L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Oh! Euzkadi aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Oh Euzkadi (1979-maiatza) —Hurrengo artikulua




 

 

Sariak eta txapelak

 

Aspertu ere egiten gaitu ditxosozko lelo honek. Ikusten denez arrazoi etiko eta moralek pisu arina dutela gure artean ere. Ez zuen zergatik bestela izan behar, egia esan. Guk ordea, ez nahi barruti horretatik atera. Guztien eta ororen gainetik, txapelketek, direnak direla, konpetibitatearen har nardagarria sor eta sar eratzen digutela. "Txapelketa" harri-jasotzeetarako. Literatura neurtzeko "lehiaketa", dotoreago eta despistanteago apustularien aurrean. Baina biei ere "nor-gehiagoka" ere esan izan zaie noizbait. Epai-mahaikoek badukete horrenbesterainoko jakinduriarik noski.

        Arrazoi praktikoak ere argudiatzen dizkigute azkenaldi honetan: Gazte ezezagunak promozionatzeko duten balioa, gaur egun epai mahaiko direnak enteratu direla Vargas Llosa Barralek editatzen duela eta "esistitu" hitza erabiltzea barkatzen dutela, eta azkenik idazle konsagratuei ere halako zihurtasun bat ematen omen die sari baten irabazteak.

        Ez dugu humorerik filigrana hauek puntuz puntu aletzeko. Bihoazkie krabelin pare bana teorikoei. Alde batetik, idazleak, bere lana konbikzioz hartzen duenean, ez duela behar antzeko konfirmaziorik bere lanaren publikagaitasunaz ala publikaezintasunaz. Zer esanik ez, horretaz aparte konsagratua baldin bada.

        Esango diguzue berriz zenbat gazte inconnu plazaratu dituzten gure arteko olinpiada literarioek. Guk, trukean, esango dizuegu, izenak ez guzti, zenbat gazte gelditu diren beren literatur lanen no aptotasunaren zertifikatuarekin. Ongi aski daki Ibonek ere ez dagoela produkto literario tristeagorik eta argitaratzeko posibilitate eskasago duenik konkursora presentatu eta prueba gainditu ez duena baino. Gure eskutan baleude C.A.P.ek xahutzen dituen diruak literato gazteak promozionatzeko.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.