L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1958. Orrila-Daguenila) —Hurrengo artikulua




 

 

—Itz Lauz—

 

Ikasi dezagun katalanengandik

 

Lastarri

 

Aurten eta iñoiz ez bezela, alde guztietako erromesak biltzen dira Lurdes'en, siñismenez beterik, bein batean Bernardatxo'k Ama Birjiña ikusi zun leize-zulo artanxe.

        Arritzekoa omen da, ikusgarria, ainbeste eta ainbeste notin, kristautasun-sinismen enbor batean alkarturik. Prantzezak, belgak, doixtar edo alemanitarrak, españarrak, txinaarrak, eta eztakit zeinbat tokietatik etorriak. Alaxe ba, euskeldunak ere or dira joan-etorrian, urte osoan, bakoitzak bere naia eskatuz Zeru'ko Ama'ri.

        Alde guztietatik, gizonak, emakumeak, aur edo umeak, apaizak, jakintsuak; osasunez beteak, geixoak, elbarriak, eta abar, or dira Lurdes'en erreguz, otoitz egiñaz, mirari eske... ainbeste mirari bear liraken garai ontan. Danen artean izan ei dira mirariak ere.

        Ara ba emen, euskeldunak Lurdes'en beste guztiak bezela.

        Eibar, gorri-erri otsa dunarren, sinismen duna da, katoliko asko bai dago, eta urte osoan or dijoaz eibartarrak Lurdes'era, batzuk joan besteak etorri, peregrinaziño bat itzuli eta beste bat gertatu. Eibar'ko sinismena ikusteko joan beza Arrate'ko Ama' ri galdezka.

        Orrela bada, peregrinazio oietariko batean, eibartarrak joan dira Lurdes'era eta or ditugu leize edo «gruta» barruan otoitzean. Eraman zituzten apaizetariko bat ari da otoitz egiten eta beste guztiak erantzuten. Amaitu ta bereala oartu dira beste talde bat asten dala gurtzen eta beren izkera entzun orduko oartu edo konturatu ziran katalanak zirala. Aiek bai aiek nortasuna. Alde guztitako jendeak, bakoitzak bere izkeran otoitz eta itz egiten zun, baña ez ordea aipatzen dugun uri ontako euskeldunak, erderaz ari bai ziran. Katalanak bukatu zuten apalki, baña indartsu, baita ere erakutsi zer dan benetako maitasuna, norberan izkeran mintzatzea bai da maitasuna eta «clero indigena». Ze ikaskizuna

        Kataluñatarrak amaitu zutenean, berealakoan ikusi zuten eibartarrak zelako ikaskizun edo lezioa eman zieten eta txikiak gelditu ziran. Beren artean zan apaiz batek ondo ulertu zun ori zala benetako nortasuna, eta, amorratzen zegoen gizon batengana urbilduz esaten dio: «Qué te ha parecido; estos catalanes si que son de verdad. Venga, hemos de demostrar que somos vaseos, y para eso tenemos que organizar enseguida, para que vean, un pequeño folklore o algún aurresku». Eta gure gizonak ederki erantzun zion: «Déjeme de folklores y aurreskus que de eso estoy hasta la coronilla, ya han visto lo que han heeho esos. Buen ejemplo, eso es lo que teníamos que haber hecho, rezar en euskera.»

        Ori da benetako egia, gure gizonarena, orregaitik bai zegoen bere onetik aterata. Otoitz egiten ari zan apaiza oso euskelduna da, eta ez dakigu zela jokatzen dugun orrela. Nire ustez, etzan peregrinaziño ortan erdeldunik izango eibartarran artean, baña orrelaxe ari fiera. Ai gure «clero indigena».

        Bai Ama, ainbeste mirariren artean egin zazu mirari bat... euskeldunak esnatzeko mirari bat, lo bai gaude. Ba dakizu Ama, ondotxo ere, euskera illaz, sinismena iltzen dijoala.

        Ikusi dezagun gure erresponsabilidadea.

        Ikusi dezagun zer kalte egiten diogun erlijioari eta gure Erriari. Au elitzake esan bearrik egon bear, baña zoritxarrez ez gaude ondo jokatzen. Gure izate osoa iltzen ari gera eta ez iñori errurik jarri, gerok fiera-ta errudun.

        Gizonak, elizjaunak, gorde gure sinismena, gorde gure mintzaira, euskera, gordo gure erria. Bakoitzak ikusiko ba-genu zelako kaltea egiten diogun euskerari eta gure izateari... beste era batera jokatuko genuke.

        Ama, zeuk dakizu guztion berri, zaindu gaitzazu beti izan geran bezela, euskeldun eta katoliko, ondotxo bai dakizu euskerarekin dana il zaigula, euskeran eriotzarekin zureganako geie na dijoakigula igesik. Katalanak seme onak dituzu, egin gaitzazu gu ere seme on, obeak izan bai gera.

                                Agur, agur,

                                Agur Maria,

                                Zaindu zaindu,

                                Euskalerria.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.