L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Oh! Euzkadi aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Oh! Euzkadi-1 (1980-maiatza) —Hurrengo artikulua




 

 

"Harrapatuko hauteeee!..." dehiadar egiten zuen Usurbilgo poetak Saizar sagardotegitik irtetzen zen bakoitzean.

        Eta piza egiten zuen kale bazter batetatik bestera, sagardo guztiak isuriaz.

        Oraingoan ez sagardoa, mala letxea baizik isuriko du Del Burgok montatu diotenarekin.

        Nafarroako UCDek hiru talde ditu: demokrata-kristauena bata, Madrili lotua bestea, eta tontopoderosoarena hirugarrena.

        Eta tontopoderosoa harrapatu dute oraingoan.

        1.978 urtean ikusitako argazki bat gogoratzen dut tontopoderosoaren megalomaniaren berri zabaldu denean. Pintada baten argazkia. Honela zioen: "Si los tontos volaran, Del Burgo Ministro del Aire".

 

Otsailak 26.- Ekologistak, zelaiak eta abar

 

        Raul Guerra gerreroak "El año cultural espanol 1.979" delakoan kolaboratu du. Bere ikuspegi puntual eta puntuosoak eskaintzen dizkigu bertan. Lehenik, harrigarria benetan Nafarroaz behin bakarrik gogoratzea, eta bertan hango Aurrezki Kutxaren "Navarra" saria aipatzeko. Raul Guerrak ez daki edota ahaztu egin du Nafarroan egiten dela gaur egun Estatu Espainoleko poesia hoberenetarikoa erdaraz.

        Gero pasada ederrak ematen dizkio Amatiñori. Arrazoirik ez zaio falta baina bat berehala sospetxatzen hasten da: Amatiño, Gotzon Olarte eta kamarilak "ohostu" zion PSOEri Kultur Kontseilaritza. Eta, horrela, ez da zaila artikulu berean Raul Guerrak Angel García Ronda Malraux-erekin konparatzea. Oh, oh, oh, chapeau Rauli eta cannotier Angeli.

        Eta azkenik, perla, madreperla eta lapizlazulia: el césped, tras una acampada de los ecologistas, no ofrece demasiado buen aspecto.

        Sikoanalista bati erakutsi diot textua eta, serio analizatu ondoren, Raulek ofrece un deplorable aspecto idatzi nahi zuela esan dit.

        Raulek farmakoak saltzen ditu, ez da?

 

Otsailak 19.- Garizuma eta bijilia

 

        Taberna batetan nengoen nere kortadua hartzen (kortadua ez, ebakia, esan dit nere kontzientzi Gaztañagak). Emakume pinpoxa bat —hortera— sartu zen. Banderila bat hartu zuen eskutan. Ogi puska zabal baten gainean mahonesa, antxoa eta arrautza. Abadesa aurpegia jarri eta tabernariari:

        — Es banderilla de vigilia?

        — Y a mí qué cojones me pregunta!

        Emakumea seko haserretu zen. Tabernaria, berriz, juramentuka hasi eta bota zion:

        — La mahonesa está hecha con grasa de cerdo, el huevo es de toro y la anchoa es un filetito ennegrecido de pechuga de pollo.

        Emakumeak banderila utzi eta azeitunak eskatu zituen.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.