L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Garziarena aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Garziarena-2 (1992-abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Ikusi dugu, entzun dugu, jakin dugu

 

M. Atxaga

 

«Inkestak inkesta dira. Ez da neurgailu zehatza. Baina ongi egiten badira, oker haundirik gabeko emaitza eskaintzen dute. Euskal Autonomi Elkarteko egoera soziolinguistikoa ikertzeko egin dena, Bourhis bezalako soziolinguista jakintsu eta eskarmentu haundikoak gidatua izan da. Datu asko eskatuz eta gurutzatuz burutua. Kostako zaio Maite Pagazaurtunduari, hobeto egindako inkesta bat aurkitzea. Ez da, jakina, azkeneko dezima, milimetro eta gramotaraino neurtzen duen zerbait. Halako neurgailu zehatza ez delako, ezin da paperontzira bota, ordea, "euskararen osasuna hobeto neurtu behar da" esanaz. Uneoro eta tokiero neurtu beharko da, zenbait gauzetarako. Hala ere, Euskal Autonomi Elkarteko egoera  soziolinguistikoa zehatzago eta hobeto neurtzeko biderik eta modurik ez du inork asmatu oraindik. Maite Pagazaurtunduak baldin badaki, plazara dezala.

        Alde aldera ari ginenean, datuak, mapak, ikerketak behar ziren, sena, gidari txarra izan baitzitekeen. Egin direnean gaizki eginaren aitzakia ateratzen da. Baina komeni diren datuak sinetsiz eta komenentzira erabiliz. Inkesta honetako emaitzek balio ez badute, bat bera ere ez erabili. Baina Ignacio Latierrok komeni zaizkionak onartu egin ditu. Besteak, berriz, prentsaurrekoan arbuiatu, Legebiltzarrean ausartu ez zelako. Hori ez da zilegi. Nondik ateratzen du Latierrok, orain 10 urte %90 euskararen alde zeudela eta gaur %44 bakarrik daudela? Oraingoa, sinesten ez dituen, Hizkuntz Politikarako Idazkaritzaren datuetan oinarritzen. Lehengoa, non?»

(Deia, 1992-XI-21)

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.