L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Garziarena aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Garziarena-2 (1992-abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Edadeko jendea gazterik hiltzen da

 

Balendin Garziarena

 

Lehengoan, Isaac Bashevis Singer-en ipuin bat irakurri nuen, «The ghost» izenekoa, eta honoko pasarte hau aurkitu bertan:

        «Berak esan zidan: zuk andre zahar bat ikusten duzu aurrean, baina noiztik utzi diot nik gazte izateari? Poeta bat aipatzen zenuen zure artikulu batean —ahaztu egin zait bere izena— eta zera esaten omen zuen hark: Edade jendea gazterik hiltzen da. Urrezko hitzak. Zure aurrean eserita dagoen pertsona zahar hau neska gazte hilko da. Arima ez da behin ere zahartzen. Zentzu batean, nire memoria egunean baino egunean da gazteagoa. Atzo suertatutakoa ahaztu egiten dut, baina duela hirurogei urte gertatu ziren gauzak zinez ber-ikusten ditut nire begipean».

        Urrezko hitzak Singerrek —zenbat zaindu zuen jende xehearen memoria!— bere pertsonaiari esan erazten dizkionak. Nire hauzoan bizi den amonak ere arrazoi emango lioke: oraindik ez du Andaluzia ezagutzen eta ezagutu egin nahi luke; telebisio programa bat nola egiten den ikusi nahi du berta bertatik; larogei urte ditu eta beste larogei beharko lituzke bere bizitza borobiltzeko. Azken batean, denok geneukan errezeloa: bukatzen da norberaren bizitza, baina beste ezer ez da bukatzen.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.