L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1958. Epaila-Iorraila —Hurrengo artikulua




 

 

—Itz Lauz—

 

Eskuak batu ditzagun

 

E'tar N

 

Euskaldunok, zer gera? Munduko gizon bikañenak, eta era bat munduko giza txarrenak. Ez parrerik egin. Zabal itzazu belarriak, eta or entzungo dezu euskalduna mundu guzian goietsia dala, bere izakeragatik. Zintzo, izeneko, ondrau, langille purrukatu, biotz oneko... zer ez gera euskaldunok?

        Ta era bat, zabal itzazu belarriok beste aizetara, ta entzungo dituzunak! Euskalduna setatia, bekaizkeriz joa, ipurterre, arroa, diruzalea, saltzallea... Krieleisonak eztute akaberik.

        Ta alderantziko esan oiek geron artean entzungo dituzu, ez erbestekoen aotan. Mutillak! Zentza gaitezen, ta neurtu ditzagun gure aserre, pipermin, eta mingañak.

        Euskaldunok gizonak gera, ez Jainko. Goian degu akatsik gabea, alde guzietatik bikain dana. Gizonok, alde batetik doai ederrak ba-ditugu, beste alde batetik geron akatsak agiri dauz kagu. Eta Jainkoak eztizkio iñori ematen doai guziak batera. Ontan, mutil ba-zera, artan utsena izango zera, agian.

        Orra bada. Edozeñek esango luke asarre ta gorroto-premia degula. Len larri ezpagiña bezela, emen ari gera alkarri arritiraka. Ta ori euskalzaleok, ez beste taldekoak.

        Baña ez omen-dugu gaitz au gaurkoa. Egunotan egon gera lengo Euskaltzaindi'ko gizonak ezagutu zituztenekin; eta len ere onela oi-omen ziran gure arteko auziak. Euskal-gai batean bi iritxiko ziraneko, egundoko zaputzak eta pipermiñak izaten omen-zituzten.

        Gazteok! Eta au nere burua pozteko esaten det; ezpainaiz atzo jaioa. Aiza ditzagun erremiñak sekulako gure artetik.

        Aitortu dezagun, izan ditugun eztabaidak eztirala luzatzekoak. Nork du errua? Ez zuk, eta ez nik: guziok pixka bat, baizik. Gure izakera onek menderatzen gaitu, ustegabean, eta or gabiltz zaputzez galduta.

 

* * *

 

        Barru-giroa gozatu ta asi gaitezen pozgarrizko gauzak aipatzen. Euskaldunok mai-inguruan, kaxuela baten aurrean eztitzen ditugu gure esanak. Orduan oi degun umorea gordetzen saiatuko ba-giña, besterik litzake gure arteko jarduna.

        Errekondo toreruak eman digu ikasbide bikaña lengo bere itzaldian. Urte ontan izan dedan pozik aundienatakoa izan nuan ari entzunaz.

        Zezenak euskeraz aipatzera etorri, ta gu geran zezen-gorrotokoak izanik, txangorik ederrenetako bat eskein zigun euskaldun jator dan toreatzalle orrek.

        Basarritarra ta zezenetara jotako gizona izateko, etzezakean lan jatorragorik ekarri. Nolako euskera, ta nolako etorri berexkoa digu, gero? Entzuleak izan zuten, barrua parrez lasaitzeko aukera. Ai, alako umorea ugari ba-genu!... Barru-giro alai au lasa dezagun bein betiko, ta aztu ditzagun gaurtik gure ezpaien ondoren erreak.

        Iritxietan bi bide artzea, gizonen joko jakiña da. Gure iritxia besteri oker iristea, ezta arritzeko gauza; askoz gutxiago, asarretzeko bidea.

        Ik onela uste al-dek?... Ba, nik ala uste diat. Eta pake-pakean joan gaitezen alkarrekin lan egitera.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.