L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1957. Uztaila-Daguenila) —Hurrengo artikulua




 

 

—Itz-Lauz—

 

Miren'i

 

Zaloña

 

Ene lagun maite orri, agur:

        Aspaldidanik iri idatzi egarri. Bear ainbat beta ezin arkitu, baina. Lanak menperaturik natxion, eta, gogo bereziak ere ezin ase. Esan naiak itoko ez ba'nau, ordea, egunak ez din ioan bear idatzi gabe. Noiz, nai dala, garai? Al danian, Mirentxu, al danian.

        Osasuntsu intzala iñonan ire eskutitzean; ala iarraitzea opa diñat Iaunaren laguntzaz. Beti bezin lirain eta eder egongo aizela, zer esanik ez. Etxe aurreko lorak bekaitz izango ditun, egiten dien itzalaz. Inguruan abilenean beintzat, nork begituko ziene, ba, aldameneko lorêi, i bâiz denetan ederren, denetan politen? Amaika olako esango diten adurra darioela, ez? Ogei urte gutxiago ba'nitu, nik ere esango nizkiken. Ene urte sasoiean, ordea, zugaitz zârrena gertatzen zaigun: zain berritzeko kemenik ez, ta, atsedenerako kerizpe ona emanaz pozik.

        Gazte aiz, ta, edertasunez ondo iantzia. Bikaiña neska, garo usain-dun mutil batentzat.

        Ezkon naia nabaitzen unala esaten idanen. Ondo deritzionat. Landare berriak sortzeko ez daukan sasoi txarra-ta. Begizko adiskidea nor den ez didan esaten-eta, orretxek naukan beldurki; erdaldunan bat aukeratu ote den edo...

        Amak aukeratutakoa ez unan izan nai, ta orduan esan niñan ondo egin unala. Besten naigabe txiki bat ez emateagaitik, norberari gogoko etzaion gizon batekin betiko uztartzea, ez baitzion egoki.

        Garo usai dun mutil batentzat aizela ona esaten niñan. Bazekiñat erdaldunak mingain legunagoa duela; zuen biotzentzako, aien itza ozenagoa dala. Ori ez den aski, baina. Ire etorkizunerako ta gure Erriaren onerako obeak diran aztertu bear din; eta, itxu-itxuan, ezetz erantzun ezaken.

        Oraingo neskatilok dotoretasunari emanak zaudete, gona motz, papar zabal, ezpain gorri ta betondo beltz... Pixka bat ondo zeon iatorrizko edertasunik ez dunentzat: badakin, berez itsusia danak, nolabait apaindu bear.

        Ik ez den, ordea, polita izateko margoztu bearrik: liraintasuna nabarmentzeko gonak moztu bearrik. Ala ta guztiz ere, bazekiñat i ere besteak bezela ibiltze aizela. Alperrik den: Jainkoak emakume sortu zuan ezkero, beti, galtzadunak nola zilibokatu ibili zerate, ta, onezkero, etzerate noski aldatuko.

        Olakoak zeratelako, askotan, gure mutilak zuengana inguratzeko ausardirik ez diene izaten, urruinduko dituzuen beldurragaitik. Gure gazte artean ere izango ditun, noski, aiola gabeko arroxkorik asko; ezin ukatuko didan, ordea, mutil leial eta apal, langile zintzo ta euskaldun iatorrak dirala geienak.

        Oieiri deitzen zienet garo usaidunak. Tamala izango uken euskaldun zintzo baten alaba laztana, bere buruaren iabetasuna galduaz, erdaldun baten besoetan maitakiro ikustea.

        Erantzun akidan ene beldurretan lasaituaz ta eztai-eguna adieraziaz. Dei egin bearrik etzaukanat. Nere buruz ioango naun.

        Eskumun amari ta ik ar zan ire lagun onen besarkada bat.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.