L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1957. Orrila-Garagarrila) —<eugo3625>




 

 

—Irakurlearen Txokoa—

 

Irakurlearen txokoa

Eskutitz, galde, iruzkin eta berri

 

.— IRAKURLEARI GALDEKIZUNAK

        Len ezarri genun erizkizundiari amaikatxok erantzun digutenezkero, ona emen bigarrena ere. Lengoari iardetsi zigutenei eskerrik asko ta agertzen dizkiguten asmorik geienak onartzen ditugula ere aditzera ematen diegu. Bigarren erizkizundiari erantzungo diotenei ere eskerrik aunitz aldez aurre.

 

1.— Zure euskaltzaletasunaren oñarria, gure Erri'arenganako zaletasuna ote da?

2.— Edo ta beste zioren bategatik laztan ote duzu gure euskera?

3.— Gure Erri'arenganako zaletasuna agertzeko biderik onena, uste al duzu euskaltzaletasuna dala?

4.— Zein beste bide izango litzake egokiena gure Erri'arenganako zaletasuna agertzeko?

5.— Gure Erri'aren alde beren burua eskeiñi zutenen eredua eragingarri ote duzu euskeraren alde su ta gar ari izateko?

6.— Beste Erri guztietan gizon ikasiak, naiz eta, bataz beste, gutxi izan, eragin aundia dute edozertarako; gure Erri'an orobat gertatzen ote da? Eragiñik al dute gure artean gizon ikasiak euskeraren alde eta gure Erri'aren alde?

7.— Zure iritziz, gizon ikasiak nola euskaltzale biurtu al izango genituke?

8.— Gizon ikasiek nola erakutsi bear lukete beren euskaltzaletasuna?

9.— Oraingo ikasleek, beren Erria ta euskera benetan maite al dituzte?

10.— Ikasleok alegiñik egiten al dute gure euskera ta gure Erria areago ezagutzeko?

11.— Zure aburuz, zer egin bear lukete euskerarenganako ta gure Erri'arenganako maitasuna agertu ta zabaltzeko? Ez ote biderik onena euskera ikasi ta beren artean erabiltzea?

12.— Erritik alde dijoazen ikasleek galdu egiten al dute euskera ta beren Erri'arenganako zaletasuna?

13.— Gure Erri'an bertan ikasten diarduten gazteak maite al dituzte gure euskera ta gure Erria? Esate baterako: Bilbao, Donosti, Gazteiz, Iruña ta Bayona'ko bigarren mailako ikasleak ezagutzen al dituzte euskera ta beren Erria?

14.— Zure iritziz, zer egin bear genuke bigarren mailako ikasleok erabateko euskaltzale ta euskaldun biurtzeko?

15.— Naiz eta oraindik ikastoletan euskeraz ez ikasi, nola iraunerazi litazke euskera ta gure Erri'arenganako zaletasuna gazteen artean?

17.— Ez al deritzazu egingarri ta eginbearreko, erri bakoitzean oraintxe bertan, bost-zazpi urteko aurrendako euskal-eskola txikiak sortzea? Nola sortu ditezke? Zer oztopo ikusten duzu ortarako?

18.— Lanean ari diran langille, nekazari ta arrantzaleak, salerosleak eta abar, euskera ta beren Erria maite al dizute?

19.— Tarteka-marteka beren burua yantziagotzeko gogorik al dute? 20.— Euskera irakurri ta idazten al dute?

21.— Beren bizibideen arremanetan euskera erabiltzen al dute?

22.— Zein bide onena, onelakoetan euskera gero ta geiago sarrerazteko?

 

        Erantzunak bidali alik eta zeaztasun aundienaz, aldizkariaren zuzenbide auetako batera: Calle Gmo. Franco, 52. 2° izqda., Mondragon (Guipuzcoa); edo: «Gaby's Cottage», 16, rue d'Aillet, Biarritz (Basses-Pyrénées).

 

.— Galdetzen dizkidazun itzok onetara dira euskeraz:

        capitel = inbel.

        cornisa = erlaiz.

        columna = abe.

        basa = idulki.

 

.— Oraingo idazleak ala zarrak deritzazu obeak? galde egiten didanari argi ta garbi auxe erantzuten diot: Azkue, Eguskitza, Agirre Txomin, Olabide, Lizardi, Ibargutxi, Etxepare Ion, Orixe-ta ioskeraz antxinako edozein euskal-idazle baino obetzat ditut nik, neuk beintzat. Nere aolkua auxe duzu, beraz: lenik idazleok irauli itzatzu gau ta egun. Geroago, euskal-ioskeraren ederra txastatu-ala, idazle zarrak irakurteko aukera izango duzu, ta zerorrek egiztatu al izango duzu oraingoen eta zarren aldea. Gorago aipatu ditudan idazleok oraingo gazte askok eztitute ezagutzen zoritxarrez. Zarretan ere irakurriak dauzkagu Axular, Etxeberri, Mendiburu. Kardaberaz, Anibarro, Frai Bartolome, Asteasu'ko Agirre. Mogel, Lardizabal. Iztueta, Duvoisin, Joanategi, Arrue ta abar.

 

.— Euskera, nere ustez, beti izango dugu ez-il bai-il, orain arte bezela. Kinka larri ortatik atera ta gure izkera mardul eta sendo ezarteko biderik bearrezkoen Euskal-Ikastetxe-nagusia deritzat. Asteko biderik errezena ele-ederraren adarra litzake. Oraingoan Ikastetxe-nagusi ori aurrera eramateko egokienak lekaideak izango lirake, nere ustez. Beneditanoak, iesulagunak, prantziskotarrak, karmeldarrak? Loiola'n, Arantzazu'n, Larrea'n, Lazkau'n, Beloke'n? Gizabideari dagozkion gaiak, ots, humanidades deritzatenak bertatik bertara euskeraz irakatsi ditezke. Erantzukizun nagusiena lekaideon sorbaldetan ezarri-arren, non-naiko euskaldun ikasiak ipiniko nituke irakasle, bere gaiean geien dakiena, alepka. Erri baten indar eta argi-iturri duzu ikastetxe nagusia.

 

.— Ortega y Gasset idazleak auxe uste zun euskaldunari, euskerari ta Euskalerriari buruz: «Euskaldun izatea, besterik bage, itzez adierazteari sortzez uko egitea da. Euskalerri arrigarriak izkuntzaren asi-masia dauka, gauzak izendatzeko doi-doi balio duna, ta barneko biziaren etorri igeskorra aditzera emateko gai ez da inola ere... Enda au oi ez bezelako setaz lotzen da bere ekandu ta oiturei. Mistiku ta lizunkerizale izanik aldi berean, otoitza sagardo-pitxarraz otzausten dute euskaldunek eta aintzineko dantza-irraidetan bukatzen diran ibildeunak antolatzen dituzte. Españi'n eztago arduratsuago landutako lurrik, ezta baserri garbiagorik ere, ezta obeki uritutako erririk ere. Euskaldunak arin-bai-arin onartzen ditu gizabide berriaren antze-asmakariak, alare, era berean, makurtu-gaita bere bularrean iraunerazten du erlijio ta politika arau zar-zarren altxorra. Europa'n eztago ontasun garbiagoko erririk, nik uste. Arpegiz bezain gogoz zuzena, Adan'engandiko landare aldakorrak Sartzaldean utzi dun aldaketarik zindoenetakoa da euskalduna». Ikus «Zubiaurre anaiak», El Espectador 359 ta 362'garren orrialdetan.

 

.— Gure aldizkariko lanei buruz ona emen euskaltzale batek idatzi diguna: «Ezin litzake lan guziak erabatekoak izan. Laburra ta arina, betor atseden bezela, baina, lana sakona bada, ziurrago izango da luzea ta «Euzko-Gogoa» k bere itzalari eutsi bear dio, ots, iakintzaz ornitutako aldizkaria bear du izan», ona emen Alberdi'tar Andolin euskaltzale zindoaren iritzia.

 

.— Beste batzuk erdal-antzerki ta zinema oien iritziak irakurtzea nai izango lukete. Asmo oiek betetzeko dira gure arteko zenbait idazle gazte. Gure aldizkariko orri zuriak begira dauzkate idazle berriok; inori eztiogu ukorik egin, are gutxiago gazteei.

 

.— Ioan dan zenbakian aurkeztu genun «EUZKO-GOGOA'ren ALDEKO ATABAKA». Ala bearrik, guk ezkenun aldarririk egin, irakurle euskaltzaleak berak baino. Urteko edo ileko egun beteko irabazia emanik, zilar zuria ta urre gorria erruz bildu dezakegu euskeraren onerako, zion deiak. Alde aurrez guziei eskarrik asko, baitik bat, orain arte lagundu digutenoi

        Bizkai'ko abade gazte batek 500 laurleko.

        Bilbo'ko euskaltzaleek 500 laurleko.

        Arrezkero eskuratuak:

        Nor dan esaterik nai ez dun Bilbo'ko euskaltzale batek 1.000 laurleko.

        Alberdi'tar Andolin langile euskaltzaleak egun bateko irabazia 1.000 libera. Eskarrik asko biotzez, euskaldunek oi dutenez. Duenak duenetik, eztuenak biotzetik. Batzuen beroz, besteen biotz ona kilikatu nai genu ke, sorozpide ontan aurrelari nor izango. Esku-eutsia luken euskaltzaleak ardagaia baino biotz legorragoa luke. Gure aldizkariaren asmo ederrak aurrera eraman nai genituke. Badator euskeraren eguna: gogoan artuko al dute gure eske-bateaa euskaldunek, nork bere kitatxoan.

 

.— Bazterrak arrotuz doaz, zenbait irizleen iritzi zakarrak dirala-ta. Euskal lanei buruz betargiago bear genuke izan. Nik neuk beintzat, ipui onen mamia nere gogoan nai nuke, baitik bat, euskal-idazleei buruz: gau batean txingurriak bere begiak iaso ta zeru izartsua ikusi omen zun, ta txundioz arriturik, berekiko esan omen zun: «txingurri zuriak dira.» Izarrak bere begiak beeruntz zorroztu ta lurrean txingurriak ikusi zitun, eta txundioz arriturik, berekiko esan omen zun: «izartxo beltzak dira.» Orra, txingurrien begiak zeruetako izarretan ere txingurriak ikusten ditute; izarren begiak, ordea, txingurritegietan ere izarrak ikusten ditute. Inoren euskal-lanok aztertzean, izarrarena egin dezagun.

 

.— Urrilaren 15 eta 16'an bi egun eder ospatu ditugu Bonaparte'ren omenez. Auñamendi aruzko ta onuzko euskaldunek erbesteko iakintsunekin bat egin zuten Baiona'ko euskal-Museuan, Bonaparte zanari esker ona erakutsiz, gerora zer-nola euskera iraun-erazi, edertu ta zabaldu dezakegun iakiteko. Izlaririk gorengoenak Villallonga, Dassance, Mitxelena, René Lafon, P. Lafitte, A. Arrue ta Mgr. Mathieu izan genitun. Garai ederra izan genun euskaltzaleok alkar ezagutu ta alkar berotzeko.

 

.— Bilbao'ko «La Gaceta del Norte» k argitarazi du Astiz idazleakin Vogt irakasleak izan zun alkar-izketa Baiona'n. Ona emen Vogt izkelari iakintsuak esan zunetik iakingarriena: «Indoeuropearrak gure legorrera etorri baino lenago Europa'n erabilten ziran izkeren eredu bakarra da euskera. Jaungoikoak ala naita irauten du, ta Europa'ko ta ludiko aurrerapen-ikaskuntzari euskaldunak sorterazi dun ekarririk aundiena da. Guk, erbesteko azterkalariok uste auxe dugu, ots, euskaldunek geroago ta beroago ikasiko dutela beren izkera ta eskualde ontatik gaiak igorriko dizkigutela, guziok alkartuta, gure lanok aurrera eraman ditzagun. Euskaldunak euskeraz itz egitea utzi ba'leza, izugarriro moztuta geldituko litzake. Elitzake euskaldun aurrerantzean. Ta euskera il ba'ledi, etorkizun gizaldietako asterkalarientzat gauza askoren giltza, apika, eskeintzen digun altxorra ilko litzake. Euskerak bizirik iraungo dula uste dugu, ta Euskalerri osoan geroago ta kementsuago lan egingo duzuela, izkera zarrarekiko guzian kexkari erantzunik. Oslo'ko gizarte-ikaskuntza-batzordeak igorria etorria naiz. Ta berriro ona itzuli bearra daukat magnetofon eta guzi, euskeraren bereizkuntzak bildu ta iparraldeko azterkalariekin euskal-gaiak aztertzeko».

 

.— Arteaga'tar Laurentzi K.O. abak au idatzi digu: «ZORION beroak lendabizi zure aldizkari ederra dala-ta; oso txukun agiri da iantzi barri orregaz; edozein tokitan arro ta burua tente paseatzeko moduan. Idazlanez, barriz, oso mardul eta bikain. Egia, inoz ez da gure Errian olakorik ikusi... «Aspaldi ontan euskal-abizenak biltzen ari izan naz nere alper-ordu urrietan; Perutarrenak dira abizen guztiok, ots, Peru'n jaiotakoenak. Batzuk oso txukun eta jakingarriak; agian Euskalerrian bertan aspaldidanik galduak. Orain, barriz, eztakit eurokaz zer egin. Egoki ete litzake zure aldizkarian argitaltzea? Besterik ezpada be gure odola zenbateraino zabaldu dan jakiteko? Nire ustez cco jakingari ta txalogarri litzake atzerri-laterrietan, Ameriketan batez be, sakabanatuta dabiltzan euskal-abizen guztiak biltzea, al dala. Bi mila ta geiago daukodaz Peru'n batuta.»

 

.— Argentina'tik Larrakoetxea idazle gorengoak «Euzko-Gogoa»ko idazle bikain, gazte, sutsu, guri ta mardulak goraipatzen dizkigu gutun eder batean eta Shakespeare'n MACBETH bizkaieraz euskeratuta igorri digu gure aldizkarian argitarazteko. Laister asiko gera antzerki ikaragarri au argitarazten eta zorionak euskeratzaileari biots-biotzez.

 

.— Ona emen, negu ontan lagunen artean erabili ditzakezuten gaiak galdekizun bakoitza aztertuz ta iratiotuz, idaz-lan bakoitzean erantzun ezazute

        a) Noizdanik aiputan artu dezakegu euskalduna? Magdaleni-aroan ba ote zan euskaldunik?

        b) Norbera aske izatea eta bere buruaren iabe izatea berdin-berdin ote dira?

        d) Zein ote da on-gaizto izatearen oinarria?

 

.— «Le Soir de Bayonne» deritzan egunerokoak Agirre Txomin'en «Kresala» prantzesera itzulita argitarazten asia da. Atalka ematen dute. Itzultzailea P. Arburu dugu. Ageri danez, euskal-eleberriak Prantzian ere aintzat artzen dituzte. Non eta Prantzian. Emen inon baino eleberri geiago argitarazten den errialde ontan euskal-eleberriak itzultzeak asko esan nai du. Zorionak P. ARBURU idazle ederrari.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.