepein bear-bearra deritzaigu alkarturik ibiltzea, ta naimen au berriro adierazteko idatzi ditugu, batik bat, lerrotxo auek.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.