Itz Lauz
Aosta'ko legenarduna
Joseph Maistre
euskaratzailea:
O'dar M
Joseph Maistre'k idatzi
O'dar M'k euskeraz ipiñi
Aosta uriko egoaldean ez dira asko bizi, ta, dirudinez, iñoiz ere giza-talde aundirik ez. Lur landu ta larreak agiri dira, erromatarrek antziña esparrutzat iraikitako uri-begiraleaz mugatuak alde batetik eta lilitegi batzuen ormaz bestetik.
Lekaro antzeko toki onek, ordea, bidaztiari iakin-naia sortu dezaio. Uriko atea igarota gaztelu zar baten ondakiñak ikusten dira, ta, erriko askitzak dasana egia baida, amabosgarren eunkian, Chalans'eko Renato kondeak, bekaitzez, menperatuta, bere emazte Braganza'ko erregin-gaia gosez iltzen utzi omen zun. Ortik datorkio gaztelu zaar oni errikoek ipiñitako izena, ots Bramafan edo gose-garraxi. Gertaera au egitzat daukaten ukiberentzat (ezbaiko ba'da ere) ondakin auek ezagugarri dira.
Eunen bat oinkada urrunago, antziñako orma ondoan iasota, eta lenago iantzita zegon atxurdiñez egiña, dorre lauki bat dago. Ikara-dorrea deitzen dute, lur ontako ez diran animak an luzaro bizi izan zirala errikoek siñesten dutelako. Aosta uriko atsoek oroitzen dira argiontzi bat eskuan ekarriaz dorretik gau illunetan irteten ikusi oi zuten emakume zuriaz.
Orain amabosten bat urte, iaurlearen aginduz, dorre ori berritu ta ormaz ertsi zuten, ara baitzetorren bizitzera legenardun bat, gizartetik baztertuta, ta bizikera itun artan aal zan erosoen ipiñi nai zuten.
Maurizi doneko gaixotetxeak iaten eman bear zion; gaiñera erredi batzu ta baratzan lanerako bear zitunak ere eman zizkioten.
Legenarduna an bizi zan aspaldidanik. Auek bakarrik ikusten zitun: noizean bein kristau-pozbideak zekartzion apaiza, ta asterako ianaria eramaten zion gizona.
Alpes'etako gudatean, 1797ign. Aosta urian zegon gudari batek, ustekabean, legenardunaren loretegiko atea erdi zabalik ikusi ta, iakin-naiak eraginda, an sortu zan.
Gizon bat aurkitu zun, apaindurik gabe iantzia, zugatz baten ezarria ta gogonduri. Gudariak sartzean egin-otsa entzunik, bakartzaleak, atzera begiratzeke abots illunez deadar egin zun, esanaz: Nor dabil or, ta zer nai du?
Gudariak: Asketsidazu! Zure loretegi atsegiñak arinkeri bat edo eragin dit, baiñan ez zaut naigabetu nai.
Legenardunak: Ez aurrera egin! esan zion, eskuaz keiñuak egoaz, dorreko biztanleak. Ez aurrera egin! Legenardun doakabe baten aitzinean zago-ta.
Gud. Zure zorigaitza dana dala, ez naiz ioango; zorigaizdunangandik ez dut bein ere iges egin; baiñan mutiri ba'nazaizu, ioateko gertu nago.
Leg. Ongi etorri! legenardunak esan zion, bereala itzuliaz. Ni ikusi ondoren, ausartzen ba'zera, geldi zaite emen. (Gudaria ikaraz eta arriturik geldi egon zan une baten, usteriak zearo giza-antzik gabe utzi zunaren aurrean.)
Gud. Pozik nagoke, onara ustegabe etorrita, iakin-naiez dagonaren agertaldia ontzat artzen ba'duzu.
Leg. Iakin-naia! Errukia besterik ez baidut iñoiz sortarazi...
Gud. Zoriontzu nintzake pozbiderik ba'nemaizu.
Leg. Pozbide da neretzat, ta pozbide aundi, gizonak ikustea, ta nigandik igesi edo dabillan giza-abotsa entzutea.
Gud. Utzinazu, bada, zurekin egonalditxo bat egin eta zure etxea ikusten.
Leg. Poz-pozik, ori atsegin ba'zaizu. (Au esanik, legenardunak burua kapela aundi batez estali zun, onen egoaz iya aurpegia izkutatuz.)
Zator ona iarrai zun esanaz, lilitegitxo bat lantzen dut; agian lili oriek atsegin zaizkizute, ta bitxi diran batzu aurkituko dituzu. Alpes'etako mendietan berez sortzen diranetatik aziak ekarrerazi ditut, eta bi aldiz aundiago ta ederrago egiten saiatu naiz.
Gud. Egiz, ona emen, ezagun ez nitun lili batzu.
Leg. Begira arkarakatx au; Alpes goietan bakarrik arantzarik gabe sortzen da larrosa au, baiñan landatuz eta ugarituz arantzak dakartzi.
Gud. Eskergabetzaren adierazgarri bear luke izan.
Leg. Lili auetatik bat edo beste atsegin ba'zaizu, artu bildurrik gabe, kalterik ez dukezu. Nik aldatu ditut; ura ematea ta ikustea atsegin zait; baiñan bein ere ez ditut ikutzen.
Gud. Zergatik?
Leg. Gaitza emateko bildurrez, eta eskeintzen ez nintzeke ausartuko.
Gud. Norentzat dituzu, ba?
Leg. Gaxoetxetik ianaria ekarten didatenak, lore sortak egiteko bildurrik ez dute. Iñoiz, iriko mutilkoskorrak nere ate ondora etorten dira. Orduan, bereala igotzen naiz dorrera ez bildurtzeko eta eragozpenik ez ipinteko. Nere leiotik ikusten ditut liliak billa ta artzen. Doazenean, nigana be~ giak iaso, ta dasaidate: «Egun on, legenardun», ta ori entzuteak poz pixka bat ematen dit.
Gud. Mota askotako landarak dituzu emen: matsondo ta igali zugaitz bereiziak.
Leg. Zugatzak gazte dira oraindik, neronek alda nitun, orma zarrean goraiño igotzen dan matsondoa ere. Zabal da orma, ta ibiltoki da neretzat; ori dut tokirik begikoena. Igo zaite arri oien gaiñera; mailladi ori nik egin nun. Eseri zaite orma gaiñean.
Gud. Toki zoragarri benetan! Aukerako gaiñera bakartzalearen gogoetarako.
Leg. Oso atsegin zait. Ortik ikusten ditut lurrak eta lanean diardutenak; ikusten dut soroetan gertatzen dan guzia, eta iñork ez nau ikusten.
Gud. Bakartoki ontako naretasunak liluratzen nau. Urian egon arren lekaroan dagola dirudi.
Leg. Bakartasuna ez dago beti baso ta arkaitzen artean; zorigaizduna beti bakarrik dago.
Gud. Zerk ekarri zindun toki bakar ontara? Erri au da edo zure aberria?
Leg. Itsas-ertzean iaio nintzan, Oneilleiko bakaldungaierrian, eta 15 urte dira emen bizi naizela. Ta nere bizitza-matasa, erabateko zorigaitz luze bat besterik ez da.
Gud. Beti bakarrik bizi izan zera?
Leg. Nere gurasoak, nere aurtzaroan nik ezagun gabe il ziran; neukan arreba orain bi urte il zitzaidan. Adiskiderik ez dut bein ere euki.
Gud. Gizagaixo ori
Leg. Orrela dira Iainkoaren erabakiak.
Gud. Zer izen duzu?
Leg. Oi! Nere izena beldurgarri da: legenarduna. Ez dakite gizonek nere sendi-izena, ezta ugutza egunean Elizak emen zidana ere. Legenarduna naiz; orra, ongi nai nauten gizonentzat dudan izena. Ai lukete ez iakin bein ere nor naizan!
Gud. Galdu zenun arreba ori zugaz bizi zan?
Leg. Bost urtez egon zan etzango ontan bertan. Ni bezain zorigaitzu, nere atsekabeetan kide nun, eta arenak arintzen alegiñiak egiten nitun.
Gud. Ta bakartasun aundi ontan zein lanetan diarduzu?
Leg. Ni bezelako bakartzalearen lanak edestea, nai ta nai ez, aspergarri izan bear gizarteko gizonarentzat.
Gud. Oi! Zorionik eman ez didan ludia gutxi dazaguzu. Atsegin zaidalako, batzutan bakarrik egoten naiz; zure ta nere bururakizunak elkarren artean antz geiago dute zuk uste baiño; alare, ba-daitort, betiko bakartasunak ikara ematen dit. Ezin dut orrelakorik oldoztu.
Leg. Iesu'ren antzbide idaztiak dasaigu: bere etzangoa maite dunak gentza didoroke. Itz pozgarri auen egia somatzen dut. Bakartasun-atsekabea lanaz ere gozatzen da. Lane giten dun gizona ez da bein ere zearo zorigaizdun, eta ori gertatzen zait. Udaberrian lilitegiko lanak zeregin aski ematen didate; neguan otarra ta zirriak egiten ditut; nere iantziak antolatzen lan dagit; gaxoetxetik ekarten dizkidatenaz otordua egiten dut, eta lanik ez dudanean otoitzean diardut. Orra ba, urtea ba-doa, ta, igarota, labur izan dala deritzat.
Gud. Ta eunki bat iruditu bear zitzaizun.
Leg. Zorigaitz eta atsekabez luze dirudite orduak, baiñan urteak laisterka berdiñez doaz. Zorigaitzak ba-du azken muga bat, ba-dago atsegin bat gizonetatik geienek ezagun dutena ta zuri guziz bakar irudituko zaizuna, ots: bizitzea ta arnas-artzea. Egun osoak igarotzen ditut udaberrian geldi geldi uri-begirale ontan izadiko aize ta edertasunaz atsegin artzen. Orduan nere bururakizun guziak laiño ta ezbaiko dira; biotzean, nekagabe, goibeltasuna kokatzen zait; nere begiak landa ta arkaitz oiek begira egon oi dira; ta irudi auek nere oroimenean ainbesteraiño sartuz, nere dan zerbait bezela dirala deritzat, ta toki bakoitza egunoro pozik dakusdan adiskide bat bezela.
Gud. Somatu dut nik ere iñoiz orrelako zerbait. Atsekabeak estutzen naunean eta nere biotzak nai duna giza-biotzean aurkitzen ez dudanean, izadia ta bizirik ez dutenak ikusiaz pozten naiz; arkaitzak eta zugatzak maitatzen ditut, eta izadiko irazaki guziak Iainkoak emandako adiskideak dirala deritzait.
Leg. Zuri entzunaz barnean gertatzen zaidana agertzera daragidazu. Maite ditut benetan egunoro ikutzen ditudan eta nere lagun bezela diran guzzak. Orregatik gauero, dorrean sartu baiño len agur egiten diet Rintorts mendiko tontorrei, Saint Bernard'eko baso illunei ta Rhemo aran gaiñean dagozan tiniei. Iainkoaren almena berdin agertzen da ludi guzia edo txiñurria irazatzen, baiñan mendien ikuzkizun arrigarriak nere somabideak geiago menperatzen ditu; orregatik betiko edurrez estalitako mendi aundi oriek poz agurgarriz baizik ezin ikusi ditut. Baiñan inguruan dagozan toki guzien artean batzu maiteago ditut; orietako bat an goian Charvenrod'en mendi gaiñeko tontorrean dakusazun basoeliza. Baso artean bakar, lur soil baten ondoan sartzen dan eguzkiaren izpiak artzen ditu. Illunabarrean, lilitegian eserita, elizatxo orri begira egoten naiz, eta nere irudimenak atseden artze du. Nere edo dala deritzait eta aantziak ditudan aldi zoriontsuagoetan an bizi izandako oroitz illun bat daukat. Atsegin zait batez ere an urrutian ortzi-ertza ikutzen duten mendiak ikustea. Etorkizunak bezela, urruti egoteak ere nere barnean itxaropena sortarazten du, ta nere biotz atsekabetuari deritzaio ba-dala edo an urruti erri bat, eta an, noizbait datorken garaian, olde isillak daitekena bezela agertzen didanez, an ainbeste naitako zoriona gozartuko dudala noizbait.
Gud. Zuk duzun irudimen gartzuaz, nai ta nai ez, alegin asko egin bearko zenitun etorkizunaz ez etsitzeko ta itxaropen-ezak zu ez menperatzeko.
Leg. Iruzur nengizuke esanaz nere adurraz beti pozik egon naizela; lekaide batzu bezela nere burua ezitzeraiño ez naiz iritxi. Nere giza-naikeri guzien eskeintza osoa oraindik ez dut egin; nere bizitza gudan igarotzen da; ta siñeste-laguntzaz eta ezin dut nere irudimena lotu. Irudimenak sarri narama, nik nai ezta, gezurrezko naikerietara, ta auek berriz ezagun ez dudan eta aren irudi liluragarria beti nere begien aurrean ni oiñazetzeko daukadan gizarte ontara naramate.
Gud. Nere barnea erakutsi eta gizarteaz zer deritzaidan adierazi aal ba'nizu, zure naikeri eta atsekabe guziak aienatu lirake.
Leg. Giza-gaiztakeriak eta gizadiak berekin daramatzin zorigaitzak idazti batzuek erakutsi didate, baiñan alperrik, orrelakorik ezin dut siñetsi. Beti iruditzen zait, ba-dagozala gizartean adiskide on eta egizkoak, eta ezkon maitariak osasunez, gaztetasunez eta adur onez betetakoak. Eta iruditzen zait neri itzala eskeintzen didan baiño toki alaiago ta ederragoetan dabiltzala, neri baiño argi distiratzaileago batek argi egiten diela, ta oien zoria opagarriago dala nere au errukarriago dan giñoan.
Udaberri-asieran Piamonte'ko aizea gure ibar gaiñean dabillanean, bere berotasun bizkorra nere barnera sartzen somatzen dut, eta, nai ezta ere, dardaraka iar tzen naiz. Somatzen dut ezin adierazi dan naikunde bat, eta nik atsegin nuken eta eragotzia dagokidan nolabaiteko zorion aundi bat. Orduan, nere etzangotik iges egin eta soloetan zear laisterka noa arnasa errezago artzeko. Gizon oriek nik aurkitu nai ta aengandik igesi noa, ta muño gainetik, sapar artean izkuturik dagon pizti antzo, Aosta uriruntz begira iartzen naiz. An urrutian, iñartsi-begiz, ia ezagun ez nauten biztanle zoriontsuak ikusten ditut, eta negarrez, bi besoak aengana luzatuz atsegin pixka bat eskatzen diet. Esango ote dizut?: zoratuta bezela batzutan basoko zugatzak besarkatzen ditut, eta Iainkoari eskatzen diot orietako bati bizia eman eta nere adiskide egiteko... Baiñan zugatzak isillik darraite ta aen azal otzak zapuzten nau; su ta gar dagon nere biotzaren antzik ez dute. Neka neka eginda, bizitzaz aspertuta, nere bakartokira tarraka noa berriro, Jainkoari nere oñaizeak agertu ta nere biotzari otoitzak dakarkiko atseden pixka bat.
Gud. Orrela soiñeko ta barneko gaitzak batera daramatzizu.
Leg. Soiñekoak ez dira gogorrenak.
Gud. Aterunerik ba-damaizue?
Leg. Illoro, illargiaz batera, geituta ta gutxitzen dira. Illargia agertzean, geienetan min geiago ukan oi dut; gero gaitza gutxitzen doa ta aldatzen dala deritzait; nere larrua legortu ta zuritzen zait, eta orduan ia miñik ez dut, eta eramankorrago lizake logalea kendu ez ba'lida.
Gud. Zer, logurak ere iges egiten dizu?
Leg. Ene, Iauna! Lorikeza, lorikeza! Ezin dezazu ulertu zein luze ta illun dan, gau guzian begirik itxi gabe, orainaldia lazgarri ta geroaldia itxaropenik gabe oldozten egotea. Ez! Iñork ezin ulertu; Gaua aurrerago ta nere ezin egona aundiago, ta gaua amaitzean zer egin ez dakidala egon oi naiz; nere bururapenak naasi egiten dira, ta une illun oietan barne-eragin arritzeko bat somatzen dut. Iñoiz bota ezin dudan indar batek amiltegira naramala deritzat, Iñoiz nere begien aurrean itzal eta orban beltza dakusatzit; baiñan aztertu bitartean, oiñazkarra bezain laister, aundi, zabal ta zapaltzen nauten mendi bezela egiten dira. Beste batzuetan, ikusten ditut nere baranoan lurretik odeiak irteten, eta uiñen antzera aunditu, moltsatu ta ni itotzera datorzela, ta bururakizun auek uxatzeko iagi nai dudanean, ikusi ezin ditudan lokarriak eutsi ta indarrik gabe uzten naute. Ametsak dirala usteko duzu, baiñan ez dira, esna esna egoten naiz-ta. Berriro gauzak oriek ikusten ditut, ta ikuste orrek, nere gaitzak baiño izu-ikara aundiago ematen dit.
Gud. Gerta dite lorikez gogor orietan sukar eukitzea, ta onek burtzoraldia sortzea.
Leg. Sukarrak sortzen dula? Ene! ori egi izatea nai nuke. Bildur neukan ikuskari oriek zoratze asiera ote ziran, eta egia dasaizut, orrek artega iartzen nindun. Iainkoak nai dezala sukarra izatea.
Gud. Ezagugarri zera biziki neretzat. Egiz dasaizut, zurea bezelako egoera ez nun oldoztuko ere. Alare uste dut zure arreba bizi zanean ez ziñala ain itun izango.
Leg. Iainkoak bakarrik daki aren eriotzaz zenbat galdu dudan! Baiñan nere ondoan egoten ez zera bildurtzen? Eseri emen arri onen gainean; ni orri auen artean iarriko naiz, eta elkar ikusi gabe itz egingo dugu.
Gud. Zergatik ordea? Ez, ez aldegin, eseri nere ondoan. (Itz auek esatean gudariak, naigabe, legenardunaren eskua estutu nai, ta onek bereala atzeratu).
Leg. Sen gutxiko! Nere eskua estutu naiean?
Gud. Bai! Pozik estutuko nun.
Leg. Lenengo aldiz zorion ori emana zizaidaken; nere eskua ez da iñork estutua izan.
Gud. Zer bada? Arestian itz egin didazun arreba orrezaz landa iñorekin ez al duzu artuemanik ukan eta ez zera izan gizonetatik iñork maitatua?
Leg. Gizonentzat zorionez, ez dut lurgaiñean idekorik ukan.
Gud. Ikara demaidazu!
Leg. Asketsidazu, ibildari errukibera. Ba-dakizu, zorigaizdunak beren gaitzetzaz atsegiñez itzegiten dutela.
Gud. Itz egin, ba, itzegin... Esan didazu zurekin lenago arreba bat bizi zala, atsekabeak egarten laguntzen zizula.
Leg. Lokarri onek bakarrik lotzen nindun gizarteaz. Iainkoaren naiaz eten zan, kiderik gabe ta bakarrik gizartean geldituz. Aren gogoa dagon tokikoa zan, donokikoa; eta aren ikasbideak irozotzen nau, a ilda gero, sarri datorkidan iausaldian. Ez giñan bizi, ordea, adiskide zorigaiztunak elkarren artean, nere ustez, bear duten maitasun gozoan. Gure erako gaitzak pozbide ori kentzen zigun. Iainkoari otoitz egiteko urbiltzen ba'giñan ere, elkarri ez genion begiratzen, gure gaitza ez ikusteak ez ikaratzearren, eta gure begirakunak zeruan bakarrik elkartzen ziran. Otoitz ondoren nere arreba bere etzangora edo lilitegi ertzean dagozan urrizpera ioan oi zan, eta orrela geienetan bakarki bizi giñan.
Gud. Zergatik, ordea, ukatze gogor ori zure buruari ezarri?
Leg. Nere sendiko guziei bezela gaitz itsaskor aunek nere arreba kutsatu ta ona etorri arte ez genun iñoiz elkar ikusi; izu aundi ukan zun ni lenengoz ikustean. Atsekabe emateko bildurrez, eta batez ere urbildurik gaitza geitzeko bildurragoz, bizikera ori aukera genun. Legenarrak bularra bakarrik kutsatu zion, eta sendatuko ote zan itxaropena nun. Utzita daukadan kañaberazko esi au ba-dakusazu? Orduan esi loretsu zan, arduraz zaitzen nun, ta lilitegia bitan zatizen zun. Alde banatan bidetxoak egin nitun an ibilli, eta elkar ikusigabe, eta, geiegi urbildugabe, an itzegiteko.
Gud. Zeruak uzten zizkizuten atsen itunak zitaltzen zizkizuela edo esan liteke.
Leg. Orduan beintzat ez nengon bakarrik; nere arrebak bakartegi oni bizia ematen zion. Bakartasun ontan aren urrats-otsa entzuten nun. Egun-nabarrean zugatz oen azpian otoitzak egitera zetorrenean, dorreko atea isilka zabali ta nere arrebaren abotsa nereakin elkartzen zan. Arratsaldean lilitegia garastatzen nuanean, eguzkia sartu bitartean emen ibiltzen zan, ementxe, itzegiten ari geran toki ontan, eta nik aren itzala lilien gaiñean aratonat ibiltzen ikusten nun. Ikusten ez ba'nun ere, aren egon-aztarnak aurkitzen nitun. Orain ez dut aurkitzen bidean liliren bat orririk gabe edo eroritako arbastarik. Bakarrik nago! Nere baranoan guzia geldirik eta bizirik gabe dago, ta aren basotxo kutunerako bidetxoa bedar azpian estalirik. Nerekiko arretarik gabe zirudin eta atsegin zitzaidan guzia egin oi zidan. Nere etzangoan sartzen nintzanean aurkitzen nitun, batzuetan liliontzi berriak edo berak azitako igali goxoren bat. Ez nintzan ausartatzen ni orrela ontarterik egiten, eta arren eskatu nion nere etzangoan ez sartzeko; baiñan arreba baten maitasunari nork mugarik ipiñi? Nereganako maitasuna onek adieraziko dizu. Gau baten min izugarriz nere etzangoan aruntz-onuntz nenbillen. Alako baten atseden pixka bat artzeko eseri nintzanean ots bat entzun nun ate ondoan. Urbildu nintzan, entzuten zegon. Arriturik gelditu nintzan! Nere alakak entzun zitun. Maitasunak ni izutzeko bildurra eman zion, baiñan aren bearrik ba'nun an zegon urbil neri laguntzeko. Abots isillean Miserere esaten entzun nion. Ni orduan, ate ondoan belauniko iarri, ta, galerazo gabe, aren itzak nere barnean iarraitzen nitun. Nere begiak malkoz beterik neuzkan. Orrelako maitasunaz nor samurtu ez? Aren otoitza buka zala iruditu zitzaidanean, agur, ene arreba esan nion isillik- oa oera, pixka bat obeto nago-ta. Ire errukiagatik, Iainkoak onespen eta sari damainela. Isillik aldegin zun eta aren otoitza Iainkoak entzun zun, azkenik ordu batzu lo nare egin aal ukan bai nun.
Gud. Arreba maite ori il ondorengo egunak, bai illunak noski zuretzat
Leg. Luzaro egon nintzan lozorroan bezela, nere zorigaitzaren aundi ta zabala somatu gabe. Alako baten nere baitara itzuli ta nere egoera ezagutzeko izan nintzanean, zoratzear egon nintzan. Aro ori birritan da illun neretzat, burura Lbai dakarzkit atsekaberik aundiena ta onengatik egiteko enintzan gaiztakeria.
Gud. Gaiztakeri bat zuk? Ez dut uste...
Leg. Egi egia baiño ez da, ba; ta bizitz-aro au zuri agertzeaz len aiñako aintzakotzat artuko ez nauzula-ta atsekabe dut; baiñan ez dut nai agertu naizan baiño onago, ta ni gaiztestean, agian nitzaz erruki daukakezu. Bizitza au nere naiaz uztea bururatu zitzaidan illun-min-erasoaldi batzutan. Iainkoarekiko bildurrak, ordea, eragozten zidan; baiñan bein, garrantzi gabeko ta ni artegatzeko gai ez zirudin gertaera batek galtzeko zorian iarri nindun.
Beste atsekabe baten ondoren iazo zan. Ba-ziran urte batzu txakurtxo bat gurera etorri ta gurekin geldi zala; nere arrebak maita zun, ta egia dasaizut, nere arreba il ezkero txakurtxoa zan nere benetako pozbide. Itsusi zalako noski, gure etxeko aterpea aukeratu zun. Toki guzietatik uxatzen zuten; baiñan legenardunaren etxerako altxor bat zan. Iainkoak egin zigun ontarteaz eskerrak ematearren Alatz izena ipiñi zion, eta aren izenak eta izanak elkarren antzik ez ba'zuten ere, zeukan izenak eta beti alai zegolako, sarri gure atsekabeak arintzen zitun. Axol asko euki arren, iñoiz etxetik iges egiten zidan; baiñan ez zitzaidan iñoiz burura etorri iñori kalterik egin zezaiokenik. Alare uriko biztanle batzu asaldatu ziran gure gaitza beren artera eraman zezakela-ta. Aosta'ko gudari-nagusiarengana io zuten, ta onek txakurra iltzeko agindu. Nere aurrean lepotik lokarri bat lotu ta arrastaka eraman zuten. Lilitegiko atean zegoanean azkenengo aldiz begiratu gabe ezin egon; ta neregana begiak iasotzen ikusi nun ezin eman laguntza eske. Doira ibaian ito nai zuten, baiñan zai zegon lagunabarrak arrika il zun.
Aren karraxiak entzun eta dorrean sartu nintzan eriosuarrean belaunak dardaraz ezin zutik egon eta oean etzan nintzan; ezin esan nola nengon. Agindu zuzen baiño gogor ontan, neukan atsekabez ezin ikusi nun alperrikako gaiztakeri bat baiño. Ta orduan neukan biotz-miñaz gaur lotsa ba-dut ere, siñetsidazu, ezin ortaz odol otzez oroitu. Egun osoa dardaraka igaro nun. Neukan lagun bakarra nere endotik kendu zidaten, eta atsekabe onek nere biotzeko zauriak berritu zizkidan.
Orrela nengon arratsalde artan, eguzkiaren sarreran, or eserita zagon arri orren gaiñera eseritzera etorri nintzan. Luzaro nenbillen nere adur illunaz oldozten. Ontan, an bean, olesi bukaeran dagozan bi urki aen ondoan; bi ezkon-barri maitari agertzen ikusi nitun. Larrean zear bidetxigorretik aurrera ioan eta nere ondotik igaro ziran. Aen aurpegi ederretan ageri zan zorion eskerrak dakarren egizko poza. Geldiro zioazen, eskuak elkarri emanez.
Bat batean gelditzen ikusi nitun: emazteak ipiñi bere burua senarraren bular gaiñean, eta onek bi besoen artean estutu zun. Nere biotzak zart zegila uste nun. Ta... esango ote dizut? Iñartzia sartu zan lenengoz nere barnean, iñoiz ere zorion-irudia ez zitzaidan ain indartsu agertu. Iarraitu nien begiratzez zelai ertzeraiño ta zugatz artean izkutatutzear zegozanean, deadar alaiak entzun nitun: aengana zetozen sendikoenak ziran. Zaar, emakume ta aurrak aen baranoan zeukaten pozaren zurrumurrua nentzun; zugatz artean aen soiñekoen margo distiratzua nenkusan eta talde guzia zorionez bildua zirudin.
Ezin egari nun ikusteta ori; gaiztokiko oñaizeak nere biotzera etorri ziran; ta laisterka nere etzangoan sartu nintzan. Ene Iainkoa! Zein bakar, goibel ta lazgarri iruditu zitzaidan.
Emen nesaion nere buruari- emen nere egon lekua iarri dut, emen bizikera negargarri au eramanez nere egunen azkena itxaro bear. Arnasa artzen duten guziei Iainkoak zoriona ibaika eman die, ta ni bakarrik, laguntzarik gabe, adiskiderik gabe... Bizitzaren ioera lazgarria
Burutapen illun auez beterik, aantzi nun Iainkoa dala Pozemaille, ta nere buruaz ere aantzi... Zergatik nesaion nere buruari zergatik argia eman zidaten? Izadia zergatik da neretzat bakarrik zuzengabe ta ugazama? Iarauntsia kendu zaion aurraren antzera, begien aurrean dakusat giza-sendiaren iarauntsi aberatsa, ta zeru zekenak nere zatia neri uka. Ez, ez, amurru erasoz esan nun, ez dago zorionik lurgaiñean neretzat, il adi, doakabe, il adi, Luzarogi loitu duk ludia ire egotez; dezala berak i bizirik irentsi ta ire bizi gorrotagarriaren aztarnik ere ez utzi.
Nere samiña geroago ta aundiago zan; nere buruari bizia kentzeko asmoak mendera nindun oldozkun guziak ortara bilduz. Burura etorri zitzaidan eta erabaki nun nere bizitza erretzea ta nerau ere nere oroigai guziz. Dar-daraka, suminduta, larrera irten nintzan ta arat onat ibilli; nere biotz estutik naigabe alakak irten eta gaueko isillean nerau izutzen ninduten. Sartu nintzan berriro nere etzangoan, esanaz: adi gaiztetsi, legenardun, adi gaiztetsi
Ta gauza guziak ni galtzeko bat eginda bailegoz bezela, Bramafan gazteluko ondakiñen artetik oiartzunari argi entzun nion erantzuten: Gaiztetsi izan adi! Biotz ikaraz geldi nintzan dorreko atean, eta mendiko oiartzunak geroxeago eta abots aulaz zesan: gaiztetsi izan adi!
Artu argiontzi bat eta bizitokia erretzea erabakita, beengo etzangoaa ietsi nintzan nerekin matsaien eta arbasta igarrak eramanez. Nere arreba etzango artan bizi izan zan; a il zanetik ez nintzan an sartu; aren alkizabala an zegon oraindik azkenengo aldiz baztartu nun bezelaxe; bildur-ikara somatu nun aren buru-zapia ta iantzi batzu etzangoan ikusirik: azkenengo aldiz irten baiño len esan zitun itzaz oroitu nintzan: «ilda ere ez aut utziko esan zidan- oroi adi eurekin nagokela il zorietan.»
Mai gaiñean argiontzia ipiñi nuanean lepotik zeraman gurutzaren lokarria Idazteunaren bi orrien artean berak utzi bezelaxe ikusi ta bildur gurenez atzera egin nun. Erortzera ninoan leizeran sakona bat batean begien aurrean ikusi nun. Dardaraka Idazti donearen ondora urbildu nintzan. Ona emen esan nun- itzemandako laguntza.
Eta idaztitik gurutza atera nunean nere arreba on maiteak neretzat utzitako idazki bat aurkitu nun.
Oiñazeak orduraiño eutsi zitun malkoak, ibaika matsaillean beerantz zioazan, eta nere asmo gaizto guziak iges egin zuten. Luzaro, irakurri aal baiño len, biotz gaiñean euki nun idazki eder au, ta Iainkoaren laguntza irixteko belauniko iarri nintzan; gero idazkia zabali ta beti biotzean eukiko ditudan itz auek negarrez irakurri nitun:
«Nere anaia: laister utziko aut, baiñan ez laguntzarik gabe; irixteko asmo dudan zerutik zaituko aut. Iainkoari eskatuko diot emateko iri kemen lurgaiñeko bizitza eroapenez egarteko, Iainkoak beste aldean biok elkartu artean; orduan iri agertuko dikat nere maitasun guzia; ezerk ez dit iregana elkartzea eragotziko ta ezerk ez gu aldenduko. Bizi guzian eraman dudan gurutza uzten diat; sarri nere atsekabeetan pozbide izan zait, eta nere malkoak berak bakarrik ikusi zitun. Ikustean oroitu adi nere azken naia au dala: kristau on bezela bizi ta iltzea.»
Ene idazki maite! Bein ere ez aut utziko. Nerekin illobira eramango aut. Nere ogenez itxiko zitun zeruko ateak ik zabaliko dituk.
Irakurtzea bukatuta indarrik gabe gelditu nintzan, nigan gerta zan guziak nekatuta. Odei batek begiak estali zizkidan ta alditxo baten egon nintzan nere zorigaitzak eta bizi nintzala ere somatu gabe. Nere onera etorri nintzanean, gaua aurrera zioan. Nere burutapenak argiago ziran giñoan adierazi ezin dan gentza barnean somatzen nun. Arratsaldean gerta zitzaidan guzia amets zeritzaidan. Orduan, aurrenik, zerurontz begiak iaso nitun zorigaitz aundienean erorigabe eusteaz eskerrak emateko. Iñoiz ortzia ez zitzaidan agertu ordun bezain nare ta eder; nere leio aurrean izar bat disdis; luzaro egon nintzan ari so egiñaz poz aundiz, eta Iainkoari eskerrak nemaizkion izarra ikusteko poza ematen zidalako, ta barne-poz aundi ukan nun izar aren izpi bat legenardun gaixoarentzat zetorrela oldoztuz.
Baretzuago igo nintzan nere etzangora. Gaiñerako gaualdia Iob'en idaztia irakurten igaro nun eta nere biotzean sartu zidan poz doneak eraso zidaten burutapen beltzok zearo uxatu zitidan. Ez nitun somatu une izugarri oek nere arreba bizi zalarik, aski baitzitzaidan nere ondoan zegola iakiteak ni nareago egoteko, ta neretzat zun maitasunaz oldoztea aski nun ere pozbide ta kemen neri emateko.
Ibildari errukidun ori! Aldendu zaizala Iainkoak bakarrik bizi bearra eukitzetik. Nere arreba, nere laguna ez da bizi; zeruak, ordea, damaidake kementzu bizitza egarteko indarra! emango didala itxaron dut, biotzez benetan eskatzen baidiot.
Gud. Zenbat urte zitun zure arrebak il zanean?
Leg. Ogeitabost osorik ez; baiñan eramankizunaz zaarrago zirudin. Zeukan gaitza ukan arren, eta onek aurpegia alda zion arren, artean eder irudi zezaken, larregi zurbil izan ezik; bizirik eriotza zirudin, eta nik ezin ikusi nun negarrik egin gabe.
Gud. Oso gazterik galdu zenun!
Leg. Argal eta makal izanik ezin zitun ainbeste gaitz batera eraman; aspalditxotik oartzen nun nai ta nai ez galduko nula, eta ain errukarri ikusirik on-bearrez ori opa nion.
Egunoro aulago ta eroriago ikusita, atsekabe galgarriz urbillago oartzen nun aren eramankizunen amaia.
Ba-zan illabete aulago zegola; sarri zeuzkan alditxarrak maiz ilzorian iartzen zuten. Gau baten Dagonillaren asieran zan- ain eroria ikusirik ez nun bakarrik utzi nai; bere alkibigunean eserita zegon egun aietan oean ezin baitzan egon. Aren ondora ioan eta illunpe-illunpean ukan genun gure azken solasketa. Negarrari ezin eutsi nion; susmo ankerra nun barnean.
Zergatik ago negarrez? zezaidan. Zergatik orrela atsekabetu? Ilda gero ere ez aut utziko, ta eure larrialdietan iregaz egongo naiz.
Pixka bat geroxeago dorretik ate egon nai zula ta urritz-basotxoan otoitzak egin nai zitula esan zidan; udaberriko aldi geienak an igaro oi zitun. Zeruari begira il nai dut, zesaidan.
Ez nun uste, ordea, bere azkena ain urbil zegonik. Artu nun nere besoetan eramateko. Eutsi bakarrik esan zidan- bear bada ba-dut oraindik indar oiñez ioateko. Eraman nun urritz-basotxoraiño; berak bilduta zeuzkan orbelez burko bat egin nion, gabeko ezeak kalterik ez egiteko burua estali nion eta aren alboan gelditu nintzan. Baiñan azken gogalkunde artan bakarrik egon nai zun ta pixka bat urrutira nintzan, baiñan ikusiz. Buru-estalkia iasotzen eta eskuak zerurontz zuzentzen nenkusan.
Basotxora ni urbildurik ur pixka bat eskatu zidan; edontzian eraman nion, ezpaiñak zabali zitun, baiñan ezin edan.
Nere azkena ba-datorrela somatzen dut esan zidan- burua itzuliz; nere egarria laster kenduko didate betiko. Eutsi nauk, ene anai orrek, ta lagun egiok ire arrebari, igarobide au, opa izandako ta lazgarri au, igarotzen. Eutsi nauk, eta ilurren dagozanen otoitzak esaizkidak. Auek izan ziran aren azken itzak. Aren burua nigan kokatu nun, eta il-agian dagozentzat otoiak esan. Oa betiko, ene arreba maite ori-esan nion,-utzi emengo bizitza au, utzi soin ori nere besoetan.
Iru orduz orrela eutsi nion azken burruka artan; aren bizia geldiro, legunki aitu zan, ta aren gogoa indarrik egin gabe lurgaiñetik ioan.
Au guzia esan ondoren legenardunak aurpegia eskuez estali zun. Ibildariaren abotsa atsekabeak isil-erazi. Isil-une baten ondoren legenarduna iagi zan. Arrotz, esan zion, otsekabeak edo kemenezak urbiltzen zaizkizunean, oroi zaite Aosta uriko bakarzaleaz; alper ikerraldi ez diozu egin.
Biok lilitegiko ateruntz ioan ziran. Gudariak irteteko zegonean, eskuian esku-larrua ipiñi zun.
Iñoren eskurik ez duzu iñoiz estutu legenardunari esan zion- arren, nerea estutu egizu, zutaz aiola aundi dun adiskide batena duzu.
Legenardunak izututa atzera egin zun, eta begiak eta eskuak zerurontz iasorik esan zun: Ene Iainko on ori! ixuritzazu zure onespenak gizon errukitzu onen gain.
Gud. Beste ontarte bat egidazu, bada. Ba-noa, agian luzaro egongo gera elkar ikusi gabe. Egoki diran oarpenak artuta noizean bein ez diogu elkarri idatziko? Artu-eman orrek alaituko ziñtuke ta nik poz aundi neukake.
Legenardunak oldozten egon ondoren esan zion: Zertarako amets egin? Neretzat ez dago beste gizarterik neu baiño; ez dut adiskiderik Iainko baiño; Arengan elkartuko pera. Agur, biotz aundiko gizon! Izan zoriontzu. Agur betiko!
Gudaria irten zan. Legenardunak atea itxi zun ta morroilloa ipiñi.
|