L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1958. Orrila-Daguenila) —Hurrengo artikulua




 

 

—Itz Lauz—

 

Juan de Lakosa

 

A.

 

Egunotan edestikera berri bat sortzen ari zaigu. Frantziko istorigille batzuek zabaldutako bideari jarraitu guraz, or emen, auen atzetik, orpoz orpo badabill bateren bat. Edesti edo istoria idazteko era berri ori ordea ez da gaurkoa, naiz eta ala uste, antziñakoa baizik. Ez noakizu esatera, norañoko bultzaldia egin dien emengo edesti-jarduleeri frantzi-idazle talde orrek: ez eta ere, istorikera berri oni diogun begiramena aitatutzera.

        Baña egia esateko, gaurko edestilari frantzesak modan jarri dute, erri ta aroaldi zenbaiteko eguneroko bizitza: badirudi, eguneroko idatzaldi edo jardunaldi bezela edestia ezagutarazi nai dutela: txurrutaldika. Era au ez da berria. Ala ere, Frantziko editorial edo idatz-argitaldariek egunkari bizi eta koloredun bidez edestia begitaratzen ari dira.

        Era ontan adibidez Amerika-zaleei eskuratu die Jacques Soutellek bere «La vie quotidienne des Aztéques à la veille de la conquéte espagnole». Louis Baudinek berriz «La vie quotidienne au temps des derniers Incas». Idazti au, idazle beraren beste liburutik sortua da, alegia, «L'empire socialiste des Incas»etik. Onen jardukera ez zan ain errikoi eta irakurgarri nunbait, eta atik eraberritu egin du. Azkenez Robert Laeourt'ek azaldu du bere «La vie quotidienne aux Etats-Ünis á la veille de la guerre de Sécession 1830-1860».

        Idazti-pilla au aztertu ondoren antzeman dezakezu argitaldariek duten gogoa: liburu aundien mamia edo edesti-aroen begizizta, bide ibilli-errez eta lau lau egitea. Ala agertu dira Homeroren denborako La vie quotidienne: Egito, Babiloni, Grezi, Erroma, Jesus'en denborakoa, Napoleonen aldikoa, eta abar.

        Beste ainbeste esan diteke, itxas-arloa ikututzen duten Journal taldeaz. Badituzu Journal de bord de Pytheas; Journal de la bataille de Lepanto: Journal de bord du chirurgien Exquemelin: du corsaire Plucket eta azkenez bero bero dezu oindiño Journal de bord de Juan de la Cosa. Igancio Olague euskotarrak egiñ eta Parisen argiratu du.

        Liburu auetan Amerika-zaleek larre luze ta gozoa izango dute bazkatzeko. Exquemelin sendagillea, Morgan pirataren laguna baizan, eta Caribe alderdietako piratakeri gaiak ezagutu nai dituna bertan atzegiñez murgilduko da; sendagilleak Morganekiñ batera pasatako estualdi eta egiteetaz ari da ta. Abentura utsa da, ta Antillasetako piraten bizitza ta ibilli-bideaz jakingarri asko dakar.

        La Cosa, obeto esan Lakosa: itxasgizon onen abizena ere Elkanoren El Cano erdel-itxura artu guraz ibilli bai da, nere ustez. Pekatu ori sarri arkituko dezuna da gaur ere. La Rica, La barrieta, La Olo ikusiko dezu Bilbo inguruetan Larrika, Olabarrieta eta Laiola ordez.

        Gure Lakosa onek bere itxasontzian eraman zun Cristobal Colon eta batera Amerika lurra arkitu zuten. Esan oi zan, Colonen antzera arek ere egunkariren bat idatzi ote zun. Ala uste zan: galdu ote nunbait?

        Lakosaren ordez Ignaeio Olaguek papelean ezarri ditu, aren burugogotik atera zitezken jakingaiak. Onela atera du bere Journal de bord de Juan de La Cosa second de Christopbe Colomb. Baña ¿ze iturrietatik edan ditu jakingarriak, eguneroko ari eraltzeko? Las Casas'en Historia de las Indias lenengoz Colonek Amerika billa egin zun ibillaldiaz ari baita. Fernandez Navarreteren Coleccion de viajes ere erabilli du. Baita Gomaren edestia. Pacheco, Cárdenas ta Mendozaren Coleccion de doeumentos inéditos. Fernandez de Oviedo'ren istoria. Colonen bizitza, bere seme Hernandok egiña. Eta azkenez Madariaga, Vignaud, Ballesteros eta beste batsuk egindako idatzi gaurkoak.

        Atik ba, ez izan bildur, nobela edo irudi-lana eskuetan izango dezunik. Olatue egi-zugatzetik ez da jetxitzen: gertatuari ondo atxikitzen zaio. Journal au irakurtzean alkarizketak topoegingo dizu: ontan gauzak bizkorrago azaltzen baidira. Itzaurrean Lakosa berak itzegiten du bere buruaz eta La Rabidako praille eta Paloseko gizonekiñ izan zitun artuemanetaz. Egunkari edo Journala 1492eko Dagonillaren 2an asten da eta urte bereko Gabonetan amaitzen.

        Egiari zuzen jarraitzen dio esan degunez, eta atzegiña da oso irakurgaia.

        Itxasaldi neketzu artan asti asko zuten berriketan jarduteko; ez zekiten lurralderik arkituko zuten ere: itxaso ezezagunetan zebiltxen; luzeegi urrutiratu ziran; egunak etorri egunak joan, lurrik ez zan ageri. Eolonen iritziz itxasotziratzen ziran egaztiek eta urgañeko belarrek lur-aztarrenak ziran, baña ura besterik ez zuten gizajo aek begiztatzen. Ez da arritzekoa, pentsamentu eta gogo illunak sortzen zitzaizkiela: urrutiago ta errimiñ aundiago: eriotz-arrixku geiago ta atzera biurtzeko gogo larriago. Batez ere Niña ta Pintako itxasgizonek, derriorrean baizijoazten. Palos erria zigorkatuta zegon ezbearren bat egin zulako edo, ta erregek agindu zien ango itxasgizonei, bi karabelakiñ Coloni bere zeregiñean laguntzeko. Ibillaldi ontara beraz ez ziran andaluz aiek bere gogoz atera. Marmar aundian ibilli ziran beraz Pinzon anaiek eta euren mendeko mariñelak. Atik Colonek iñoiz esan zun, Pinzon anaiek ez zirala menperatu, eta bere agindueri ez ziela jaramonik egiten: bere kontra ordea esan eta egiñ asko egiten zutela.

        Santa Maria itxasontzia aundiena zan. Bere jabea Juan de la Cosa maestre edo maisu bezela zijoan: kontramaisu berriz Txantxu. Au eta beste mariñel geienak euskaldunek ziran Santa Marian, Colonen ondoan: emen ere, Bilbaoko Pedrok zionez, askotan entzun zien mariñelei, atzera biurtzeko gogoa zutela Almiranteak ordea dirua eskeñi ta esan ere bai, bi edo iru egun itxoiteko... ta tarte artan lurra arkitu. Estualdi eta oñaze latzetan alkartzen ziran euskaldunek Lakosaren ondoan, eta Boga boga kantatu ere bai euskeraz. Egia esan biotzikutugarri zaigu egonaldi au. Boga boga mariñela!, joan bear degu urrutira bai, Indietara... Aintziñakoa da kantu au: artean ez baizan Amerika izena zabaldu. Aldi aetakoa ote? Dana dala, euskaldun trebe ta adoretsu aen kantuak beste mundu berri baten ateak zabaldu zitun.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.