L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1957. Orrila-Garagarrila) —Hurrengo artikulua




 

 

—Itz-Lauz—

 

Sauro

 

Etxeberria'tar P. S. I.

 

Gaur, negarrez eta bakarrik zebilen: Sauro begi urdiña, alegiya. Buruko ile kixkur erdi oriyak, aizeak eraman bear zizkiola zirudin. Muxuko bi oyak malkoz beteak ikusi dizkiot. Neurri egokiko ezpaintxoak bein ere baño gorrigo zerarnatzin. Aurreko egunetan, ez beti ala, bañan itunegi ere ez nun arkitzen. Zakur bat lepotik ubalez lotuta, arekintxe iri ontako arizti batera yoaten zan. Gogoko ez zun lanera, nonbait. Ibileran antz-ematen zitzayon. Okerren bat egin dulako amaren astiñaldi ondoren, alaxe irten oi da mutikoa atarira.

        Ez dakit nola, bein irri-par egin genion elkarri. Eta egun asko baño len, iya adiskide mami ere egin giñan. Nik galdetzen nion, esanaz

        — Bai goiztar zabiltzala, Sauro!!

        — Zu goizago zabiltz, ain urrutitik alderdi ontaraño orren txintxo. Ni ere pozik yoango nintzake, lekaimetxe ortan norbaiti yaupa laguntzera. Ikasten ibiliya naiz; bañan, ez nun bukatu.

        — Zaila da-ta. Ainbeste latiñezko itz ezin buruan sartu noski.

        — Bai zera! Latiñak ez nau ikaratzen.

        — Zenbat senide zerate?

        — Aita eta ama eta ni: besterik ez gera. Amaika urte ditut.

        — Txakurra nondik ekarri zenduten?

        Ta au galdetu nionean, bekoki zabala erabat goibeldu zitzayon. Iñola ere ezin nun asmatu zergatik ziteken. Ainbeste eta ainbeste, ez al zebiltzan, bada, alderdi artan beren txakurrak lagun zituztela? Berriz, nik

        — Ez al didazu esan nai?

        — Ez dakit, Aita. Ni ez naiz gogoratzen. Beti orrelakoxe itsusiya ezagutu det.

        — Yale ona al da?

        — Ona danik, onek ezertxo ere ez. Txito miliña da. Nazka ematen dit.

        — Orrenbeste?

        — Emango ez dit, bada? Egunero au artu; eta, oni itz bat eain esanez ibiltzea batetxo ez da pozgarri. Beste ainbat ibiltzen diran bezela, anaitxo edo arrebatxo bat bizkarrean artuta ibili nayago nuke; arratsaldean ikastetxetik etxera itzultzean arekin yolasean, ua goraka yaso; eta ari muxu emanez. Txakurrari nola muxu eman? Batzuk bai... txakurrari muxuka, ua magalean artuta!!

        — Txakurra egurasteko, beti zu bialtzen al zaitutte?

        — Astegunez ni; yai egunez ere ni!! Amari esaten diot, beste senidetxo bat bear gendukela. Bañan, ark erantzuten dit, guk ez degula baratzarik, azak burutzen diranean, aurtxo muxu gorri baten bila aruntza yoateko. Gure auzokoak ere, nere lagun Athos'i aza-artetik oso anaitxo polita ekarri zioten. Gañera, lengo gudatean txito landertu omen giñan; eta beste aur bati soñekoak erosteko txanponik ezin omen luke inguratuko amak.

        — Eta, zure aitari orrelakorik ez al diozu esaten?

        — Lengoan ere, txakurra, bere oñez ibiltzeko gauza ez, ainbeste auldu bait-zan; eta, aita asarretu egin zitzaidan. Ni omen naiz errudun. Beste mutilak, eta neskazar eta agure zar saila ere, txakurrekin pozik ibiltzen omen dira: ayei itz goxobiguñak esan. Ayek ustu naya agertzen dutenean, ayentzat txoko egoki bat aukeratu. Lepoan ere galartzu musker-nabarrak ayei ipiñi, apain-apain....

        Besterik esan gabe aurrera egin zun.

 

* * *

 

        Bestelako zeregintxo bat sortu zitzaidan, eta arizti artara gabe egun batzu yoan ziran. Alako arratsalde eder batez, bere kideko mutiko batekin burrukan zebilen. Ikusi niñuneko, atxintxika etorri zitzaidan.

        — Zer zabiltza Sauro?

        — Lengo artan esan gabe utzi nizkionak entzun nai al dizkit? Aitak, ala yarduten zunean, aize burrundara otz batek masailak ebakitzen zizkidala iruditzen zitzaidan; eta, isilik egotea obe zala-ta, ez nion ezer erantzuten.

        — Zure aitak non lan egiten du. Sauro?

        — Bide-gurutzeko amabitzan, ez al du bein ere ikusi izan?

        — Nola uste nezaken, ua zure aita zanik?

        — Batzutan lan astunegiya izaten omen du: berezibilak pilatzen diran arratsaldeetan, alegiya. Baña, toki ua bikaña omen du. Erromatarren ainbeste txakur eder eta mardul ikusteko, oso aukerakoa. Aundizkien seme-alabak ere, noizik bein arro-arro an igarotzen omen dira, beren txakurrak erakusten, ilea moztuta guri-guri: ayek, ayek txakurrak!! Beltzak eta oriyak. Zuriyak eta auts-margokoak. Nabarrak eta gorriyak. Artzainora eta eper-zakur belarri luzeak: guztitatik erruz, eta oso begi-betegarriak. Umeak baño lan gutxigo ematen omen dute. Eta, txakur bat iltzen ba'zayo norbaiti, beste bat aixa erosi omen liteke.

        — Eta, zurea non dezu?

        — Zergatik galdetzen dit? Ona, malkoak begitara datozkit. Ez ua il dalako. Ainbeste aldiz entzun diodanez, gure aitak beste bat crosiko ote didan beldur naiz.

        — Aldarte onez dagon batean, itz xamurrez, ez erosteko ez al diozu esango?

        — Nik ez det txakurrak nai! Txakurrak ez du biotzik. Arek ez daki iñor maitatzen.

        — Noiz il zan?

        — Atzo amabost.

 

* * *

 

        Izketa oriek lengo garagarrilaren aurren erdian genitun. Gero nere mutikoa ez nun ikusten. Ondoren, udarako beroei iges egiteko otsean, iri ontatik alde egin nun. Berriro onera itzuli nintzanean, Sauro gogoratzen zitzaidan. Eta, azkeneko ostegun ortan, yaupa emateko nere betiko txadonera iya iritxi nintzalarik, inguru artako beste txadon batera nindoala, Sauro antxe ikusi nun. Oraingoan txito alai. Orain zazpi ilabete baño azigoa. Udaran belarra soroan baño iya geyago.

        — Zer egiten dezu emen Sauro?

        — Meza laguntzekoak ikasten amaitzera, oneraxe etortzen naiz.

        — Orren gartsu, beraz!!

        — Bai al daki? Nere aitak beste txakurrik ez du erosi. Ez omen du erosiko. Amak ere ez du nai. Esan didate, luzaro baño len, anaitxo tiki bat ekartzen ez ba'dute, arrebatxo polit bat ekarriko didatela. Ama ere, arentzat soñekotxoak yosten ari oi da.

        — Pozik al zaude?

        — Oso, gañera!! Aita: arako leyoan dagon zakur beltz itsusi ua ikusten? Gina'ren etxekoa da. Egunean ez dakit zenbat aragi erosten duten arentzat ayek. Guk geron etxean irurontzat baño geyago. Gina, arako arizti artara askotan yoten da; eta, ark antxe esaten dizkit oriek.

        — Gina, aspalditik ezagutzen dezu, beraz?

        — Bai, Aita. Zuk ez al dezu ezagutzen? Amak ez omen dio muxu ematen bein ere; eta, laister beste zakur bat erosi bear omen diote. Gina'k ere txakurrik ez du nai.

        — Udara ontan ez al zera iñon izan?

        — Napoli'n. Atsedena bear zula-ta, gure aitak amabost egun atera zitun oporrerako. Yoan giñan. Eta, an ere mutil aundi batzuk txakurrak ubelez zeramazkitela ikusi nitun. Erruki ematen zidaten. Lenago uste izaten nun, emen bakarrik zirala orren nolabaitekoak, kidekoak baño txakurrak maitego dituztenak.. Ai beza? Urrutietako alderdietan ere, orren txakur-zale al dira?

        Mutikoari zer erantzungo nion?... Ezetz?



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.