L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Garziarena aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Garziarena-7 (1993-iraila) —Hurrengo artikulua




 

 

Urteetan ez zituen bere ideiak aldatu

 

Xabier Garziarena

 

Irakurri berri dut Argia aldizkarian erreportaia bat Uzturre zenari buruz, zeinean titular gisa honako hau irakur zitekeen: «Urteetan, Uzturrek ez zituen bere ideiak aldatu, bere alderdian aldaketak eman baziren ere». Segidan egiaztatu dut artikuluak 64 lerro dedikatzen dizkiola aspektu honi, beti ere aldaketa eza goraipatuz.

        Gogoa, artikulutik eta mirestu dudan Uzturrerengandik alde eginda, hainbatetan buruan bueltaka ibilitako ideia etorri zait gogora berriro ere: «Urteetan zehar jarrera finko bat mantendu behar al dugu derrigorrez? Ideiez aldatzea, berez txarra al da?».

        Askotan amorrazioa sentitu izan dut, duela hamabost urte, orduko antimilitaristoi, lau katu gutti-goiti-beheiti, egurra ematen ziguten partidu guztiak —eta guztiak ziren—, orain, denak antimilitarista bihurturik, objezioaren alde aho betez hitz egiten ikusita. Eta oraingoan ere pentsatu dut horrelako aldaketak ez direla bidezkoak, eta bat nator guzti honetan Argiak zabaldutako mezuarekin.

        Baina jarraian gogoratu dut euskararen inguruan nik neuk azken hamar hamabi urteetan izandako aldaketa. Hizkuntzak komunikatzeko tresnak izaki, euskara bezalako hizkuntza txikiak ikastea edota mantentzea absurdoa dela zinez uste izatetik, euskara ikasten hasi eta piskana-piskana, maitatzearen poderioz, bere garrantziaz jabetzerainoko aldaketa, alegia.

        Aldaketa erabatekoa dudarik gabe, betiere eskubide osoz gauzatua iruditu zaidana gainera. Bigarren pausua berez datorkit: nola ukatu besteei nere buruari aitortzen diodan eskubidea? Zertan oinarritu besteen aldaketak interesatuta direla eta nereak ez argudiatzeko?

        Hauxe duk hauxe! destino petrala! otu zait, beharbada idazkian bertan ere, eta hamar lerrotako tarte motzean, iritziz aldatu naizela ohartuta.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.