L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Garziarena aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Garziarena-3 (1993-urtarrila) —Hurrengo artikulua




 

 

Testu bat ulertzeko lau era desberdin

 

Minos Garziarena

 

Hartu eta irakur ezazu honako testu hau:

        «Simbad marinela irla ezezagunera arribatu eta, hareatzen bestaldean harresi handiak erreparaturik, ate hestu haretan barrura sartzen ausartu zen.

        Pasiloetan aurrera alde batera zein bestera ibili zen, inora ailegatu ezinik. Minotauroaren marruma entzun arte ez zen elezaharrez ekibokaturik zegoela konturatu eta, ordurako, atzera egiteko berandu zen.

                Han izanik hona naiz».

        Orain, behin testu hori irakurri ondoren lau aukera ezberdin dauzkazu:

        a) testu literariotzat jo dezakezu, EKIBOKAZIOA deiturikoa hain zuzen.

        b) biografia bat bezala ere irakur zenezake, gaurkotasun hurbilera egokitu ondoren.

        c) autobiografia bat bezala bar dezakezu, baita ere, jakinik faltsua izanen dela dudarik gabe.

        d) edota jakin dezakezu benetako autobiografia baten aurrean zaudela, Sarrionandia delarik egilearen izena.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.