|
Aulkia,
non tronu lehun batean bezala eseritzen zen dama,
|
|
Dizdiratzen
zen marmorean, han non izpiluak
|
|
-
Fruitu eta hostaiez hornituriko ertzek eutsia,
|
80 |
Horien artetik beha urrezko Kupido
bat
|
|
(Beste
batek hegalaren azpian zituen begiak ezkutatzen)-
|
|
Bikoizten
zituen zazpi besoko kandelabroen sugarrak
|
|
Mahaian
isladatuz argia,
|
|
Bere
harribitxien dizdira, arraso naharo eta aberatsez
|
|
Apainduriko
kutxetatik, haren bila altxatzen zen artean.
|
|
Marfilezko
anpulutan eta kolorezko kristaletan
|
|
Ezestalirik,
ezkutaturik, bere lurrin sintetiko arraroek
|
|
Ukendu,
hauts edo isurkai gisa, asaldatu, nahastu
|
|
Eta
itotzen zuten zentzuna usainetan; hauek
|
90 |
Leihoko aide hozkirriak eraginik,
igotzen ziren
|
|
Sugar
luzeak sendotuz,
|
|
Horniduretarantz
iaurtitzen zuten kehea
|
|
Sabaiko
moldeen arabeskoak higituz.
|
|
Kobreztaturiko
itsasoihan itzela
|
|
Zizekan
ferdez eta laranjaz sutan, harri margotutan,
|
|
Eta
argi hits horretan, gizurde tailatu bat igerika.
|
|
Behialako
ximiniapalaren gainean,
|
|
Leiho
batek erakutsiko lukeen baso eszena,
|
|
Errege
basatiak hain gotorki eraginiko
|
100 |
Filomelaren itxuraldaketa ageri
zen; baina han errusinolak
|
|
Abots
ukiezinez betetzen zuen basamortu guzia
|
|
Eta
oihuka bera, eta oraindik ere jarraitzen du munduak
|
|
"Yag
yag" entzumen zikinak.
|
|
Eta
beste denboraondo zimel batzu
|
|
Zeuden
hormetan; itxura deigarriak
|
|
Okertzen
ziren, makurtuz, gela hertsia isilaraziz.
|
|
Oinurratsak
arrastatuz eskaileran zehar.
|
|
Suaren
argitan, zepiloaren azpian damaren adatsa
|
|
Une
sututan hedatzen zen
|
110 |
Hitzetan irazekitzen zen, gero
gelditasunean geratuko zen ankerki.
|
|
"Gau
honetan oso gaizki ditut kirioak Bai, gaizki. Geratu zaitez nirekin.
|
|
Esaidazu
zerbait. Zergatik ez duzu inoiz ere hitzik esaten? Mintza zaitez.
|
|
Zertan
duzu gogoa? Zertan duzu? Zertan?
|
|
Ez
dakit sekula zertan pentsatzen duzun. Pentsa ezazu".
|
|
Pentsatzen
dut arratoien etxartean gaudela
|
|
Hilek
hezurrak galdu zituztenekoan.
|
|
"Zer
da zarata hori?"
|
|
Ate azpiko haizea.
|
|
"Zer
da oraingo zarata hori? Zer ari da haizea egiten?"
|
120 |
Ezer
ez, berriro, ezer ere ez.
|
|
"Ez
|
|
Al
dakuzu ezer ere? Ez al duzu ezer ere ikusten?
|
|
Ez al duzu oroitzen
|
|
Ezer
ere?"
|
|
Oroitzen
dut
|
|
Perlak
dira behiala zure begi izan ziren hauk.
|
|
"Bizirik
zaude ala ez? Ez duzu ezer ere buruan"
|
|
Baina
Oh Oh Oh Shakespeherian Rag hori...
|
|
Hain
dotorea
|
130 |
Hain adigarria
|
|
"Zer
eginen dut orain? Zer eginen dut?
|
|
Nagoen
bezala abiaturen naiz, eta kalean barrena ibiliren naiz
|
|
Adatsa
asko, honela. Zer eginen dugu bihar?
|
|
Zer
eginen dugu inoiz?"
|
|
Ur
beroa hamarretan.
|
|
Eta
euria egiten badu, auto hertsi bat lauretan.
|
|
Eta
axedrez partida bat jokatuko dugu.
|
|
Betazalik
gabeko begiak sakatuz eta atean deika has daitezen
|
|
esperoan.
|
140 |
Lil-en senarra desmobilizatu zutenean,
esan nion nik,
|
|
Ez
nuen mihia irentsi, neuk esan nion,
|
|
AGURO
MESEDEZ GARAIA DA
|
|
Orain
Albert datorrelarik, apaindu zaitez dotoretxo.
|
|
Jakin
nahi izanen du zer egin duzun eman zizun diru horrekin
|
|
Zure
haginak konpontzeko. Eman zizun, bai, neu nengoen hantxe.
|
|
Atera
itzazu guziak, Lil, Eta imini ezazu hortzadura polit bat,
|
|
Esan
zuen, zinez, ezin zaitut soegin aurrez aurre.
|
|
Eta
neuk ere ezin dut, esan nuen nik, eta har ezazu gogoan
|
|
Albert
gizagaisoa.
|
|
Lau
urte egin ditu soldaduskan, libertsio ugari nahi izango du,
|
|
Eta
zuk ematen ez badiozu, beste batzuk lagunduko diote,
|
|
esan
nuen nik.
|
150 |
Ah, bai ote, esan zuen berak. Horrelako
zerbait, esan nuen nik.
|
|
Orduan
ezagutuko dut nor eskertu, esan zuen berak, eta
|
|
irmo
begiratu ninduen.
|
|
AGURO
MESEDEZ GARAIA DA
|
|
Laket
ez bazaizu hor konpon, esan nuen nik.
|
|
Beste
neska batzuek hauta dezakete, zuk ezin arren.
|
|
Baina
Albert aldentzen bazaizu, ez da abisu faltaz.
|
|
Lotsatu
beharko zinateke, esan nuen, hain zaharkiturik egoteaz.
|
|
(Eta
hogeita hamaika urte bakarrik dituela).
|
|
Ezin
dut konpondu, esan zuen berak, aurpegia luzatuz.
|
|
Zera
kanpora botatzeko hartu nituen pastilok dira, esan zuen.
|
160 |
(Bost ukan ditut iadanik, eta ia
hil zen George tipiarekin).
|
|
Oso
ondo geldituko nintzela esan zuen botikarioak, baina
|
|
ez
naiz sekula onera itzuli.
|
|
Zu
bai zu ergela, esan nuen nik.
|
|
|
|
Hara,
Albert-ek bakean uzten ez bazaitu, hara hor ondorioak,
|
|
esan
nuen,
|
|
Zertarako
ezkondu zinen haurrik nahi ez bazenuen?
|
|
AGURO
MESEDEZ GARAIA DA
|
|
Bada,
igande haretan Albert etxean zegoen, urdaiazpiko bat
|
|
zedukaten
beroturik,
|
|
Eta
afaltzera gonbidatu ninduten, berotan urdaiazpikoaren
|
|
ederra
dasta nezan.
|
|
AGURO
MESEDEZ GARAIA DA
|
|
AGURO
MESEDEZ GARAIA DA
|
170 |
Gauon Bill. Gauon Lou. Gauon May.
Gauon.
|
|
Pa
pa. Gauon. Gauon.
|
|
Gauon,
andereak, gauon dama dultzeak, gauon gauon.
|