L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1958. Orrila-Daguenila) —Hurrengo artikulua




 

 

—Idazti Berriak—

 

Euskalerriko ipuinak

 

E'tar N.

 

EUSKALERRKO IPUINAK, Euskaltzaindiko AINGERU IRIGARAY'k emanak. Itxaropena Argitaldaria'k Zarautz'en liburura aldatuak.

 

Kulixka-Sorta'ko liburu au ere aitatu bearrean gera. Izenak agiri jartzen digu irakurgai onen gaia. Irigarai jaunak bere itzaurrean esaten digunez, erri-usaiz ondutako ipui-bilduma degu li buru onen mamia. Emezortzi giputzak, bederatzi Bizkaikoak eta amabi Nafarroakoak dituzue ipuiok.

        Ipui auek lendik or-emen emanak ditugu, ta Irigarai jaunak liburu batean bilduak eskeñi nai dizkigu. Asmo ederra, noski; ta zenbaitentzat bearrekoa. Azken urte auetan, liburu asko ta asko galdu zaizkigu; eztegu, beraz, lengo irakurgai oiek etxean billatzerik. Uts une ori betetzera ederki dator oraingo Irigarai' ren lan au.

        Baña ez uste izan, ipui oiek lenean eman dizkigunik Aingeru jaunak. Zenbait ipui, len Barandiaran jaunak emanak dira. Baña aren emanetan, euskera, erri bakoitzean itzegiten dan itz moztuz emana zan. Emen ipui oiek itzak osorik dirala agertzen zaizkigu, edozein erritan eroso entzunak eta irakurriak lirakenak.

        Azkue'k eskeñi dio Irigarai jaunari bigarren arrobia. Zubiri-Manezaundi napar idazleak ere bere jario eztia ematen digu kontu auetan. Azkenik Caro ta Irigarai bera ditugu biltzalle. Askoren ekarritik, sorta egokia prestatu digu, beraz, euskaltzale ta osagille argia degun AINGERU adiskideak.

        Liburuaren orrialde-barrenean itz batzuen argigarriak dakarzki biltzalleak. Naparroa'ko izketa, guri ez beti ezaguna; ango itzak emen eztitugu geiegi etxeko. An ere ez beste emengo zenbait itz. Bizkai'ko euskerak ere, ba-ditu bere koxkak. Guziok alkarren itzak adi-errez izan ditzagun, lagun onak ditugu orri-barreneko adierazpen oiek.

        Euskera ikasten ari diranentzat, berriz, liburuaren azkenean, ipui oien erdal-itzulpena dakarkigu.

Asmo asko burutu nai izan ditu, ikusten danez, Irigarai jaunak liburu onen bidez. Ta asmo oien burutzea bide onez artua digu, ziñez.

        Irakurgai ugaria, nunnaiko euskera, an-emengoen ezaguera zabalagoa, ikasleen aurrerapena, euskal-giroaren azkortzea... orra liburu onetan eskeintzen zaigunaren emaitz ugari ta pozgarria.

        Idazle argiak, laguntzalle izan dituanak, Itxaropena Argitaldariak eta liburu nnen irakurleak, ar bitzate gure pozezko ongietorri ta arrerarik lhiozkorrenak.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.